Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2000eko abuztuaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Kultura Saila
3423

LEHIAKETA PUBLIKOA, irekia, Euskal Autonomia Erkidegoan euskara sustatzeko ekimenek duten ekonomi-eragina neurtzeko ikerketa bat egingo duen enpresa kontratatzeko (A-24/2000 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: A-24/2000.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Xedea: iragarki honen izenburuan adierazitakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: Hamar hilabete kontratua sinatzen denetik zenbatzen hasita, edo Administrazioak hasteko agindua ematen duenetik, eta, beti ere, 2001eko uztaila baino lehenago bukatuko da.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapideak: presazkoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako aurrekontua.

Kopurua, guztira: kontraturako diru-kopurua, gehienez jota, 18.000.000 pezetakoa izango da (108.182,18 euro).

5.– Fidantzak.

Behin-behinekoa: 360.000 pezeta (2.163,64 euro).

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Koordinaziorako eta Euskara Sustatzeko Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1. Lakua I eraikina (bigarren solairua).

c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Telefonoa: 945 01 80 86.

e) Telefaxa: 945 01 80 82.

f) Agiriak eta argibideak lortzeko azken eguna: 2000ko abuztuaren 9a.

7.– Kontratistaren berariazko betebeharrak.

a) Sailkapena: Ez da horrelakorik eskatzen.

b) Beste betebehar batzuk: lehiakideek diru eta teknika aldetik lanari aurre egiteko gai direla erakutsi beharko dute «B» kartazalean, honako egiaztagiri hauek aurkeztuta:

1.– Azken hiru urteetan egindako zerbitzu edo lan negusienen zerrenda, zenbatekoak, datak eta onuradunak, pribatuak zein publikoak, adieraziz.

2.– Enpresariaren, enpresako pertsonal zuzendariaren eta, bereziki, kontratua gauzatzeaz arduratuko den pertsonalaren titulu akademiko eta profesionalak.

8.– Parte hartzeko eskaintzak edo eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2000ko abuztuaren 10a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru kartazal («A», «B» eta «C») aurkeztu beharko dira, barruan Berariazko Klausula Administratiboen Pleguan eskatutakoa dutela.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Kultura Saileko Erregistroan.

2.a Helbidea: Donostia kalea, 1. Lakua II eraikina (Kulturako lurralde zerbitzua).

3.a Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: Hiru hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez dira onartuko.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kultura Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1. Lakua I eraikina (2. solairua).

c) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 2000ko abuztuaren 10a.

e) Ordua: 12:30etan.

10.– Iragarpen gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko uztailaren 19a.

Zerbitzu zuzendaria,

JOAKIN TELLERIA AGIRREZABALA.


Azterketa dokumentala