Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 1997ko abenduaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
6174

AGINDUA, 1997ko azaroren 17koa, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuarena, Bizkaiko Lurralde Historikoan, Bilbaoko El Peñascal kaleko 23, 25, 27, 29, 31, 33, 35, 37, 44, 89, 102, 104, 144 zenbakietan, Belategui enparantzako 1ean, Ondarroa kaleko 6an, Julián Gayarre kaleko 82an eta Auntzetxeta kaleko 1ean dauden 31 lokal jabetza araubidez esleitzeko deitutako enkantea ebazten duena.

Bilbaon (Bizkaia) dauden 31 lokal enkante-bidez esleitzeko espedientea aztertu da.

1997ko ekainaren 6ko erabakiaz aipatutako lokalen enkante publikoa egitea erabaki zen eta, bertan, 60 egun balioduneko epea jarri zen eskaintzak aurkezteko. Erabakia EHAAn argitaratu zen egunaren biharamunean hasi zen epe hori (130 zk., uztailaren 9a).

Aurkeztutako eskaintzak 1997ko urriaren 15ean ireki ziren.

Ondorioz, hau

ERABAKI DUT:

lizitatzaileei adierazten diren lokalak jabetza araubidez esleitzea:

1.– Bibaoko El Peñascal kaleko 23 zenbakian dagoen lokala, beheko solairuko eskumaldea (E2-0030-9004), Francisca Moreno del Campo andreari, milioi bat bederatziehun eta hirurogeita hamabi mila (1.972.000) pezetako diru-zenbatekoan, BEZ barne.

2.– Bibaoko El Peñascal kaleko 29 zenbakian dagoen lokala, beheko solairuko eskerraldea (E2-0030-9008), Francisco Javier Díez Lebrón jaunari, milioi bat zortziehun eta hirurogeita bi mila eta hogeita hamabi (1.862.032) pezetako diru-zenbatekoan, BEZ barne.

3.– Bibaoko Ondarroa kaleko 6 zenbakian dagoen lokala, lehenengo solairuko eskumaldea (E2-0030-9020), Urpasa Proyectos, S.L. erakundeari,lau milioi brderatzirehun eta berrogeita bost mila ehun eta laurogeita hamasei (4.945.196 PTA) pezetako diru-zenbatekoan, BEZ barne.

4.– Bibaoko Ondarroa kaleko 6 zenbakian dagoen lokala, bigarren solairuko eskumaldea, 1. maila (E2-0037-9021), Urpasa Proyectos, S.L. erakundeari, bi milioi zortziehun eta berrogeita hamairu mila seiehun eta hamabi (2.853.612) pezetako diru-zenbatekoan, BEZ barne.

Bigarrena.– Deialdi honetako gainerako lokalen enkatea esleitzeke uzten da, lizitatzailerik agertu ez delako.

Hirugarrena.– Erabaki hau jakinarazten zaien egunaren biharamunetik hasi eta, gehienez ere, 15 eguneko epean, lokalaren prezioa ordaindu beharra ezartzen zaie esleipendunei. Esleipenaren prezioari %10a kenduko zaio, aurretik ordaindu zelako, eta ordainkizun dagoena dirutan sartu beharko dute esleipendunek Bilbao Bizkaia Kutxan, 32-058047-3 zenbakiko kontu korrontean, hain zuzen ere Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak Diruzaintza Nagusiko Gordailuetarako duen Kontuan. Esleipendunei, nolanahi ere, honakoak jakinarazten zaie: diru-zenbateko hori ordaintzen ez badute esleipena baliorik gabe geratuko dela, kontraturako egindako gordailua galdu egingo dutela eta, azkenik, baliogabetze horrek Administraziori sor diezazkion kalteak ordaindu beharko dizkiotela.

eskualdaketei aplika dakiekeen Balio Erantsiaren Gaineko Zergaren zenbatekoa, esleipenaren prezioaren %16aren parekoa, aipatu den epearen barruan, hots, gehienez ere 15 egunen barruan, egin beharko da Bilbao Bizkaia Kutxaren 32-104402-8 kontu korrontean (Eusko Jaurlaritzarena).

Bosgarrena.– Salerosketaren eskritura publikoa eratzea. Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Bizkaiko lurralde ordezkariak emango du eskritura eta berori ematerakoan lokalaren prezioa eta eragiketari dagokion BEZ ordaindu izana egiaztatu beharko da.

Seigarrena.– Lizitazio iragarpenaren eta kontratua eskritura publikoz eratzearen ondoriozko gastu eta zergak esleipendunaren kontura izango dira.

Erabaki hau behin betikoa da adinistrazio bidean; beraz, bere aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango da. Iragarpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta gehienez ere bi hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko azaroaren 17a.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza

eta Ingurugiro sailburua,

FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.


Azterketa dokumentala