Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 1997ko abenduaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasuna eta Herri Administrazioa
6165

AGINDUA, 1997ko azaroaren 26koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Donostiako udalak euskarazko eskoletan diharduten langileen ordezkapenetarako dirulaguntzen Erabakiaren aurka aurkeztutako errekurtso arrunta ebazten duena.

1997ko urriaren 9ko Erabaki bidez, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak 1996/1997 ikasturteko urtarrila-ekaina epeari zegozkion ordezkapen dirulauntzak eman zituen.

Aipatu Erabakiaren 2. atalak ezarritakoari jarraiki, Donostiako udalak errekurtzo arrunta aurkeztu zuen berari emandako dirulaguntza berrikusi ahal izateko.

Horren ondorioz, Donostiako udalak aurkeztu duen dokumentazioa aztertu ondoren, honakoa.

XEDATU DUT:

1. atala.– Donostiako udalak aurkeztutako errekurtso arrunta onartzea, ondorengo moduloen araberako dirulaguntza emanez. KONTRATU ORDAINTZE ESKOLA IKASLE DIRU

KOPURUA DEN EPEA ERRITMOA KOPURUA KOPURUA GUZTIRA

1 HILABETE 1 2 1 49.000 49.000

2. atala.– Erabaki honek agortutzat ematen du administrazio bidea eta beronen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango du Donostiako udalak Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren aurrean, bi hilabeteko epea izanik erabaki hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera, Adminsitrazioarekiko Auzibidea Arauzkotzeko Legearen 58.1 atalak dioenaren arabera. Aldez aurretik, herri Administrazioen Araubidearen eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 110.3 atalean xedatutakoaren arabera, organo honi eman beharko zaio errekurtso horren berri.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko azaroaren 26a.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.


Azterketa dokumentala