Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2003ko urriaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
5332

EDIKTUA, 2003ko irailaren 2koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena; honen bidez, 03.0271.48.02.01.02 errekurtsoari buruz emandako Ebazpena jakinarazten zaio MAGABIT, S.L. enpresari.

Adolfo González Berruete, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariak honako hau jakinarazten du.

Bukatutzat jo da "Construcciones Martiatu, 97 S.L." enpresak jarritako 03.0271.48.02.01.02 zenbakidun errekurtsoa, eta horri buruzko ebazpena eman da, honako hauek erabakiz: Juan Gordillo Ramirez jaunak, enpresaren izenean eta haren ordezkari modura, ezarritako gorako errekurtsoa ezestea, eta, beraz, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkariak SH-691/02 zehapen-espedienteari buruz 2002ko abenduaren 3an emandako Ebazpena baiestea. Zehapen-espediente horren bidez, Construcciones Martiatu, 97 S.L. enpresari hiru mila eta bost euro eta sei zentimoko (3005,06 euro) zigorra ezarri zitzaion guztira, "MAGABIT, S.L." enpresa izanik haren erantzule solidarioa, arau-hausteak egin baitzituen honako xedapen hauek oinarri hartuta: martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Langileen Estatuaren Legeko testu bateginaren 4.2.d) artikulua; Laneko Arriskuen Prebentzioari buruz azaroaren 8an onartutako 31/1995 Legeko 14. artikulua (azaroaren 10eko EAO); eraikuntza-lanetan segurtasun- eta osasun-arloetan errespetatu beharreko gutxieneko betekizunak ezartzeko urriaren 24an emandako 1627/1997 Errege Dekretuaren 14. artikulua eta IV. eranskineko C zatiko 3. A) idatz-zatia (urriaren 25eko EAO). Azken horretan zehaztuta dagoenez, eraikineko solairuetan bi metrotik gorako altuera batetik langileak behera erortzeko moduko zuloak, ertzak edo zabalguneak daudenean, barandak jarri behar dira inguruan, edo, bestela, babesteko beste sistema batzuk erabili behar dira, obran dabiltzan guztiak seguru egon daitezen.

Aipatutako enpresa horri Ebazpenaren berri jakinarazten ahalegindu gara, jasota genuen bere azken helbidera zuzenduta (Concha kalea, 12-5 D; Bilbao), baina ezin izan da jakinarazpena helarazi; beraz, Ebazpena jakinaraziko zaio interesatuari, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.4 artikuluan ezarritakoa betetzeko (Lege horrek aldatu baitzuen azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea), eta honako hau ohartaraziko zaio: ebazpen honek administrazio-bidea bukatzen duela, eta horren kontra interesatuak Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezar lezakeela Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpena burutu eta hurrengo egunetik hasita.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezarri zein ez, CONSTRUCCIONES MARTIATU, 97 S.L. enpresak edo MAGABIT, S.L. enpresak zehapenari dagokion diru-kopurua sartu beharko dute, Ebazpen honen jakinarazpen-egunean hasi eta hamabost eguneko epean, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkaritzak diru-sarreretarako baimenduta duen Bilbao Bizkaia Kutxako kontu-zenbaki honetan: 2095-0631-54-2203005921. Ordainketa egiterakoan, espedientearen zenbakia eta enpresaren izena adierazi behar dira.

Horrela egin ezean, zehapen hori kobratzeko premiamendu bidezko administrazio-egintza betearazlea jarriko da martxan, eta, horrekin batera, premiamendu-errekargua eta atzerapen-interesak ere gaineratuko dira, betiere, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Ogasun Nagusiaren Diru-bilketari buruzko Araudia onartu zuen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedurari jarraituz.

Honako Ediktu hau argitaratuko da, gorago aipatutako enpresak jakinarazpentzat har dezan, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko irailaren 2a.

Lan eta Gizarte Segurantza zuzendaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala