Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 1997ko apirilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasuna eta Herri Administrazioa
1919

66/1997 DEKRETUA, martxoaren 25ekoa, Bilbaoko Asociación de Esclerosis Multiple de Bizkaia ADEMBI elkartea herri onurakoa dela aitortzeko dena.

<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Bazkunei buruzko otsailaren 12ko 3/1988 Legeko 22. atalean ezartzen denez, Euskadiko interes orokorraren alde egiten duten elkarteei, inskribatuta baldin badaude, herri-onurako izaera aitortu ahal izango zaie.

Lege horren babesean, Asociación de Esclerosis Multiple de Bizkaia «<FONT FACE="Fuente294" ADEMBI <FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>» elkarteak izaera hori aitor dakiola eskatu du, bere ustez, esklerosi anizkoitza duten gaisoen egoera hobetzeko sustatzen dituen jarduerak eta informazioak direla-eta herri–onurakoa dela aitortzea merezi duelako.

Entitate eskatzailea 1994an eratu zen eta Elkarteen Erregistroan 1994ko apirilaren 21ean inskribatu zen, nahiz eta duela 10 urte baino lehenagotik funtzionatzen duen. Bere jardute eremua Bizkaiko Lurralde Historikoa da eta egoitza Bilbaon dauka.

Eratu zenetik <FONT FACE="Fuente294" ADEMBI <FONT FACE="Fuente294" SIZE=2> elkarteak egintza ugari eta mota askotakoak burutu ditu; batez ere, bi helburu hauek lortzeko: batetik, kide guztien arteko komunikazioa aberastea eta bultzatzea eta, bestetik, gaisotasun hori duten pertsonen eta horien senideen proiekzio pertsonalaren eta talde-proiekzioaren garapena erraztea.

22. ataleko hirugarren idazatian agindutakoarekin bat etorriz, herri-onurako deklarazioa Jaurlaritzaren Kontseiluak emandako dekretu baten bidez egingo da, arloaren arabera kasuan kasuko sailek proposatuta eta sailek eta interesatuta dauden erakunde eta entitateek irizpena eman ondoren. Agindu hori betez, horretarakotxe eskaria egin zaien sailek eta instituzioek txostenak egin dituzte eskatutako aitormenari babesa eta adostasuna emanez.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak eta Osasun sailburuak hirurok batera proposaturik, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko martxoaren 25ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

<FONT FACE="Fuente294" XEDATU DUT:

<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2> Atal bakarra.– Asociación de Esclerosis Multiple de Bizkaia «<FONT FACE="Fuente294" ADEMBI <FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>» elkartea, Elkarteen Erregistro Nagusian AS/B/04549/1994 zenbakiarekin inskribatua, herri onurakoa dela aitortzea, bere jarduerekin Euskadiko interesen alde egiten duela uste baitugu.

Halaber, elkarteari onartu egiten zaizkio aitorpenari datxezkion eskubideak, zein otsailaren 12ko 3/1988 Legeko 22.2 atalean aurreikusita baitaude.

Vitoria-Gasteizen, 1997ko martxoaren 25ean.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte

<FONT FACE="Fuente294" Segurantza sailburua, <FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>RAMÓN JÁUREGUI ATONDO. Osasun sailburua,

IÑAKI AZKUNA URRETA.


Azterketa dokumentala