Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 1997ko abenduaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
6369

299/1997 DEKRETUA, abenduaren 16koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egitura organikoa ezarri zuen dekretuaren bigarren aldaketarako dena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egitura organikoa ezarri zuen abenduaren 12ko 510/1995 Dekretuaren 20. atalaren lehenengo puntuaren h) idazatian oinarrituz lurralde ordezkaritzek gauzatu dituzten kontratuetan pilatutako esperientziak aholkatzen du (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren kontrataziorako Zerbitzu Nagusien jarduna eta horien izapideketa administratiboa ahal den neurrian bizkortzeko) erakunde horiek dituzten ahalmenak aldatzea kontratazio gaietan. <P ALIGN="JUSTIFY">

Ondorioz, ahalmen horiek bi modutan gehitzea bidezkoa da; batetik, obretarako kontratuen tipologiari dagokionez, horrela eskuduntzadun izan daitezen ez bakarrik konponketa, zainketa eta iraunarazpen erako lanak kontratatzeko, baizik eta edozein obra mota kontratatzeko ere; bestetik, kontratatu beharreko lanen ekonomi entitateari dagokionez ere, Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko maiatzaren 18ko 13/1995 Legearen 57. atalean araututako kontratu txikiak deituetarako, araugintzak une bakoitzean erabaki dezan zenbatekoz kontratuak egiteko eskuduntza ematen zaiela; halaber, bidezko da Lurralde Ordezkaritzei eskuduntzak ematea gai hauetan: obren proiektuak idaztea xedetzat duten aholkatze eta laguntze kontratuei dagozkienetan, horien zuzendaritza eramatean, eta obrak gauzatzeko beharrezko diren ikerketa eta informeak kontratatzean ere.

Horregatik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, lehendakariak onartuta eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko abenduaren 16an egindako bilkuran aztertu ondoren, hau

XEDATU DUT:

Atal bakarra.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egitura organikoa ezarri zuen abenduaren 12ko 510/1995 Dekretuaren 20. atalaren lehenengo puntuaren h) idazatiaren idazkera berria ematen da, era honetan idatzirik geldituko dela:

«h) Berak kontratatuko ditu, dagokion lurraldean, obrak, hornikuntzak, aholkularitza eta laguntza, kontratu horren xedea, ekintza horiei dagokienez, obraren proiektuak idaztea, horien zuzendaritza, eta obra horiek egiteko beharrezko ikerketa eta informeak kontratatzea denean ere eta beren diruzenbatekoa dela bide, guztiak aipatutako legearen 57. atalak aipatzen dituen kontratu txikien kategoriaren barruan sartzen direla eta hori, Euskal Autonomi Elkarteko Unibertsitateaz kanpoko Ikastegi Publikoen Zuzendarien kontratazio ahalmenak arautzeko den uztailaren 28ko 323/1994 Dekretuan agindutakoaren kaltetan izan gabe».

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek 1998ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra. Vitoria-Gasteizen, 1997ko abenduaren 16a.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.


Azterketa dokumentala