22. zk., 2004ko otsailaren 3a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Amurrioko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
641
EDIKTUA, 188/02 zk.ko hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN ZEDULA
Zenbateko bat erreklamatzea dela-eta, Alejandro Gonzalez Gonzalezek hala eskatuta, Amurrioko (Araba) Lehen Auzialdiko 1 zk.ko Epaitegian Maibel S.L.ren aurka burututako hitzezko judizioaren gaineko 188/02 prozeduran epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza honako hauek baitira:
EPAIAREN ZK.
Amurrio (Araba), bi mila eta biko urriaren hamaika.
Susana Junquera Bajok, Amurrioko (Araba) Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegiko epaileak, Epaitegi honetan 188/02 zenbakiz burututako hitzezko judizioaren gaineko autoak ikusi eta aztertu ditu. Demanda —zenbatekoa erreklamatuz— Alejandro Gonzalez Gonzalezek aurkeztu zuen —De Miguel auzitegietako prokuradoreak ordezkatuta eta Verasategui letratuak lagunduta— Maibel S.L. auzi-iheslariaren aurka.
EPAITZA
Alejandro Gonzalez Gonzalezek —De Miguel auzitegietako prokuradoreak ordezkatuta— Maibel S.L. auzi-iheslariaren aurka aurkeztutako demanda oso-osorik onetsita, kontratua indargabetzea bidezkoa dela deklaratzen dut. Ondorioz, mila bostehun eta hoeita hamazortzi euro eta berrogeita hemeretzi zentimo (1.538,59 euro/256.000 PTA) gehi PZLb-ko 576. artikuluan aurreikusitako legezko interes aplikagararia ordaindu beharko dio demandatuak auzi-jartzaileari. Demandak, halaber, demanda honen jatorria diren
sapelizko sei ate barnizatuak erretiratu beharko ditu. Eragindako kostuak alde demandatuari ezartzen dizkiot.
Honako epai hau jakinaraz bekie aldeei, aditzera emanez ezen, ez dela irmoa eta berorren aurka apelazio errekurtsoa aurkez dezaketela Arabako Probintzia Auzitegian, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik harako bost egun balioduneko epearen barruan. Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa. Errekurtso horretan, bestalde, apelatutako ebazpena aipatu beharko da, errekurritzeko borondatea adierazi eta aurkatutako erabakiak zehaztu.
Lehen auzialdi honetan behin betiko epaituaz, epai hau eman, agindu eta sinatu egiten dut.
Maibel S.L. demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau, Amurrion (Araba), bi mila eta hiruko abenduaren hamazortzian.
IDAZKARIA.