Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2004ko uztailaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
4059

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 87/01 munta txikiko zenbateko bati buruzko judizioaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia)

Judizioa: 87/01, munta txikiko zenbatekoa.

Demandatzailea: Santurtziko Genaro Oraa kaleko 1 eta 3 zenbakietako higiezinen jabekideen erkidegoak.

Abokatua: Aizpuru Juez, Maria Inmaculada eta Aizpuru Juez, Maria Inmaculada.

Prokuradorea: Maria Luisa Gutierrez Ontoria eta Maria Luisa Gutierrez Ontoria.

Demandatua: Centro Asegurador Cía. de Seguros y Reaseguros S.A., Comercial Unión Assurance CO. eta Matabisa.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da 2004ko apirilaren 22an. Hau dio epaitzak:

EPAITZA

Baietsi egin dut Santurtziko Genaro Oraa kaleko 1 eta 3 zenbakietako higiezinen jabekideen erkidegoen izenean eta ordez Gutierrez Ontoria prokuradoreak aurkeztu duen demanda, honako hauen kontrakoa: Matabisa, auzi-iheslaria bera, eta Comercial Unión Assurance CO y Centro Asegurador Cía de Seguros y Reaseguros, Olaizola prokuradoreak ordezkatuta. Beraz, demandatzaileari modu solidarioan honako hauek ordaintzera kondenatzen ditut demandatuak: 27.247,29 euro (4.533.569 PTA) eta demanda aurkeztu zen egunetik aurrera, egindako iragazgaizte-obretan dauden akatsak behin betiko konpontzen diren arte kausa berberagatik sortzen diren gastuak. Prozesuan sortutako kostuak, bestalde, demandatuei ezartzen dizkiet.

Demandatuak, Matabisa-k, egun helbidea non duen ez dakigunez gero, erabaki da aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan agindutakoarekin bat (Prozedura Zibilari buruzko Lege berria).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa, bost egun balioduneko epearen barruan, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesatuaren esku dago auzitegi honetako idazkaritzan.

Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta lauko ekainaren bian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala