Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2003ko urriaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
5310

AGINDUA, 2003ko irailaren 17koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zerbitzuek betetzen dituzten jardueren prezio publikoak finkatzen dituena.

Euskal Autonomia Erkidegoko tasa eta prezio publikoei buruzko maiatzaren 29ko 13/1998 Legeko 180. artikuluak ematen dizkidan ahalmenen indarrez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak prezio publikoen bidez ordaindu ditzakeen zerbitzu eta jardunak zehazten dituen uztailaren 21eko 161/1998 Dekretuaren arabera eta Ogasun eta Herri Administrazio Sailak espediente horren aldeko irizpena eman duela kontuan hartuta, honako hau

XEDATU DUT

1. artikulua.– Euskara irakastea.

1.– Euskarako ikastaroak. Hasierako mailatik 3. hizkuntz eskakizunaren pareko mailetara bitarteko ikastaroek, Euskararen Erabilera Normaltzeko Planaren barruan ez diren administrazio publiko, entitate eta erakundeetako langileentzakoek, honako zenbatekoak izango dituzte:

– Ikasle-talde bakoitzeko:

– Euskaltegi publikoan 	59,00 euro /orduko

– Euskaltegi pribatu

homologatuan 	37,00 euro/orduko

– Ikasle bakoitzeko (matrikula librea):

– Euskaltegi publikoan 	6,00 euro/orduko

– Euskaltegi pribatu

homologatuan 	4,00 euro/orduko

– Barnetegietako ikastaroak:

a) Taldea 	1.342,00 euro/asteko (35 ordu)

b) Ikaslea(matrikula

librea) 	112,00 euro/asteko (35 ordu)

c) Jantokia 	8,00 euro/ikasle / eguneko

	(BEZ barne)

d) Ostatua eta 	 20,00 euro/ikasle/eguneko

jatordu guztiak	(BEZ barne)

Barnetegian egin beharrekoak badira ikastaroak, eta, gorabehera bereziak direla tarteko, diru gehiago behar bada, baliteke prezio horiek areagotzea. Gehienez ere %25 igoko dira.

2.– Euskarako ikastaroak: Euskarazko administrazio-hizkerari buruz euskaraz emandako ikastaro bereziek, Euskararen Erabilera Normaltzeko Planaren barruan ez diren administrazio publiko, entitate eta erakundeetako langileentzakoek, honako zenbatekoak izango dituzte:

– Ikasle-talde bakoitzeko 	96,00 euro /orduko

– Ikasle bakoitzeko

(matrikula librea) 	8,00 euro /orduko

3.– Euskara juridikoari 	110,00 euro taldeko

buruzko ikastaroa	eta ordukoko

2. artikulua.– Prestakuntzako beste jarduera batzuk.

1.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak antolatzen dituen prestakuntza-jardueretarako matrikula zehazteko orduan, zenbat ordu irauten duten hartuko da kontuan:

	 	Aurrez aurreko prestakuntza	On-line prestakuntza

	Ikastaroaren iraupena	Matrikula kopurua	Matrikula kopurua

	5 ordura bitartekoa 	32,00 euro	20,00 euro

	6 eta 10 ordu bitartekoa	92,00 euro	55,00 euro

	11 eta 15 ordu bitartekoa	118,00 euro	71,00 euro

	16 eta 20 ordu bitartekoa	151,00 euro	90,00 euro

	21 eta 30 ordu bitartekoa 	204,00 euro	122,00 euro

	31 eta 40 ordu bitartekoa 	276,00 euro	166,00 euro

	41 eta 50 ordu bitartekoa 	341,00 euro	204,00 euro

	51 eta 70 ordu bitartekoa 	407,00 euro	244,00 euro

	71 eta 100 ordu bitartekoa 	591,00 euro	355,00 euro

	101 eta 150 ordu bitartekoa 	986,00 euro	591,00 euro

	151 eta 250 ordu bitartekoa	1.380,00 euro	827,00 euro

	251 eta 350 ordu bitartekoa 	1.972,00 euro	1.183, 00 euro

	351 eta 400 ordu bitartekoa 	2.463,00 euro	1.478, 00 euro

	401 ordu baino gehiagokoa 	3.284,00 euro	1.971,00 euro

2.– Jardunaldi espezializatuetako matrikula 178,00 eurokoa izango da.

3.– Zenbateko horiek igotzeko aukera ere badago (%25eraino), baldin eta jardueraren ezaugarri bereziak direla-eta (gaia, irakasteko erabiliko den hizkuntza e.a.) irakasle eta teknika bereziak behar badira(ordenagailuak, bideo-kanoia, aldibereko itzulpena e.a.)

4.– Espezializazio-prestakuntzako jarduerek, hau da zuzendaritza-trebetasunak garatzeko edukia dutenek, 17,00 euro/orduko matrikula izango dute, aurrez aurreko prestakuntza bada, eta 10,00 euro/orduko matrikula, on-line prestakuntza bada.

5.– Prestakuntzako ikastaroak edo jarduerak beste erakunde batekin batera antolatzen badira, erakundeetako bakoitzak bere gain hartzen dituen gastuen arabera zehaztuko dira matrikulak. Oinarrian, hala ere, aipatutako prezio publikoak izango dira.

6.– Enpresei, elkargo profesionalei eta Administrazio ez diren erakundeei prestakuntza-jardueretarako zenbateko bat ezartzen zaie. Horretarako kontuan hartuko da ordainsariengatik, lokalen alokairuengatik e.a. sortutako gastuak enpresa/erakunde eskatzaileak ordainduko dituela. Enpresa/erakunde edo eta elkargo profesionalak gastu horiek ordainduko ditu eta gainera antolatutako jardueran parte hartu dutenen gutxienezko herenaren matrikula.

3. artikulua.– Itzulpeneko eta interpretaritzako zerbitzuak.

3.1.– Hona hemen erakunde autonomiadun honek eskaintzen dituen itzulpen-zerbitzuen zenbatekoak:

3.1.1.– Itzulpen-zerbitzua:

a) Administrazio-hizkera garatzeko nolabaiteko interesa duten testuak. Gaztelaniatik euskararako itzulpenak: 0,030952 euro hitzeko, BEZeko %16 barne. Euskaratik gaztelaniarako itzulpenak: 0,043333 euro hitzeko, BEZeko %16 barne.

b) Testu arruntak, hemen ezarritako beste bi testu-moten barruan sailkatu ezin direnak. Gaztelaniatik euskararako itzulpenak: 0,043333 euro hitzeko, BEZeko %16 barne. Euskaratik gaztelaniarako itzulpenak: 0,049523 euro hitzeko, BEZeko %16 barne.

c) Testu errazak edo estandarrak, bidaltzen dituen administrazioan bertan egin litezkeenak. Gaztelaniatik euskararako itzulpenak: 0,065000 euro hitzeko, BEZeko %16 barne. Euskaratik gaztelaniarako itzulpenak: 0,075000 euro hitzeko, BEZeko %16 barne. Prezio publiko hau izango da partikularrek enkargatutako lanen prezio erreferentzia.

d) Publizitate-kanpainen esloganak. Itzulpenari dagokion prezioari 335,00 euro gehituko zaio, BEZeko %16 barne.

3.1.2.– Itzulpenak egiaztatu eta zuzentzeko zerbitzua.

a) Administrazio-hizkera garatzeko nolabaiteko interesa duten testuak. Gaztelaniatik euskararako itzulpenen egiaztaketa eta zuzenketa: 0,018571 euro hitzeko, BEZeko %16 barne. Euskaratik gaztelaniarako itzulpenen egiaztaketa eta zuzenketa: 0,030952 euro hitzeko, BEZeko %16 barne.

b) Testu arruntak, beste bi testu-moten barruan sailkatu ezin direnak. Gaztelaniatik euskararako itzulpenen egiaztaketa eta zuzenketa: 0,030952 euro hitzeko, BEZeko %16 barne. Euskaratik gaztelaniarako itzulpenen egiaztaketa eta zuzenketa: 0,043333 euro hitzeko, BEZeko %16 barne.

c) Testu errazak edo estandarrak, bidaltzen dituen administrazioan bertan egin litezkeenak. Gaztelaniatik euskararako itzulpenen egiaztaketa eta zuzenketa: 0,043333 euro hitzeko, BEZeko %16 barne. Euskaratik gaztelaniarako itzulpenen egiaztaketa eta zuzenketa: 0,049523 euro hitzeko, BEZeko %16 barne. Prezio publiko hau izango da partikularrek enkargatutako lanen prezio erreferentzia.

3.1.3.– Itzulpenen baliokidetasun juridikoa ziurtatzeko zerbitzua: 0,018571 euro hitzeko, BEZeko %16 barne. Testuak zuzenketarik behar badu, prezio horri testua egiaztatu eta zuzentzeagatik ordaindu beharrekoa gehituko zaio, beti ere kasuan kasuko testu-motari dagokion neurrian.

3.1.4.–Errekargua, zailtasun berezia ordaintzeko. Zenbateko horiek %25 handiagotuko dira testuak zientifiko-teknikoak eta ikerketakoak edo sormenekoak baldin badira. Baina, testuaren dena delako esparru hori Administrazio Publikoaren Zientziari badagokio, ez da igoerarik izango.

3.1.5.– Errekargua, premiazko lanak ordaintzeko. Premiazko lanak agintzen direnean, prezio horiek %40 handiagotuko dira.

3.1.6.– Gutxieneko prezioa. Zerbitzu horiegatik gutxienez ordaindu beharreko prezioa 21,00 eurokoa izango da, BEZeko %16 barne.

3.1.7.– Dohaineko zerbitzuak. Zerbitzu horiek doakoak izango dira testuak araugileak eta erreferentziatzat hartzeko modukoak direnean eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen iritziz administrazio-hizkera garatzeko zeresan handia badute.

3.2.– Aurrez osorik edo zati batean itzulitako testuen bigarren itzulpenagatik, 3.1 puntuan adierazitako prezioetatik dagokionaren %50 aplikatu ahal izango da.

3.3.– Hona hemen erakunde autonomiadun honek eskaintzen dituen interpretazio-zerbitzuen zenbatekoak:

3.3.1.– Interpretazio-lanak biltzar, jardunaldi, sinposium, topaketa eta abarretan:

3.3.1.1.– Biltzar eleaniztunak, programa barruan euskarazko parte-hartzeak dituztenak:

a) Egun osoa (7 ordu): 227,00 euro, BEZeko %16 barne.

b) Egun erdia (4 ordu): 129,00 euro, BEZeko %16 barne.

c) Beste ordu bakoitzeko (ordubete edo zatikia): 52,00 euro, BEZeko %16 barne.

3.3.1.2.– Programa barruan euskarazko parte-hartzerik ez duten biltzarrak:

a) Egun osoa (7 ordu): 453,00 euro, BEZeko %16 barne.

b) Egun erdia (4 ordu): 259,00 euro, BEZeko %16 barne.

c) Beste ordu bakoitzeko (ordubete edo zatikia): 103,00 euro BEZeko %16 barne.

Programa barruan euskarazko parte-hartzerik ez duten biltzarren zenbatekoa partikularrek enkargatutako lanen prezio erreferentzia izango da.

3.3.2.– Interpretazio-lanak bilera, negoziazio-mahai, ahozko epaiketa eta abarretan:

a) Euskal Autonomia Erkidegoan: 52,00 euro orduko, BEZeko %16 barne.

b) Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo: 103,00 euro orduko, BEZeko %16 barne.

3.3.3.– Interpretazio-lanen gutxieneko prezioa:

a) Euskal Autonomia Erkidegoan: 103,00 euro, %16ko BEZa barne.

b) Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo: 206,00 euro, %16ko BEZa barne.

3.4.– Hona hemen erakunde autonomiadun honek eskaintzen dituen terminologia-zerbitzuen zenbatekoak:

3.4.1.– Termino-zerrendak, hala nola, lexikoak, tesauruak edo aurkibideak: 3,089022 euro termino eta hizkuntzako.

3.4.2.– Hiztegi edo glosarioak, definizio, testuinguru, erreferentzia eta abarrekin: 7,211845 euro termino eta hizkuntzako.

4. artikulua.– Hautaketa eta Hizkuntz Ebaluaketako Zerbitzuak.

4.1.– Hona hemen erakunde autonomo honetako hautaketa eta hizkuntz ebaluaketako zerbitzuen zenbatekoak:

4.1.1.– Teknikarien laguntza: 42,00 euro lanorduko (BEZ barne).

4.1.2.– Erantzun irekiko azterketa-proposamenak idaztea, azterketa praktikoak idaztea, zuzentzea eta ebaluaketa-txostenak egitea:

a) Errazak: 30,00 euro lanorduko (BEZ barne)

b) Tartekoak: 39,00 euro lanorduko (BEZ barne)

c) Zailak: 49,00 euro lanorduko (BEZ barne)

4.1.3.– Aukera anitzeko galderen proposamenak prestatzea:

A-B titulazio-taldeak:	15,00 euro / galdera 		(BEZ barne)

C-D titulazio-taldeak:	9,00 euro / galdera 		(BEZ barne)

E titulazio-taldea:	6,00 euro / galdera

	(BEZ barne)

4.1.4.– Laguntza materiala:

a) Ariketa objektiboak makina bidez zuzentzea: 0,50 euro azterketako (BEZ barne).

b) Azterketen konposizioa eta fotokopiatzea: 0,02 euro orri bakoitzeko (BEZ barne).

Gutxitan gertatuko da, baina baliteke, lana bereziki zaila bada eta/edo berehala egin beharrekoa bada, 4.1 paragrafoko prezio horiek baino gehiago kobratzea. Gehienez ere %50 igoko dira.

4.2.– Doakoak izango dira honako zerbitzu hauek:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorreko eta administrazio-erakunde autonomiadunetako funtzionarioak eta lan-legepekoak aukeratzekoak.

b) Kanpo-hornitzaileak bilatzeko HAEEren bitarteko-lanak direnean, zerbitzuak egin dituzten enpresen fakturen zenbatekoa kobratuko da, hau da, kostu erreala bera.

5. artikulua.– Herri-Arduralaritzazko Euskal Aldizkaria.

5.1.– Herri-Arduralaritzazko Euskal Aldizkariaren harpidetza 50,00 eurokoa izango da urteko, BEZeko %4 barne.

5.2.– Herri-Arduralaritzazko Euskal Aldizkaria aleka saltzeko, 19,00 euroko prezioa zehaztu da, BEZeko %4 barne.

6. artikulua.– Beste argitalpen batzuk.

Hona hemen erakundearen argitalpen berriak saltzeko prezioak:

ARGITALPENA	PREZIOA, %4ko BEZa

	Barne

CONCEPTO	PRECIO, 4% IVA

	INCLUIDO

"Historia" bilduma: /Colección " Historia":

• IÑAKI BIZKARGUENAGA ATUTXA: Historia del Gobierno 	 37,50 eur.

Vasco contada por sus consejeros (1980-1998)	

"Derecho Autonómico" bilduma: / Colección "Derecho Autonómico":

• ALFREDO RODRIGUEZ GURTUBAY: La dimensión exterior 	15, 63 eur.

del autogobierno vasco

• JOSE M.ª ABAD LICERAS: La protección del patrimonio inmobiliario 	21,88 eur.

histórico en el ordenamiento jurídico vasco (análisis y propuestas legislativas)	

"Derecho Constitucional" bilduma: /Colección "Derecho Constitucional":

• DESIDERIO FERNANDEZ MANJON: La colaboración en el estado 	21,88 eur.

compuesto asimétrico. El caso de España

• RAFAEL JIMENEZ ASENSIO: El constitucionalismo	8,13 eur.

• AA.VV: (Director: Iñaki Lasagabaster Herrarte): Nuevas tecnologías 	9,00 eur.

para la democracia	

" Medio ambiente" bilduma: / Colección "Medio ambiente":

• AA.VV: (Director: Iñaki Lasagabaster Herrarte): Derecho ambiental	31,25 eur.

" Administración Publica" bilduma: / Colección "Administración Publica":

• AA.VV: (Director: Daniel L: Stufflebeam): Estándares de evaluación personal	13,82 eur.

" Ciencia de la Administración" bilduma: / Colección "Ciencia de la Administración":

• JORDI LOPEZ CAMPS Y ALBERT GADEA CARRERA: Una nueva 	18,75 eur.

administración pública. Estrategias y métodos para mejorar la calidad y

eficiencia del e-gobierno

• JORDI LOPEZ CAMPS E ISAURA LEAL FERNANDEZ: E-gobierno. 	 12,48 eur.

Gobernar en la sociedad del conocimiento	

"Unión Europea y Relaciones Internacionales" bilduma:

Colección "Unión Europea y Relaciones Internacionales":

• JUAN IGNACIO UGARTEMENDIA ECEIZABARRENA: El derecho 	9,38 eur.

comunitario y el legislador de los derechos fundamentales	

"Euskera" bilduma: / Colección " Euskera":

• IVAP: Herri-Administrazioetako hizkuntza-eskakizunak. 	9,38 eur.

Azterketa-ereduak

• IMANOL TREBIÑO BARRUETABEÑA: Administrazio zibileko 	18, 75 eur.

testu historikoak

• AA.VV.: Katalogatzeko oinarrizko terminologia	9,38 eur.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau argitaratzen den hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko irailaren 17a

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.


Azterketa dokumentala