Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2005eko martxoaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
1079

AGINDUA, 2005eko otsailaren 8koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, gay, lesbiana eta transexualen taldeei zuzendutako jarduerak egiten dituzten erakundeentzako laguntzak ematea arautzen duena.

Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalak, Europako Batasuneko herrialde guztiek izenpetu dutenak, argi jasotzen ditu askatasunerako, berdintasunerako eta ez baztertzeko eskubideak, inolako bereizketarik egin gabe arrazagatik, koloreagatik, sexuagatik, hizkuntzagatik, erlijioagatik, iritzi politiko edo beste era bateko iritziagatik, herritartasunagatik, gizarte-mailagatik, egoera ekonomikoagatik, jaiotzagatik edota beste edozein baldintzagatik.

Europari dagokionez, Europako Parlamentuak 1994ko otsailaren 8an onetsi zuen Europako Batasuneko homosexualen eskubide-berdintasunari buruzko Ebazpen bat. Era berean, Europako Parlamentuak 1989an onetsi zuen transexualekiko bazterkeriari buruzko Ebazpen bat. Bertan, eskatzen die kide diren estatuei talde horrekiko bazterkeria debekatzeko xedapenak onesteko.

Espainiako zuzenbideari dagokionez, Espainiako Konstituzioaren 9.2 artikuluak botere publikoak behartzen ditu beharrezko baldintzak sustatzera gizabanakoaren eta bere taldeen askatasuna eta berdintasuna benetakoak eta eraginkorrak izan daitezen, osorik garatzea oztopatu edo eragozten duten trabak ken daitezen eta herritar guztiek politikan, ekonomian, kulturan eta gizartean parte har dezaten.

Konstituzioaren manu horrek botere publiko guztiei ezarritako betebeharrak oso mugatua den berdintasun formal hutsa gainditzen du, Espainiako Konstituzioaren 1. artikuluan jasotako definizioarekin bat datorren berdintasun-printzipioaren kontzeptu bat aldarrikatuz. 9.2 artikulu horren agindua –botere publikoei zuzenduta dagoenez, 14. artikulua jasotzen du– 14. artikuluaren modulazioa da; izan ere, ezin dira diskriminatzailetzat eta konstituzioaren arabera debekatutzat hartu –kontrakoa baizik– botere publikoek historian baztertu diren talde jakinen alde egindako jarduerak, aldi baterakoak izan badira ere, aldeko tratu berezi baten bidez funtsezko desberdintasuna konpentsatzeko.

Hori dela-eta, 2002ko ekainaren 25eko Aginduan bitartez hasi zen gay, lesbiana eta transexualen eskubide eta interesen sustapen eta defentsan diharduten erakunde eta entitateen aldeko laguntzak ematen.

Ondorioz, hauxe

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Xedea.

1.– Agindu honen xedea hauxe da: gay, lesbiana eta transexualen eskubide eta interesen sustapen eta defentsarako jarduerak egiten dituzten erakunde eta entitateei ematen zaizkien diru-laguntzak arautzea.

2.– Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak ondokoak izango dira: erakunde onuradunek egiten dituzten jarduerak, baldin eta gay, lesbiana eta transexualen benetako askatasun eta berdintasunaren aldekoak badira eta arlo afektiboan, sexualean eta genero-identitatearenean pertsonaren nortasuna osorik eta libreki garatzen laguntzen badute.

3.– Agindu honen erakunde onuradunek deialdi honetan arautzen diren diru-laguntzak jaso dezakete hurrengo jarduera hauek sustatu eta egiteko:

a) Portaera lesbo eta homofobikoak salatu eta errespetu eta berdintasunerako portaerak eta jokabideak sustatzen dituzten informazio-kanpainak gizartearentzat.

b) Transexualitatearen normalizaziorako programa eta neurriak, transexualen gizarteratzea errazteko.

c) Irakaskuntza maila guztietan eta hezkuntzako beste arlo batzuetan sexualitateari buruz ematen diren edukiak aztertzeko proposamena, aukera heterosexuala ez diren beste aukera afektibo-sexualak baztertzen dituen eredu nagusia transmititzen ez jarraitzeko.

d) Beste edozein jarduera, baldin eta gay, lesbiana eta transexualen nortasuna osorik garatzea eta bizitza politikoa, ekonomikoa, kulturala eta soziala berdintasunean parte hartzea oztopatu edota eragozten duten trabak kentzen laguntzen badu.

4.– Dirulaguntzaren eskaera arrazoitzen duten ekintzak 2005. urtean gauzatuko dira.

2. artikulua.– Laguntzaren zenbatekoa.

Agindu honen bidez deitutako laguntzak finantzatzeko berrogeita hamar mila (50.000,00) euro erabiliko dira gehienez. Ezarritako diru kopuru hori aldatu ahal izango da, eskatutako laguntzen kopuru osoa kontuan hartuta eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko aurrekontua egikaritzean agortu ez diren aurrekontuko baliabideak kontuan hartuta, beti ere dirulaguntzen prozedura ebatzi baino lehen. Azken hau gertatuko balitz, Gizarte Gaietako sailburuordearen ebazpenaren bitartez iragarriko litzateke.

3. artikulua.– Erakunde onuradunak.

Agindu honek adierazten duenarekin bat, erakunde onuradunak izan daitezke 2005. urtean eta Euskal Autonomia Erkidegoan Agindu honetan aurreikusitako jarduerak antolatzeaz gain, honako baldintza hauek betetzen dituztenak:

a) Irabazi asmorik gabeko erakundea izatea.

b) Dagokien elkarteen erroldan inskribatuta egotea.

c) Gay, lesbiana eta transexualen eskubide eta interesen defentsa eta sustapena, helburu nagusi izatea.

d) Zerga-obligazioak beterik izatea eta, antzeko izaera duten laguntza edo diru-laguntzak direla eta, itzultzeko edo zigortzeko inongo prozeduran sartuta ez egotea.

4. artikulua.– Eskabideak eta eskatutako agiriak.

1.– Agindu honetako I. eranskineko eredu normalizatua betez egingo da eskabidea.

2.– Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Eskabidea egiten duen erakundearen estatutu edo erregelamendu ofizialak.

b) Aurkezten duen proiektuak talde hauetan izan dezakeen eragina azaltzen duen txostena.

c) Diruz laguntzeko eskatu eta 2005. urtean egingo diren proiektu eta egintzetako aurrekontu xehatua. Horretarako II. eranskina beteko da.

d) Proiektu horien finantzatze plana. Proiektu hori finantzatzeko diren diru iturri (inskripzio kuotak, jasotako edo eskatu eta ebazteke dauden beste diru-laguntza publiko zein pribatu batzuk...) guztiak zehaztuko dira, baldin eta horiek jakinarazi beharra badago.

e) Dagokion Foru Ogasunaren ziurtagiria aurkeztuko da, zeinetan erakundeak zerga-eginkizunak beteta dituela edo bete beharretik salbuetsita dagoela adieraziko baita.

f) Erakundeen Erroldan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiriaren kopia eta Identifikazio Fiskaleko Kodea esleitu zaiola ziurtatzen duen agiriaren fotokopia.

g) Eskaria egin duen erakundea Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunera dagoela edo horietatik salbuetsita dagoela egiaztatzen duen agiria, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak egina.

h) Bankuko datuak, agindu honetako III. eranskineko protokoloa erabiliz.

5. artikulua.– Eskariak aurkezteko lekua eta epea.

1.– Diru-laguntza eskariak aurkezteko hilabete izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Eskabidea Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Gizarte Ongizateko zuzendariari igorriko zaio (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

2.– Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren gainerako tokietan eta moduetan ere aurkeztu ahal dira eskariak (aipatu Legea 4/1999 Legeak aldatu zuen).

6. artikulua.– Baloratu eta esleitzeko irizpideak.

Ondoren adierazten diren irizpideei jarraituz esleituko dira laguntzak:

1.– Aurreikusitako helburu, jarduera eta emaitzen arteko koherentzia. %33,3era arte baloratuko da.

2.– Erreferentziako taldean zenbat pertsona onuradunengan duen eragina. %33,3era arte baloratuko da.

3.– Talde onuradunak proiektuaren edo jardueran ahalik eta fase gehienetan parte hartzea. %33,3era arte baloratuko da.

7. artikulua.– Laguntzak eta bateragarritasuna.

Agindu honetan xedatutakoaren arabera emandako laguntzak bateragarriak izango dira helburu bererako emandako beste laguntza batzuekin.

Proiektu baterako finantza-iturri batzuetatik jasotako laguntzen zenbateko osoak proiektuaren kostua gaindituz gero, Agindu honetan xedatutakoaren babesean emandako laguntza urritu egingo da, proiektuaren kostutik gora dagoen kopuru berberean.

8. artikulua.– Deialdia ebaztea.

1.– Agindu honetan araututako laguntzak lehiaketa bidez ebatziko dira. Denak aurrekontu-kreditu batera egozten direnez, kontuan hartu beharko da hainbat eskabide egongo direla eta beharrezkoa izango dela eskabide horiek alderatu eta ebaluatzea, agindu honetan esleipen eta ponderaziorako ezarritako irizpideei jarraituz lehentasuna finkatu ahal izateko. Horrela, irizpide horiek erabilita, baloraziorik handiena lortu dutenak baino ez dira esleituko.

2.– Gizarte Ongizateko zuzendariaren ebazpen bitartez emango dira laguntzak. Berariaz egindako Balorazio Batzordeak -Gizarte Ongizateko zuzendariak berak eta Gizarte Ongizateko Zuzendaritzako hiru teknikarik osatua- proposamena egin ondoren.

3.– Gizarte Ongizateko zuzendariaren ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Gizarte Gaietako sailburuordeari. Horretarako hilabete izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik kontatzen hasita. Hori guztia lehen aipatutako 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emaniko idazkerari jarraiki.

4.– Eskariak aurkezteko epea amaitu ondorengo hiru hilabeteetan berariazko ebazpenik jakinarazi ez bada, eskariak gaitzetsi egin direla ulertuko da, 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako. Hala ere, administrazioa berariazko ebazpena ematera behartua dago.

9. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.

Agindu honetan arautzen diren diru-laguntzen onuradunek honako betebehar hauek dituzte:

a) Emandako diru-laguntza onartzea. Laguntza onartzen dela ulertuko da, baldin eta laguntzen esleipen-ebazpena EHAAn argitaratzen den egunetik hasita hamabost eguneko epean erakundeek berariaz eta idatziz beroni uko egiten ez badiote.

b) Diru-laguntza berariaz eman den helbururako erabiltzea.

c) Deialdi honi dagozkion diru-laguntzak direla eta, Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari horiek eska diezaieketen informazioa ematea.

d) Laguntza esleitzean aintzat hartu ziren betebeharretan, aldakuntzaren bat izan bada, idatziz haren berri ematea Gizarte Ongizateko Zuzendaritzari.

e) Lagundutako jarduerak argitaratu behar direnean, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren babesa jaso izana adierazi beharko da berariaz.

10. artikulua.– Dirulaguntzaren zenbatekoa eta ordaintzeko era.

1.– Onartutako programaren aurrekontu osoaren %100eraino finantza dezake Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak.

2.– Zatika egingo da ordainketa, emakidaren unean %50 ordainduko da eta, gainontzeko %50, egin diren gastuak justifikatzen direnean. Horretarako, jatorrizko agiriak behar dira edo, salbuespenez, horien kopia konpultsatuak, jarduna amaitzen den egunetik hasi eta bi hilabeteko epe barruan aurkeztu beharko dira.

11. artikulua.– Diru-laguntza zuritzea.

Onuradunek jasotako diru-laguntza guztia emandako helbururako erabili dela egiaztatzeko, sustapen-jarduerak amaitu eta handik bi hilabeteko epean Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Gizarte Ongizateko Zuzendaritzan ondoko agiriak aurkeztu beharko dituzte:

a) Txosten teknikoa, dituzten helburuak zein mailatan bete dituzten azaltzen duena eta helburu bakoitza zein mailatan bete den ebaluatzen duena.

b) 2005. urteko gastuen memoria. Bertan, idazkiari eransten zaizkion agiriak eta agiri horietan agertutako zenbatekoak adieraziko dira.

c) Diru-laguntza ematea berekin ekarri zuen beste edozein egintza edo zerbitzu egin dela egiaztatzen duen ziurtagiria.

12. artikulua.– Diru-laguntzaren baldintzen aldaketa.

Diru-laguntzak esleitzen dituen ebazpena kasu hauetan aldatu ahal izango da: diru-laguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzak aldatzen badira, betiere horien helburua betetzat ematen denean, eta beste edozein erakunde publiko zein pribaturen laguntzak edo diru-laguntzak jaso badira. Horrelakoetan, Gizarte Ongizateko zuzendariak kitapen-ebazpena emango du eta bertan emandako diru-laguntzen zenbatekoak egokituko dira.

13. artikulua.– Ez-betetzeak.

Erakunde onuradunak betebeharrak edo agindu honetan xedatutakoak beteko ez balitu edo ondoren aipatzen den egoeraren batean balego, egin beharreko izapideak bideratutakoan, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galdutzat emango litzateke eta jasotako laguntzak eta horien legezko interesak itzuli egin beharko litzaizkioke Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, halaxe xedatzen baitu Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak (Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako dirulaguntzen berme eta diru-ateratzeen araubide orokorra ezarri zen eta, orobat, dirulaguntza horien kudeaketan esku hartzen duten erakunde kolaboratzaileen betekizun, erregimen eta betebeharrak) eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen Testu bateginak (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak onartua).

14. artikulua.– Diru-laguntza eman zaion proiektuaren jarraipena.

Gizarte Ongizateko Zuzendaritzak egoki iritzitako gainbegirapen, ikuskapen eta egiaztapenak egingo ditu, xedapen honetan jasotzen diren arauak betetzen direla ziurtatzeko.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Ordezko araubidea. Agindu honetan jasotzen ez diren prozedura kontuetan, azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatutakoa aplikatuko da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emaniko idazkeran.

Bigarrena.– Errekurtsoak

Agindu honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea dago Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean, uztailaren 13ko 29/1998 Legeak, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duenak, 46. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Hirugarrena.– Indarrean jartzea.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 8a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.

I. ERANSKINA

ERAKUNDEAREN DATUAK

Izen ofiziala: 	

Herria: 	.................................... KP.:

Helbidea: 	

Teléfonoa: 	.................. Faxa: ........... e-mail:

Erregistroan duen zk.a:	................... IFZ.:

Bazkide kopurua: 	

Zuzendaritza Batzordea:

	Izena: 	Kargua:

	____________________________	_________________________

	____________________________	_________________________

	____________________________	_________________________

	____________________________	_________________________

Eskatutako zenbatekoa guztira: ......................... euro.

EGITASMOAREN LABURPENA:

Bete II. eranskina.

BANKUKO DATUAK:

Bete III. eranskina (Bankuko datuak - Hirugarrenen alta)

	Zigilua: 	Sinadura (izena eta kargua)

GIZARTE ONGIZATE ZUZENDARIA

GIZARTE GAIETAKO SAILBURUORDETZA

ETXEBIZITZA ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA

II. ERANSKINA

Osorik edo zati batean diruz laguntzeko eskatzen den egitasmoaren izena (bete honelako orri bat egitasmoko):

	________________________________________________________________

Egitasmoak helburu duen taldea:

	________________________________________________________________

Talde hori osatzen duten pertsonak (gutxi gorabeherako zenbakia)

	________________________________________________________________

Egitasmoaren helburuak 2004.urterako

1. helburua (bete honelako bat helburuko)

	________________________________________________________________

	________________________________________________________________

	________________________________________________________________

	________________________________________________________________

	________________________________________________________________

	________________________________________________________________

Helburua lortzeko antolatuko diren ekimenak eta ekimenon aurrekontua:

Ekimena _______________________

_______________________________

_______________________________ 	Aurrekontua eurotan ...........

Ekimena _______________________

_______________________________

________________________________ 	Aurrekontua eurotan ...........

Ekimena _______________________

_______________________________

________________________________ 	Aurrekontua eurotan ...........

Ekimenak bideratuko dituen edo ekimenetan parte hartuko duten kideak (arduradunak)

(zehaztu haien prestakuntza eta egitasmoan izango duten partehartzea)

Erakundeko kideak

	________________________________________________________________

	________________________________________________________________

	________________________________________________________________

Erakundetik kanpoko pertsonak (kide diren elkarteko datuak)

	________________________________________________________________

	________________________________________________________________

	________________________________________________________________

2. helburua

	________________________________________________________________

	________________________________________________________________

	________________________________________________________________

	________________________________________________________________

	________________________________________________________________

	________________________________________________________________

	________________________________________________________________

	________________________________________________________________

	________________________________________________________________

Helburua lortzeko antolatuko diren ekimenak eta ekimenon aurrekontua:

Ekimena _______________________

_______________________________

_______________________________ 	Aurrekontua eurotan ...........

Ekimena _______________________

_______________________________

________________________________ 	Aurrekontua eurotan ...........

Ekimena ________________________

________________________________

________________________________ 	Aurrekontua eurotan ...........

Ekimenak bideratuko dituen edo ekimenetan parte hartuko duten kideak (arduradunak)

(zehaztu haien prestakuntza eta egitasmoan izango duten partehartzea)

Elkarteko kideak

	________________________________________________________________

	________________________________________________________________

	________________________________________________________________

Elkartetik kanpoko pertsonak (kide diren elkarteko datuak)

	________________________________________________________________

	________________________________________________________________

	________________________________________________________________

III. ERANSKINA / ANEXO III

DATUEN ALTA / HIRUGARREN INTERESATUA

ALTA DE DATOS / TERCERO INTERESADO

HIRUGARRENAREN EZAGUPENERAKO DATUAK

DATOS IDENTIFICATIVOS DEL TERCERO (A)

1) NAN/IFK

D.N.I./C.I.F 	

(2) Bi abizenak eta izena/erakundearen izena

Dos apellidos y nombre/Razón Social 	

	

HELBIDERATZE-DATUAK

DATOS DE DOMICILIACION (B)

Helbidea

Domicilio 	

Posta kodea 	Udala

Código postal

Lurraldea/Provincia 	

BANKUAREN DATUAK / DATOS BANCARIOS (C)

1) Bankua / Banco 	 nnnn

(2) Agentzia / Agencia 	nnnn

(3) K.D. D.C. 	nnnn

(4) Jabea / Titular 	

Bankuaren adostasuna	Hirugarrenaren adostasuna	 Sailaren onespena	Kontabilitatearen onespena

Conforme Banco	Conforme Tercero	V.º B.º Departamento	V.º B.º Contabilidad

Sinadura eta zigilua	Sinadura eta zigilua	Baimendutako sinadura	Baimendutako sinadura

Sello y Firma (D)	Sello y firma (E)	Firma autorizada (F	Firma autorizada (G)

Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betez, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak jakinarazten dizu, dokumentu/inprimaki/formulario honen bitartez jarri dituzun zure datu pertsonalak fitxategi automatizatu baten sartuko ditugula, ondoren, erabili ahal izateko.

Aipatutako Lege horretan jasotzen den moduan, datuok ikusi, zuzendu edo ezabatu nahi dituzula edo ez dituzula jarri nahi adierazteko, honako helbide honetara jo dezakezu. Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza, Donostia kalea, 1- 01010 Vitoria-Gasteiz.

En cumplimiento de lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999 de Protección de Datos de Carácter Personal, el Departamento de Hacienda y Administración Pública, le informa que sus datos personales obtenidos mediante la cumplimentación de este documento/impreso/formulario, van a ser incorporados para su tratamiento en un fichero automatizado.

Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, previstos por la Ley, ante la Dirección de Servicios del Departamento de Hacienda y Administración Pública: calle Donostia-San Sebastián, 1, 01010, Vitoria-Gasteiz


Azterketa dokumentala