Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2006ko uztailaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
3691

EBAZPENA, 2006ko ekainaren 21ekoa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendariarena, enpresa txikietako makineria berritzeko diru-laguntzak arautzen dituena, lehendik dagoen makineria txatar bihurtuz eta laneko segurtasun eta osasuneko arauetara egokituko den makineriak hura ordezkatuz.

Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legeak 5.1 artikuluan dio prebentzio arloko politikak lan-baldintzen hobekuntzaren sustapena izango duela helburutzat, langileen laneko babes, segurtasun eta osasun maila handitzeko.

5. artikulu bereko 3. paragrafoak, bestalde, xedatzen duenez, Administrazio Publikoek jarduerak bultzatuko dituzte laneko segurtasun eta osasun baldintzak hobetzeko eta lan arriskuak murrizteko, babes-bide berriak ikertu edo sustatzeko eta prebentziorako egitura eraginkorrak bultzatzeko. Arau horrek dioenez, horretarako antolatzen diren programak arauz ezartzen diren pizgarriak emanez bideratu ahal izango dira, eta batez ere enpresa txiki eta ertainei zuzenduko zaizkie.

Era berean, azaroaren 27ko 1435/1992 Errege Dekretuaren bidez Kontseiluaren ekainaren 14ko 89/392/EEE Zuzentaraua (Estatu kideek makinei buruz dituzten legeak elkarren antzekoak egiteari buruzkoa) aplikatzeko xedapenak finkatu ziren, eta baita berau aldatzen duen Kontseiluaren ekainaren 20ko 91/368/EEE Zuzentaraua ere.

Geroago, Europako Erkideetako Kontseiluak ekainaren 14ko 93/44/EEE Zuzentaraua hartu zuen, eta hortaz, 89/392/EEE Zuzentaraua bigarren aldiz aldatu da. Ondoren uztailaren 22ko 93/68/EEE Zuzentarauak hainbat Zuzentarau aldatu zituen, besteak beste, 89/392/EEE Zuzentaraua, urtarrilaren 20ko 56/1995 Errege Dekretuaren bidez Estatuko legediari egokitzen zaiona, azaroaren 27ko 1435/1992 Errege Dekretua aldatuz.

Ebazpen honek Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak, 2006ko ekitaldian, enpresa pribatuei –kontzepzio juridikorik zabalenean- emango dizkien laguntzak arautzen ditu. Enpresa horiek 50 langile baino gutxiagoko plantilla izan behar dute eta Euskal Autonomia Erkidegoan egin behar dute enpresa txikietako makineria berritzeko jarduera, lehendik dagoen makineria txatar bihurtuz eta laneko segurtasun eta osasuneko arauetara egokituko den makineriak hura ordezkatuz. Hura ordezkatzen duen makineriak Segurtasun eta Osasunerako Funtsezko Betekizunak bete behar ditu, baita azaroaren 27ko 1435/1992 Errege Dekretuan zehaztutakoa ere. Errege Dekretu hori Kontseiluaren 89/392/EEE Zuzentaraua aplikatzeari buruzkoa da. Zuzentarauak Estatu kideek makinei buruz dituzten legeak elkarren artean antzekoak egitea du helburu. Azken dekretua aldatu egin zen urtarrilaren 20ko 56/1995 Errege Dekretuaz.

Laguntzen zenbatekoaren bidez makina berriak erosteko eta ordeztutako makinak txatar bihurtzeko gastu egiaztatuen % 10era arte finantzatu ahal izango da, erositako makina berri eta txatar bihurtutako makina zahar bakoitzeko 9.000,00 euroko gehieneko zenbatekoan, eta lehentasuna izango dute azaroaren 27ko 1435/1992 Errege Dekretuko IV. eranskinean eta hori aldatzeko 56/1995 Errege Dekretuan (urtarrilaren 20koa) aipatutako makinek.

Ondorioz, hauxe

ERABAKI DUT:

1. artikulua.– Xedea eta helburuak.

Ebazpen honen helburua Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak 2006ko ekitaldian 3. artikuluan aipatutako entitateei emango dizkien laguntzak arautzea da, lehendik dagoen makineria txatar bihurtzeko eta laneko segurtasun eta osasuneko arauetara egokituko den makineriak hura ordezkatzeko. Aipatu makineriak Segurtasun eta Osasunerako Funtsezko Betekizunak bete behar ditu, baita azaroaren 27ko 1435/1992 Errege Dekretuan zehaztutakoa ere. Errege Dekretu hori Kontseiluaren 89/392/EEE Zuzentaraua aplikatzeari buruzkoa da. Zuzentarauak Estatu kideek makinei buruz dituzten legeak elkarren artean antzekoak egitea du helburu. Azken dekretua aldatu egin zen urtarrilaren 20ko 56/1995 Errege Dekretuaz.

2. artikulua.– Diru-baliabideak.

1.– Ebazpen honen helburua betetzeko bertan jasotako diru-laguntzen finantzazioa EAEko 2006. urterako Aurrekontu Orokorren 31130 programan, 01 Zerbitzuan, 752.00 partidan, zehaztutako aurrekontuko kredituaren kontura egingo da eta 600.000,00 eurokoa da horren zenbatekoa.

2.– Zenbateko hori, hala badagokio, eguneratu ahal izango da, baldin eta indarrean dagoen legeria beteez aurrekontuetan aldaketarik ematekotan. Aldaketa hori aurkeztutako eskabideak ebatzi aurrekoa izan beharko da. Honen berri, Osalaneko zuzendari nagusiaren Ebazpen bitartez emango da.

3. artikulua.– Entitate onuradunen baldintzak.

Entitate pribatuek ebazpen honetan aurreikusita dauden laguntzak jaso ahal izango dituzte, baldin eta eskakizun hauek betetzen badituzte:

1.– Forma juridiko hauetako bat hartzea: edozein motako edo izaerako merkataritza-sozietateak; kooperatiba-sozietateak; sozietate zibilak; ondasun-erkidegoak; eta lan-, asistentzia- eta ongintza-fundazioak.

2.– Gutxienez 50 langileko plantilla edukitzea eta lantokia Euskal Autonomia Erkidegoan egotea.

3.– Laneko segurtasun eta osasun arloko araudiak ezarritako honako eskakizun hauek betetzea:

– Laneko Arriskuen Ebaluazioa eta Prebentzio Plana egin izana, prebentziorako antolaketa-modu bat ezarriz, Prebentzio Zerbitzuen Araudia onesteko urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuko 10. artikuluan xedatutakoarekin bat, eta urteroko prebentzio planifikazioa eginda edukitzea.

– Laneko Arriskuak Prebenitzeko Auditoria egin izana, hala behar duten antolaketa-moduetarako ezarrita dagoena, Prebentzio Zerbitzuen Araudia onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuko 29. artikuluan xedatutakoari jarraiki.

4. artikulua.– Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak.

1.– Ebazpen honetan aurreikusita dagoen laguntza jaso ahal izango du lehendik dagoen makineria ordezkatzeko jarduerak, baldin eta antzeko eginkizunak betez Segurtasun eta Osasuneko Funtsezko Baldintzak betetzen baditu, baita azaroaren 27ko 1435/1992 Errege Dekretuan zehaztutakoa ere. Errege Dekretu hori Kontseiluaren 89/392/EEE Zuzentaraua aplikatzeari buruzkoa da. Zuzentarauak Estatu kideek makinei buruz dituzten legeak elkarren artean antzekoak egitea du helburu. Azken dekretua aldatu egin zen urtarrilaren 20ko 56/1995 Errege Dekretuaz.

2.– Ordezkatutako makineria txatar bihurtu beharko da, eta ezin izango da produkzio-prozesu batean erabili, ez zatika ezta osorik ere, enpresa bertan zein beste edozein enpresatan.

3.– Makineria berriak espezifikazio eta ezaugarri hauek bete beharko ditu:

a) Ez du arriskurik izan behar langileen segurtasun eta osasunarentzat, haien ondasunentzat eta ingurumenarentzat.

b) Makinariaren azaleran CE markaketa eduki behar du. Markaketa hori ezabaezina eta irakurgarria izan behar da eta argi eta garbi ikusi ahal izango da. Hauxe izango da bere edukia:

1) Fabrikatzailearen izena eta helbidea.

2) "CE" markaketa.

3) Seriearen edo ereduaren izena.

4) Seriearen zenbakia, hala badagokio.

5) Fabrikazio-urtea.

c) Derrigorrezkoa den makinetarako "CE" (EE) adostasun adierazpena eduki beharko du.

d) Erabilera-eskuliburu bat erantsi behar zaio, azaroaren 27ko 1435/1992 Errege Dekretuko 1. eranskineko 1.7.4 atalean ezarritakoa jasotzeko. Errege Dekretu hori Kontseiluaren 89/392/EEE Zuzentaraua aplikatzeari buruzkoa da. Zuzentarauak Estatu kideek makinei buruz dituzten legeak elkarren artean antzekoak egitea du helburu. Aipatu dekretua aldatu egin zen urtarrilaren 20ko 56/1995 Errege Dekretuaz.

4.– Erakunde eskatzaileak ustiapen ekonomikorako erabil dezakeen makineria berria erosteko baino ez dira diru-laguntzak erabiliko, eta makina berritzat ulertzen da, bakar-bakarrik, beste inork edo inola erakundek aurrez erabili ez duena, hau da, ibilgetuari erantsi bazaio edo Kontabilitateko Plan Orokorra araberako inbertsioa baldin bada. Beraz, ezingo dute goiko atalean aipatutako diru-laguntzak jaso, finantza-errentamenduko erregimenean, renting edo antzeko beste eragiketa bidez eskuratutako makinek.

5.– Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak 2006. urtean zehar egin beharko dira eta, edozelan ere, abenduaren 31 baino lehen amaituta egon beharko dira.

5. artikulua.– Zenbatekoa eta ordaintzeko modua.

1.– Laguntzen zenbatekoak makinaria berria erosteko eta makinaria ordezkatua txatar bihurtzeko gastu egiaztatuen % 10eraino finantzatu ahal izango du, eta erosi berria den makina bakoitzeko eta txatar bihurtutako makina zahar bakoitzeko gehienez ere 9.000,00 euro emango dira.

2.– Diru-laguntza dena batera ordainduko da, erositako makinaria berria eta lehendik zegoen makinaria txatar bihurtu dela egiaztatu ondoren, baita eragiketaren benetako kostua ere aurkeztutako azken fakturak ikusita, aldez aurretik, baina, ebazpena emango da ebazpen honen 10.3 artikuluan aipatutako diru-laguntza emateko.

6. artikulua.– Laguntzak esleitzeko eta haztapenezko irizpideak.

Laguntzaren zenbatekoa eman eta zehazteko irizpideak, eta bai gehienez eman daitezkeen puntuak ere, honako hauek dira:

a) Makina mota, honek dakarren arrisku mailaren arabera: 50 puntu gehienez ere.

b) Langile kopurua: 30 puntu gehienez ere.

c) Erositako makinaren eta lehendik zegoena txatar bihurtzearen zenbatekoa: 20 puntu gehienez ere.

7. artikulua.– Eskabideak non, nola eta noiz aurkeztu behar diren.

1.– Eskabide horiek, Osalanen (Dinamita Bidea, z/g, 48903 Gurutzeta-Barakaldo) edota Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lurralde Zentroetan aurkeztuko dira, eskabide-orri normalizatuaren bidez.

Nolanahi ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4. artikuluan ezarritakoa aplikatuko da.

2.– Eskabideak aurkezteko epea, Ebazpen hau indarrean jarri eta bi hilabetekoa izango da.

8. artikulua.– Dokumentazioa.

Eskariei ondoren adierazitako dokumentazioa erantsi beharko zaie:

1.– Dokumentazio administratiboa:

a) Eskabide-orri normalizatua (Ebazpen honen eranskineko A1 eredua).

b) Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Probintzia Zuzendaritzaren egiaztagiri eguneratua, edo kooperatiben kasuan, dagokion entitateak egindakoa, eskabidea egin duen erakundeak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak beteta dituela egiaztatzen duena. Egiaztagiriaren ordez, idatzi bat aurkez daiteke, behar bezala zigilaturik, egiaztagiria eskatu izana frogatzeko, baina idatzi horrek eskabidea aurkezteko baino ez du balioko. Erakundeak zorra ateratzea lortu duela agiri bidez egiaztatzen badu, ordainketak gaurkotuta dituela joko dugu.

c) Eskatzaileak lege-ahalmena duela egiaztatzen duen ziurtagiria.

d) Eskabidea egin duen erakundearen zinpeko aitorpena (Ebazpen honen eranskineko A2 eredua).

2.– Dokumentazio Teknikoa:

a) Makinaria berria erostearen jatorrizko fakturak, edo horien fotokopia konpultsatuak, baita txatar bihurtzeak sortutako gastuenak ere. Faktura horietan bereizita eta xehekaturik azaldu beharko dira kontzeptu biak.

b) Era berean, proforma fakturak eta behin betiko eskabidearen egiaztagiri egokiak aurkeztu beharko dira, baldin eta eskabidea egiteko unean inbertsioa gauzatu ez bada. Kasu horretan, beronen faktura edo fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko da lehenbailehen eta 2006ko abenduaren 31 baino lehen, nolanahi ere.

c) Txatarra-enpresaren zinpeko aitorpena, makina benetan txatar bihurtu izana eta ezin dela inolako produkzio-prozesutan erabili adierazten duena.

Eskabidea egiten den unerako txatar bihurtzea egin ez bada, aitorpen hori txatar bihurtzea egin ondoren aurkeztu beharko da, eta 2006ko abenduaren 31 baino lehen, nolanahi ere.

d) Makinei buruzko informazio-agiriak, txatar bihurtuen eta berrien ingurukoa, eta azken kasu honetan ebazpen honen 4.3 artikuluan jasotako ezaugarriak betetzen dituela adieraziko da (Ebazpen honen eranskineko A3 eredua).

3.– Laneko Segurtasun eta Osasunaren arloko dokumentazioa.

a) Baimendutako kanpo-zerbitzua/k eta enpresaren kontratua indarrean dagoela (hitzartutako espezialitatea/k adieraziz) egiaztatzeko dagozkion ziurtagiriak aurkeztu beharko dira.

b) Baimendutako Erakunde Auditorea, Arauzko Auditoriak prebentzio-sistema egin duela eta hori eguneratuta dagoela egiaztatzeko moduko ziurtagiriak aurkeztu beharko dira.

9. artikulua.– Eskabidean egindako akatsak zuzentzea.

Diru-laguntzak lortzeko eskabideak oso-osorik bete ezean, edo nahitaezko dokumentazioa aurkeztu ezean, hamar egunetan akatsa zuzentzeko edo nahitaezko agiriak aurkezteko eskatuko zaio interesdunari. Hori egin ezean eskabideari uko egiten diola ulertuko dugu. Administrazioak, ordea, espresuki erabaki eta jakinarazi behar du eskabidea, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 71.1. eta 42.1. artikuluetan ezarritakoaren arabera (Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea).

10. artikulua.– Kudeaketa, ebazpena, errekurtsoak eta publizitatea.

1.– Ebazpen honetan araututako diru-laguntzak kudeatzeko erakunde eskuduna Osalan izango da.

2.– Diru-laguntza hauei lehiaketa bidez emango zaie ebazpena. Hori dela-eta, Ebazpen honen 6. artikuluan zehaztutako irizpideak aplikatzerakoan balorazio handiena jaso duten erakunde onuradunek baino ez dute jasoko. Osalaneko zuzendari nagusiak izendatutako kide anitzeko organo batek balorazio hori egingo du eta ondoren Ebazpen proposamena emango du.

Batzordearen osaketa honako hau izanen da:

a) Batzordeburua: Osalaneko Administrazio, Antolaketa eta Giza Baliabideen zuzendariordea.

b) Batzordekideak: Giza Baliabide, Antolakuntza eta Administrazioko zuzendariordeak izendatutako Osalaneko lau teknikari.

c) Idazkaria: izendatutako Teknikariren bat jardungo da.

3.– Ebazpen honetan jasotako diru-laguntzak emateko eta ukatzeko Osalaneko zuzendari nagusiak ebazpena berariaz emango du.

Ebazpen honetan amaitzen da administrazio-bidea, eta interesatuek bere kontrako berraztertzeko errekurtsoa aukez diezaiokete erakunde berari hilabeteko epearen barruan, edo Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik harako bi hilabeteko epearen barruan aurkeztu ere. Hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 116. eta 117. artikuluek, eta Administrazioarekiko Auzi Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 8.3 eta 46.1 artikuluek ezarritakoa betez egingo da.

4.– Ebazpen hau indarrean jartzen denetik sei hilabetetan ebazpena espresuki jakinarazten ez bada, eskabideak ukatutzat joko dira (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 44.1 artikulua). Nolanahi ere, Administrazioari eska dakioke ebazpena espresuki jakinarazteko.

5.– Publizitate-printzipioa betetzeko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Osalaneko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez, ebazpen honen babespean diru-laguntzak jasoko dituzten entitateen zerrenda eta entitate horiek jasotako zenbatekoak zehaztuko dira, nahiz eta ebazpena berariaz eta banan-banan ere jakinaraziko den.

11. artikulua– Zerga-obligazioak, Gizarte Segurantzarekiko obligazioak, laneko segurtasun eta osasunaren alorrekoak eta diru-laguntza publikoen arloko obligazioak betetzea.

1.– Ebazpen honetan ezarritako diru-laguntzak jasotzeko eta ordaintzeko, erakunde eskatzaileek egiaztatu egin beharko dute beteta dituztela dagozkien zerga-obligazioak, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak horren inguruan xedatutakoarekin bat, bai eta Gizarte Segurantzarekiko obligazioak ere.

2.– Diru-laguntza deialdi honen data baino lehenagoko bost urteen epealdian, laneko segurtasun eta osasunaren alorrean delitu edo arau-urrapen administratibo oso larriak egin izanagatik, zehapen irmorik jaso gabekoak, eta, halaber, arlo horretan delituak egin izanagatik zigorrik jaso gabeak izan beharko dute erakunde onuradunek edo beren legezko ordezkariek.

3.– Halaber, ebazpen honetan zehaztutako diru-laguntzak erakunde onuradunei eman eta ordaintzeko, baldintza hau bete beharko da: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak ematen dituen izaera bereko laguntza edo diru-laguntza publikoei dagokienez, baldin eta itzulketa- edo zehapen-prozeduraren bat artean izapideetan badago, amaitu egin beharko da.

4.– Sexu-diskriminazioagatik zehapen administratibo edo penalik duten pertsona fisiko edo juridikoek ezin izango dute parte hartu ebazpen honen bidez arautzen diren diru-laguntzen eta laguntzen deialdian, ezta otsailaren 18ko 4/2005 Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen indarrez debeku hori ezarrita daukatenek ere, beti ere zehapenak ezartzen duen denboraldiaren barruan.

12. artikulua.– Bateragarritasuna bestelako diru-laguntza edo laguntzekin.

1.– Laguntza hauekin batera, beste laguntza edo diru-laguntza batzuk ere eskura daitezke, xede eta helburu berberak izanik, beste edozein Administrazio edo erakunde publiko edo pribatuk eman ditzakeenak. Nolanahi ere, diru-laguntzen zenbatekoak ezingo du gainditu diru-laguntza jaso dezakeen jardueraren kostu osoa.

2.– Ebazpen honetako laguntzak eta xede eta helburu beraz entitate onuradunak beste Administrazio edo entitate publiko edo pribatu batzuen aldetik jasotako laguntzak pilatuta laguntza guztien bitartez lortutako kopuruak ebazpen honetan aurreikusitako zenbatekoa gainditzen badu, soberakin horren bateraezintasuna adieraziko da, eta Eusko Jaurlaritzak Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen bidez eman beharreko diru-laguntzaren zenbatekoa gutxitu egingo du.

13. artikulua.– Entitate onuradunen betebeharrak.

Kasuan kasu, EAEko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateratuko 50.2 artikuluan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte entitate onuradunek. Hona hemen diru-laguntzak jasotzen dituzten entitateek bete beharrekoak:

a) Diru-laguntza eman zaion jardueraren izaera edo helburuan funtsezko aldaketa eragiten duen gorabehera ororen berri ematea, eta, Osalanek jarduera horiek egiaztatu, gainbegiratu, kontrolatu eta horiei jarraipena egiteko laguntza ematea.

b) Konpromisozko bermeen bidez diru-laguntzak zeini emango zaizkien eta zertarako erabiliko diren bermatu beharko dute, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuko Lehen Tituluan ezarritakoaren arabera (Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen du, eta horien kudeaketan parte hartuko duten entitate laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen ditu aipatutako dekretuak).

14. artikulua.– Diru-laguntzaren baldintzen aldaketa.

Diru-laguntza emateko kontuan izan diren baldintzak aldatuz gero, eta betiere, diru-laguntzaren helburua bete bada, edo honek edo bestelako administrazio publiko edo entitate publiko edo pribaturen batek, aldi berean, laguntza edo diru-laguntzarik eman badu, diru-laguntzak emateko erabakia alda daiteke. Horren ondorioz, Osalanen zuzendari nagusiak Likidazio Ebazpena emango du eta bertan laguntzen zenbatekoak berregokituko dira eta horiek emateko ezarritako irizpide eta mugak aplikatuko zaizkie. Entitate onuradunek gehiegiz jasotako zenbatekoak itzuli beharko dituzte.

15. artikulua.– Ez betetzeak.

Entitate onuraduna EAEko Herri Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateratuko 53.1 artikuluan ezarritako kasuetan egonez gero, edo Ebazpen honetan eta aplika daitezkeen arauetan, eta diru-laguntza ematearen aldeko ebazpenean ezarritako arauak bete gabe utziz gero, Osalaneko zuzendari nagusiak, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoa betez, ebazpen bat emango du, eta, ebazpen horren bidez, honako hau deklaratuko du: entitate onuradunak ordaintzea falta ziren kopuruak jasotzeko eskubidea galdu duela, eta, hala behar izanez gero, ordura arte jasotako diru-kopuruak eta diru-laguntza ordaindutako unetik aurrera dagozkien legezko interesak EAEko Diruzaintza Nagusira itzuli beharra daukala, bidezko beste ekintza batzuen kaltetan gabe. Diru kopuru horiek herri-dirutzat hartuko dira, dagozkien lege ondorioetarako, eta EAEko Herri Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateratuko 64. artikuluan ezarritakoa izango da erantzukizunen erregimena.

16. artikulua.– Dirua itzultzeko prozedura.

Arauak betetzen ez badira, hauxe izango da jasotako diru-laguntzak itzultzeko prozedura:

a) Osalaneko zuzendariak jakinaraziko dizkio entitate interesdunari, prozeduraren hasiera eta berau oinarritzen deneko arrazoiak, entitateak egokitzat jotzen dituen arrazoibideak egiteko hamabost eguneko epea emanez. Prozedura hasiz gero, ordainketak eten egingo dira.

b) Alegazioak jaso ostean edo hori egiteko epea igarota, Osalaneko zuzendari nagusiak prozedura amaituko du eta horretarako ebazpena emango du.

Aplika daitezkeen arauak ez betetzeagatik diru-laguntzak itzultzeko prozedura ebazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez.

Ebazpenean arauren bat bete gabe utzi dela joz gero, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galdutzat emango da, eta, hala badagokio, ebazpena jakinarazten denetik hasita bi hilabeteko epean dagozkion diru-kopuruak EAEko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharra deklaratuko da. Epe hori borondatezko alditzat joko da.

c) Borondatezko aldian itzulketarik egiten ez bada, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Ogasun eta Finantza Sailburuordetzari jakinaraziko zaio, aplikatzekoa den legezko araudian xedatutakoaren arabera.

17. artikulua.– Jarraipena eta kontrola.

Ebazpen honetan ezarritakoa betetzen dela bermatzeko beharrezko gainbegiratze eta kontrolatze lanak egingo dituzte Osalaneko zerbitzu teknikoek, baita egindako ekintzak egiaztatzeko ere. Entitate onuradunak behartuta egongo dira Osalanek, Ekonomia Kontrolerako Bulegoak edo Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatzen dieten informazio guztia ematera.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Minimis araua.– Laguntzek, EEko 69/2001 Arautegian (2001eko urtarrilaren 12an argitaratua) ezarritako "minimis" araua bete beharko dute. Arau hori dela bide, entitate onuradun bati azken hiru urteetan eman dakizkiokeen laguntzen edo diru-laguntzen gehieneko muga 100.000,00 euro da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Errekurtsoak.

Ebazpen honetan amaitzen da administrazio-bidea, eta interesatuek bere kontrako aukerako berraztertzeko errekurtsoa aukez diezaiokete Osalaneko zuzendari nagusiari ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik harako hilabeteko epearen barruan, edo Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegian administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik harako bi hilabeteko epearen barruan aurkeztu ere. Hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 116. eta 117. artikuluek, eta Administrazioarekiko Auzi Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 8.3 eta 46.1 artikuluek ezarritakoa betez egingo da.

Bigarrena. – Indarraldia.

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Barakaldo, 2006ko ekainaren 21a.

OSALANeko zuzendari nagusia,

IGNACIO MURGUÍA MAÑAS.

ERANSKINA, OSALANEKO ZUZENDARI NAGUSIAREN EBAZPENARI EGINDAKOA; HORREN BIDEZ
ENPRESA TXIKIETAKO MAKINERIA BERRITZEKO DIRU-LAGUNTZAK ARAUTZEN DIRA, LEHENDIK
DAGOEN MAKINERIA TXATAR BIHURTUZ ETA LANEKO SEGURTASUN ETA OSASUNEKO
ARAUETARA EGOKITUKO DEN MAKINERIAK HURA ORDEZKATUZ.

Eskabide-orri normalizatua	A-1 eredua

	jaunak/andreak, ......................... NAN zenbakia

duenak,.	........................en izenean

Sozietatearen izena:	

IFZ: ......................... BKK:

PK: ......................... Udalerria:

Plantilla guztira: ......................... http:\\ 	

Faxa: .........................E-posta:

EJSN 93: .........................	

	Lantokiak	Helbidea	PK

	 1.............................................................	..................................................................	...................................................

	 2.............................................................	..................................................................	...................................................

	 3.............................................................	..................................................................	...................................................

	Udalerria	Lurraldea	Langile kp.	Harremana

	1...............................................	

	2...............................................	

	3...............................................	

Hau aurkezten du:

Honako makina berriak erosteko, ordezteari eta txatar bihurtzeko proiektu bat: 	.........................

	,

guztira 	eurokoa, eta .........................

.........................-(e)ko lantokian gauzatu edo gauzatuko dena.

Hau eskatzen du:

2006ko ......................... Ebazpenean jasotako diru-laguntzak ematea. Ebazpen hori Lan Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea den Osalaneko zuzendari nagusiarena da eta enpresa txikietako makineria berritzeko diru-laguntzak arautzen ditu, lehendik dagoen makineria txatar bihurtuz eta laneko segurtasun eta osasuneko arauetara egokituko den makineriak hura ordezkatuz.

..................................................n, 2006ko
Sinadura eta zigilua

OSALAN-LANEKO SEGURTASUN ETA OSASUNERAKO EUSKAL ERAKUNDEKO ZUZENDARI NAGUSIA.

Zinpeko aitorpena	 A-2 eredua

	

IFZ duen 	enpresaren izenean:

Hau aitortzen du:

Gaur egun .........................langileko plantilla daukala.

Deialdi honen eguna baino lehenagoko bost urteko epealdian, laneko segurtasun eta osasunaren alorrean delitu edo arau-hauste administratibo oso larriak egin izanagatik, ez enpresak ezta lege-ordezkariek ez dutela jaso zehapen irmorik eta, halaber, arlo horretan delituak egin izateagatik zigorrik jaso gabeak direla.

Prebentzio Plana eta laneko arriskuen ebaluazioa burutu dela eta urteroko prebentzio planifikazioa eginda dagoela.

Prebentzio Zerbitzuen Araudia onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuko 10. artikuluan xedatutakoarekin bat, aukeratu den prebentziorako antolaketa-modua ondorengo hau da:..................................................

Hala behar duten antolaketa-moduetarako ezarrita dagoen Laneko Arriskuak Prebenitzeko Auditoria egin izana, aipatutako 39/1997 Errege Dekretuko 29. artikuluan xedatutakoari jarraiki.

1. Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta administrazio-zehapenik edo zigor penalik jaso ez dutela eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera diru-laguntzak edo laguntzak jasotzeko debekurik ez dutela egiaztatzen duena.

Erakunde eskatzaileak, beste alde batetik, inbertsio proiektu hau garatzeko, egun arte, laguntza jasotzeko eskaera honetaz gain, jarraian agertzen d(ir)en erakunde publiko edo pribatu(ar)en diru-laguntzak eskatu edo lortu dituela:

	Eskaera data	Erakundea	Programa	Eskatutako 	 Emandako

				zenbatekoa	laguntza

Laguntza jasotzeko eskaera honetaz gain, azken hiru urteotan minimis arauari (gehienez ere 100.000 euro hiru urtetan) lotuta dauden laguntza eta/edo diru-laguntza hauek eskuratu dituela, jarraian agertzen d(ir)en erakunde publiko edo pribatu(ar)en aldetik:

	Eskaera data	Erakundea	Programa	Eskatutako 	 Emandako

				zenbatekoa	laguntza

Era berean, proiektu horretarako erakunde publiko nahiz pribatuen laguntzarik eskatuko balu, horrelako guztien berri emateko konpromisoa hartzen du.

*Aukeratutako prebentzioaren antolaketa-ereduaren arabera, baimendutako kanpo-zerbitzua/k eta enpresaren kontratua indarrean dagoela (hitzartutako espeizalitatea/k adieraziz) egiaztatzeko dagozkion ziurtagiriak aurkeztu beharko dira.

**Aukeratutako prebentzioaren antolaketa-ereduaren arabera, baimendutako Erakunde Auditorea, Arauzko Auditoriak prebentzio-sistema egin duela eta hori eguneratuta dagoela egiaztatzeko moduko ziurtagiriak aurkeztu beharko dira.

_____________________(e)n, 2006ko ___________aren _____(e)an.

Sinadura eta zigilua

	A-3 eredua	

Makineria ordezteko eta txatar bihurtzeko proiektuaren deskribapena

Enpresa

	n orritik n .ena 	

ORDEZKATU BEHARREKO MAKINA (makina bakoitzeko bete)

1.– Ordezkatu beharreko makinaren ezaugarriak.

Makina mota:

Makinaren eginkizuna:

Eredua / Marka / Serie zenbakia:

Fabrikazio-urtea:

Makina identifikatzeko beste datu batzuk:

MAKINA BERRIA (makina bakoitzeko bete)

2.– Makina berriaren ezaugarriak.

Fabrikatzailearen izena eta helbidea:

Makina mota:

Makinaren eginkizuna:

Seriearen edo modeloaren izena:

Fabrikazio-urtea:

EEren Adostasun Adierazpena:


Azterketa dokumentala