Sede electrónica

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

125. zk., 2022ko ekainaren 29a, asteazkena

N.º 125, miércoles 29 de junio de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
DEPARTAMENTO DE DESARROLLO ECONÓMICO, SOSTENIBILIDAD Y MEDIO AMBIENTE
2962
2962

AGINDUA, 2022ko ekainaren 15ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak ezarri eta deialdia egiten baita. Garapen jasangarria sustatzeko ekintzak egiten dituzten toki-erakundeei zuzenduta daude dirulaguntzak.

ORDEN de 15 de junio de 2022, de la Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, por la que se establecen las bases reguladoras y se convoca la concesión de subvenciones a las entidades locales que realicen acciones que promuevan el desarrollo sostenible.

Euskadiko Autonomia Estatutuaren 11.1.a) artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak eskumena du ingurumen eta ekologiaren alorrean Estatuko oinarrizko legeria bere lurraldean garatzeko eta betearazteko.

En virtud de lo dispuesto en el artículo 11.1.a) del Estatuto de Autonomía para el País Vasco, la Comunidad Autónoma del País Vasco ostenta la competencia para el desarrollo legislativo y la ejecución dentro de su territorio de la legislación básica del Estado en materia de medio ambiente y ecología.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak betetzen du aipatutako eskumena, halaxe xedatzen baitu lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko, eta haien egitekoak eta jarduketa-arloak finkatzekoa) 8. artikuluak.

La citada competencia se ejerce por el Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 8 del Decreto 18/2020, de 6 de septiembre, del Lehendakari, de creación, supresión y modificación de los Departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de determinación de funciones y áreas de actuación de los mismos.

Euskadiko IV. Ingurumen Esparru Programa 2020n islatzen da Euskal Autonomia Erkidegoaren ingurumen-politika eta jasotzen da Eusko Jaurlaritzak ingurumenaren arloan hartutako konpromisoa.

El IV Programa Marco Ambiental del País Vasco 2020 es el documento en el que se plasma la política ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco y se recoge el compromiso del Gobierno Vasco con el medio ambiente.

Programak gure lurraldeko ingurumenaren egoerari buruzko ikuspegia jasotzen du, eta, besteak beste, lehentasunezko jarduketa hauek ezartzen ditu:

El citado programa ofrece una visión de la situación del medio ambiente en nuestro territorio y establece el foco de las prioridades de actuación, entre las que se encuentran:

– Gure natura-ondarea babestea, kontserbatzea eta leheneratzea, ekosistemek ematen dizkiguten zerbitzuak zainduz.

– Proteger, conservar y restaurar nuestro patrimonio natural, preservando los servicios que nos aportan los ecosistemas.

– Ekonomia lehiakor, berritzaile, karbono-isuri txikiko eta baliabide-erabilera efizienterantz urratsak egitea.

– Progresar hacia una economía competitiva, innovadora, baja en carbono y eficiente en el uso de los recursos.

– Herritarren osasuna eta ongizatea sustatzea eta babestea.

– Promover y proteger la salud y el bienestar de nuestra ciudadanía.

– Lurraldearen jasangarritasuna areagotzea.

– Incrementar la sostenibilidad del territorio.

– Politiken koherentzia bermatzea, ingurumen-integrazioa areagotuta.

– Garantizar la coherencia de las políticas intensificando la integración medioambiental.

– Euskadiren nazioarteko proiekzioa eta erantzukizuna sustatzea.

– Contribuir a la proyección y a la responsabilidad internacional de Euskadi.

Hori guztia bideratzeko, sail eta erakundeen arteko koordinazioa eta lankidetza sustatuko da, ingurumen-aldagaia politika guztietan integratze aldera, eta eragile sozioekonomiko guztiei zabalduko zaie ingurumena hobetzeko erantzukizuna.

Todo ello potenciando la coordinación y cooperación interdepartamental e institucional para integrar la variable ambiental en las distintas políticas y corresponsabilizando a los diferentes agentes socioeconómicos en la mejora del medio ambiente.

2020rako IV. Ingurumen Esparru Programari lotuta, hainbat estrategia eta plan sektorial onetsi ditu Eusko Jaurlaritzak; besteak beste, hauek:

Derivado del IV Programa Marco Ambiental 2020, el Gobierno Vasco ha aprobado una serie de estrategias y planes sectoriales como son:

– EAEko Biodibertsitate Estrategia 2030. Tresna horren bidez, ekosistemak babesteko eta leheneratzeko jarraibideak zehazten dira; Natura 2000 Sarea sustatzen da –funtsezkoa Europan eta Euskal Autonomia Erkidegoan biodibertsitatea kontserbatzeko–; naturaren kultura eta natura ezagutzea bultzatzen da; eta lurraldearen zein natura-ondarearen kudeaketa eraginkor eta efizientearen alde egiten da.

– Estrategia de Biodiversidad del País Vasco 2030, herramienta que marca las directrices en la protección y restauración de los ecosistemas, impulsa la Red Natura 2000 como núcleo de la conservación de la biodiversidad en Europa y en la Comunidad Autónoma del País Vasco, promociona el conocimiento y la cultura de la naturaleza y promueve una gestión eficaz y eficiente del territorio y del patrimonio natural.

– Euskal Autonomia Erkidegoko 2020rako Geodibertsitate Estrategia. Horren helburu nagusia EAEko geodibertsitatea eta Interes Geologikoko Lekuen Inbentarioan identifikatutako ondare geologikoa aztertzea eta balioestea da, baita bi horien kudeaketan, babesean, kontserbazioan, gizarteratzean eta erabileran esku hartzeko irizpideak eta proposamenak ezartzea ere.

– Estrategia de Geodiversidad de la Comunidad Autónoma del País Vasco 2020 que tiene como objetivo principal el análisis y valoración de la geodiversidad de la CAPV y su patrimonio geológico identificado en el «Inventario de Lugares de Interés Geológico de la CAPV» y el establecimiento de los criterios y propuestas de intervención en materia de gestión, protección y conservación y socialización y uso de ambos.

– Klima-aldaketaren aurkako 2050erako EAEko Estrategia. Horren helburuak berotegi-efektuko gasen isuriak % 80 murriztea eta energia berriztagarrien kontsumoa guztizkoaren % 40 izatea lortzea dira, baita klima-aldaketaren aurrean EAEren erresilientzia bermatzea ere.

– Estrategia de Cambio Climático 2050 del País Vasco, cuyos objetivos son reducir un 80 % las emisiones de gases de efecto invernadero y alcanzar un consumo de energía renovable del 40 % sobre el consumo final, junto con asegurar la resiliencia del territorio vasco al cambio climático.

– 2030erako Euskadiko Jasangarritasunerako Hezkuntza Estrategia. Eragile guztiak estrategiaren barruan sartzea eta eragile horiek guztiek elkarrekintzan jardutea da asmoa, helburu argi batekin: bizimodu berrietara aldatzea, jasangarritasunaren kultura berri baterantz.

– Estrategia de Educación para la Sostenibilidad del País Vasco 2030, que aspira a que todos los agentes tengan cabida e interactúen para conseguir la transición de las actuales formas de vida hacia una nueva cultura de la sostenibilidad.

– 2030erako EAEko Ekonomia Zirkularrerako Estrategia. Produktuen, materialen eta baliabideen balioari ekonomian ahalik eta denbora gehien eustea du xede, eta helburu estrategiko hauek ditu: % 30 handitzea produktibitate materiala zein material zirkularraren erabilera-tasa, eta % 30 gutxitzea hondakinak sortzeko tasa BPGd unitate bakoitzeko.

– Estrategia de Economía Circular de Euskadi 2030 que tiene como objetivo mantener el valor de los productos, materiales y recursos en la economía durante el mayor tiempo posible, y cuyos objetivos estratégicos son aumentar en un 30 % tanto la productividad material como la tasa de uso de material circular, y reducir en un 30 % la tasa de generación de residuos por unidad de PIB.

Gainera, Eusko Jaurlaritzak hauek onetsi ditu azken urtean:

Además, el Gobierno Vasco ha aprobado en el último año:

– «Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren 2024 Plana». Jaurlaritzaren XII. Legegintzaldirako (2020-2024) Plan Estrategikoen artean dago. Planaren helburuak hauek dira: produktibitate materiala eta materialaren erabilera zirkularraren tasa % 30 handitzea eta hondakinen sorrera-tasa % 10 murriztea BPGd unitate bakoitzeko.

– «Plan de Economía Circular y Bioeconomía 2024», que se encuentra entre los Planes Estratégicos del Gobierno para la XII Legislatura 2020-2024. Los objetivos de este plan son aumentar en un 30 % la productividad material y la tasa de uso de material circular y reducir en un 10 % la tasa de generación de residuos por unidad de PIB.

– «Energia Trantsizioaren eta Klima Aldaketaren Plana 2024». Jaurlaritzaren XII. Hau ere Legegintzaldirako (2020-2024) Plan Estrategikoen artean dago. Helburu hauek ditu: berotegi-efektuko gasen isuriak % 30 murriztea; energia berriztagarrien kuota energiaren azken kontsumoaren % 20 izatea; eta EAEko lurraldearen klima-aldaketaren aurkako erresilientzia bermatzea.

– «Plan de Transición Energética y Cambio Climático 2024», también dentro de los Planes Estratégicos del Gobierno de la XII Legislatura 2020-2024 y cuyos objetivos son reducir en un 30 % la emisión de gases de efecto invernadero, lograr que la cuota de energías renovables represente el 20 % del consumo final de la energía y asegurar la resiliencia del territorio vasco al cambio climático.

– «Euskadiko Hondakinak Prebenitu eta Kudeatzeko Plana 2030: Hondakinak Baliabide Bihurtzen». Dokumentuan aurreikusitako helburuak lortzeko dokumentuko hamar funtsezko jarduketetako bat da isurketa gutxitu eta zirkulartasuna sustatzen duten lehentasunezko inbertsioei laguntzeko inbertsio-plana eta ibilbide-orria.

– «Plan de Prevención y Gestión de Residuos de Euskadi 2030: Transformando Los Residuos En Recursos T-Res-En-R». Una de las diez actuaciones clave del documento para el logro de los objetivos contemplados en el mismo es poner en marcha un plan de inversión y una hoja de ruta para apoyar las inversiones prioritarias que minimicen el vertido y fomenten la circularidad.

– «Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen 2030erako programa». Programak, besteak beste, lehenesten diren kategorietan erosketa publiko berdearen % 75 lortzea bilatzen du, Programari atxikitako erakunde publikoen kopurua handitzeaz eta erakunde pribatuen atxikimenduan aurrera egiteaz gain.

– «Programa de Compra y Contratación Verde de Euskadi 2030». El Programa busca, entre otras cosas, alcanzar un 75 % de compra pública verde en las categorías que se priorizan, además de aumentar el número de entidades públicas adheridas al Programa y avanzar en la adhesión también de las entidades privadas.

Halaber, 2030erako EAEko Lurzorua Babesteko Estrategia ere izapidetze-fasean da. Baliabide horren babesa kutsaduratik kanpoko bestelako mehatxu eta eremuetara ere hedatuko du.

Adicionalmente, se encuentra en fase de tramitación la Estrategia de Protección del Suelo de Euskadi 2030, que extenderá la protección de este medio a otras amenazas y ámbitos más allá de la contaminación.

Bestalde, 2019ko uztailean, Eusko Jaurlaritzak klima-larrialdiaren adierazpen instituzionala sinatu zuen, 2050ean berotegi-efektuko gasen isurien neutraltasuna lortzea eta klimarekiko erresilientea den lurralde baterantz aurrera egitea helburu duena.

Por otro lado, en julio de 2019, el Gobierno Vasco firmó la declaración institucional de emergencia climática que tiene como objetivo alcanzar la neutralidad en las emisiones de gases de efecto invernadero en 2050 y avanzar hacia un territorio resiliente al clima.

Era berean, 2019ko irailaren 26an aho batez hartutako erabakiaren bidez, Eusko Legebiltzarrak klima-larrialdiko egoera deklaratu zuen Euskal Autonomia Erkidegoan.

Asimismo, mediante acuerdo adoptado por unanimidad el 26 de septiembre de 2019, el Parlamento Vasco declaró en la Comunidad Autónoma del País Vasco la situación de emergencia climática.

Toki-administrazioa da herritarrengandik hurbilen dagoena, eta horrek garrantzi handia ematen dio zenbait eragileren eta herritarren parte-hartzea bideratzeko orduan. Zeregin eredugarri horretan, udalek herritarren ohiturak alda ditzakete modu eraginkorragoan klima-aldaketari aurre egiteko, eta sentsibilizazio publikoa funtsezko alderdia izango da klima-ekintzari begira; era berean, funtsezkoa izango da herritarrek aldaketetara egokitzearen eta gizarte egokituago eta erresilienteago baterantz joatearen garrantzia ulertzea.

La Administración Local es la más próxima a la población y ello le otorga un papel trascendente a la hora de canalizar la participación de diversos agentes y de la ciudadanía. En su papel ejemplarizante, los Ayuntamientos pueden promover el necesario cambio de hábitos de la ciudadanía que permita hacer frente al cambio climático de forma más efectiva, siendo la sensibilización pública un aspecto clave de cara a la acción climática, siendo primordial para que la ciudadanía comprenda la importancia de adaptarse a los cambios y de caminar hacia una sociedad más adaptada y resiliente.

Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda da NBEren Biltzar Nagusiak pertsonen, planetaren eta oparotasunaren alde hartutako plana, eta bake unibertsala, garapenerako lankidetza eta justiziarako sarbidea sendotzea du helburu.

La Agenda 2030 para el Desarrollo Sostenible es el plan adoptado por la Asamblea General de la ONU a favor de las personas, el planeta y la prosperidad, con la intención de fortalecer la paz universal, el partenariado y el acceso a la justicia.

2015ean onetsi zen, eta klima-aldaketari buruzko Parisko Akordioa eta Hiri Agenda Berria hartzen ditu barnean, besteak beste. 2030 Agendak Garapen Jasangarrirako 17 Helburu (GJH) planteatzen ditu alor ekonomikoan eta sozialean nahiz ingurumenean. Munduko garapen-programak zuzenduko ditu datozen urteetan.

Aprobada en 2015, considera compromisos como el Acuerdo de París en materia de Cambio Climático, y la Nueva Agenda Urbana. La Agenda 2030 plantea 17 Objetivos de Desarrollo Sostenible que abarcan las esferas económica, social y ambiental, y regirá los programas de desarrollo mundiales durante los próximos años.

Agindu honek sustatzen duen udal-ekintzaren ekarpenak 11. GJHan (Hiri eta komunitate jasangarriak) du eragina oro har, eta horiek seguruak, barneratzaileak eta erresilienteak izan daitezela du helburu. Gainera, hark sustatzen dituen ekintza-lerroek beste GJH zehatz bati lagunduko diote, gutxienez.

La contribución de la acción municipal promovida por la presente Orden redunda con carácter general sobre el ODS 11, Ciudades y Comunidades Sostenibles, buscando que sean seguras, inclusivas y resilientes. Adicionalmente, las distintas líneas de acción que promueve contribuirán como mínimo a otro ODS específico del siguiente modo.

– Lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren lerroak 3. GJHri lagunduko dio (Osasuna eta ongizatea).

– La Línea de Suelos Contaminados y Protección del Suelo contribuirá al ODS 3 Salud y Bienestar.

– Klima-aldaketaren lerroak 13. GJHri lagunduko dio (Klima babesteko ekintza).

– La Línea de Cambio Climático contribuirá al ODS 13 Acción por el Clima.

– Natura-ondarearen lerroak 6. GJHri (Ur garbia eta saneamendua) eta 15. GJHri (Lehorreko ekosistemen bizitza) lagunduko die.

– La Línea de Patrimonio Natural contribuirá a los ODS 6 y 15 Agua Limpia y Saneamiento y Vida de Ecosistemas Terrestres respectivamente.

– Ekonomia zirkularraren lerroak 12. GJHri lagunduko dio (Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak).

– La Línea de Economía Circular contribuirá al ODS 12 Producción y Consumos Responsables.

– Tokiko Ekoberrikuntzaren lerroak 9. GJHri (Industria, berrikuntza eta azpiegiturak) eta 13. GJHri (Klima babesteko ekintza) lagunduko die.

– La Línea de Ecoinnovación Local contribuirá a los ODS 9 y 13 Industria, Innovación e Infraestructura y Acción por el Clima respectivamente.

– Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroak 4. GJHri lagunduko dio (Kalitatezko hezkuntza).

– La Línea de Educación para la Sostenibilidad contribuirá al ODS 4 Educación de Calidad.

– Asteklima 2022 lerroak 7. GJHri (Energia eskuragarri eta ez-kutsatzailea) eta 13. GJHri (Klima babesteko ekintza) lagunduko die.

– La Línea Asteklima 2022 contribuirá a los ODS 7 y 13 Energía Asequible y No Contaminante y Acción por el Clima respectivamente.

Horregatik guztiagatik, toki-erakundeentzako laguntzen Agindu honen helburua da udal-ekintza EAEko 2020rako IV. Ingurumen Esparru Programan ezarritako ingurumen-lehentasunekin eta programa horretatik eratorritako planekin eta estrategiekin bat etortzea, bai eta oraingo testuinguruko garapen jasangarriari buruzko nazioarteko jarraibide nagusiekin ere.

Por todo ello, la presente Orden de ayudas a las entidades locales tiene como fin alinear la acción municipal con las prioridades ambientales establecidas en el IV Programa Marco Ambiental del País Vasco 2020, y con los planes y estrategias sectoriales emanadas del mismo, así como con las principales directrices internacionales sobre desarrollo sostenible del contexto actual.

Aipatutako lehentasunen garrantzia aintzat hartuta, ezinbestekoak dira inplikatutako administrazio guztien, herritarren, gizarte-erakundeen, ezagutza sortzen duten erakundeen, unibertsitatearen eta enpresen arteko ekintza koordinatua, elkarrizketa eta adostasuna. Testuinguru horretan, toki-administrazioek funtsezko eginkizuna dute erronka horiei aurre egiten lagunduko duten ekintzak gauzatzeko.

La magnitud de las prioridades mencionadas requiere de la acción coordinada, del diálogo y del consenso entre todas las administraciones involucradas, la ciudadanía, las organizaciones sociales, las entidades generadoras de conocimiento, la universidad y las empresas. En este contexto, las administraciones locales tienen un papel fundamental para llevar a cabo acciones que contribuyan a hacer frente a los retos mencionados.

Laguntza hau bilduta dago Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren 2021, 2022 eta 2023rako Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren barruan, zeina Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko otsailaren 16ko Aginduaren bidez onetsi baitzen, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluak eskatzen duen bezala eta manu horretan jasotako edukiarekin.

Esta ayuda se recoge en el Plan Estratégico de Subvenciones del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente para los años 2021, 2022 y 2023 aprobado por Orden de la Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, del 16 de febrero de 2022, tal y como exige el artículo 8.1 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y con el contenido señalado en ese precepto.

Dirulaguntzen deialdi honetan, Ihobe, SA Sozietate Publikoak – Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren baliabide propioak– jardungo du erakunde laguntzaile gisa.

En la presente convocatoria de subvenciones, actuará como entidad colaboradora la Sociedad Pública Ihobe, S.A., medio propio de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Horiek horrela, irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen eta horien egitekoak eta jarduketa-arloak finkatzen dituenak) eta otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuak (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzekoak) ematen didaten eskumena baliatuta eta bat etorrita azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onesteko xedatutakoarekin, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean ezarritakoarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntza eta laguntzei aplikatzekoak zaizkien gainerako xedapenekin, honako hau

En su virtud, y en el ejercicio de la competencia que me otorga el Decreto 18/2020, de 6 de septiembre, del Lehendakari, de creación, supresión y modificación de los Departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de determinación de funciones y áreas de actuación de los mismos, el Decreto 68/2021, de 23 de febrero, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, de conformidad con lo dispuesto en el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, y de conformidad con lo dispuesto en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y con las demás disposiciones aplicables a las ayudas y subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Agindu honen bidez ezartzen dira dirulaguntza-deialdiaren oinarri arautzaileak. Dirulaguntza horiek zuzenduta daude garapen jasangarria sustatzeko ekintzak egiten dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udalei, mankomunitateei, kontzejuei eta udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko beste edozein tokiko erakunderi, kuadrillei, eskualdeei, tokiko erakunde autonomoei, tokiko garapen-agentziei, tokiko merkataritza-sozietateei, tokiko enpresa-erakunde publikoei, tokiko partzuergoei eta fundazio publikoei, lerro hauekin bat etorriz:

La presente Orden tiene por objeto establecer las bases reguladoras y convocar las subvenciones a las que podrán acogerse aquellos Ayuntamientos, Mancomunidades, Concejos y cualesquiera otras entidades locales territoriales de ámbito inferior al municipio, Cuadrillas, Comarcas, Organismos Autónomos Locales, Agencias de Desarrollo Local, Sociedades Mercantiles Locales, Entidades Públicas Empresariales Locales, Consorcios Locales y Fundaciones Públicas Locales de la Comunidad Autónoma del País Vasco, que realicen acciones que promuevan el desarrollo sostenible en concordancia con las siguientes líneas:

a) Lurzoru kutsatuak eta lurzoruaren babesa. Lurzoruaren babesa sustatzen duten ekintzak, besteak beste lurzoru artifizializatu hutsen inbentarioak egitea eta lurzoruaren kalitatea ikertzeko, prebenitzeko eta berreskuratzeko lanak sustatzen dituzten ekintzak.

a) Suelos contaminados y protección del suelo. Acciones que promuevan la protección del suelo, incluyendo, entre otras, la realización de inventarios de suelos artificializados vacantes y también acciones que promuevan las labores de investigación, prevención y recuperación de la calidad del suelo.

b) Klima-aldaketa. Arintzera (berotegi-efektuko gasen isuri garbien murrizketa), CO2 xurgapenera eta egokitzapenera (plangintza eta ekintzak) bideratutako ekintzak klima-aldaketak Euskal Autonomia Erkidegoan dituen efektuak murrizteko.

b) Cambio climático. Acciones encaminadas a la mitigación (reducción de las emisiones netas de gases de efecto invernadero), a la absorción de CO2 y a la adaptación (planificación y acciones) para reducir los efectos del cambio climático en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

c) Natura-ondarea. Euskal Autonomia Erkidegoko biodibertsitatea eta dibertsitate geologikoa kontserbatzeko eta horiek leheneratzeko edo hobetzeko ekintzak.

c) Patrimonio natural. Acciones que contribuyan a la conservación, restauración o mejora de la diversidad biológica y geológica de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

d) Ekonomia zirkularra. Tokiko zirkulartasuna sustatzeko ekintzak.

d) Economía circular. Acciones que promuevan la circularidad a escala local.

e) Tokiko ekoberrikuntza. Transferi daitezkeen eta ingurumen-inpaktuak murrizten dituzten lehentasunezko esparruetako berrikuntza- eta erakustaldi-proiektu pilotuak garatzea.

e) Ecoinnovación local. Desarrollo de proyectos piloto de innovación y demostración en ámbitos prioritarios que puedan ser transferibles y que supongan una reducción de impactos ambientales.

f) Jasangarritasunerako hezkuntza. Tokiko Agenda 21 edo Tokiko 2030 Agenda eta Eskolako Agenda 21 koordinatzea sustatzen duten ekintzak.

f) Educación para la sostenibilidad. Acciones que promuevan la coordinación entre la Agenda Local 21 o la Agenda 2030 Local y la Agenda 21 Escolar.

g) Asteklima 2022. Herritarrak klima-aldaketaren arloan ekintzara mobilizatzeko jarduerak.

g) Asteklima 2022. Actividades para movilizar a la acción a la ciudadanía en materia de cambio climático.

2. artikulua.– Dirulaguntzen xede diren ekintzek bete beharreko eskakizunak.

Artículo 2.– Requisitos de las acciones objeto de subvención.

1.– Hasteko epea:

1.– Plazo de inicio:

2022ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren proiektuek soilik jaso dezakete dirulaguntza.

Solo serán objeto de subvención los proyectos que se inicien con posterioridad al 1 de enero de 2022.

2.– Dirulaguntza jaso ahal izateko, ekintzek eskakizun hauek bete behar dituzte:

2.– Las acciones objeto de subvención deberán cumplir los siguientes requisitos:

a) Lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren lerroan.

a) En la Línea de Suelos Contaminados y Protección del Suelo.

Hona dirulaguntza jaso ditzaketen jarduketak:

Serán subvencionables las siguientes actuaciones:

– Inbentarioak egitea, udalerrian dauden kokaleku artifizializatu hutsei buruzko funtsezko informazioa identifikatu eta biltzeko, kokaleku horiek berriz erabiltzeko planak eta jarduketa-neurriak diseinatzeko erabil daitezen.

– Realización de inventarios que identifiquen y recopilen información clave sobre los emplazamientos artificializados vacantes existentes en el municipio que sirvan para el diseño de planes y medidas de actuación con el objeto de reutilizar estos emplazamientos.

– Degradatutako lurzoru artifizializatu hutsak erabilera iraunkorrerako nahiz aldi baterako erabilerarako berroneratzeko ekintzak.

– Acciones de regeneración de suelos artificializados vacantes degradados para su uso permanente o temporal.

– Lurzoru ez-urbanizagarrian baliabide horri eragiten dioten mehatxuetako edozeinek degradatutako lurzoruei buruzko informazioa eta ekintza biltzeko ekintzak.

– Acciones dirigidas a la recopilación de información y a la acción sobre suelos degradados por cualquiera de las amenazas que afectan a este recurso en el suelo no urbanizable.

– Kutsa dezaketen jarduerak izan dituzten lurzoruak eta/edo eraikuntzak eta industria-instalazioak ikertzeko ekintzak, ingurumen-organoak egindako eskakizunen ondoriozkoak barne.

– Acciones de investigación de suelos y/o de edificaciones e instalaciones industriales que hayan soportado actividades potencialmente contaminantes, incluidas aquellas derivadas de requerimientos realizados por el órgano ambiental.

Lurzoruak ikertzeko jarduketak aurreikusitako erabilerarako lurzoruaren kalitatearen adierazpena lortzera bideratu beharko dira, 5 urteko gehieneko epean, salbu eta lurzoruaren kalitatearen adierazpen-prozedura amaitu aurretik saneamendu-jarduketak exekutatu behar direnean eta/edo egin behar den jarduketa-kronogramak epe horren luzapena justifikatzen duenean.

Las actuaciones de investigación de suelos deberán ir dirigidas a la obtención de una declaración de la calidad del suelo para el uso previsto en un plazo máximo de 5 años, salvo que sea necesaria la ejecución de actuaciones de saneamiento previamente a la culminación del procedimiento de declaración de la calidad del suelo y/o en el caso de que el cronograma de actuación que se tenga que llevar a cabo justifique la ampliación de este plazo.

Industria-eraikin eta -instalazioei buruzko ikerketen kasuan, jarduketa hori onetsi denetik gehienez ere 2 urteko epean berreskuratu beharko dira.

En el caso de investigaciones relativas a edificaciones e instalaciones industriales, se deberá ejecutar la recuperación de las mismas en un plazo máximo de 2 años desde la aprobación de la citada actuación.

Eskakizun hori betetzen dela ofizioz egiaztatuko du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzak.

El cumplimiento de este requisito se verificará de oficio por parte de la Dirección de Calidad Ambiental y Economía Circular del Gobierno Vasco.

– Lurzoru kutsatuak berreskuratzeko ekintzak, bai industria-jarduerak egin diren lurzoruetan, bai garai batean hondakindegi klandestino gisa erabilitako lurzoruetan, baldin eta berreskuratzeari ekin baino lehen aurretiazko ikerketa-fasea amaitu bada. Garai batean hondakindegi klandestino gisa erabilitako lurzoruak berreskuratzeko, inguru horretako natura-ondarea kontuan hartzeko irizpideak aplikatu beharko dira, berau areagotzeko xedez, eta landare-geruza hobetzeko materia organikoa gehitu behar izanez gero, material bioegonkortua edo konposta erabili beharko da, bata zein bestea erabili kokalekuan aurreikusitako erabilerarako egokia dela egiaztatuta.

– Acciones de recuperación de suelos contaminados, realizadas tanto en terrenos que han soportado actividades industriales, como en antiguos depósitos incontrolados de residuos, siempre y cuando la recuperación se inicie una vez concluida la fase de investigación previa. Para las acciones de recuperación de antiguos depósitos incontrolados de residuos se deberán aplicar criterios que tengan en cuenta el patrimonio natural del entorno buscando su incremento, y en el caso de tener que adicionar materiales orgánicos que mejoren la cubierta vegetal, se deberá emplear material bioestabilizado o compost, acreditando en ambos casos la idoneidad del material en atención al uso previsto para el emplazamiento.

Diruz lagundutako jarduketa lurzoruak berreskuratzeko proiektu bat idaztea bada, ingurumen-organoak proiektua onetsi ondoren, proiektua exekutatzen hasi beharko da, onetsitako irismenarekin, gehienez ere 2 urteko epean.

En el caso de que la actuación subvencionada sea la redacción de un proyecto de recuperación de suelos, una vez aprobado el mismo por el órgano ambiental, deberá iniciarse su ejecución, con el alcance aprobado, en el plazo máximo de 2 años.

– Kutsa dezaketen jarduerak jasan dituzten industriako eraikinak eta instalazioak ingurumenaren ikuspegitik berreskuratzeko ekintzak, kanpoan utzita kutsa dezakeen industria-jardueraren instalazioa eraistea eta harrien edo industria-jarduerari lotuta ez dagoen beste edozer eraikuntza- eta eraispen-hondakinak kudeatzea.

– Acciones de recuperación ambiental de edificaciones e instalaciones industriales que han soportado actividades potencialmente contaminantes del suelo, sin incluir demolición ni gestión de la parte pétrea o cualquier otro Residuo de Construcción y Demolición no asociado a la actividad industrial potencialmente contaminante del suelo que haya alojado la instalación.

– Ingurumen-jarraipeneko ekintzak, Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak sustatuko proiektuen barnean daudenak; gehienez, 5 kontrol- eta jarraipen-kanpaina hondakindegia berreskuratu ondoren edo lurzoruari kalitate-adierazpena eman ondoren.

– Acciones de seguimiento ambiental incluidas las enmarcadas en proyectos promovidos por la Viceconsejería de Sostenibilidad Ambiental, con un máximo de 5 campañas de control y seguimiento posteriores a la recuperación o la emisión de la Declaración de la Calidad del Suelo.

– Ingurumen Organoak lurzoruaren kalitatearen adierazpena lortzeko prozeduraren barruan eskatutako beste ekintza batzuk.

– Otras acciones requeridas por parte del Órgano Ambiental en el marco del procedimiento para la obtención de la Declaración de la Calidad del Suelo.

– Lurzoruaren kalitatearen adierazpena, lurzoruaren gaitasunaren adierazpena edo lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak dituzten edo izan dituzten lurzoruen inbentarioa aldatzeko prozeduren salbuespen bat izapidetzeko txostenak idaztea.

– Redacción de informes dirigidos a la tramitación de una exención de los procedimientos de Declaración de Calidad del Suelo, Declaración de Aptitud del Suelo o modificaciones del inventario de suelos que soportan o han soportado actividades o instalaciones potencialmente contaminantes del suelo.

Aipatutako ekintzek eskakizun hauek bete beharko dituzte, dirulaguntza jasotzeko:

Las acciones citadas anteriormente solo serán objeto de subvención cuando concurran los siguientes requisitos:

1.– Jarduketak toki-titulartasuneko lursailetan egitea, titulartasuna 2005eko maiatzaren 16a baino lehen formalizatu bada eta diruz lagundutako jarduketa gauzatzeko betebeharra duen beste hirugarrenik ez badago, lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko legediaren arabera. Eskakizun hau ez da aplikatuko, baldin eta egoera hauetako edozein gertatzen dela egiaztatzen denean:

1.– Que las actuaciones se realicen sobre terrenos de titularidad local y esta haya sido formalizada con anterioridad al 16 de mayo de 2005, siempre y cuando no exista otro obligado a realizar la actuación objeto de subvención según la legislación sobre prevención y corrección de la contaminación del suelo. No será de aplicación este requisito cuando quede acreditada la concurrencia de alguna de las siguientes circunstancias:

– Jabetza pribatuko lurzorua izan arren eta betebeharpeko bat egon arren betebeharpekoak ezin badu jarduketa gauzatu konkurtso-egoeran dagoelako eta erakunde onuradunak jarduketa subsidiarioren bat gauzatu behar duelako pertsonen osasuna eta segurtasuna babesteari edo ingurumen-arriskuari lotutako arrazoiengatik. Jarduketa horien kostuak gero jasanaraziko zaizkio behartuta dagoenari, erakunde eskatzailea ez den beste bat bada.

– Cuando, aun tratándose de un suelo de propiedad privada y existiendo un obligado, este no pueda llevar a cabo la actuación por encontrarse en situación de concurso y se requiera de una actuación subsidiaria por la entidad beneficiaria por cuestiones de protección de la salud y la seguridad de las personas o riesgo ambiental. Los costes de estas actuaciones serán posteriormente repercutidos al obligado, cuando este sea diferente de la entidad solicitante.

– Lurzorua ikertzeko edo berreskuratzeko neurriak hartzera behartutakoa (hau da, toki-erakundea, birpartzelazio-komunitatea –Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 147.3 artikulua aplikatu behar denean– edo beste pertsona fisiko nahiz juridikoa) salbuetsita dagoenean ikerketa- edo berreskuratze-jarduketak egitetik lurzoruaren kutsadura saihestu eta kutsatutakoa garbitzeari buruzko legeria aplikatuz.

– Cuando el obligado a adoptar medidas de investigación o recuperación del suelo (es decir, la entidad local, la comunidad reparcelatoria –cuando resulte de aplicación el artículo 147.3 de la Ley 2/2006, de 30 de junio, de Suelo y Urbanismo– u otra persona física o jurídica), este exento de realizar las actuaciones de investigación o recuperación en aplicación de la legislación sobre prevención y corrección de la contaminación del suelo.

– Kutsaduraren eragileari erantzukizuna eskatu ezin zaionean –hura desagertu delako edo kaudimengabezia-egoeran dagoelako eta bere betebeharrei ekonomikoki ezin dielako aurre egin– eta kokalekuan egin beharreko jarduketaren sustatzailea toki-erakundea denean, betiere jarduketa udalerriarentzat edo ingurua berreskuratzeko interesekoa bada.

– Cuando no sea posible requerir al causante de la contaminación su responsabilidad, debido a que este haya desaparecido o se encuentre en situación de insolvencia y no pueda hacer frente económicamente a sus obligaciones, y el promotor de la actuación a llevar a cabo en el emplazamiento sea la entidad local, siempre y cuando la actuación sea de interés para el municipio o para la recuperación del entorno.

– Toki-erakundeak kokalekua erabilera publikoetarako (ekipamenduak, berdegune berriak, azpiegiturak) edo ingurumena berreskuratzeko erabili nahi duenean eta egiaztatu dezakeenean erosketa-prezioan kontuan hartu dituela kutsadura potentzialak eta horri lotutako kostuak, saltzaileak irabazirik ez lortzea bermatuz.

– Cuando la entidad local pretenda destinar el emplazamiento a usos públicos (equipamientos, nuevos espacios verdes, infraestructuras) o a su recuperación ambiental, y pueda acreditar que el precio de compra ha tenido en cuenta la potencial presencia de contaminación y los costes asociados a esta, de forma que el vendedor no haya obtenido un lucro.

– Dirulaguntzaren xede diren lursailak jabetza pribatuak toki-erakundeari epe luzera aldi baterako lagatakoak direnean ekipamendu publikoak, berdegune berriak, azpiegiturak edo antzekoak instalatzeko.

– Cuando los terrenos sobre los que se solicita la subvención formen parte de una cesión temporal, a largo plazo, por parte de la propiedad privada a la entidad local para la instalación de equipamientos públicos, nuevos espacios verdes, infraestructuras o análogos.

Ekintzen tipologia horren izaera dela eta, ezin izango dira lurraren titulartasunaren gaineko eskakizunak eskatu kokaleku artifizializatu hutsen inbentarioen kasuan, ez eta Lurzoruaren Kalitatearen Adierazpena, Lurzoruaren Gaitasunaren Adierazpena edo lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak dituzten edo izan dituzten lurzoruen inbentarioa aldatzeko prozeduren salbuespen bat izapidetzeko txostenen kasuan ere.

Debido a la naturaleza de esta tipología de acciones, no serán exigibles los requisitos sobre titularidad del terreno en el caso de los inventarios de emplazamientos artificializados vacantes ni en el caso de los informes dirigidos a la tramitación de una exención de los procedimientos de Declaración de Calidad del Suelo, Declaración de Aptitud del Suelo o modificaciones del inventario de suelos que soportan o han soportado actividades o instalaciones potencialmente contaminantes del suelo.

Proiektuak titulartasun partekatuko lursailetan egingo badira, laguntzaren zenbatekoa erakunde eskatzailearen titulartasun-ehunekoaren gainean kalkulatuko da, kokaleku artifizializatu hutsen inbentarioen eta ingurumenaren jarraipena egiteko ekintzen kasuan izan ezik (kasu horietan diruz lagundu daitekeen gastu osoarena izango da).

Cuando se trate de proyectos que vayan a acometerse sobre terrenos de titularidad compartida, la cuantía de la ayuda se calculará sobre el porcentaje de titularidad de la entidad solicitante, salvo en el caso de los inventarios de emplazamientos artificializados vacantes y acciones de seguimiento ambiental que será del total del gasto subvencionable.

2.– Industriako eraikin eta instalazioetan, toki-erakunde baten jarduketa subsidiarioren bat gauzatu beharko da, bai ingurumen-arriskuagatik bai pertsonen osasunagatik edo segurtasunagatik, are titulartasuna pribatua bada ere. Jarduketa horien kostuak gero jasanaraziko zaizkio behartuta dagoenari, erakunde eskatzailea ez den beste bat bada.

2.– En el caso de edificaciones e instalaciones industriales, será necesario que se requiera de una actuación subsidiaria por la entidad local por cuestiones de riesgo ambiental, de riesgo para la salud de las personas o de seguridad, aunque la titularidad sea privada. Los costes de estas actuaciones serán posteriormente repercutidos al obligado cuando este sea diferente de la entidad solicitante.

3.– Dirulaguntza jaso ahal izango dute industria- edo bizitegi-erabilerarako diren lurzoruak ikertzeko eta berreskuratzeko ekintzek, baina soilik erabilera exekutatu ondoren titulartasun publikoa mantentzen denean. Titulartasun hori mantendu ezean, egiaztatu beharko da ez dela irabazirik izan titulartasuna aldatzeko prozesuan (dirulaguntzak ez duela aldatu salmenta-prezio tasatua).

3.– Serán objeto de subvención las acciones de investigación y recuperación de suelos que se destinen a uso industrial o residencial, únicamente cuando se mantenga la titularidad pública una vez ejecutado el uso. Si no se mantuviera dicha titularidad, se habrá de acreditar que no ha habido un lucro en el proceso de cambio de titularidad (que la subvención no modifique el precio de venta tasado).

4.– Aurreko hiru deialdietan diruz lagundutako jarduketak ez dira diruz lagunduko, baldin eta justifikaziorik gabeko eta erakunde onuradunari soilik egotz dakizkiokeen arrazoiengatik uko egin badiote.

4.– No serán subvencionables las actuaciones previamente subvencionadas en las anteriores tres convocatorias si se hubiese renunciado a la misma por razones no justificadas e imputables exclusivamente a la entidad beneficiaria.

b) Klima-aldaketaren lerroan.

b) En la línea de cambio climático:

Honako helburu hauek sustatzen dituzten ekintzak izango dira diruz laguntzekoak:

Serán subvencionables aquellas acciones que promuevan:

1.– Klima-aldaketa: Mugikortasun jasangarria.

1.– Cambio Climático: Movilidad sostenible.

– 5.000-50.000 biztanle bitarteko udalerrietan Isuri Gutxiko Eremuak diseinatzea eta ezartzea. Isuri Gutxiko Eremutzat joko dira administrazio publiko batek bere eskumenak baliatzean mugatutakoak. Eremu horiek beren lurraldean kokatuko dira, etengabeak izan beharko dute, eta bertan ibilgailuen sarbide-, zirkulazio- eta aparkaleku-murrizketak aplikatuko dira, airearen kalitatea hobetzeko eta berotegi-efektuko gasen isuriak murrizteko.

– Diseño e implantación de Zonas de Bajas Emisiones en municipios que tengan entre 5.000-50.000 habitantes, entendiéndose por Zonas de Bajas Emisiones los delimitados por una administración pública en el ejercicio de sus competencias. Los ámbitos en cuestión estarán ubicados dentro de su territorio, deberán ser continuos, y en las mismas se aplicarán restricciones de acceso, circulación y estacionamiento de vehículos para mejorar la calidad del aire y reducir las emisiones de gases de efecto invernadero.

– Bidegorriak edo bidegorri-lotuneak, mugikortasun-eragileak (besteak beste, bizitoki-eremuak, ikastetxeak, industrialdeak eta kirol-instalazioak) konektatzea ahalbidetuta, baldin eta natura-ondarea eta lurzorua kontserbatzearekin bat badatoz eta diseinutik bertatik klima-aldaketara egokitzeko irizpideak txertatzen badituzte; adibidez, lurzoru iragazkorren erabilera, zuhaiztiak, etab.

– Bidegorris o conexiones de bidegorris que posibiliten la conexión de generadores (productores y atractores) de movilidad (entre otros, áreas residenciales, centros escolares, polígonos industriales, instalaciones deportivas...), siempre que sean compatibles con la conservación del patrimonio natural y del suelo, y que incorporen criterios de adaptación al cambio climático desde su diseño, como, por ejemplo, incluyendo la utilización de suelos permeables, arbolado, etc.

– Disuasio-aparkalekuak eta horiek hobetzeko jarduketak ibilgailu pribatu motordunaren erabilera murrizteko, baldin eta natura-ondarea kontserbatzearekin bat badatoz eta diseinutik bertatik klima-aldaketara egokitzeko irizpideak kontuan hartzen badituzte; adibidez, lurzoru iragazkorren erabilera, zuhaiztiak, etab.

– Aparcamientos disuasorios y actuaciones de mejora de los mismos dirigidas a reducir la utilización del vehículo privado motorizado, siempre que sean compatibles con la conservación del patrimonio natural y que tengan en cuenta criterios de adaptación al cambio climático desde su diseño, como, por ejemplo, incluyendo la utilización de suelos permeables, arbolado, etc.

2.– Klima-aldaketa: Karbonoa xurgatzea.

2.– Cambio Climático: Absorción de carbono.

– Gutxienez hektarea bateko azalera basotzea eta basoberritzea, karbonoa aireko eta lurpeko biomasan eta lurzoruan xurgatzeko, bertako espezieetako baso-eremu zuhaiztuak sortuz eta zaintzeko xedez (aprobetxamendurik gabe).

– La forestación y reforestación de al menos una hectárea de superficie para fomentar la absorción de carbono en biomasa aérea y subterránea y en el suelo mediante la creación de superficies forestales arboladas de especies autóctonas y con fines de conservación (sin aprovechamiento).

Basotzetzat joko da basorik ez zuten lurrak landatuz, ereinez edo berroneratze naturalaren sustapen antropikoaren bidez eraldatzea.

Se entenderá como forestación la conversión de tierras que carecían de bosque mediante plantación, siembra o fomento antrópico de la regeneración natural.

Basoberritzetzat joko da basoa soildutako lurretan lantzea, ereitea edo berroneratze naturalaren sustapen antropikoa egitea.

Se entenderá como reforestación la plantación, siembra o fomento antrópico de la regeneración natural en tierras deforestadas.

Proiektuak 30 urteko iraupena izan beharko du gutxienez; heldutakoan zuhaitzen adaburuen estalkia % 20koa izango da, eta garaiera potentziala 3 metrokoa. Basoa kudeatzeko plana ere eduki beharko dute.

El proyecto deberá tener una permanencia de al menos 30 años, donde la cubierta de copas de los árboles mínima sea del 20 % en madurez y la altura potencial de los árboles de 3 metros en madurez, y deberá ir acompañado de un plan de gestión forestal.

Klima-aldaketaren aurreko udal-kalteberatasunaren analisiaren emaitzak kontuan hartzen dituzten jarduketak lehenetsiko dira, bai eta hondatutako lurzoruetan egin eta horiek berreskuratzen laguntzen dutenak zein higadura-arriskua gutxitzen dutenak ere.

Se priorizarán aquellas actuaciones que tengan en cuenta los resultados del análisis de vulnerabilidad municipal al cambio climático y las que se desarrollen en suelos degradados y contribuyan a su recuperación, así como las que disminuyan el riesgo de erosión.

Basotzeak zein basoberritzeak bertako baldintza ekologikoen araberako zuhaitz espezieekin egin beharko dira, egokitzapen-irizpideak barne hartuta, esaterako, klima-aldaketarekiko kalteberatasun txikia duten espezieak hautatzea, bero-uharteak gutxitzen laguntzea, uholdeak erregulatzea, etab.

Tanto las forestaciones como las reforestaciones deberán realizarse con las especies arbóreas que correspondan a las condiciones ecológicas del lugar e incluir criterios de adaptación, como la selección de especies menos vulnerables al cambio climático, la contribución a la disminución de islas de calor, regulación de inundaciones, etc.

Basotzean zein basoberritzean, diruz laguntzeko modukoa izango da lursaila landaketaren aurretik prestatzea, betiere lurzorua eta biodibertsitatea babesteko irizpideei jarraikiz egiten bada.

Tanto en el caso de la forestación como en el de la reforestación, será subvencionable la preparación del terreno previo a la plantación, siempre y cuando se realice con criterios de protección del suelo y de la biodiversidad.

Hala basotzeko nola basoberritzeko jardueretan, proiektuaren sustatzaileak kudeaketa-plan bat landu beharko du, baso-masak karbonoa xurgatzea bermatzeko moduko baldintzetan iraungo duela ziurtatzeko, gutxienez proiektuaren iraunaldi osoan zehar (30 urte). Plan horrek honako hauek jasoko ditu gutxienez: baso-kudeaketaren helburuak eta azalpena, karbono-xurgapenak ziurtatzeko behar diren mantentze-lanak, eta baso-jarduketen kronograma bat.

Tanto en el caso de la forestación como en el de la reforestación, el promotor del proyecto deberá elaborar un plan de gestión que permita asegurar la persistencia de la masa forestal en condiciones adecuadas para garantizar las absorciones de carbono y como mínimo hasta alcanzar el periodo de permanencia del proyecto (30 años). Este plan deberá contener, al menos, los objetivos y la descripción de la gestión forestal, actuaciones de mantenimiento necesarias para asegurar las absorciones de carbono y un cronograma de actuaciones silvícolas.

Kudeaketa plana egitea diruz laguntzekoa izango da.

La elaboración del plan de gestión será subvencionable.

Ez dira diruz laguntzekoak honako jarduketa hauek:

No serán subvencionables las siguientes actuaciones:

– Edozein lan zibil exekutatzeak eragindako inpaktua edo bestelakoak konpentsatzeko helburua duten jarduketak.

– Actuaciones que tengan como objetivo compensar un impacto derivado de la ejecución de cualquier tipo de obra civil, u otros.

– Azpiegiturak eraikitzea behar duten jarduketak (baso-pistak eraikitzea, adibidez).

– Actuaciones que requieran de la construcción de infraestructuras, como la construcción de pistas forestales.

– Biodibertsitatea eta lurzorua zaintzearekin bateragarriak ez diren edo horren kontra doazen jarduketak. Hori horrela, ez dira diruz laguntzekoak izango, besteak beste, Batasunaren eta/edo eskualdearen intereseko espezie edo habitatei eragiten dieten jarduketak.

– Actuaciones que no sean compatibles o que vayan en contra de la conservación de la biodiversidad y el suelo. En este sentido, no serán subvencionables, entre otros, actuaciones que afecten a especies o hábitats de interés comunitario y/o regional.

– Makineria astunaren erabilera intentsiboa behar duten jarduketak.

– Actuaciones que requieran un uso intensivo de maquinaria pesada.

– Exekutatzearen ondorioz beste toki batean isuriak sortzen dituzten jarduketak, proiektuaren eremuan aurretik garatutako jarduerak lekualdatzeagatik.

– Actuaciones que como consecuencia de su ejecución generen emisiones en otro lugar por desplazamiento de las actividades desarrolladas anteriormente en el área del proyecto.

3.– Klima-aldaketa: Egokitzapena.

3.– Cambio Climático: Adaptación.

– Klimari eta energiari buruzko udal- eta eskualde-planak egitea.

– La elaboración de planes de clima y energía municipales o comarcales.

Planaren ekintzak epe laburrera edo ertainera definitzen badira ere, horiek egiteko epe luzerako klima-egoera bat aurreikusi beharko da (gutxienez 20 urtera). Egokitzapena udalerrirako egindako klima-arriskuari buruzko analisi espezifikoan oinarritu beharko da edo, halakorik ezean, honetan: «EAEko udalerriek klima-aldaketaren aurrean duten kalteberatasunaren eta arriskuaren ebaluazioa», Ihobek egina. Eta parte-hartzearen bidez egingo dira.

Aunque las acciones del plan se definan a corto-medio plazo, para su elaboración se deberá contemplar un escenario climático a largo plazo (mínimo, 20 años vista). Para la parte de adaptación deberán basarse en un análisis de riesgo climático específico para el municipio o, en su defecto, en la «Evaluación de la vulnerabilidad y riesgo de los municipios vascos ante el cambio climático» elaborado por Ihobe, y deberán desarrollarse de manera participativa.

Planak Ihobek argitaratutako «Klima eta Energiako Tokiko Planak egiteko Gida» betez garatu beharko dira.

Los planes deberán desarrollarse siguiendo la «Guía para la Elaboración de Planes Locales de Clima y Energía» (PLCE) publicada por Ihobe.

– Klima-aldaketa eta/edo naturan oinarritutako konponbideak hiriguneko plangintzan eta azpiegitura berdetzat hartutako eremuetan txertatzea dauden tresna eguneratuenak erabiliz (besteak beste, Euskadiko klima-agertokiak; hiri-klimako mapak, hiri-materialek beroa xurgatzeko eta lagatzeko duten ahalmena aztertzeko; eta hiri-aireztapeneko mapak). Txertatze horren adibidea izan daitezke hiri-azpiegitura berdea eta urdina hobetzea plangintza mailan eta udal-mailako esku-hartzeen eremuak lehenesteko tresnak edo metodologiak.

– La integración del cambio climático y/o las soluciones basadas en la naturaleza en la planificación en la zona urbana y, en las zonas consideradas como infraestructura verde utilizando las herramientas existentes más actualizadas (entre otros, escenarios climáticos de Euskadi, mapas de clima urbano que analicen la capacidad de absorción y de cesión de calor por parte de los materiales urbanos y mapas de ventilación urbana). Ejemplos de esta integración pueden ser la mejora de la infraestructura urbana verde y azul a nivel de planeamiento, herramientas o metodologías para la priorización de zonas de intervención a escala municipal.

– Hirigunean eta hiri-periferian klima-aldaketari lotutako arriskuen prebentziora bideratutako naturan oinarritutako konponbideak sustatzeko eta erabiltzeko esku-hartzeak (adibidez, bero-boladen, lehorteen, uholdeen eta itsas mailaren igoeraren ondoriozko arriskuetara egokitzea) eta biodibertsitatea eta hari lotutako ekosistema-zerbitzuak bultzatzea eta balioan jartzea.

– Las intervenciones para el fomento y la utilización de soluciones basadas en la naturaleza en el entorno urbano y periurbano orientadas a la prevención de riesgos asociados al cambio climático (por ejemplo, adaptación a los riesgos por olas de calor, sequías, inundaciones y subida del nivel del mar) y el impulso y la puesta en valor de la biodiversidad y los servicios ecosistémicos asociados a esta.

Naturan oinarritutako konponbideak identifikatzeko, proiektuek «Irtenbide naturalak Euskal Autonomia Erkidegoko toki-esparruan klima-aldaketara egokitzeko. Horiek identifikatzeko eta mapatzeko gida metodologikoa» (www.euskadi.eus helbidean eskuragarri) argitalpenean proposatutako metodologia aplikatu beharko dute.

Para la identificación de las soluciones basadas en la naturaleza los proyectos deberán contemplar la aplicación de la metodología propuesta en la publicación «Soluciones Naturales para la Adaptación al Cambio Climático a nivel local en la Comunidad Autónoma del País Vasco. Guía metodológica para su identificación y mapeo» disponible en www.euskadi.eus

Klima-aldaketara egokitzeko proiektuen kasuan, kontuan hartu beharko da Ihobek argitaratutako «Jardunbide egokiak Euskadiri aplika dakizkiokeen klima-aldaketara moldatzeko tokiko neurrietan» dokumentua.

En los proyectos de adaptación al cambio climático se deberá tener en cuenta el documento «Buenas prácticas en medidas locales de adaptación al cambio climático aplicables al País Vasco» publicada por Ihobe.

– Kostaldeko ingurunearen arriskuaren eta egokitzapenaren azterketa zehatzak egokitzapen-planak edo hiri-antolamenduko plan orokorrak egiteko, eta itsas mailaren igoeraren ondorioz itsasertzean uholde-arriskua murrizteko jarduketak.

– Actuaciones en costa, en concreto, estudios de detalle de riesgo y adaptación del medio costero para la elaboración de Planes de Adaptación o Planes Generales de Ordenación Urbana, y actuaciones para reducir el riesgo de inundación en el litoral por incremento de nivel del mar.

Honako ekintza hauek, berriz, ezin izango dira diruz lagundu:

No serán objeto de subvención las siguientes acciones:

– Klima-aldaketan eta airearen kalitatean eragin txikia duten ekintzak; besteak beste, bizikletentzako aparkalekuak jartzea, kaleak oinezkoentzako bihurtzea, edo bidegorriak eraikitzea, mugikortasun-eragileen (ekoizleen eta erakarleen; tartean, bizilekuak, ikastetxeak, industrialdeak, kiroldegiak, etab.) arteko loturarik ez dakartenak.

– Las acciones de baja incidencia sobre el cambio climático y la calidad del aire, como puedan ser la colocación de aparca bicis, peatonalizaciones, o bidegorris que no posibiliten la conexión de generadores (productores y atractores) de movilidad (entre otros, áreas residenciales, centros escolares, polígonos industriales, instalaciones deportivas, etc.).

– Azterketak edo diagnostikoak (mugikortasun-planak, adibidez), agindu honetan berariaz aipatutakoak izan ezik.

– Estudios o diagnósticos (entre otros, planes de movilidad), salvo los mencionados explícitamente en la presente Orden.

– Bereziki, ez dute dirulaguntzarik jasoko azpiegitura eraikitzea dakarten jarduketek, baldin eta ez badira kontuan hartu klima-aldaketara egokitzeko irizpideak, irizpide ekologikoak eta hiriko ingurumena hobetzeko irizpideak, ez badira paisaian txertatzeko eta natura-ingurunearen gaineko inpaktuak txikiagotzeko ahaleginak egin, edo ez badira natura-ingurunearen kontserbazioarekin bateragarriak.

– En particular no se subvencionará ninguna actuación que suponga la construcción de una infraestructura en la que no se hayan tenido en cuenta criterios de adaptación al cambio climático, ecológicos y de mejora del medio ambiente urbano buscando su integración en el paisaje y minimizando los impactos sobre el medio natural o que no sean compatibles con la conservación del patrimonio natural.

Azpiegiturek materialak sartzea behar dutenean, eraikuntzaren % 40k material birziklatua izan beharko du gutxienez, ahal dela eraikuntza- eta eraispen-hondakinetatik eratorritako agregakin birziklatuak eta altzairugintzako zepen balorizaziotik eratorritako agregakin siderurgikoak, araudi teknikoak ehuneko horiek lortzea eragozten duen erabilerak izan ezik (esate baterako, errodadura-geruza fresatuak, egiturazko hormigoizko eraikuntza- eta eraispen-materialak...). Obra-unitateko eta eraikuntza osoko kantitateak kalkulatzeko, Eraikuntzako material birziklatuak erabiltzeko gidaren kalkulatzeko tresna erabili beharko da. Tresna hori eskuragarri dago hemen: https://www.ihobe.eus/argitalpenak/eraikuntzan-material-birziklatuak-erabiltzeko-gidaliburua

Cuando las infraestructuras requieran la incorporación de materiales, deberán incorporar un mínimo de un 40 % de material reciclado en su construcción, preferentemente áridos reciclados procedentes de Residuos de Construcción y Demolición y áridos siderúrgicos procedentes de la valorización de escoria de acería, con la excepción de aquellos usos en los que la normativa técnica impide la consecución de esos porcentajes (por ejemplo, fresados en capas de rodadura, materiales de Residuos de Construcción y Demolición en hormigón estructural). El cálculo de las cantidades por unidad de obra y construcción completa deberá realizarse a través de la herramienta de cálculo de la Guía para el Uso de Materiales Reciclados en Construcción, disponible en https://www.ihobe.eus/mediateca/guia-para-uso-materiales-reciclados-en-construccion-2

c) Natura-ondarearen lerroan.

c) En la línea de patrimonio natural.

Diruz laguntzeko modukoak izango dira biodibertsitatea eta geodibertsitatea kontserbatzea, leheneratzea eta hobetzea sustatzen duten proiektuak, honako ekintza hauen bidez:

Serán subvencionables proyectos que directamente promuevan la conservación, restauración o mejora de la biodiversidad y la geodiversidad, mediante las siguientes acciones:

1.– Batasunaren edo eskualdearen interesekoak diren habitat naturalak kontserbatzeko egiten diren leheneratze-, hobetze- edo kudeatze-ekintzak, flora exotiko inbaditzailearen kontrola barne, habitat naturala berreskuratzea sustatzeko jarduketekin osatzen bada.

1.– La restauración, mejora o gestión para la conservación de hábitats naturales de interés comunitario o regional, incluyendo el control de la flora exótica invasora si se acompaña de actuaciones para fomentar la recuperación del hábitat natural.

Urria, berezia edo kontserbazio-egoera eskasekoagoa izateagatik kontserbazio-interes handia duten habitatetan egitekoak diren ekintzak lehenetsiko dira, esaterako, ibarbasoetan, baso autoktonoetan, paduretan, zohikaztegietan, hezeguneetan, etab.

Se priorizarán las acciones que se lleven a cabo sobre hábitats cuyo interés para la conservación sea más alto, debido a su escasez, singularidad o por presentar un estado de conservación más deficiente, tales como los bosques de ribera, bosques autóctonos, marismas, hábitats hidroturbosos, humedales, etc.

2.– Batasunaren edo eskualdearen mailan mehatxatutako flora eta fauna basatiko espezieak babesteko eta kontserbatzeko proiektuak, hauek jasotakoak: Kontseiluaren 1992ko maiatzaren 21eko 92/43/EEE Zuzentarauak (habitat naturalak eta basoko fauna eta flora zaintzeari buruzkoak); Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko azaroaren 30eko 2009/147/EE Zuzentarauak (basa-hegaztiak kontserbatzeari buruzkoak); Espezie Mehatxatuen Espainiako Katalogoak; edo Espezie Mehatxatuen EAEko Katalogoak. Azken horretan, «galzorian» edo «kaltebera» kategorietako espezieak soilik hartuko dira kontuan.

2.– Los proyectos de protección y conservación de especies de flora y fauna silvestre amenazada a escala comunitaria o regional, incluidas en la Directiva 92/43/CEE del Consejo, de 21 de mayo de 1992, relativa a la conservación de los hábitats naturales y de la fauna y flora silvestres y Directiva 2009/147/CE, del Parlamento Europeo y del Consejo, de 30 de noviembre de 2009, relativa a la conservación de las aves silvestres, en el Catálogo Español de Especies Amenazadas o en el Catálogo Vasco de Especies Amenazadas. En el este último, solo se considerarán las especies en las categorías «en peligro de extinción» o «vulnerable».

3.– Lurraldearen konektagarritasun ekologikoan eta azpiegitura berdearen sustapenean zuzenean laguntzen duten jarduketak, hala nola tokiko biodibertsitatearen intereseko guneen arteko konexioa sustatzea edo hesiak sortzea.

3.– Actuaciones que contribuyan directamente a la conectividad ecológica del territorio y al fomento de la infraestructura verde, como pueden ser, entre otros, el fomento de la conexión entre zonas de interés para la biodiversidad a escala local o la creación de setos.

4.– Tokian-tokian aukera-espazioak indartzea, eta, biodibertsitatea sustatzeko, ingurumen-narriadura duten eremuak berreskuratzea aurreikusita.

4.– Potenciación de espacios de oportunidad a nivel local en los que se contemple la recuperación de áreas ambientalmente degradadas para el fomento de la biodiversidad.

5.– Toki-erakundearen lurralde-eremuan dauden Interes Geologikoko Lekuak babesteko, kontserbatzeko eta monitorizatzeko edo balioa emateko jarduketak, irakaskuntza-/hezkuntza- edo turismo-/aisia-erabilerarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Interes Geologikoko Lekuen Inbentarioan, Geoparkeko inbentarioan eta Urdaibai Biosfera Erreserbaren inbentarioan, Lurralde-plan partzialetan, Hiri Antolamenduko Plan Orokorretan edo Kultura-intereseko ondasunetan (kultura-intereseko interes geologikoko lekuak, esaterako, aztarnategi paleontologiko zenbait) identifikatuta daudenei lehentasuna emanez.

5.– Las actuaciones de protección, conservación, y monitorización y/o puesta en valor para su uso didáctico/educativo o turístico/recreativo de los Lugares de Interés Geológico presentes en el ámbito territorial de la entidad local, priorizando aquellos identificados en el Inventario de Lugares de Interés Geológico de la Comunidad Autónoma del País Vasco, en los inventarios del Geoparkea y de la Reserva de la Biosfera de Urdaibai, en los Planes Territoriales Parciales, en los Planes Generales de Ordenación Urbana o los Bienes de Interés Cultural (lugares de interés geológico de interés cultural como algunos yacimientos paleontológicos).

6.– Ibaiertzak eta ibilguak garbitzeko jarduketak; betiere, jarduketa horiek toki-erakunde eskatzailearen eta URA-Uraren Euskal Agentziaren artean sinatutako lankidetza-protokoloen esparruan egiten badira. Horrelako protokoloek edo dagokion jarduketa-planak biodibertsitatea kontserbatzeko eta babesteko nahitaez bete beharreko eskakizun batzuk bilduko dituzte.

6.– Las actuaciones de limpieza de residuos de riberas y cauces, siempre y cuando se realicen en el marco de los protocolos de colaboración suscritos entre la entidad local solicitante y la Agencia Vasca del Agua Ura. Estos protocolos, o en su caso el correspondiente plan de actuación, recogerán una serie de requisitos de obligado cumplimiento para la conservación y protección de la biodiversidad.

1) eta 5) arteko ekintzen kasuan, lursailen erosketa diruz lagundu ahal izango da dirulaguntzari dagozkion jarduketetarako beharrezkoa denean, betiere aurreikusitako guztizko aurrekontuaren % 40 gainditzen ez bada. Argi eta garbi arrazoitu beharko da lursail horiek erostea premiazkoa dela dirulaguntza eskatzen den ekintzak gauzatu ahal izateko.

Para las acciones de la 1) a la 5) podrá ser subvencionada la compra de los terrenos necesarios para realizar las actuaciones para las que se solicita la subvención, siempre y cuando no supere el 40 % del total del presupuesto previsto. Deberá motivarse claramente la necesidad de adquirir dichos terrenos para la realización de las acciones para las que se solicita la subvención.

Halaber, diruz laguntzekoak izango dira jarduketarekin zuzenean lotutako komunikazio- eta sentsibilizazio-ekintza osagarriak, baldin eta herritarren artean dena delako arazoari buruz duten kontzientziazioa eta ezagutza handitzeko helburua badute.

Asimismo, serán subvencionables las acciones complementarias de comunicación y sensibilización directamente relacionadas con el objetivo principal de la actuación y dirigidas a aumentar la concienciación y el conocimiento de la ciudadanía respecto a la problemática abordada.

Ezin izango dira diruz lagundu:

No serán objeto de subvención:

– Ezagutzak eskuratzeko azterketak idaztera zuzendutako eskaerak, ez eta sentsibilizazio-ekintzak argitaratzera zuzendutakoak ere.

– Solicitudes que se limiten exclusivamente a la redacción de estudios sobre adquisición de conocimiento, y publicaciones o acciones de sensibilización.

– Edozein obra edo proiekturen administrazio-baimenean ezarritako zuzenketa- edo konpentsazio-neurrien ondorioz exekutatutako jarduketak.

– Actuaciones cuya ejecución venga motivada por la imposición de medidas correctoras o compensatorias establecidas en la autorización administrativa de cualquier tipo de obra o proyecto.

d) Ekonomia zirkularraren lerroan.

d) En la línea de economía circular.

Honako helburu hauek sustatzen dituzten ekintzak izango dira diruz laguntzekoak:

Serán subvencionables las acciones que promuevan:

1.– Elikagaien xahubidea prebenitzea sustatu eta ezartzeko mekanismoak, baldin elikagaien xahubidearen kontabilizazioa nazioartean onartutako metodologien ondorioa bada.

1.– Mecanismos de promoción e implantación de la prevención del desperdicio alimentario, siempre y cuando la contabilización del desperdicio alimentario responda a metodologías aceptadas internacionalmente.

2.– Sortzaile handien (saltokiak, ikastetxeak, bestelako gizarte-ekipamenduak) jardueraren ondorioz materia organikoa gaika biltzeko sistemak, tratamendu biologikorako eta/edo ehunkiak gaika biltzeko eta/edo etxeko hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak.

2.– Sistemas de recogida selectiva de materia orgánica resultado de la actividad de grandes generadores (comercios, centros educativos, otros equipamientos sociales), para su tratamiento biológico y/o sistemas de recogida selectiva de textiles y/o de recogida de residuos peligrosos del hogar.

3.– Hondakinak sortzeagatik ordaintzeko sistemak, gaika biltzen ez diren hondakinak ez sortzera eta gaikako bilketa sustatzera bideratuak.

3.– Implantación de sistemas de pago por generación, dirigidos a prevenir la generación de residuos no recogidos selectivamente y a potenciar la recogida selectiva.

4.– Gaika biltzen ez diren hondakinak ez ekoizteko lagungarriak diren sistemak ezartzea, errefusaren eta/edo biohondakinen bilketan erabiltzailea identifikatuta.

4.– Implantación de sistemas que ayuden a la prevención de la generación de residuos no recogidos selectivamente, mediante la identificación de la persona usuaria en la recogida de la fracción resto y/o en la recogida de la fracción biorresiduo.

5.– Instalazio berrien bideragarritasunari buruzko azterketak egitea eta konpostatze komunitarioko instalazioak arau-eskakizun berrietara egokitzea, hala nola erabiltzailea identifikatzeko sistemak ezarriz, karraskariei sartzea mugatzeko neurriak ezarriz edota bestelako egokitzapenak eginez.

5.– Estudios de viabilidad de nuevas instalaciones y adecuación de instalaciones de compostaje comunitario a los nuevos requerimientos normativos, como por ejemplo mediante la implantación de sistemas de identificación de usuario, medidas de limitación de acceso a roedores y/o otras adecuaciones.

6.– Berrerabiltzera, konpontzera edo leheneratzera eta autokonponketara (ehunak, altzariak, zapatak, jostailuak, aparatu elektronikoak) bideratutako ekimenak, sistemak edo instalazioak; esate baterako, bigarren eskuko ondasunak partekatzeko edo erosteko eta saltzeko webguneak edo plataformak, autokonponketa-instalazio gidatuak, tokiko konpontzaileei buruzko informazioa ematen duten komunikazio-jarduketak edo plataformak.

6.– Iniciativas, sistemas o instalaciones dirigidos a la reutilización, reparación o restauración y autorreparación (textiles, muebles, zapatos, juguetes, aparatos electrónicos), como por ejemplo webs o plataformas para compartir o comprar y vender bienes de segunda mano, instalaciones de autorreparación guiadas, plataformas o actuaciones de comunicación que informen sobre reparadores locales.

7.– Ostalaritzako eta merkataritzako sektoreetan eta horien bezeroen artean eta/edo eraikinetan eta/edo jarduera publikoetan (jaiak, kontzertuak, eraikin publikoak, ekitaldiak) ontzien kontsumoa murrizteko edo ontzien hondakinik ez sortzeko neurriak.

7.– Medidas que contribuyan a la reducción del consumo de envases o prevención de la generación de residuos de envases en los sectores de hostelería y comercio, y sus clientes y/o en edificios y/o actividades públicas (fiestas, conciertos, edificios públicos, eventos).

8.– Bideragarritasun tekniko eta ekonomikoko planak, autokonpostatze komunitarioari buruz irizpena emateko, udalerriko biohondakinen kudeaketaren irtenbide global gisa.

8.– Planes de viabilidad técnica y económica para dictaminar sobre el autocompostaje comunitario como solución global a la gestión de los biorresiduos en el municipio.

9.– Toki-titulartasuneko konpostatze komunitarioko instalazio eta jardueretatik datorren konpostaren kontrol analitikoak. Lortutako konpostari buruzko analisiak eta kontrolak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019ko ekainaren 5eko 2019/1009 (EB) Erregelamenduan aipatzen diren arau harmonizatuen arabera egingo dira (erregelamendu horrek EBn ongarriak merkaturatzeari buruzko xedapenak ezartzen ditu, 1069/2009 (EE) eta 1107/2009 (EE) Erregelamenduak aldatzen ditu, eta 2003/2003 (EE) Erregelamendua indargabetzen du), edo Ongarriei buruzko ekainaren 28ko 506/2013 Errege Dekretuaren VI. eranskinaren metodo analitikoen arabera.

9.– Controles analíticos del compost procedente de instalaciones y actividades de compostaje comunitario de titularidad local. Las analíticas y controles sobre el compost obtenido se realizarán conforme a las normas armonizadas a las que se hace referencia en el Reglamento (UE) 2019/1009, del Parlamento Europeo y del Consejo, de 5 de junio de 2019, por el que se establecen disposiciones relativas a la puesta a disposición en el mercado de los productos fertilizantes UE y se modifican los Reglamentos (CE) n.º 1069/2009 y (CE) n.º 1107/2009 y se deroga el Reglamento (CE) n.º 2003/2003, o de acuerdo con los métodos analíticos del Anexo VI del Real Decreto 506/2013, de 28 de junio, sobre Productos Fertilizantes.

10.– Ekonomia zirkularreko etorkizuneko jarduketak diseinatzeko azterketak egitea.

10.– Realización de estudios de diseño de futuras actuaciones de economía circular.

11.– Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko Ekonomia zirkularrerako apirilaren 7ko 7/2022 Legearen Hamalaugarren Xedapen Gehigarria betez, amiantoa duten instalazioen eta kokalekuen errolda egitea, amiantoa kentzea planifikatzen duen egutegia barne. Errolda eta egutegia publikoak izango dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eskumena duten osasun-, ingurumen- eta lan-arloko agintari eskudunei bidaliko zaizkie. Agintari horiek ikuskatu beharko dituzte, hurrenez hurren egiaztatzeko erretiratu eta kudeatzaile baimendu batera bidali direla. Erretiratze horrek lehentasuna emango die instalazioei eta kokalekuei arriskugarritasun-maila eta biztanleria kalteberenaren esposizioa kontuan hartuta. Nolanahi ere, arrisku handieneko instalazio edo kokaleku publikoak 2028 baino lehen kudeatu beharko dira.

11.– Realización, en cumplimiento de la Disposición Adicional Decimocuarta de la Ley 7/2022, de 7 de abril, de Residuos y Suelos Contaminados para una Economía Circular, de un censo de instalaciones y emplazamientos con amianto incluyendo un calendario que planifique su retirada. Tanto el censo como el calendario, que tendrán carácter público, serán remitidos a las autoridades sanitarias, medioambientales y laborales competentes de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco, las cuales deberán inspeccionar para verificar, respectivamente, que se han retirado y enviado a un gestor autorizado. Esa retirada priorizará las instalaciones y emplazamientos atendiendo a su grado de peligrosidad y exposición a la población más vulnerable. En todo caso, las instalaciones o emplazamientos de carácter público con mayor riesgo deberán estar gestionadas antes de 2028.

12.– Herritarrei egiturazko zuntz-zementuaren kudeaketa zuzena (loreontziak, teilapeak, hodiak...) ahalbidetzen dieten udal-sistemak edo -instalazioak abian jartzea, kontrolik gabe botatzea edo gaizki kudeatzea saihestearren.

12.– Puesta en marcha de sistemas o instalaciones municipales que faciliten a la ciudadanía la gestión correcta de fibrocemento estructural (macetas, tejavanas, tuberías...) para evitar su vertido incontrolado o gestión incorrecta.

13.– Toki-erakundearen eskumeneko egiturazko amiantoa kudeatzeko kostuak, Amianto Arriskuagatiko Enpresen Erregistroan (RERA) izena emandako enpresen bidez eta hurbiltasun-irizpideak kontuan hartuta.

13.– Costes de gestión del amianto estructural competencia de la entidad local a través de las empresas inscritas en el Registro de Empresas por Riesgo de Amianto (RERA) y teniendo en cuenta criterios de proximidad.

14.– Aurretiko azterketak, tresnak diseinatzea eta/edo sortzaile handietan eta/edo industrialdeetan hiri-hondakinen parekagarriak (gai organikoa, bilgarriak, papera eta kartoia, beira, tamaina handikoak, ehunkiak) biltzeko sistemak abian jartzea.

14.– Estudios previos, diseño de herramientas y/o puesta en marcha de sistemas de recogida en grandes generadores y/o polígonos industriales asimilables a urbanos (materia orgánica, envases, papel y cartón, vidrio, voluminosos, textil) dirigidos a asegurar un elevado nivel de recogida.

15.– Plastikoak itsasoan edo ibai-ibilguetan eta haien eragin-eremuan jasotzea, berrerabiltzea edo birziklatzea bermatuz. Jarduketa osagarri gisa, kasu horretan, plastiko horiek herritarrei zuzendutako sentsibilizazio-jardueretan erabiltzea balioetsiko da.

15.– Recogida de plásticos en el mar o en cursos fluviales y su área de influencia, garantizando su reutilización o reciclaje a cola. Como actuación complementaria se valorará, en este caso, la utilización de esos plásticos en actuaciones de sensibilización dirigidas a la ciudadanía.

16.– Udal-eraikinak gaika eraisteko jarduketak, beira, igeltsua, material isolatzaileak eta fresatuak gaika bereiziz, hala dagokionean. Igeltsuzko hondakinen kasuan, alderantzizko logistika bat ezarriko da, ahal den neurrian, obratik hornitzailearen instalazioetaraino, bereizketa ez ezik korronte horren benetako balorizazioa ere bermatzeko.

16.– Actuaciones de demolición selectiva de edificios municipales en las que se separen selectivamente vidrio, yeso, materiales aislantes y fresados cuando proceda. En el caso de residuos de yeso se implantará, en la medida de lo posible, una logística inversa desde la obra hasta las instalaciones del proveedor de cara a garantizar no solo la separación sino la valorización efectiva de esa corriente.

Eraispen-lanek gutxienez materialaren % 80 balorizatu dutela egiaztatu beharko dute, EEH-Aurrezten bidez eta dagozkion agirien bidez.

Los trabajos de demolición deberán demostrar acreditadamente mediante EEH-Aurrezten y documentos pertinentes el 80 % como mínimo de material valorizado.

17.– Eraikuntza jasangarrirako udal-ordenantzak eta/edo saltoki eta industrietako etxeko hondakinen parekagarriak gaika biltzeko udal-ordenantzak, gastu horiei saltokiei eta industriei jasanaraziz. Diruz lagundu ahal izango dira ordenantzak idazteari lotutako aholkularitza-lanak, baldin eta ordenantza horiek diruz lagundutako jarduketaren esparruan onesten eta argitaratzen badira.

17.– Ordenanzas municipales de construcción sostenible y/u ordenanzas municipales para la recogida selectiva de residuos asimilables a domésticos de comercios e industrias, a los que se les repercutan los gastos. Serán subvencionables los trabajos de consultoría asociados a la redacción de ordenanzas, siempre y cuando sean aprobadas y publicadas en el marco de la actuación subvencionada.

Jarduketa horiez gain, komunikazio- eta sentsibilizazio-kanpaina bat egin beharko da, 8., 11., 12., 13. eta 17. jarduketetan salbu. Kasu horretan, komunikazio- eta sentsibilizazio-jarduketak ez dira nahitaezkoak izango; hala ere, egiten badira, aldez aurretik jakinarazi beharko zaio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, eta dirulaguntza jaso ahal izango dute.

Estas actuaciones deberán ir acompañadas de una campaña de comunicación y sensibilización, a excepción de las actuaciones 8), 11), 12), 13) y 17). En este caso, las actuaciones de comunicación y sensibilización no serán obligatorias, si bien, en caso de que sean realizadas, deberá informarse con antelación a la Viceconsejería de Sostenibilidad Ambiental, y serán subvencionables.

e) Tokiko ekoberrikuntza-lerroan.

e) En la línea de ecoinnovación local.

Diruz lagundu ahal izango dira proiektu berritzaileak eta erakustekoak, eta lehentasuna emango zaie exekuziokoak direnei (halakoen bideragarritasuna bermatzeko ezinbestekoak diren aldez aurreko faseak barne, proposamen teknikoan behar bezala justifikatuak).

Serán subvencionables aquellos proyectos que sean innovadores, demostradores y se priorizarán aquellos que sean de ejecución (incluidas las fases previas imprescindibles para asegurar la viabilidad de los mismos, suficientemente justificadas en la propuesta técnica).

Berritzailetzat joko dira Euskal Autonomia Erkidegoan lehen aldiz martxan jartzen diren jarduketak, exekutatu ahal izateko egokitu behar direnak, aplikatzen diren testuinguruaren eta errealitatearen arabera edo bestelako proiektuak osatzen ote dituzten kontuan hartuz. Adibidez: aurreko berrikuntza-proiektu batzuen irismena edo garapena zabaltzen duten proiektuak, betiere tokiko garapen jasangarriaren ikuspegi integraletik.

Se considerarán innovadoras las actuaciones que se pongan en marcha por primera vez en la Comunidad Autónoma del País Vasco, que en su ejecución requieran de adaptación según el contexto y realidad donde se apliquen o que complementen otro tipo de proyectos. Por ejemplo: proyectos que amplían el alcance o el desarrollo de anteriores proyectos de innovación, siempre desde una visión integral del desarrollo sostenible local.

Proiektu pilotuaren erakuste-izaera lotuta egongo da transferigarritasunarekin eta erreplikazio-gaitasunarekin; izan ere, esku-hartzearen aurreko emaitzen adierazleetatik abiatuta, aukera emango du ingurumen-alderdi garrantzitsuetan efektu positiboa duten jarduketen bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa konparatzeko eta agerian uzteko, emaitza positiboak lortuz gero administraziotik bertatik ezar daitezen sustatzeko.

El carácter demostrativo del proyecto piloto estará ligado a la transferibilidad y a la capacidad de replicación que, partiendo de indicadores de resultados previos a la intervención, permita comparar y evidenciar la viabilidad técnica y económica de actuaciones que supongan un efecto positivo sobre aspectos ambientales relevantes para, en caso de obtener resultados positivos, promover su implantación desde la propia administración.

Eremu hauetara zuzendutako proiektuak izango dira:

Deberán ser proyectos dirigidos a los siguientes ámbitos:

1.– Euskadiko Lurzorua Babesteko 2030erako Estrategiaren –gaur egun izapidetze-fasean– helburuetarantz aurrera egiteko aukera emango duten proiektuak, hala nola lurzoru osasungarriak, lurzoruaren kudeaketa jasangarria eta lurzoruaren okupazioaren murrizketa. Besteak beste, lerro honen barruan kontuan hartuko dira «lurzoruaren okupazio-hierarkia» (Lurzorua Babesteko Europako Estrategia 2030 (SWD(2021) 323 amaiera) ezartzen lagunduko duten proiektuak, plangintza-tresnen bidez (inbentario-metodologiak, hirigintza-tresnetan irizpideak txertatzea, lurzoru hutsak etengabe nahiz aldi baterako berrerabiltzeko tresnak, lurzoruaren okupazioagatiko konpentsazio-moduak, etab.).

1.– Proyectos que permitan avanzar hacia los objetivos de la Estrategia de Protección del Suelo 2030 del País Vasco, actualmente en fase de tramitación, como por ejemplo suelos saludables, gestión sostenible del suelo y reducción de la ocupación del suelo. Entre otros se considerarán dentro de esta línea, proyectos que contribuyan a la implantación de la «jerarquía de ocupación del suelo» (Estrategia europea de Protección del Suelo 2030 (SWD(2021) 323 final)) a través de los instrumentos de planeamiento (metodologías de inventariado, incorporación de criterios a los instrumentos urbanísticos, instrumentos para la reutilización, permanente o temporal, de los suelos vacantes, formas de compensación por la ocupación del suelo, etc.)

2.– Balio handiko lurzoruak babesteko (nekazaritzaren edo naturaren ikuspegitik) edo zenbait fenomenok (kutsadurak edo higadurak, esate baterako) kaltetu ditzaketen beste baliabide batzuk babesteko tresnak garatzera eta lurzoru ez-urbanizagarrien gaineko ekintzara bideratutako proiektuak.

2.– Proyectos dirigidos al desarrollo de instrumentos y a la acción sobre suelos no urbanizables para la protección de los suelos de alto valor (desde el punto de vista agrológico o natural), o la protección de otros recursos que pudieran verse afectados por fenómenos, como la contaminación o la erosión.

3.– Tokiko aukera-guneak sustatzeko jarduketak, lurzoruaren babesa bultzatzen duten proiektu eraldatzaileak garatzeko, eta, gainera, herritarrentzat onurak dakartzaten eta eremu degradatuak berreskuratzen dituzten, hiriguneetan eta hiri-periferietan azpiegitura berdea eta urdina sustatzen duten, klima-ekintza bultzatzen duten, biodibertsitatearekin bateragarriak diren edo zeharkako ikuspegi batekin hobetzera bideratuta dauden edozein ingurumen-gai kontuan hartzen dutenak.

3.– Actuaciones de potenciación de espacios de oportunidad local para el desarrollo de proyectos transformadores que fomenten la protección del suelo y que consideren, además, cualquiera de las materias ambientales que recuperen áreas degradadas cuyos beneficios repercutan sobre la ciudadanía, que fomenten la infraestructura verde y azul en áreas urbanas y periurbanas, que fomenten la acción climática, que sean compatibles con la biodiversidad o estén dirigidos a mejorarla con una visión transversal.

4.– Induskatutako lurren mugimenduak minimizatzeko azterketak, indusketa murriztuz edo in situ induskatutako materialak balorizatuz. Kontuan hartuko dira, besteak beste, eraikuntza-proiektuetan indusketaren alternatibak sistematikoki identifikatzea; hiri-arauak idaztea edo hondakinei buruzko ordenantzak aldatzea, indusketari buruzko irizpideak eta alternatibak txertatuz; induskatutako lurren mugimenduak minimizatzeko azterketa logistikoak, hurbiltasunaren irizpidea aplikatuz, etab.

4.– Estudios para la minimización de los movimientos de tierras excavadas a través de la reducción de la excavación o de la valorización de los materiales excavados in situ. Se considerarán, por ejemplo, la identificación sistemática de alternativas a la excavación en proyectos constructivos, la redacción de normas urbanísticas o modificación de ordenanzas de residuos que incluyan criterios y alternativas a la excavación, estudios logísticos para la minimización de movimientos de tierras excavadas aplicando el criterio de proximidad, etc.

5.– Induskatutako lurrak prebenitzeko edo berrerabiltzeko neurriak ezartzea (in situ tratamendu-teknologiak, instalazioetan inbertitzea edo lurrak tarteko biltegiratzerako egokitzea berrerabiltzeko, etab.)

5.– Implantación de medidas que supongan la prevención o reutilización de tierras excavadas (tecnologías de tratamiento in situ, inversión en instalaciones o su adecuación para el almacenamiento intermedio de tierras para su reutilización, etc.)

6.– Betelanak baimentzeko eta kudeatzeko ekintzak, jasangarritasun-irizpideak aplikatzen direla bermatzeko eta erabilerak ezartzea sustatzeko (adibidez, inbentario-lanak, langile kualifikatuek betelanak kontrolatzea, etab.)

6.– Acciones para la mejora en la autorización y gestión de rellenos con objeto de garantizar la aplicación de criterios de sostenibilidad y fomentar la implantación de usos (por ejemplo, trabajos de inventariado, control de rellenos por personal cualificado, etc.)

7.– Itsas mailaren igoera dela-eta itsasertzean uholde-arriskua murrizteko jarduketa berritzaileak.

7.– Actuaciones innovadoras para reducir el riesgo de inundación en el litoral por incremento de nivel del mar.

8.– Hirigunean eta hiri-periferian klima-aldaketari lotutako arriskuen prebentziora bideratutako naturan oinarritutako konponbideak sustatzeko eta erabiltzeko esku-hartzeak (bero-boladen, lehorteen, uholdeen eta itsas mailaren igoeraren ondoriozko arriskuetara egokitzea) eta biodibertsitatea eta hari lotutako ekosistema-zerbitzuak bultzatzea eta nabarmentzea.

8.– Intervenciones innovadoras para el fomento y la utilización de soluciones basadas en la naturaleza en el entorno urbano y periurbano orientadas a la prevención de riesgos asociados al cambio climático (adaptación a los riesgos por olas de calor, sequías, inundaciones y subida del nivel del mar) y el impulso y la puesta en valor de la biodiversidad y los servicios ecosistémicos asociados a esta.

9.– Berotegi-efektuko gasen (BEG) isuriak arintzen lagunduko duten ekonomia zirkularreko jarduketa berritzaileak, bai zuzenak bai zeharkakoak (3. irismena). Lehenik eta behin, etorkizuneko zehaztapen berriei eman beharreko erantzun aurreratuak. Bigarrenik, tokiko eskumeneko ekonomia zirkularreko jarduketa espezifikoak, berotegi-efektuko gasen (BEG) isurietan zuzeneko hobekuntzak ekar ditzaketenak.

9.– Actuaciones innovadoras de economía circular que contribuyan a la mitigación de emisiones de gases de efecto invernadero (GEI), tanto directas como indirectas (alcance 3). En primer lugar, respuestas anticipadas a nuevas prescripciones futuras. En segundo lugar, actuaciones específicas de economía circular de competencia local que puedan suponer mejoras directas en las emisiones de gases de efecto invernadero (GEI).

10.– Lurraldeak karbonoa xurgatzeko duen ahalmena (lurzorua eta urdina) handitzen duten jarduketak, karbono-hustuleku berriak sortuz edo hura xurgatzen lagunduko duten naturan oinarritutako kudeaketa-teknikak eta konponbideak aplikatuz. Karbono berdearen proiektuen kasuan, biomasa hileko eta/edo lurzoruko hustulekuen bidezko xurgapenak sustatuko dira lehenespenez.

10.– Actuaciones que aumenten el potencial del territorio para la absorción de carbono (suelo y azul), mediante la creación de nuevos sumideros de carbono o la aplicación de técnicas de gestión y de soluciones basadas en la naturaleza que favorezcan su absorción. En el caso de los proyectos de carbono verde, se fomentarán preferentemente las absorciones mediante los sumideros en biomasa muerta y/o suelo.

Klima-aldaketara egokitzeko proiektuen kasuan, kontuan hartu beharko dira «EAEko udalerriek klima-aldaketaren aurrean duten kalteberatasunaren eta arriskuaren ebaluazioa» (https://www.euskadi.eus/contenidos/documentacion/municipios_cc/eu_def/adjuntos/udalerrien_kalteberatasuna.pdf azterketaren ondoriozko inpaktu-kateen lehenespena eta azterketaren ondoriozko udal-fitxak edo udalerriaren lehenespen-diagnostiko propioak. Klima-aldagaien bilakaerari buruzko datuak (tenperatura, prezipitazioa, konbinatuak) eskatzen dituzten proiektuek kontuan hartu beharko dituzte Euskadirako klima-aldaketaren agertokietan eskuragarri dauden datuak (http://escenariosklima.ihobe.eus). Bi azterketek kartografia sinplifikatua dute Geoeuskadiren arakatzailean (https://www.geo.euskadi.eus)

En el caso de proyectos de adaptación al cambio climático se deberá tener en cuenta la priorización de las cadenas de impacto resultante del estudio «Evaluación de la vulnerabilidad y riesgo de los municipios vascos frente al cambio climático» (https://www.ihobe.eus/publicaciones/evaluacion-vulnerabilidad-y-riesgo-municipios-vascos-ante-cambio-climatico-2 y las fichas municipales resultantes o diagnósticos de priorización propios del municipio. Los proyectos que requieran de datos de evolución de variables climáticas (temperatura, precipitación, combinados) deberán tener en cuenta los datos disponibles de escenarios de cambio climático para Euskadi (http://escenariosklima.ihobe.eus). Ambos estudios disponen de cartografía simplificada en el visor de Geoeuskadi (https://www.geo.euskadi.eus)

Proiektuak hirigune publikoaren plangintzan, garapenean edo kudeaketan jardutea eskatzen badu, erakunde onuradunek osasunaren gaineko efektuaren analisi bat egin eta aurkeztu beharko dute proiektuaren diseinu-fasean, Tokiko hirigintza-ekimenek osasunean duten efektua aztertzeko tresnaren aplikazioan oinarrituta. Tresna Udalsarea 21eko 17. koadernoan («Osasuna eta hiri-garapen jasangarria») jasota dago.

En el caso de que el proyecto suponga actuar sobre la planificación, desarrollo o gestión del espacio público urbano, las entidades beneficiarias deberán realizar y presentar un análisis del efecto sobre la salud en la fase de diseño del proyecto, en base a la aplicación de la Herramienta para el análisis del efecto en la salud de las iniciativas de urbanismo local, recogida en el Cuaderno n.º 17 de Udalsarea 21 «Salud y Desarrollo Urbano Sostenible».

Konponbide naturalen erakustaldi-proiektuetan, proiektuek «Irtenbide naturalak Euskal Autonomia Erkidegoko toki-esparruan klima-aldaketara egokitzeko. Horiek identifikatzeko eta mapatzeko gida metodologikoa» argitalpenean proposatutako metodologia aplikatu beharko dute (www.euskadi.eus helbidean eskuragarri).

En el caso de los proyectos de demostración sobre soluciones naturales, los proyectos deberán contemplar la aplicación de la metodología propuesta en «Soluciones Naturales para la Adaptación al Cambio Climático a nivel local en la Comunidad Autónoma del País Vasco. Guía metodológica para su identificación y mapeo», disponible en www.euskadi.eus

Azpiegituren proiektuen kasuan, material birziklatuaren % 40 gutxienez sartu beharko da, batez ere eraikuntza- eta eraispen-hondakinen balorizaziotik datozen agregakin birziklatuak eta altzairutegiko zeparen balorizaziotik datozen agregakin siderurgikoak. Obra-unitateko eta eraikuntza osoko kantitateak kalkulatzeko, Eraikuntzako material birziklatuak erabiltzeko gidaren kalkulatzeko tresna erabili beharko da. Tresna hori eskuragarri dago hemen: https://www.ihobe.eus/argitalpenak/eraikuntzan-material-birziklatuak-erabiltzeko-gidaliburua

En el caso de proyectos de infraestructuras, se deberá incorporar un mínimo de un 40 % de material reciclado, prioritariamente áridos reciclados procedentes de valorización de Residuos de Construcción y Demolición y áridos reciclados siderúrgicos derivados de la valorización de escoria de acería. El cálculo de las cantidades por unidad de obra y construcción completa deberá realizarse a través de la herramienta de cálculo de la Guía para el Uso de Materiales Reciclados en Construcción, disponible en https://www.ihobe.eus/mediateca/guia-para-uso-materiales-reciclados-en-construccion-2

f) Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroan.

f) En la línea de educación para la sostenibilidad.

Diruz lagundu ahalko dira Tokiko Agenda 21en edo Tokiko 2030 Agendaren eta Eskolako Agenda 21en arteko koordinazioa sustatzen duten ekintzak, 2021eko uztailaren 1etik 2022ko uztailaren 15era bitartean egiten badira. Ekintza horien artean, gutxienez honako hau egongo da: ikasturte bakoitzean, eskola arteko foro bat eta udal-foro bat antolatzea. Foro horietan, besteak beste, aurreko foroetan hartutako konpromisoen jarraipen-txosten bat aurkeztu beharko da.

Serán subvencionables aquellas acciones que promuevan la coordinación entre la Agenda Local 21 o la Agenda 2030 Local y la Agenda 21 Escolar y que se realicen desde el 1 de julio de 2022 hasta el 15 de julio de 2023. Entre las acciones promovidas ha de constar como mínimo la organización de un foro interescolar y un foro municipal por curso escolar. En los mencionados foros se ha de presentar, entre otros contenidos, un informe de seguimiento de los compromisos adoptados en foros anteriores.

Gainera, honako jarduketaren bat ere jaso beharko dute:

Además, deberán incluir alguna de las siguientes actuaciones:

a) Azterketako gaiari buruzko txostenak.

a) Informes sobre el tema estudio.

b) Jardunbide egokien bilduma.

b) Recopilación de buenas prácticas.

c) Udal-baliabideen katalogoak egitea.

c) Elaboración de catálogos de recursos municipales.

d) Diagnostikoa egiteko irteerak edo ibilbideak.

d) Salidas o itinerarios para elaborar el diagnóstico.

e) Familientzat eta ikasleentzat jardunaldi teknikoak antolatzea.

e) Organización de jornadas técnicas para las familias y alumnado.

f) Esperientziak web bidez edo beste bide batzuetatik komunikatzea eta zabaltzea.

f) Comunicación y difusión de experiencias vía web u otros canales.

g) Erakusketa ibiltariak egitea.

g) Realización de exposiciones itinerantes.

h) Eskoletako topaketak egun seinalatuetan.

h) Encuentros escolares en torno a días señalados.

g) Asteklima 2022 lerroan.

g) En la línea Asteklima 2022.

Diruz lagunduko dira klima-aldaketaren aurkako 2022ko borrokan herritarrei klima-aldaketaren aurkako ekintzara deitzeko egiten diren jarduerak.

Serán subvencionables aquellas actividades que se desarrollen con el objetivo de llamar a la acción a la ciudadanía en la lucha contra el cambio climático 2022.

Publiko guztientzat egokiak diren eta 2022ko irailaren 23tik (egun hori barne) 2022ko urriaren 2ra bitartean (egun hori barne) egiten diren ekintzak bakarrik lagunduko dira.

Solo serán objeto de ayuda las acciones que sean aptas para todos los públicos y que se celebren entre el 23 de septiembre de 2022 (incluido) y el 2 de octubre de 2022 (incluido).

Hona hemen finantzaketaren xede den klima-aldaketaren eta energia-trantsizioaren arloko herritarren sentsibilizazio- eta erantzunkidetasun-jardueren tipologia:

La tipología de actividades de sensibilización y corresponsabilidad ciudadana en materia de cambio climático y transición energética objeto de financiación se detalla a continuación:

a) Hitzaldiak– Jardunaldiak.

a) Charlas – Jornadas.

b) Tailerrak – Erakusketak.

b) Talleres – Exposiciones.

c) Ipuin-kontalaria.

c) Cuenta cuentos.

d) Zinema.

d) Cine.

e) Antzerkia.

e) Teatro.

f) Bideo-lehiaketa, argazkigintza eta beste batzuk.

f) Concurso de vídeos, fotografía y otros.

g) Bisitak – Irteerak – Ibilaldiak.

g) Visitas – Salidas – Marchas.

h) Erakundeek proposatutako beste jarduera-mota batzuk.

h) Otra tipología de actividades a propuesta de las entidades.

3. artikulua.– Aurrekontu-zuzkidura.

Artículo 3.– Dotación presupuestaria.

1.– Lehen artikuluan zehaztutako ekintzetarako aurrekontu-zuzkidura lau milioi seiehun eta laurogei mila (4.680.000) eurokoa izango da. Kopuru hori honela banakatzen da:

1.– La dotación total presupuestaria para las acciones especificadas en el artículo primero será de cuatro millones seiscientos ochenta mil (4.680.000) euros. La citada cuantía se desglosa como sigue:

1.1.– Lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren lerroan:

1.1.– Para la Línea de Suelos Contaminados y Protección del Suelo:

Gehienez ere, zazpiehun eta berrogeita hamar mila (750.000) euro bideratuko dira.

Se destinará un máximo de setecientos cincuenta mil (750.000) euros.

1.2.– Klima-aldaketaren lerroan:

1.2.– Para la Línea de Cambio Climático.

Gehienez ere milioi bat (1.000.000) euro bideratuko dira.

Se destinará un máximo de un millón (1.000.000) de euros.

1.3.– Natura-ondarearen lerroan:

1.3.– Para la Línea de Patrimonio Natural.

Gehienez ere, zazpiehun eta berrogeita hamar mila (750.000) euro bideratuko dira.

Se destinará un máximo de setecientos cincuenta mil (750.000) euros.

1.4.– Ekonomia zirkularraren lerroan:

1.4.– Para la Línea de Economía Circular:

Gehienez ere bostehun mila (500.000) euro bideratuko dira.

Se destinará un máximo de quinientos mil (500.000) euros.

1.5.– Tokiko ekoberrikuntzaren lerroan:

1.5.– Para la Línea de Ecoinnovación Local.

Gehienez ere milioi bat (1.000.000) euro bideratuko dira.

Se destinará un máximo de un millón (1.000.000) de euros.

1.6.– Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroan:

1.6.– Para la Línea de Educación para la Sostenibilidad:

Gehienez ere laurehun eta laurogei mila (480.000) euro bideratuko dira.

Se destinará un máximo de cuatrocientos ochenta mil (480.000) euros.

1.7.– Asteklima 2022 lerroan:

1.7.– Para la Línea de Asteklima 2022.

Gehienez ere berrehun mila (200.000) euro bideratuko dira.

Se destinará un máximo de doscientos mil (200.000) euros.

2.– Eskaerarik ez dagoelako edo eskakizunak betetzen ez direlako aipatutako jarduketa-lerroetako bati esleitutako diru-zenbatekoa agortzen ez bada, beste jardun-lerro bati esleitutako diru-zenbatekoari gehitu ahalko zaio, agindu honetako 15. artikuluan aurreikusitako organo ebaluatzaileak egiten duen proposamenaren arabera.

2.– En el caso de que por falta de concurrencia de solicitudes o incumplimiento de requisitos no se agotara la cantidad asignada para alguna de las líneas de actuación señaladas, se podrá incrementar la cantidad asignada a otra línea de actuación, de acuerdo con la propuesta que en este sentido emita el órgano evaluador previsto en el artículo 15 de la presente Orden.

Kasu horretan, 24. artikuluan aurreikusitako ordainketa bakoitzerako aurreikusitako ehunekoa aldatu ahal izango da.

En ese caso, se podrá modificar el porcentaje previsto para cada uno de los pagos previstos en el artículo 24.

Beste jarduketa-lerro bati esleitutako zenbatekoa handitzea, eta, hala badagokio, 24. artikuluan jasotako ordainketa-aurrerakinetarako aurreikusitako ehunekoen aldaketa, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen ebazpen bidez onetsiko da, Agindu honen 18. artikuluaren Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen ebazpena eman aurretik.

El incremento de la cantidad asignada a otra línea de actuación y, en su caso, la modificación de los porcentajes previstos para los anticipos de pago que recoge el artículo 24, se aprobará mediante Resolución de la Viceconsejera de Sostenibilidad Ambiental previa a la Resolución de la Viceconsejera de Sostenibilidad Ambiental del artículo 18 de la presente Orden.

Aurreko paragrafoan aipatutako Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

La Resolución de la Viceconsejera de Sostenibilidad Ambiental citada en el párrafo anterior será objeto de publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

3.– Erakunde onuradunetako batek jaso duen dirulaguntzari uko egingo balio ezarritako exekuzio-epearen lehen urtean, uko egindako proiektu horri esleitutako kopurua zati batean edo batere ez (aurrekonturik ez edukitzeagatik) diruz lagundutako jarduketetako batera bideratu ahal izango da, Agindu honen 18.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

3.– En el supuesto de que alguna de las entidades beneficiarias renuncie a la subvención concedida, dentro del primer año del plazo de ejecución establecido, la cantidad asignada al proyecto que ha sido objeto de renuncia podrá destinarse a alguna de las actuaciones que resultaron subvencionadas parcialmente, o que no fueron subvencionadas en primer término por falta de dotación presupuestaria, de acuerdo con lo señalado en el artículo 18.2 de la presente Orden.

Nolanahi ere, atal honen babesean diruz lagundutako jarduerek agindu honen 23. artikuluan jasotako egikaritze- eta justifikazio-epeak bete beharko dituzte.

En todo caso, las actuaciones subvencionadas al amparo de este apartado, deberán de cumplir los plazos de ejecución y justificación contemplados en el artículo 23 de la presente Orden.

4. artikulua.– Erakunde onuradunentzako eskakizunak.

Artículo 4.– Requisitos de las Entidades beneficiarias.

1.– Agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan daitezke Euskal Autonomia Erkidegoko udalak, mankomunitateak, kontzejuak eta udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko beste edozein toki-erakunde, kuadrillak, eskualdeak, tokiko erakunde autonomoak, tokiko garapen-agentziak, tokiko merkataritza-sozietateak, tokiko enpresa-erakunde publikoak, tokiko partzuergoak eta tokiko fundazio publikoak.

1.– Podrán ser entidades beneficiarias de las subvenciones reguladas por la presente Orden, los ayuntamientos, las mancomunidades, los concejos y cualesquiera otras entidades locales territoriales de ámbito inferior al municipio, las cuadrillas, las comarcas, los organismos autónomos locales, las agencias de desarrollo local, las sociedades mercantiles locales, las entidades públicas empresariales locales, los consorcios locales y las fundaciones públicas locales de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren lerroan, onuradun izan ahal izango dira, halaber, ikerketa-ekintzak (kutsa dezaketen jarduerak izan dituzten lurzoruak eta/edo eraikuntzak eta industria-instalazioak ikertzeko ekintzak, ingurumen-organoak egindako eskakizunen ondoriozkoak barne) eta berreskuratzeko ekintzak (lurzoru kutsatuak berreskuratzeko ekintzak, bai industria-jarduerak egin diren lurzoruetan, bai garai batean hondakindegi klandestino gisa erabilitako lurzoruetan, baldin eta berreskuratzeari ekin baino lehen aurretiazko ikerketa-fasea egin bada) egiten dituzten udalaz gaindiko sozietate publikoak.

En la Línea de Suelos Contaminados y Protección del Suelo, también podrán ser beneficiarias las sociedades públicas supramunicipales que aborden acciones de investigación (acciones de investigación de suelos y/o de edificaciones e instalaciones industriales que hayan soportado actividades potencialmente contaminantes, incluidas aquellas derivadas de requerimientos realizados por el órgano ambiental) y acciones de recuperación (acciones de recuperación de suelos contaminados, realizadas tanto en terrenos que han soportado actividades industriales, como en antiguos depósitos incontrolados de residuos, siempre y cuando la recuperación se inicie una vez concluida la fase de investigación previa) en suelos de titularidad local.

2.– Agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun ezingo dira izan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. artikuluaren 1. apartatuan xedatutakoaren arabera eta estatu-laguntzaren kontzeptuari buruz Europako Batzordeak emandako 2016/C 262/01 Jakinarazpenarekin bat etorriz, agindu honen 4. artikuluaren 1. apartatuan jasota dauden erakundeak, jarduera ekonomiko bat gauzatzen badute, haien estatutu juridikoa eta finantzaketa-modua edozein izanik ere. Jarduera ekonomikotzat hartuko da merkatu jakin batean ondasunak edo zerbitzuak eskaintzen dituen edozein jarduera.

2.– No podrán ser entidades beneficiarias de las subvenciones reguladas por la presente Orden, de conformidad con la Comunicación de la Comisión Europea (2016/C 262/01) relativa al concepto de ayuda estatal conforme a lo dispuesto en el artículo 107, apartado 1, del Tratado de Funcionamiento de la Unión Europea, cualquier entidad del apartado 1 del artículo 4 de la presente Orden que ejerza una actividad económica, con independencia de su estatuto jurídico y de su modo de financiación. Tiene consideración de actividad económica cualquier actividad consistente en ofrecer bienes o servicios en un determinado mercado.

3.– Tokiko merkataritza-sozietateek, tokiko garapen-agentziek, tokiko partzuergoek eta tokiko fundazio publikoek eskakizun hauek bete beharko dituzte erakunde onuradun izateko:

3.– A los efectos de que las sociedades mercantiles locales, las agencias de desarrollo local, los consorcios locales y las fundaciones públicas locales puedan acceder a la condición de entidades beneficiarias deberán reunir los siguientes requisitos:

a) Kapital soziala, oso-osorik, titulartasun publikokoa izango da.

a) Su capital social ha de ser íntegramente de titularidad pública.

b) Bazkide gehienak udalak izango dira.

b) Sus socios han de ser en su mayoría ayuntamientos.

c) Udal parte-hartzaileetako alkateek berariaz izendatutakoak izango dira, diruz lagundu nahi den jarduketa gauzatzeko.

c) Haber sido explícitamente designadas por los alcaldes y alcaldesas de los municipios participantes para la realización de la actuación para la que se solicita la subvención.

4.– Ezingo dira dirulaguntzen onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. apartatuan jasotako inguruabarretan dauden erakundeak. Inguruabar horiek gertatzen diren ala ez erabakitzeko, aintzat hartuko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 4. apartatutik 6.era bitartean ezarritakoa, eta egoera bakoitzerako ezarritako irismena izango dute.

4.– No podrán ser beneficiarias de subvención las entidades en quienes concurra cualquiera de las circunstancias previstas en el apartado 2 del artículo 13 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones. La apreciación de estas circunstancias se llevará a cabo en el modo establecido en los apartados 4 a 6 del artículo 13 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y tendrán el alcance que para cada una se establece.

5.– Dirulaguntzak eman eta, hala badagokio, ordaindu ahal izateko, amaituta eduki behar dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta euskal administrazio instituzionala nahiz sektore publikoa osatzen duten administrazioetako edozeinek emandako izaera bereko dirulaguntza publikoak itzultzeko prozedura nahiz zehapen-prozedura guztiak, prozedura horiek oraindik izapidetzen ari badira behintzat.

5.– La concesión y, en su caso, el pago de las subvenciones, quedarán condicionados a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y por cualesquiera de las administraciones que conforman la administración institucional vasca y el sector público vasco se halle todavía en tramitación.

6.– Ezin izango dira agindu honetan araututako dirulaguntzen eta laguntzen deialdietara aurkeztu, kasuan kasuko zehapenak ezartzen duen aldian, genero-diskriminazioagatik zehapen administratiboa edo zigor-zehapena jaso duten pertsona juridikoak, ez eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera debeku horrekin zehatuak ere, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan xedatutakoaren arabera (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren testu bateginaren bidez onesten da dekretu hori).

6.– No podrán concurrir, durante el periodo que establezca la correspondiente sanción, a las convocatorias de las subvenciones y ayudas reguladas en la presente Orden, las personas jurídicas sancionadas administrativa o penalmente por incurrir en discriminación por razón de género ni las sancionadas con esta prohibición en virtud de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 50.5 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

5. artikulua.– Erakunde eskatzailearen zenbait eskakizun egiaztatzea.

Artículo 5.– Acreditación de determinados requisitos de la entidad solicitante.

1.– Laguntzak eskatzen dituzten erakundeek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela automatikoki egiaztatuko du organo kudeatzaileak, interesdunak horren aurka egiten ez badu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan xedatutakoaren arabera. Aurka eginez gero, erakundeak ziurtapena aurkeztu beharko du, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren erregelamendua onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 22. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

1.– El cumplimiento de las obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social por parte de las entidades solicitantes de las ayudas se verificará automáticamente por el órgano gestor, salvo que la interesada se opusiera a ello, conforme dispone el artículo 28.2 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas. En caso de oponerse, la entidad deberá aportar la certificación en los términos previstos en el artículo 22 del Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

2.– Eskaeretan aukera izango da laguntzen erakunde eskatzaileak berariaz adieraz dezan baimena ematen diola organo kudeatzaileari gainerako datu edo dokumentu guztiak lortu edo egiaztatzeko, hargatik eragotzi gabe Administrazio Publikoak egiaztapen, kontrol eta ikuskaritzaren alorrean dituen ahalmenak.

2.– Las solicitudes incluirán la posibilidad de que la entidad solicitante de la ayuda consienta expresamente que el resto de los datos o documentos sean obtenidos o verificados por el órgano gestor, sin perjuicio de las facultades de comprobación, control e inspección que tiene atribuidas la Administración Pública.

Baldin eta erakunde eskatzaileak, edozein unetan, horretarako eskubidea baliatu eta uko egiten badio bere datuak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6. artikuluaren 1. apartatuaren e) edo f) letretan xedatutakoaren arabera tratatzeari, xedapen horietan oinarritutako profilak egitea barne, tratamenduaren arduradunak datu pertsonalak tratatzeari utziko dio, baldin eta ez badu egiaztatzen tratatzeko, edo erreklamazioak egin, baliatu eta defendatzeko, legezko interes jakin batzuk gailentzen zaizkiela interesdunaren interes, eskubide eta askatasunei.

En el caso de que la entidad solicitante ejerza el derecho a oponerse en cualquier momento a que datos personales sean objeto de tratamiento basándose en lo dispuesto en el artículo 6, apartado 1, letras e) o f) del Reglamento (UE) 2016/679, del Parlamento Europeo y del Consejo, de 27 de abril de 2016, incluida la elaboración de perfiles sobre la base de dichas disposiciones, el responsable del tratamiento dejará de tratar los datos personales, salvo que acredite motivos legítimos imperiosos para el tratamiento que prevalezcan sobre los intereses, los derechos y las libertades del interesado, o para la formulación, el ejercicio o la defensa de reclamaciones.

3.– Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.6 eta 51.1 bis artikuluak aplikatuz (horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onetsi zen), honako betebehar hauek erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egiaztatuko dira:

3.– En aplicación de los artículos 50.6 y 51.1 bis del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, mediante una declaración responsable, se acreditarán, las siguientes obligaciones:

a) Erakunde eskatzaileak konpromisoa hartzen duela administrazioei zein beste erakunde publiko nahiz pribatuei xede bererako eskatzen eta haietatik lortzen dituen laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera nahiz bestelako baliabide guztien inguruko informazio guztia jakinarazteko, bai eta eskaerak aurkeztu diren dirulaguntza programetan BEZak ere dirulaguntza jaso dezakeen ala ez berariaz adieraztekoa ere.

a) Que la entidad solicitante se compromete a comunicar la solicitud y, en su caso, la obtención de subvenciones, ayudas, ingresos u otros recursos para la misma finalidad, procedentes de cualesquiera administraciones o entes tanto públicos como privados, incluyendo indicación expresa respecto a si el IVA es subvencionable o no en los programas subvencionables en los que se haya presentado solicitud.

b) Erakunde eskatzaileak eskaera egiten duen unean ordainduta dituela dirulaguntzen itzulketa-obligazioak.

b) Que la entidad solicitante, en el momento de la solicitud, se halla al corriente de pago de las obligaciones por reintegro de subvenciones.

c) Erakunde eskatzaileak dirulaguntza eskatzea erabaki duela eta dirulaguntzarekin ordainduko ez den partea finantzatzeko konpromisoa hartu duela.

c) Que la entidad solicitante ha acordado solicitar la subvención y se compromete a financiar la parte no cubierta por la misma.

d) Erakunde eskatzaileak konpromisoa hartzen duela dirulaguntza itzultzeko kokalekuaren berrerabilerak gainbalioak eragiten baditu edo diruz lagundutako jarduketaren kostua hirugarren bati arrakastaz jasanarazi bazaio, laguntzaren gehieneko zenbatekoraino.

d) Que la entidad solicitante se compromete a reintegrar la subvención en el caso de que la reutilización del emplazamiento produzca plusvalías o se le haya repercutido con éxito a un tercero el coste de la actuación subvencionada, hasta el importe máximo de la ayuda.

e) Erakunde eskatzaileak konpromisoa hartzen duela bere betebeharrak betetzen jarraitzeko dirulaguntzen prozedurak irauten duen bitartean, eskaera egiten denetik justifikatzen den arte.

e) Que la entidad solicitante se compromete a mantener el cumplimiento de sus obligaciones durante el período de tiempo que dure el procedimiento subvencional, desde la solicitud hasta la justificación.

f) Lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren lerroko proiektuen kasuan, kutsa dezaketen jarduerak jasan dituzten lurzoruak ikertzeko ekintzei dagokienez, erakunde eskatzaileak konpromisoa hartzen duela aurreikusitako erabilerarako Lurzoruaren Kalitatearen Adierazpena lortzeko jarduketak egiteko, 5 urteko gehieneko epean, salbu eta lurzoruaren kalitatearen adierazpen-prozedura amaitu aurretik saneamendu-jarduketak exekutatu behar direnean eta/edo egin behar den jarduketa-kronogramak epe horren luzapena justifikatzen duenean.

f) En el caso de los proyectos de la Línea de Suelos Contaminados y Protección del Suelo relativos a acciones de investigación de suelos que hayan soportado actividades potencialmente contaminantes, que la entidad solicitante se compromete a desarrollar las actuaciones dirigidas a la obtención de una Declaración de la Calidad del Suelo para el uso previsto en un plazo máximo de 5 años, salvo que sea necesaria la ejecución de actuaciones de saneamiento previamente a la culminación del procedimiento de declaración de la calidad del suelo y/o en el caso de que el cronograma de actuación que se tenga que llevar a cabo justifique la ampliación de este plazo.

g) Lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren lerroko proiektuen kasuan, kutsa dezaketen jarduerak jasan dituzten eraikuntzak eta industria-instalazioak ikertzeko ekintzei dagokienez, erakunde eskatzaileak konpromisoa hartzen duela jarduketa hori onesten denetik gehienez 2 urteko gehieneko epean berreskuratzeko.

g) En el caso de los proyectos de la Línea de Suelos Contaminados y Protección del Suelo relativos a acciones de investigación de edificaciones e instalaciones industriales que hayan soportado actividades potencialmente contaminantes, que la entidad solicitante se compromete a ejecutar la recuperación de las mismas en un plazo máximo de 2 años desde la aprobación de la citada actuación.

h) Ibilguetako hondakinak garbitzeko proiektuen kasuan, erakunde eskatzaileak eta Ura-Uraren Euskal Agentziak jarduketa horiek aurrez adostu dituztela, dagokion Lankidetza-protokoloa sinatuta.

h) En el caso de los proyectos de limpieza de residuos de cauces, que la entidad solicitante ha consensuado previamente dichas actuaciones con la Agencia Vasca del Agua Ura a través de la firma del oportuno Protocolo de Colaboración.

i) Tokiko ekoberrikuntzaren lerroko proiektuen kasuan, erakunde eskatzaileak konpromisoa hartzen duela proiektu bakoitzerako berariaz sortutako jarraipen teknikoko lantalde batek proiektua ikuska dezan eta lantalde horretan erabakitakoa betetzen laguntzeko eta bermatzeko.

i) En el caso de los proyectos de la Línea de Ecoinnovación Local, que la entidad solicitante se compromete a que el proyecto sea supervisado por un grupo de seguimiento técnico creado al efecto para cada uno de los proyectos, y a facilitar y garantizar el cumplimiento de lo que se acuerde en dicho grupo.

j) Jasangarritasunerako Hezkuntzaren lerroari dagokionez, erakunde eskatzaileak Eskolako Agenda 21 ezartzen ari den bere lurraldeko ikastetxeren batekin koordinatzeko konpromisoa hartzen du.

j) En el caso de la Línea de Educación para la Sostenibilidad, que la entidad solicitante se compromete a coordinarse con algún centro educativo de su territorio que este implantando la Agenda 21 Escolar.

k) Asteklima 2022 lerroaren kasuan, erakunde eskatzaileak konpromisoa hartzen duela Euskadiko 2022ko Klima eta Energiaren Asterako berariaz sortutako formatuak eta zabalkunde-materialak erabiltzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan eskuragarri egongo direnak, eta egin beharreko ekitaldiaren amaierako ezaugarrien berri emateko, horretarako dagoen inprimakia erabiliz (egoitza elektronikoaren bidez eskuragarri).

k) En el caso de la Línea Asteklima 2022, que la entidad solicitante se compromete a utilizar los formatos y materiales de difusión creados expresamente para la Semana de Clima y Energía en Euskadi 2022 que estarán disponibles en la sede electrónica de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y a reportar las características finales del evento a celebrar empleando para ello el formulario al efecto que estará disponible a través de sede electrónica.

Baita honako eskakizun hauek ere:

Y los siguientes requisitos:

a) Erakunde eskatzaileak ez duela zigor- edo administrazio-bidetik laguntza edo dirulaguntza publikorik jaso ahal ez izateko zehapenik, eta ez dagoela dirulaguntza publikoak jasotzeko ezgaitzen duen inolako legezko debekuren kasuan.

a) Que la entidad solicitante no se halla sancionada administrativa o penalmente con la pérdida de la posibilidad de obtención de ayudas o subvenciones públicas o no estar incursa en alguna prohibición legal que inhabilite para ello.

b) Erakunde eskatzailea ez dagoela sartuta (edo, sartuta egon arren, amaituta dagoela) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta euskal administrazio instituzionala eta sektore publikoa osatzen duten administrazioetako edozeinek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasitako edozein itzulketa- edo zehapen-prozeduratan.

b) Que la entidad solicitante no está incursa o, habiendo estado incursa, ya ha culminado cualquier procedimiento de reintegro o sancionador iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y por cualesquiera de las administraciones que conforman la administración institucional vasca y el sector público vasco.

c) Eskualde-erakundeak parte hartzen duten udalerrietako alkateek dirulaguntzaren xede den jarduketa egiteko espresuki izendatuak izan direla.

c) Que las entidades comarcales han sido designadas expresamente por los alcaldes y alcaldesas de los municipios participantes para la realización de la actuación para la que se solicita la subvención.

d) Baldin eta erakunde eskatzailea tokiko merkataritza-sozietate bat, tokiko garapen-agentzia bat, tokiko partzuergo bat eta tokiko fundazio publiko bat bada, kapital sozial publikokoa dela, bazkide gehienak udalak direla, eta udalerri partaideek izendatu dituztela dirulaguntza eskatzea eragin duen jarduketa egiteko.

d) En el caso de que la entidad solicitante sea una sociedad mercantil local, agencia de desarrollo local, consorcio local y fundación pública local, que su capital social es de titularidad pública, que sus socios son mayoritariamente ayuntamientos y que han sido designadas por los municipios participantes para la realización de la actuación para la que se solicita la subvención.

Era berean, erakunde eskatzaileak adierazi behar du egiazkoak direla eskaeran eta harekin batera aurkeztutako dokumentuetan agertzen diren datuak, eta betetzen dituela, orobat, dirulaguntza jasotzeko indarrean dagoen araudian ezarritako eskakizunak.

Asimismo, la entidad solicitante manifestará que son ciertos los datos contenidos en la solicitud y documentación que le acompaña y que cumple con los requisitos establecidos en la normativa vigente para ser beneficiaria de estas ayudas.

Erantzukizunpeko aitorpenean biltzen diren puntuen egiazkotasuna dokumentazio ordezkatua aurkeztuta egiaztatu beharko da, eta hori laguntza edo dirulaguntza emateko prozeduraren ebazpena eman baino lehenago egin beharko dute erakunde onuradun gisa aurkezten direnek.

La acreditación de la veracidad de los extremos contenidos en la declaración responsable deberá ser acreditada, mediante la aportación de la documentación sustituida, con anterioridad a la resolución del procedimiento de concesión de la subvención por quienes se propongan como entidades beneficiarias.

Dirulaguntzen deialdi hau kudeatzeaz arduratzen den organoak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzak, edozein unetan eskatu ahal izango du erantzukizunpeko adierazpenean jasotako betebeharrak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioa.

El órgano encargado de la gestión de la presente convocatoria de subvenciones, la Dirección de Patrimonio Natural y Cambio Climático de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco, podrá requerir en cualquier momento que se aporte la documentación que acredite el cumplimiento de las obligaciones recogidas en la declaración responsable.

Erantzukizunpeko adierazpen bati eransten zaion edozein datu edo informazio zehatza ez bada, faltsua bada edo falta bada, edo erantzukizunpeko adierazpena aurkezten ez bada, edo adierazitakoa betetzen dela egiaztatzeko eskatzen den dokumentazioa aurkezten ez bada, ezin izango da diruz lagundutako jarduketarekin jarraitu egitate horiek jakiten diren unetik bertatik, egon daitezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak alde batera utzi gabe.

La inexactitud, falsedad u omisión, de carácter esencial, de cualquier dato o información que se incorpore a una declaración responsable, o la no presentación de la declaración responsable, o de la documentación que sea en su caso requerida para acreditar el cumplimiento de lo declarado, determinará la imposibilidad de continuar con la actuación subvencionada desde el momento en que se tenga constancia de tales hechos, sin perjuicio de las responsabilidades penales, civiles o administrativas a que hubiera lugar.

6. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen gastuak.

Artículo 6.– Gastos subvencionables.

1.– Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, lehen artikuluan ezarritako ekintzak exekutatzeko egindako gastuak izango dira diruz lagundu daitezkeen gastuak. Edonola ere, proiektua exekutatzeko aldian egindako gastuak bakarrik lagunduko dira diruz.

1.– Tendrán la consideración de gastos subvencionables, de conformidad con lo establecido en el artículo 31 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, aquellos derivados de la ejecución de las acciones establecidas en el artículo primero. En cualquier caso, solo se subvencionarán gastos ejecutados durante el periodo de ejecución del proyecto.

2.– Ez dira diruz lagunduko honako gastu hauek:

2.– No serán subvencionables los siguientes gastos:

a) Diruz laguntzen diren ekintzen balio erantsiaren gaineko zergari dagozkionak.

a) Los relativos al impuesto sobre el valor añadido de las acciones objeto de subvención.

b) Komunikazio-, partaidetza-, informazio- edo sentsibilizazio-kanpainei dagozkienak, Agindu honetako 2. artikuluan berariaz adierazten diren ekintzetan salbu.

b) Los relativos a campañas de comunicación, participación, información o sensibilización, excepto en las acciones en las que se haya mencionado expresamente en el artículo 2 de la presente Orden.

c) Lursailak erostera bideratutakoak, salbu eta Natura-ondarearen lerroan diruz lagundutako ekintzen kasuan izan ezik eta 2.2.c) artikuluan jasotako baldintzen arabera.

c) Los relativos a adquisición de terrenos, excepto en las acciones subvencionadas en la Línea de Patrimonio Natural y bajo las condiciones descritas en el artículo 2.2.c).

d) Lurgaineko balioa edo ustiapen-balioa, kasuan kasuko lursailean mozketa egin, eta lortutako zura saldu egiten bada, kontzeptu horrek diru-sarrerak eragingo lituzke-eta proiektuaren barnean.

d) El valor del vuelo o valor de explotación en caso de que se proceda a la tala del terreno en cuestión y venta de la madera obtenida, puesto que este concepto supone un ingreso en el conjunto del proyecto.

e) Erakunde onuradunaren plantillako langileei dagozkien gastuak, eta diruz lagundu ezin diren gainerako gastuak, dirulaguntzei buruzko araudian ezarritakoari jarraikiz.

e) Los gastos correspondientes a personal en plantilla de la entidad beneficiaria, y el resto de gastos considerados no subvencionables, de acuerdo a lo que establece la legislación sobre subvenciones.

f) Inpaktua murrizterik lortzen ez duten edo ingurumen-hobekuntzarik ez dakarten gastuak.

f) Los gastos que no redunden en una reducción del impacto o en una mejora ambiental.

g) Tokiko ekoberrikuntzaren lerroan, azpiegitura eraikitzea dakarten jarduketak, baldin eta ez badira kontuan hartu hiri-ingurumena hobetzeko irizpideak, irizpide ekologikoak eta hiriko ingurumena hobetzeko irizpideak, ez badira paisaian txertatzeko eta natura-ingurunearen gaineko inpaktuak txikiagotzeko ahaleginak egin, edo ez badira natura-ingurunearen kontserbazioarekin bateragarriak.

g) En el caso de la Línea de Ecoinnovación Local, las actuaciones que supongan la construcción de una infraestructura en la que no se hayan tenido en cuenta criterios de mejora del medio ambiente urbano, buscando su integración en el paisaje y minimizando los impactos sobre el medio natural o que no sean compatibles con la conservación o mejora de la biodiversidad.

h) Beharrezkoak ez diren gastuak, arrazoizkoak ez direnak edo gehiegizkoak direnak, ekonomiaren eta kostu-eraginkortasun erlazioaren printzipioen arabera. Gastu horiek Agindu honen 15. artikuluan ezarritako organo ebaluatzaileak zehaztuko ditu. Zehazki, klima-aldaketaren lerroko proiektuen esparruan, karbonoa xurgatzeko proiektuen arloko ekintzei dagokienez zehazki, neurrigabeko gastutzat hartuko dira kanpoko laguntza eta azterketen gastuak, baldin eta aurrekontu globalaren % 30 baino handiagoak badira.

h) Los gastos innecesarios o los que se consideren como no razonables o desmesurados, en función de los principios de economía y de relación coste-eficacia. Estos gastos serán, en su caso, determinados por el órgano evaluador establecido en el artículo 15 de la presente Orden. En concreto, en el marco de los proyectos de la Línea de Cambio Climático, en lo que se refiere a las acciones relativas a proyectos de absorción de carbono, tendrán la consideración de gastos desmesurados los gastos de asistencia externa y estudios que superen el 30 % del presupuesto global.

Biodibertsitatearen lerroan eta Ibaiertzetako eta ibilguetako hondakin-bilketaren lerroan, gastu neurrigabe gisa hartuko dira laguntza teknikora (proiektuaren definizioa, jarraipena eta kudeaketa) eta azterketetara bideratutako gastuak, aurrekontu globalaren % 30 baino handiagoak badira, eta/edo komunikazio- eta sentsibilizazio-ekintzetara bideratutako gastuak, horiek aurrekontu osoaren % 10 gainditzen badute, bi kasuetan lursailak erosteko erabili den kantitatea kontuan hartu gabe (hala badagokio). Horri dagokionez, exekutatzen diren ekintzekin zuzenean lotutako azterketak eta komunikazio-ekintzak baino ez dira diruz laguntzekoak izango, betiere beharrezkoak direla behar bezala justifikatuta.

En las sublíneas de biodiversidad y de limpieza de residuos de riberas y cauces, tendrán la consideración de gastos desmesurados los gastos asignados a asistencia técnica (definición, seguimiento y gestión del proyecto) y estudios que superen el 30 % del presupuesto global y/o los asignados a acciones de comunicación y sensibilización que superen el 10 % del presupuesto global, sin tener en cuenta en ninguno de los dos casos la cantidad destinada a la adquisición de terrenos (en caso de que la haya). A este respecto, solo serán subvencionables los estudios y acciones de comunicación directamente relacionados con las acciones que se ejecuten, y siempre y cuando se justifique suficientemente su necesidad.

Era berean, biodibertsitatearen azpilerroan, alferrikako gastutzat hartuko dira inpaktua murriztea eta/edo ingurumen-hobekuntzarik ez dakarten erabilera publikoko ekipamendu-obren gastuak.

Del mismo modo, en la sublínea biodiversidad, tendrán la consideración de gastos innecesarios los gastos relativos a obras de equipamiento de uso público que no impliquen reducción del impacto y/o una mejora ambiental.

Ekonomia zirkularraren lerroan, neurririk gabeko gastutzat joko dira sentsibilizaziorako gastuak, aurrekontu globalaren % 20 gainditzen badute.

En Línea de Economía Circular, tendrán la consideración de gastos desmesurados los gastos asignados a sensibilización que superen el 20 % del presupuesto global.

3.– Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroan, Agindu honetako 2. artikuluan deskribatutako Tokiko Agenda 21en edo Tokiko 2030 Agendaren eta Eskola Agenda 21en koordinazio-proiektuak gauzatzeko kostuak bakarrik lagunduko dira diruz.

3.– En la Línea de Educación para la Sostenibilidad, se consideran subvencionables exclusivamente los costes asociados a la realización de los proyectos de coordinación de la Agenda Local 21 o la Agenda 2030 Local y la Agenda 21 Escolar descritos en el artículo 2 de la presente Orden.

4.– Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikulua betez, azpikontratatu ahal izango dira diruz lagundutako jarduera guztiak.

4.– En virtud del artículo 29 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, podrá ser objeto de subcontratación el cien por cien de las actividades subvencionadas.

7. artikulua.– Dirulaguntza-eskaerak eta diruz lagundu daitezkeen proiektuak aurkezteko mugak.

Artículo 7.– Limitación en la presentación de solicitudes de subvención y proyectos subvencionables.

1.– Ez dago mugarik eskaerak aurkezteko, jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroan izan ezik, artikulu honen 3. apartatuan azaldu bezala.

1.– No existe limitación de presentación de solicitudes, salvo en la Línea de Educación para la Sostenibilidad, tal y como se describe en el apartado 3 del presente artículo.

Lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren lerroan, erakunde eskatzaileak eskaera bat baino gehiago aurkeztu badu, dirulaguntza eman ahal izango da soilik kokaleku artifizializatu hutsen inbentarioa egiteko eta, gainerako tipologietan, puntuaziorik handiena izan duten bi jarduketetarako, betiere lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak dituzten lurzoruen inbentariokoez bestelako kokalekuei badagozkie.

En la Línea de Suelos Contaminados y Protección del Suelo, en el supuesto de que la entidad solicitante haya presentado más de una solicitud, se podrá conceder subvención para la realización del inventario de emplazamientos artificializados vacantes y las dos actuaciones, de entre las tipologías restantes, que hayan obtenido mayor puntuación, siempre que se refieran a emplazamientos diferentes a efectos del inventario de suelos con actividades o instalaciones potencialmente contaminantes del suelo.

Klima-aldaketaren lerroan, erakundeak eskaera bat baino gehiago aurkeztu badu, dirulaguntza eman ahalko da soilik klima eta energiako plana egiteko eta, gainerako tipologietan, puntuaziorik handiena izan duen jarduketarako.

En la Línea de Cambio Climático, en el supuesto de que la entidad haya presentado más de una solicitud, solo se podrá conceder subvención para la realización del plan de clima y energía y para la actuación de entre las tipologías restantes que haya obtenido mayor puntuación.

Natura-ondarearen lerroan, erakundeak eskaera bat baino gehiago aurkeztu badu, puntuaziorik handiena lortu duen jarduketari bakarrik eman ahal izango zaio dirulaguntza.

En la Línea de Patrimonio Natural, en el supuesto de que la entidad haya presentado más de una solicitud, solo se podrá conceder subvención para la actuación que haya obtenido mayor puntuación.

Ekonomia zirkularraren lerroan, erakundeak eskaera bat baino gehiago aurkeztu badu, dirulaguntza eman ahalko da soilik egiturazko zuntz-zementuarekin lotutako jarduketa bat egiteko eta, gainerako tipologietan, puntuaziorik handiena izan duten bi jardueretarako.

En la Línea de Economía Circular, en el supuesto de que la entidad haya presentado más de una solicitud, solo se podrá conceder subvención para la realización de una actuación relacionada con el fibrocemento estructural y las dos actuaciones, de entre las tipologías restantes, que hayan obtenido mayor puntuación.

Tokiko ekoberrikuntzaren lerroan, erakundeak eskaera bat baino gehiago aurkeztu badu, puntuaziorik handiena lortu duten bi jarduketei eman ahal izango zaie dirulaguntza.

En la Línea de Ecoinnovación Local, en el supuesto de que la entidad haya presentado más de una solicitud, se podrá conceder subvención para la realización de las dos actuaciones que hayan obtenido mayor puntuación.

2.– Lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren lerroan, deialdi berean ezin izango dira aurkeztu kokaleku bera aztertzeko edo proiektua idatzi eta, ondoren, berreskuratzeko eskaerak, salbu eta lanak oso aurreratuta badaude eta Lurzoruaren Kalitatearen Adierazpenaren izapidea hasteko behar den dokumentazioa aurkeztu badute dirulaguntzaren eskaera aurkeztu aurretik.

2.– En la Línea de Suelos Contaminados y Protección del Suelo, no podrán presentarse en la misma convocatoria solicitudes para la investigación o para la redacción del proyecto de recuperación y para la posterior recuperación referidas a un mismo emplazamiento, salvo que el avance de los trabajos sea tal que se haya presentado la oportuna documentación para el inicio del trámite de la Declaración de la Calidad del Suelo antes de la presentación de la solicitud de subvención.

3.– Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroan, dirulaguntza jasotzeko eskaera bakarra aurkeztu ahal izango du erakunde bakoitzak. Erakundeek ezin izango dute eskaerarik banaka aurkeztu, beren lurralde-eremuan zerbitzu hori ematen duen udalaz gaindiko beste erakunde batek jarduten badu.

3.– En la Línea de Educación para la Sostenibilidad, solo se podrá presentar una solicitud de subvención por entidad. No podrán presentar solicitud de modo individual las entidades en cuyo ámbito territorial actúe otra entidad supramunicipal que le preste ese servicio.

Ezarritako mugak kontuan hartzen ez badira, erakunde eskatzaileari eskaeran egindako akatsa konpontzeko eskatuko zaio. Akatsak konpontzen ez baditu, erakunde eskatzaileak laguntza-eskaera guztietan atzera egin duela ulertuko da, gorago ezarritako mugak kontuan izan gabe.

En el caso de que no se tenga en cuenta el límite establecido, se requerirá a la entidad solicitante que subsane su solicitud. En caso contrario, se tendrá a la entidad solicitante por desistida de todas las solicitudes de ayuda que hubiera formulado sin observar los límites anteriormente establecidos.

4.– Udalerri bera ordezkatzen duten erakunde onuradun desberdinek ezingo dute proiektu berari buruzko eskaerarik aurkeztu, nahiz eta proiektuaren fase desberdinetarako izan.

4.– No podrán solicitar subvención para la ejecución de un mismo proyecto, aunque se refiera a diferentes fases del mismo, diferentes entidades beneficiarias que representen a un mismo municipio.

5.– Diruz laguntzeko moduko gastuaren zenbatekoak gainditzen baditu Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legean (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egiten du Espainiako ordenamendu juridikora) ezarritako zenbatekoak, gutxienez hornitzaile desberdinen hiru eskaintza eskatu beharko ditu onuradunak obrarako, zerbitzua emateko edo ondasuna entregatzeko konpromisoa hartu aurretik, salbu eta haien ezaugarri bereziengatik merkatuan ez badaude halakoak egiten, ematen edo hornitzen dituzten behar adina erakunde edo gastua dirulaguntza baino lehen egin bada.

5.– Cuando el importe del gasto subvencionable supere las cuantías establecidas en la Ley 9/2017, de 8 de noviembre, de Contratos del Sector Público, por la que se transponen al ordenamiento jurídico español las Directivas del Parlamento Europeo y del Consejo 2014/23/UE y 2014/24/UE, de 26 de febrero de 2014, el beneficiario deberá solicitar como mínimo tres ofertas de diferentes proveedores, con carácter previo a la contracción del compromiso para la obra, la prestación del servicio o la entrega del bien, salvo que por sus especiales características no exista en el mercado suficiente número de entidades que los realicen, presten o suministren, o salvo que el gasto se hubiere realizado con anterioridad a la subvención.

Aurkeztutako eskaintzen artean egindako hautaketa –dirulaguntzaren justifikazioan, edo, hala badagokio, dirulaguntzaren eskaeran aurkeztu beharko dira– efizientzia- eta ekonomia-irizpideen arabera egingo da. Hautaketa memoria batean justifikatu beharko da proposamen ekonomiko onuragarriena aukeratzen ez denean.

La elección entre las ofertas presentadas, que deberán aportarse en la justificación, o, en su caso, en la solicitud de subvención, se realizará conforme a criterios de eficiencia y economía, debiendo justificarse expresamente en una memoria la elección cuando no recaiga en la propuesta económica más ventajosa.

6.– Ondasun inbentariagarriak eskuratu, eraiki, birgaitu eta hobetuz gero, hala nola bidegorriak eta baliokideak edo lursailak, honako arau hauei jarraituko zaie:

6.– En el supuesto de adquisición, construcción, rehabilitación y mejora de bienes inventariables, como bidegorris y equivalentes o terrenos, se seguirán las siguientes reglas:

a) Onuradunak dirulaguntza eman zen xede zehatzerako erabili beharko ditu ondasunak 10 urteko epean.

a) El beneficiario deberá destinar los bienes al fin concreto para el que se concedió la subvención por un período de 10 años.

Erregistro publiko batean inskriba daitezkeen ondasunen kasuan, eskrituran jaso beharko da inguruabar hori eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa; alderdi horiek dagokion erregistro publikoan inskribatu beharko dira.

En el caso de bienes inscribibles en un registro público, deberá hacerse constar en la escritura esta circunstancia, así como el importe de la subvención concedida, debiendo ser objeto estos extremos de inscripción en el registro público correspondiente.

b) Aurreko paragrafoan aipatutako xede-betebeharra ez betetzea, edozein kasutan ondasuna besterendu edo kargatuz gero, itzultzeko arrazoia izango da, eta ondasuna itzulketa ordaintzeari atxikita geratuko da haren edukitzailea edozein dela ere, salbu eta erregistroko fede publikoak babestutako hirugarren bat denean edo ondasunak fede onez eta titulu zuzenarekin edo merkataritzako nahiz industriako establezimenduarekin eskuratu direla justifikatzen denean, inskribatzeko modukoak ez diren ondasun higigarrien kasuan.

b) El incumplimiento de la obligación de destino referida en el párrafo anterior, que se producirá en todo caso con la enajenación o el gravamen del bien, será causa de reintegro, quedando el bien afecto al pago del reintegro cualquiera que sea su poseedor, salvo que resulte ser un tercero protegido por la fe pública registral o se justifique la adquisición de los bienes con buena fe y justo título o en establecimiento mercantil o industrial, en caso de bienes muebles no inscribibles.

8. artikulua.– Beste dirulaguntza batzuekiko bateragarritasuna.

Artículo 8.– Compatibilidad con otras subvenciones.

Agindu honek arautzen dituen dirulaguntzak bateragarriak izango dira helburu bererako erakunde honek edo beste edozein erakunde publiko zein pribatuk eman litzakeen beste dirulaguntza batzuekin; betiere, horren ondorioz gainfinantzaketarik sortzen ez bada. Gainfinantzaketarik izanez gero, dirulaguntzaren zenbatekoa dagokion gehieneko mugaraino murriztuko da.

La concesión de las subvenciones reguladas por la presente Orden será compatible con aquellas otras que, teniendo el mismo fin, pudieran ser otorgadas por esta u otras instituciones públicas o privadas, siempre que de ello no se derive sobrefinanciación. En caso de producirse esta, se reducirá el importe de la subvención hasta el límite máximo que corresponda.

9. artikulua.– Eskaerak formalizatzea eta aurkezteko epeak.

Artículo 9.– Formalización de solicitudes y plazos de presentación.

1.– Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera eta 2022ko uztailaren 29 arte, egun hori barne.

1.– El plazo de presentación de solicitudes será desde el día siguiente al de la publicación de la presente Orden en el Boletín Oficial del País Vasco hasta el 29 de julio de 2022, este incluido.

2.– Bitarteko elektronikoak erabilita aurkeztu ahal izango dira eskaerak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan.

2.– Las solicitudes se presentarán por medios electrónicos en la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

a) Lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren lerroan: https://www.euskadi.eus/servicios/0121209

a) En la Línea de Suelos Contaminados y Protección del Suelo: https://www.euskadi.eus/servicios/0121209

b) Klima-aldaketaren lerroan: https://www.euskadi.eus/servicios/1009409

b) En la Línea de Cambio Climático: https://www.euskadi.eus/servicios/1009409

c) Natura-ondarearen lerroan: https://www.euskadi.eus/servicios/1009510

c) En la Línea de Patrimonio Natural: https://www.euskadi.eus/servicios/1009510

d) Ekonomia zirkularraren lerroan: https://www.euskadi.eus/servicios/1046906

d) En la Línea de Economía Circular: https://www.euskadi.eus/servicios/1046906

e) Tokiko ekoberrikuntzaren erroan: https://www.euskadi.eus/servicios/1215801

e) En la Línea de Ecoinnovación Local: https://www.euskadi.eus/servicios/1215801

f) Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroan: https://www.euskadi.eus/servicios/1009610

f) En la Línea de Educación para la Sostenibilidad: https://www.euskadi.eus/servicios/1009610

g) Asteklima 2022ko lerroan: https://www.euskadi.eus/servicios/1215901

g) En la Línea de Asteklima 2022: https://www.euskadi.eus/servicios/1215901

Helbide horretan eskuratu ahal izango dira eskaera-orria, erantzukizunpeko adierazpenaren eredua eta inprimakien ereduak, eta eskaerak modu telematikoan aurkezten eta justifikatzen laguntzeko beharrezkoa den dokumentazioa.

En esta dirección se encontrará disponible el formulario de solicitud, el modelo de declaración responsable y los modelos de formularios que se mencionan a continuación, así como información encaminada a facilitar la presentación y justificación de las solicitudes de forma telemática.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio- eta sinadura-bitarteko elektronikoak helbide honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/

Los medios de identificación y firma electrónica admitidos en la sede electrónica de la administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco están accesibles en la siguiente dirección: https://www.euskadi.eus/certificados-electronicos

3.– Bitarteko elektronikoen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoan izapideak egiteko ordezkari bat izendatu behar bada, pertsona horrek alta emanda egon beharko du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko Ordezkarien Erregistro Elektronikoan (https://www.euskadi.eus/ordezkarien-erregistro-elektronikoa/web01-sede/eu/)

3.– Cuando sea preciso otorgar la representación a otra persona para que actúe, por medios electrónicos, ante la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco, se deberá estar dado de alta en el Registro Electrónico de Apoderamientos de la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco (https://www.euskadi.eus/representantes)

4.– Eskaera aurkeztu ondoko izapideak «Nire karpeta» aplikazioan egin eta jakinaraziko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta)

4.– Los trámites posteriores a la solicitud, se realizarán y notificarán a través de «Mi Carpeta», en la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco (https://www.euskadi.eus/micarpeta)

10. artikulua.– Datu pertsonalen babesa.

Artículo 10.– Protección de datos de carácter personal.

1.– Datuak Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren eta aplikatzekoa den gainerako araudiaren arabera tratatuko dira.

1.– Los datos serán tratados conforme a la Ley Orgánica 3/2018, de 5 de diciembre, de Protección de Datos Personales y garantía de los derechos digitales, y demás normativa aplicable al efecto.

2.– Datu pertsonalak «Ondarea babesteko eta Klima Aldaketa Sustatzeko Laguntzak» izeneko tratamendu-jardueran sartu eta tratatuko dira.

2.– Los datos de carácter personal serán tratados e incorporados a la actividad de tratamiento denominada «Ayudas en materia de protección del Patrimonio y Cambio Climático».

– Arduraduna: Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila.

– Responsable: Dirección de Patrimonio Natural y Cambio Climático, Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente.

– Helburua: Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzaren dirulaguntzak, bekak eta laguntzak kudeatzea. Garapen jasangarria; ingurumen-hezkuntza; ingurumen-boluntariotza; ingurumen-arloko ezagutza sortzea; lurraldea zaintzeko akordioak.

– Finalidad: gestión de las subvenciones, becas y ayudas de la Dirección de Patrimonio Natural y Cambio Climático Desarrollo sostenible; Educación ambiental; voluntariado ambiental; generación de conocimiento en materia ambiental; acuerdos de custodia del territorio.

– Legitimazioa: interes publikoaren alde edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak gauzatzearen alde egindako misio bat betetzeko beharrezko tratamendua.

– Legitimación: tratamiento necesario para el cumplimiento de una misión realizada en interés público o en el ejercicio de poderes públicos conferidos al responsable del tratamiento.

– Hartzaileak: ez da aurreikusten datuak komunikatzea.

– Destinatarios: no se prevé comunicación de datos.

– Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian jasotzen diren beste eskubide batzuk ere.

– Derechos: Usted tiene derecho a acceder, rectificar y suprimir los datos, así como otros derechos que se recogen en la información adicional.

– Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarria kontsulta dezakezu gure web-orrian: www.euskadi.eus/clausulas-informativas/web01-sedepd/es/transparencia/093300-capa2-es.shtml

– Información adicional: puede consultar la información adicional y detallada sobre Protección de Datos en nuestra página web: www.euskadi.eus/clausulas-informativas/web01-sedepd/es/transparencia/093300-capa2-es.shtml

– Araudia:

– Normativa:

• Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES)

• Reglamento General de Protección de Datos (eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES)

• 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2018-16673)

• Ley Orgánica 3/2018, de 5 de diciembre, de Protección de Datos Personales y garantía de los derechos digitales (www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2018-16673)

11. artikulua.– Zer dokumentu aurkeztu behar den eskaerarekin batera.

Artículo 11.– Documentación a aportar junto a la solicitud.

1.– Erakunde eskatzailearen ezaugarriak eta garatu nahi den jarduketa kontuan hartuta, eskaera guztiekin batera, ezinbestez, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira. Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren egoitza elektronikoan eskuragarri egongo dira inprimakien ereduak eta aurkeztu beharreko proiektuen gutxieneko edukien aurkibideak:

1.– Todas las solicitudes se acompañarán, con carácter obligatorio, de la siguiente documentación en consonancia con las características de la entidad solicitante y de la actuación a desarrollar. Los modelos de formularios e índices de contenidos mínimos de los proyectos a presentar estarán disponibles en la sede electrónica de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco:

a) Erantzukizunpeko adierazpena, behar bezala sinatuta.

a) Declaración responsable debidamente firmada.

b) «Oinarrizko eta harremanetarako datuen» inprimakia.

b) Formulario «Datos básicos y de contacto».

c) Laguntza eskatzen den jarduketa-lerroari dagokion «Aurrekontua» inprimakia, behar bezala beteta. Aurrekontua kontu-sailen arabera banakatu beharko da, kontzeptuak argi bereizita.

c) Formulario «presupuesto» correspondiente a la línea de actuación para la que se solicita la ayuda, debidamente cumplimentado. El presupuesto deberá estar desglosado por partidas diferenciando claramente cada uno de los conceptos.

d) «Proiektuaren memoria» inprimakia edo, hala badagokio, laguntza eskatu den jarduketa-lerroari dagozkion proiektu-memorietako gutxieneko edukien aurkibidea. Beharrezkoak diren eremu guztiak bete beharko dira, dirulaguntza eskatzen den proiektu motaren arabera. Zehazki, «Memoriaren proiektua» inprimakiaren barnean, lerroaren arabera, honako hauek adierazi beharko dira nahitaez: inpaktuaren murrizketako parametro gakoa edo gakoak, kalkulu-metodoaren xehetasunak eta kontserbazio-egoeraren hobekuntza, natura-ondarearen lerroaren kasuan.

d) Formulario «Memoria del proyecto» o, en su caso, índice de contenidos mínimos de las memorias de los proyectos correspondiente a la línea de actuación para la que se solicita la ayuda. Se habrán de completar obligatoriamente los campos señalados como tal según cada tipología de proyecto para el que se solicite subvención. En particular, dentro del formulario «Memoria del proyecto», y en función de la línea, se indicará con carácter obligatorio, el o los parámetros clave de la reducción de impacto, el detalle del método de cálculo, así como la mejora del estado de conservación, en el caso de la Línea de Patrimonio Natural.

Aurkeztutako dokumentazio gehigarriak ebaluazio teknikorako kontuan izan behar den informazioa badu, nahitaezko bi inprimaki horien apartatuetan berariaz adierazi beharko da zein den dokumentazio gehigarri horretan kontsultatu behar den informazioa (apartatua, kapituluak eta abar).

En el caso de que la documentación adicional aportada contenga información que deba tenerse en cuenta para la evaluación técnica, se deberá indicar específicamente en los apartados correspondientes de ambos formularios obligatorios cuál es la información concreta a consultar de dicha documentación adicional (apartado, capítulos, etc.)

e) «Kokalekua» inprimakia: Kokaleku batean jardutea proposatzen den kasuetan, erakunde eskatzaileak esku-hartzea exekutatuko den lurzati(ar)en mugen identifikazio georreferentziatua aurkeztu beharko du. Proiektuaren kokapen zehatzari buruzko informazioa eman beharko da; ahal dela, jarduketaren xede den lurzati(ar)en katastro-erreferentzia (SIGPAC), edo, bestela, kokalekuaren kokapen zehatzari buruzko beste informazioren bat (UTM30N ETRS89 koordenatuak, etab.).

e) Formulario «emplazamiento»: en aquellos casos en los que se plantee actuar sobre un emplazamiento, la entidad solicitante deberá presentar la identificación georreferenciada de los límites de la/s parcela/s en la que se va a ejecutar la intervención. Se deberá facilitar información de la ubicación exacta del proyecto, preferentemente la referencia catastral (SIGPAC) de la parcela o parcelas sobre las que se va a actuar o, en su defecto, otra información que permita la localización exacta del emplazamiento (coordenadas UTM30N ETRS89, etc.)

f) Lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren lerroko eskaeren kasuan, erakunde onuradunak kokalekua titulartasun publikokoa dela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du. Halaber, titulartasun publiko hori noiz eskuratu zen argitu beharko du, eta kokalekuaren zer ehuneko den udalaren titulartasunekoa ere bai. Aurreko eskakizunak, baita, hala badagokio, Agindu honen 2.2.a) artikuluan aurreikusitako salbuespenak ere, horien berri ematen duen egiaztagiriaren bidez (edo egiaztatzeko balio duen beste edozein dokumenturen bidez) justifikatu ahal izango dituzte.

f) En el caso de solicitudes de la Línea de Suelos Contaminados y Protección del Suelo, la entidad beneficiaria deberá presentar documentación acreditativa de la titularidad pública del emplazamiento, así como de la fecha desde la que se ostenta la titularidad pública y el porcentaje del emplazamiento que es de titularidad municipal. Los requisitos anteriores, así como, en su caso, las excepciones previstas en el artículo 2.2.a) de la presente Orden, podrán justificarse mediante documento acreditativo (o cualquier medio documental acreditativo) en el que consten tales extremos.

Lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren lerroko eskaeretan, jarduketa egingo den kokalekuaren titulartasuna udalarena ez bada, jarduketaren premia egiaztatu beharko da, eta, behar izanez gero, diruz lagundutako jarduketa garatuko den kokalekuan jarduteko gaikuntza-titulua egiaztatuko da.

En el caso de solicitudes de la Línea de Suelos Contaminados y Protección del Suelo, cuando el emplazamiento donde se vaya a actuar no sea de titularidad municipal, deberá acreditarse la necesidad de la actuación, y, en su caso, deberá acreditarse el título habilitante para desarrollar la actuación en el emplazamiento objeto de ayuda.

g) Berotegi-efektuko gasen isuriak murriztera bideratutako klima-aldaketaren lerroko ekintzei dagokienez, dirulaguntza eskatzen den jarduketari dagokion isuri-murrizketa zehazteko egindako hipotesiak, kalkuluak edo estimazioak jasota eta horiek azalduta dauden frogagiria atxiki beharko da.

g) En el caso de las acciones de la Línea de Cambio Climático relativas a acciones de reducción de las emisiones de gases de efecto invernadero y de contaminantes a la atmósfera, se deberá adjuntar un documento justificativo en el que se desarrollarán las hipótesis, cálculos o estimaciones realizadas para determinar la reducción de emisiones correspondiente a la actuación para la que se solicita la subvención.

h) Karbonoa xurgatzeko proiektuei buruzko klima-aldaketaren lerroko ekintzei dagokienez, proiektuaren iraunaldiko karbono-xurgapenak zehazteko egindako kalkuluak edo estimazioak jasotzen dituen frogagiria atxiki beharko da. Xurgapenen ex ante kalkulua egiteko metodologia egokia eduki ezean, hori egiteko behar diren datuak erantsi beharko dira, hau da, kokapena (koordenatuak), azalera, landatu beharreko espezieak eta landaketa-esparrua, bai eta hektareako oin kopurua eta erabilera mota ere. Jarduketak irauteko konpromisoaren egiaztagiria ere erantsi beharko da.

h) En el caso de las acciones de la Línea de Cambio Climático relativas a proyectos de absorción de carbono, se deberá adjuntar un documento justificativo en el que desarrollarán los cálculos o estimaciones realizadas para determinar las absorciones de carbono durante el periodo de permanencia del proyecto. En caso de no disponer de la metodología adecuada para hacer el cálculo ex ante de las absorciones, se deberán adjuntar los datos necesarios para la reproducción del mismo, es decir, la ubicación (coordenadas), la superficie, las especies a plantar y el marco de plantación, así como el número de pies por hectárea y el tipo de manejo. Asimismo, se deberá adjuntar un documento que acredite el compromiso de permanencia de la actuación.

Gainera, beharrezkoak diren baimenen laburpenen inprimakia aurkeztu beharko da, eta erakunde eskudunek emandako baimenak, halakorik izanez gero (jabari publiko hidraulikoko jarduketak, itsas-lehorreko jabari publikokoak, naturagune babestuetakoak, etab.)

Además, debe aportarse el formulario «resumen de las autorizaciones necesarias» y cuando se disponga de ellas, copia de las autorizaciones otorgadas por los organismos competentes (en caso de actuaciones en Dominio Público Hidráulico, Dominio Público Marítimo Terrestre, Espacios Naturales Protegidos, etc.)

i) Natura-ondarearen lerroko eskaeretan, beharrezkoak diren baimenen laburpenen inprimakia aurkeztu behar da, eta erakunde eskudunek emandako baimenak, halakorik izanez gero (jabari publiko hidraulikoko jarduketak, itsas-lehorreko jabari publikokoak, naturagune babestuetakoak, etab.)

i) En el caso de solicitudes de la Línea de Patrimonio Natural, debe aportarse el formulario «resumen de las autorizaciones necesarias» y cuando se disponga de ellas, copia de las autorizaciones otorgadas por los organismos competentes (en caso de actuaciones en Dominio Público Hidráulico, Dominio Público Marítimo Terrestre, Espacios Naturales Protegidos, etc.)

j) Natura-ondarearen lerroko eskaeren kasuan, eta proiektuan lurrak erostea jasota badago, behar bezala akreditatutako eta dagokion erregistro ofizialean inskribatutako tasatzaile independente baten ziurtagiria aurkeztu behar da, alegia, jarduketaren xede den lurzati zehatzarena.

j) En el caso de solicitudes de la Línea de Patrimonio Natural, y en el supuesto de que el proyecto incluya adquisición de terrenos, debe aportarse el certificado de un tasador independiente debidamente acreditado e inscrito en el correspondiente registro oficial, correspondiente a cada una de las parcelas concretas objeto de la actuación.

k) Berotegi-efektuko gasen isuriak murrizteko ekintzei buruzko Tokiko ekoberrikuntzaren erroaren eskaeren kasuan, 11.1.g) artikuluan aipatzen den dokumentua erantsi beharko da, eta karbonoa xurgatzeko proiektuen kasuan, 11.1.h) artikuluan aipatutako dokumentuak.

k) En el caso de solicitudes de la Línea de Ecoinnovación Local relativas a acciones de reducción de las emisiones de gases de efecto invernadero, se deberá adjuntar el documento a que hace referencia el artículo 11.1.g) y en caso de los proyectos de absorción de carbono, los documentos señalados en el artículo 11.1.h).

2.– Eskatzaileek, borondatez, eta ebaluazio hobea egite aldera, honako agiri hauek aurkeztuko dituzte eskaerekin batera:

2.– Con carácter voluntario, y en aras de realizar una mejor evaluación, las solicitudes se acompañarán de la siguiente documentación:

a) Proiektua, aurreproiektua eta/edo eskaintza teknikoa, jarduketen xehetasuna eta faseen arabera banakatutako aurrekontua jasota.

a) Proyecto, anteproyecto y/u oferta técnica que incluya el detalle de las actuaciones y un presupuesto desglosado por fases.

b) Klima-aldaketaren lerroko eskaeren kasuan, hala badagokio, klima-aldaketarekin lotura duen plana, programa edo ordenantza izatea egiaztatu behar da.

b) En el caso de solicitudes de la Línea de Cambio Climático, si lo hubiera, acreditación de la disponibilidad de plan, programa u ordenanza relacionada con el cambio climático.

c) Egokitzapen-ekintzen garapenarekin lotuta dauden klima-aldaketaren lerroko eskaeren kasuan, dagokion agintariaren baimena beharko da proiektua garatzeko.

c) En el caso de las solicitudes de la Línea de Cambio Climático que estén ligadas al desarrollo de acciones de adaptación, si procediese y se dispusiera de ella, autorización de la autoridad competente para el desarrollo del proyecto.

d) Hala dagokionean, tokiko jasangarritasun-politikak beteko direla hitzematea eta/edo jasangarritasun-prozesuen ebaluazio- eta jarraipen-txostena egitea.

d) En su caso, compromiso con las políticas de sostenibilidad local y/o Informe de Evaluación y Seguimiento de los procesos de sostenibilidad.

e) Agindu honen 17. artikuluan zehaztutako esleipen-irizpide guztiak behar bezala aplikatzeko beharrezkotzat jotzen diren argibideak.

e) Las informaciones que se consideren necesarias para una correcta aplicación de cada uno de los criterios de adjudicación especificados en el artículo 17 de la presente Orden.

12. artikulua.– Akatsak zuzentzeko prozedura.

Artículo 12.– Subsanación de defectos.

1.– Eskaerak eta aurkeztu beharreko agiriek ez badituzte betetzen deialdi honetan ezarritako eskakizun guztiak, edo haien edukia nahikoa ez bada, erakunde eskatzaileari 10 eguneko epea emango zaio gabeziak zuzentzeko edota behar diren dokumentuak aurkezteko, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuorde kargua duen pertsonaren ebazpen baten bidez. Ebazpen hori Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluak eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 23.5 artikuluak aurreikusitako moduan emango da.

1.– Si la solicitud y los documentos que deben aportarse no reunieran todos los requisitos establecidos en la presente convocatoria, o su contenido resultare insuficiente, se requerirá a la entidad solicitante para que en el plazo de 10 días complete o subsane las deficiencias, con indicación de que si no lo hiciere se le tendrá por desistida de su petición previa resolución de la persona que ostente el cargo de Viceconsejera o Viceconsejero de Sostenibilidad Ambiental que se dictará en los términos previstos en el artículo 68 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, y en el artículo 23.5 de Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

2.– Halaber, eskaera izapidetzea onartu ondoren, dirulaguntzak kudeatzeko organo arduradunak interesekotzat jotako informazioa eskatu ahalko dio erakunde eskatzaileari, aurkeztutako proiektua egoki balioesteko, eta horretarako 10 eguneko epea emango dio, informazioa eman ezean proiektua eskatutako informazioa kontuan hartu gabe aztertuko dela jakinarazita.

2.– Asimismo, una vez admitida a trámite la solicitud, el órgano encargado de la gestión de las subvenciones podrá requerir a la entidad solicitante la información que se considere oportuna para valorar adecuadamente el proyecto presentado, para que esta sea facilitada en el plazo de 10 días, con indicación de que si no lo hiciere se valorará el proyecto sin considerar la información requerida.

13. artikulua.– Dirulaguntzak kudeatzen dituen organoa.

Artículo 13.– Órgano encargado de la gestión de las subvenciones.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzen kudeaketa-lanak egitea eta aurkeztutako eskaerak aztertzea eta ebaluatzea.

Corresponderá a la Dirección de Patrimonio Natural y Cambio Climático del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco la realización de las tareas de gestión de las subvenciones previstas en la presente convocatoria y el análisis y evaluación de las solicitudes presentadas.

14. artikulua.– Erakunde laguntzailea.

Artículo 14.– Entidad colaboradora.

1.– Agindu honetan arautzen diren dirulaguntzak kudeatzeko, Ihobe, SA Sozietate Publikoa erakunde laguntzaile izendatzen da, honako hauek ezarritakoarekin bat: Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onesten duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua; eta, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko eskakizunak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua.

1.– Para la gestión de las subvenciones que se regulan en la presente Orden se designa a la Sociedad Pública Ihobe, S.A., como Entidad Colaboradora en los términos que se establecen en el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, así como en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades Colaboradoras que participan en su gestión.

2.– Ihobe, SAk, erakunde laguntzailea den aldetik, funtzio hauek beteko ditu:

2.– Ihobe, S.A., en calidad de Entidad Colaboradora, realizará las siguientes funciones:

a) Aurkeztutako dokumentuak ikuskatzea, eta, akatsik aurkituz gero, zuzenketak proposatzea organo kudeatzaileari.

a) Supervisar la documentación presentada y, en su caso, proponer su subsanación al órgano gestor.

b) Eskaera egiten duten erakundeek laguntzak eskuratu ahal izateko ezarri diren baldintzak eta eskakizunak betetzen dituztela egiaztatzea.

b) Verificar el cumplimiento por parte de las entidades solicitantes de las condiciones y requisitos establecidos para acceder a las ayudas.

c) 15. artikuluan adierazitako ebaluazio-organoari laguntza ematea eskaerak aztertzeko eta ebaluatzeko lanetan, 17. artikuluan jasotako esleipen-irizpideen arabera.

c) Colaborar con el órgano evaluador establecido en el artículo 15 en los trabajos materiales de estudio y evaluación de las solicitudes, de conformidad con los criterios de adjudicación establecidos en el artículo 17.

d) Jarduera egin den eta dirulaguntzaren helburua bete den egiaztatzea, eta onuradunei jarraipena egitea, dirulaguntzak jasotzeko eta proiektuak exekutatzeko eskakizunak betetzen jarraitzen dutela egiaztatzeko.

d) Verificar la realización de la actividad y el cumplimiento de la finalidad que determine la concesión de la subvención, así como realizar el seguimiento del mantenimiento de los requisitos de concesión de las ayudas y de la ejecución de los proyectos.

e) Erakunde onuradunek eskatutako luzapenak bidezkoak diren ala ez balioestea.

e) Valorar la procedencia de las prórrogas solicitadas por las entidades beneficiarias.

f) Erakunde onuradunei laguntzak ordaindu aurretik diruz lagundutako ekintzak exekutatu izana eta ekintzen kostua ziurtatzen dituzten agiriak egiaztatzea.

f) Comprobar los documentos acreditativos de la ejecución y costo de las acciones subvencionadas con anterioridad al pago de las ayudas a las entidades beneficiarias.

g) Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari proposatzea dirulaguntzak behar bezala kudeatzeko administrazio-neurriak edo bestelako neurriak har ditzala, erakunde onuradunak agindu honetako baldintza eta eskakizunak ez betetzeagatik hartu behar diren neurriak barne.

g) Proponer al Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente la adopción de las medidas administrativas o de otra naturaleza para la correcta gestión de las subvenciones, incluidas aquellas que correspondan por incumplimiento por parte de la entidad beneficiaria de las condiciones y requisitos establecidos en la presente Orden.

15. artikulua.– Ebaluazio-organoa.

Artículo 15.– Órgano evaluador.

1.– Aurkeztutako eskaerak aztertu eta ebaluatzeko, ebaluazio-organo bat eratuko da, kide hauek izango dituena:

1.– Para el análisis y evaluación de las solicitudes presentadas se constituirá un órgano de evaluación compuesto por:

– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria.

– La persona que ostente el cargo de Director o Directora de Patrimonio Natural y Cambio Climático de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendaria.

– La persona que ostente el cargo de Director o Directora de Calidad Ambiental y Economía Circular de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

– Ihobe SAren zuzendaria.

– La persona que ostente el cargo de Director o Directora de Ihobe, S.A.

2.– Ebaluazio-organoak ebazpen-proposamena egingo dio Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordeari. Proposamen hori 17. artikuluan adierazitako esleipen-irizpideei eta aurrekontu-mugei egokituko zaie, eta honakoak bilduko ditu, arrazoiak adierazita: dirulaguntza jaso dezaketen proiektuak; dirulaguntzen zenbatekoa; dirulaguntza jasoko ez duten proiektuak; ezeztatutako eskaerak, ezeztapenaren arrazoiekin batera; eta ebatzi beharreko beste edozein inguruabar.

2.– El órgano de evaluación elevará a la persona que ostente el cargo de Viceconsejera o Viceconsejero de Sostenibilidad Ambiental la correspondiente propuesta de resolución que, ajustándose a los criterios de adjudicación señalados en el artículo 17 y a los límites presupuestarios, determine motivadamente los proyectos susceptibles de obtener subvención y la cuantía de la misma, los proyectos no subvencionables, las solicitudes denegadas junto a los motivos de denegación, así como cualquier otra circunstancia que requiriera de resolución.

16. artikulua.– Dirulaguntzen zenbatekoa.

Artículo 16.– Cuantía de las subvenciones.

1.– Dirulaguntzen zenbatekoak ezin izango ditu muga hauek gainditu:

1.– La cuantía de la subvención deberá respetar los siguientes importes máximos:

a) Lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren lerroan:

a) Para la Línea de Suelos Contaminados y Protección del Suelo:

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Ikerketa- eta berreskuratze-proiektu bakoitzak 60.000 euro jaso ahal izango ditu gehienez dirulaguntza gisa; berreskuratze-jarduketa bakoitzak, berriz, 250.000 euro, gehienez. Soberakinik egonez gero, agindu honen 3.2 artikuluan ezarritakoaren arabera birbanatuko dira.

El importe máximo de la subvención es de 60.000 euros por cada proyecto de investigación y proyectos de recuperación, y de 250.000 euros en caso de actuaciones de recuperación. En caso de que existan excedentes, se redistribuirán conforme a lo establecido en el artículo 3.2 de la presente Orden.

Lurzoru hutsen inbentarioen proiektuen, salbuespen-eskaerara zuzendutako txostenen, lurzoruaren gaitasunaren adierazpenen, inbentarioaren aldaketen eta ingurumen-jarraipeneko proiektuen kasuan, dirulaguntza 20.000 eurokoa izango da gehienez.

En el caso concreto de los proyectos de inventarios de suelos vacantes, informes dirigidos a la solicitud de exención, declaraciones de aptitud del suelo, modificaciones del inventario y proyectos de seguimiento ambiental el importe máximo de la subvención es de 20.000 euros.

b) Klima-aldaketaren lerroan:

b) Para la Línea de Cambio Climático:

Dirulaguntza 25.000 eurokoa izango da gehienez proiektu bakoitzeko proiektuak eta txosten teknikoak idazteko, eta 80.000 eurokoa gehienez proiektu bakoitzeko esku-hartze jarduketetarako.

El importe máximo de la subvención es de 25.000 euros por proyecto para la redacción de proyectos e informes técnicos, y de 80.000 euros por proyecto para actuaciones de intervención.

c) Natura-ondarearen lerroan:

c) Para la Línea de Patrimonio Natural:

Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa proiektuko 75.000 eurokoa izango da.

El importe máximo de la subvención es de 75.000 euros por cada proyecto.

Ibaiertzak eta ibilguak garbitzeko proiektuen kasuan, dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 10.000 eurokoa izango da.

En el caso concreto de los proyectos de limpieza de residuos en riberas y cauces, el importe máximo de la subvención es de 10.000 euros.

d) Ekonomia zirkularraren lerroan:

d) Para la Línea de Economía Circular:

Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 30.000 eurokoa da proiektu bakoitzeko, eta 60.000 eurokoa udalez gaindiko toki-erakundeek batera eskatutako proiektuen kasuan, honako salbuespen hauekin:

El importe máximo de la subvención es de 30.000 euros por proyecto, 60.000 euros en caso de proyectos solicitados conjuntamente por entidades locales supramunicipales, con las siguientes salvedades:

– Autokonpostatze komunitarioaren bideragarritasun tekniko eta ekonomikoko planei buruzko proiektuetan, gehienez ere 3.500 euroko dirulaguntza emango da.

– En los proyectos relativos a planes de viabilidad técnica y económica del autocompostaje comunitario se subvencionará con un importe máximo de 3.500 euros.

– «Toki-titulartasuneko konpostatze komunitarioko instalazio eta jardueretatik datorren konpostaren kontrol analitikoak» proiektuetan, gehienez ere 3.000 euroko dirulaguntza emango da proiektu bakoitzeko.

– En los proyectos de «Controles analíticos del compost procedente de instalaciones y actividades de compostaje comunitario de titularidad local» se subvencionará un importe máximo de 3.000 euros por cada proyecto.

– Udal-ordenantzak idazteko proiektuetan, diruz lagundu daitekeen gehieneko zenbatekoa 4.000 eurokoa izango da.

– En los proyectos de redacción de ordenanzas municipales el importe máximo subvencionable será de 4.000 euros.

e) Tokiko ekoberrikuntzaren lerroan:

e) Para la Línea de Ecoinnovación Local:

Dirulaguntzak ezingo du gainditu diruz lagundu daitezkeen gastuen % 95, hogeita bost mila (25.000) euroko mugarekin proiektuak eta txosten teknikoak idazteko proiektu bakoitzeko eta laurogei mila (80.000) euroko mugarekin esku-hartze jarduketetarako.

La subvención no podrá exceder del 95 % del importe de los gastos subvencionables, con un máximo de veinticinco mil (25.000) euros por proyecto para la redacción de proyectos e informes técnicos, y con un máximo de ochenta mil (80.000) euros para actuaciones de intervención.

f) Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroan:

f) Para la Línea de Educación para la Sostenibilidad:

Laguntza ez da izango diruz lagundu daitezkeen gastuen % 55etik gorakoa, ezta 16.000 eurotik gorakoa ere, erakunde onuradun bakoitzeko.

La subvención no podrá exceder del 55 % del importe de los gastos subvencionables, ni de 16.000 euros por cada entidad beneficiaria.

7.000 biztanle baino gutxiago dituzten udalerrien edo toki-erakundeen kasuan, dirulaguntzaren zenbatekoa % 45ekoa izango da gutxienez.

En el caso de entidades locales o áreas supramunicipales menores de 7.000 habitantes, el importe mínimo de la subvención será del 45 %.

g) Asteklima 2022 lerroan:

g) Para la línea de Asteklima 2022:

Dirulaguntzak ezingo du gainditu diruz lagundu daitezkeen gastuen zenbatekoaren % 80 7.000 biztanletik gorako toki-erakundeen edo udalaz gaindiko eremuen kasuan, edo diruz lagundu daitezkeen gastuen % 95 7.000 biztanletik beherako toki-erakundeen edo udalaz gaindiko eremuen kasuan.

La subvención no podrá exceder del 80 % del importe de los gastos subvencionables, para entidades locales o áreas supramunicipales mayores de 7.000 habitantes o 95 % de los gastos subvencionables para entidades locales o áreas supramunicipales menores de 7.000 habitantes.

Toki-erakunde bakoitzeko gehieneko zenbatekoa 7.000 eurokoa izango da, eta udalaz gaindiko area bat gehitzen duen toki-erakunde bakoitzeko, berriz, 10.000 eurokoa.

El importe máximo total por entidad local será de 7.000 euros y por entidad local que agrega un área supramunicipal será de 10.000 euros.

Dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko, jarduketa-mota bakoitzerako gehieneko unitate-kopuru hauek hartuko dira kontuan:

La cuantía de la subvención se determinará teniendo en cuenta las siguientes cuantías máximas unitarias para cada tipo de actuación:

2.– Oro har, a), b), c), d), e), f) eta g) letren lerroei dagokienez, erakunde eskatzailea eskualde-erakunde bat bada, eta proiektuan parte hartzen duten udalerrien % 75en biztanle kopurua ez bada ezarritakoa baino handiagoa, kopuru horretatik beherakoetarako ezarritako balorazio-irizpidea baliatuko da.

2.– Con carácter general para las líneas de las letras a), b), c), d), e), f) y g) en el caso de que la entidad solicitante sea una entidad comarcal, y siempre que el 75 % de los municipios que participen en el proyecto no superen el rango inferior de los habitantes establecidos en cada caso, el criterio de valoración será el mismo que para los menores de dicha cifra.

17. artikulua.– Dirulaguntzak esleitzeko irizpideak eta emateko prozedura.

Artículo 17.– Procedimiento de concesión y criterios de adjudicación de las subvenciones.

1.– Agindu honetan jasotako laguntzak norgehiagoka-prozeduraren bidez esleituko dira 1. artikuluan aipatzen diren lerroetako bakoitzean, Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroan eta Asteklima 2022 lerroan izan ezik, hala ezarrita baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 51.4 artikuluan. Organo ebaluatzaileak egiten duen balorazio-fasean –artikulu honen 4. apartatuan ezarritako irizpideen arabera– 100 puntutik gutxienez 50 puntu lortzen dituzten jarduketak bakarrik lagunduko dira diruz, Tokiko ekoberrikuntzaren lerroan izan ezik. Kasu horretan, 100 puntutik gutxienez 60 puntu lortzen dituzten proiektuei soilik emango zaie dirulaguntza.

1.– Las ayudas contempladas en la presente Orden se adjudicarán en cada una de las líneas que se recogen en el artículo 1, salvo en la Línea de Educación para la Sostenibilidad y la Línea Asteklima 2022, mediante el procedimiento de concurrencia competitiva, conforme al artículo 51.4 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco. Únicamente se subvencionarán las actuaciones que, en la respectiva fase de valoración que efectúe el órgano evaluador con sujeción a los criterios que se establecen en el apartado 4 de este artículo, obtengan una puntación mínima de 50 puntos sobre 100, salvo en la Línea de Ecoinnovación Local. En este caso, únicamente se subvencionarán los proyectos que obtengan una puntuación mínima de 60 puntos sobre 100.

50 puntu baino gehiago (60 tokiko ekoberrikuntzaren lerroko proiektuen kasuan) dituzten proiektuei dagokienez, lehentasun-hurrenkerak ez du ekarriko diruz lagundutako proiektu bakoitzeko jaso beharreko zenbatekoa handitzea. Irizpide hori balorazio-fasean 50 puntu baino gehiago (60 puntu baino gehiago Tokiko ekoberrikuntzaren lerroko proiektuen kasuan) lortzen dituzten aurkeztutako proiektu guztietarako aurrekontu-zuzkidurarik ez dagoenean soilik hartuko da kontuan, eta puntuazio altuenekoak diruz lagunduko dira lehenik, jarduketa-lerro bakoitzaren aurrekontu-kreditua agortu arte.

El orden de prelación en relación a los proyectos con más de 50 puntos (60 en el caso de los proyectos de la Línea de Ecoinnovación Local) no supondrá un incremento en la cantidad a percibir por cada proyecto subvencionado. Este criterio únicamente se tendrá en cuenta en el supuesto de no disponer de dotación presupuestaria para todos los proyectos presentados que consigan más de 50 puntos en la fase de valoración (60 en el caso de los proyectos de la Línea de Ecoinnovación Local), subvencionándose primero los de mayor puntuación hasta agotar el crédito presupuestario de cada línea de actuación.

2.– Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroko eta Asteklima 2022 lerroko laguntzak norgehiagokarik gabeko konkurrentzia bidez esleituko dira, eta zenbateko erabilgarriaren hainbanaketa bidez kontabilizatuko dira, 16.1.f). eta 16.1.g) artikuluetan ezarritako irizpideen arabera.

2.– En el caso de las ayudas de la Línea de Educación para la Sostenibilidad y de la Línea Asteklima 2022, estas se adjudicarán mediante el procedimiento de concurrencia no competitiva y su cuantificación se realizará por prorrateo del importe total disponible atendiendo a los criterios del artículo 16.1.f) y 16.1.g).

3.– Proiektu bakoitzari egokitutako dirulaguntza agindu honetako 6. eta 16. artikuluetan jasotako irizpideen arabera zehaztuko da.

3.– La cantidad subvencionable por proyecto se determinará según los criterios indicados en los artículos 6 y 16 de la presente Orden.

4.– Dirulaguntzak irizpide hauen arabera emango dira, kasu bakoitzean zehaztutako haztapena kontuan hartuta:

4.– La adjudicación de las subvenciones se realizará en base a los criterios que se establecen a continuación y con la ponderación que en cada caso se determina:

a) Lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren lerroan:

a) Para la Línea de Suelos Contaminados y Protección del Suelo:

a.1.– Jarduketaren izaera berritzaile eta estrategikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren estrategia, plan eta programekin bat etorriz. Gehienez, 20 puntu.

a.1.– Carácter innovador y estratégico de la actuación en sintonía con las estrategias, planes y programas del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Hasta un máximo de 20 puntos.

Besteak beste, honako hauek joko dira estrategikotzat:

Se valorará como estratégico, entre otros:

– Toki-erakundeak jasangarritasun-politikak betetzeko hitza ematea, zehazki, lurzorua babestekoa, eta jasangarritasun-prozesuaren ebaluazio- eta segimendu-txostena. Alderdi hori ofizioz egiaztatuko da Udalsarea 2030 sareari dagozkion eta kasuan kasuko Udal Politiken Ebaluazio Programan parte hartzen duten udaletan.

– Compromiso de la entidad local con las políticas de sostenibilidad, y, en concreto, con la protección del suelo, y el informe de evaluación y seguimiento del proceso de sostenibilidad. Este aspecto se verificará de oficio en aquellos ayuntamientos pertenecientes a la Red Udalsarea 2030 y que participen en el Programa de Evaluación de Políticas Municipales correspondiente.

– Ikerketaren kasuan, kutsaduraren ezaugarriak karakterizatzeko eta ebaluatzeko teknika berritzaileak erabiltzea, eta leheneratzearenean in situ edo on site teknologiak aplikatzea, alde batera utzita induskatzea eta kanpo-kudeaketa, bioberreskuratze-konponbideak barne.

– En el caso de la investigación, la utilización de técnicas innovadoras de caracterización y evaluación de la contaminación, y en el de la recuperación, la aplicación de tecnologías in situ u on site diferentes a la excavación y gestión externa, incluidas soluciones de biorecuperación.

– Berreskuratzeari dagokionez, proiektura gehitzea ingurumenaren arloko beste arazo batzuen efektuak ahalik eta txikienak izan daitezen laguntzen duten elementuak (besteak beste, klima-aldaketa apaltzea, hondeatutako materialen kopurua gutxitzea eta bertan berriz erabiltzea edo eraikuntza jasangarriko neurriak ezartzea).

– En el caso de la recuperación, la incorporación al proyecto de elementos que contribuyan a la minimización de los efectos de otras problemáticas ambientales como la mitigación del cambio climático, la reducción de la cantidad de materiales excavados y su reutilización in situ o la implantación de medidas de construcción sostenible.

a.2.– Kokalekuan eta inguruko lurretan gizakien osasunean edo ingurumenean izan ditzakeen eraginak. Besteak beste, honako hauek lehenetsiko dira: gaur egun ekipamendu komunitario baterako erabiltzen direnak, erabileraren sentikortasuna dela eta; Natura 2000 Sarean, interes hidrogeologikoko eremuetan edo hirigintzako berrerabilpenari dagokionez lehentasunezko interesa duten hiriguneetan dauden kokalekuak. Gehienez, 40 puntu.

a.2.– Posibilidades de afección a la salud humana o al medio ambiente en el emplazamiento y en los terrenos colindantes. Entre otros, se priorizarán aquellos cuyo uso actual este destinado a un equipamiento comunitario, por la sensibilidad del uso, los emplazamientos ubicados en la Red Natura 2000, en zonas de interés hidrogeológico o en áreas urbanas de interés prioritario en cuanto a su reutilización urbanística. Hasta un máximo de 40 puntos.

a.3.– Ekintzaren emaitzak (aurreikusitako inpaktua, biztanleria onuraduna, eta beste ingurumen-arlo batzuen gaineko eragina). Gehienez, 20 puntu.

a.3.– Resultados de la acción (impacto previsto, población beneficiada e incidencia sobre otras áreas ambientales). Hasta un máximo de 20 puntos.

a.4.– Jarduketaren kalitatea, bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta finantzazkoa, eraginkortasuna eta estrapolagarritasuna. Gehienez, 20 puntu.

a.4.– Calidad, viabilidad técnica, económica y financiera de la actuación, eficacia y carácter extrapolable. Hasta un máximo de 20 puntos.

b) Klima-aldaketaren lerroan:

b) Para la Línea de Cambio Climático:

b.1.– Jarduketaren izaera estrategikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren estrategia, plan eta programekin bat etorriz. Gehienez, 10 puntu.

b.1.– Carácter estratégico de la actuación, en sintonía con las estrategias y planes y programas del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Hasta un máximo de 10 puntos.

Besteak beste, honako hauek joko dira estrategikotzat:

Se valorará como estratégico, entre otros:

– Toki-erakundeak jasangarritasun-politikak betetzeko hitza ematea, eta jasangarritasun-prozesuaren ebaluazio- eta segimendu-txostena egitea. Alderdi hori ofizioz egiaztatuko da Udalsarea 2030 sareari dagozkion eta kasuan kasuko Udal Politiken Ebaluazio Programan parte hartzen duten udaletan.

– Compromiso de la entidad local con las políticas de sostenibilidad y el informe de evaluación y seguimiento del proceso de sostenibilidad. Este aspecto se verificará de oficio en aquellos ayuntamientos pertenecientes a la Red Udalsarea 2030 y que participen en el Programa de Evaluación de Políticas Municipales correspondiente.

– Horrez gain, balioetsiko da udaleko berotegi-efektuko gas-isurien inbentarioaren kalkulu sistematikoa egitea.

– Adicionalmente, se valorará el cálculo sistemático del inventario de emisiones de gases de efecto invernadero del ayuntamiento.

– Klima-aldaketara egokitzeko arloan, bereziki, balioetsiko dira egokitzapen-plan batekin, kalteberatasun-analisi batekin eta eskaeran justifikatutako klima-arriskuarekin koherenteak izango diren ekintzak.

– Específicamente, en materia de adaptación al cambio climático, se valorarán las acciones coherentes con la existencia de un plan de adaptación, así como con un análisis de vulnerabilidad y el riesgo climático justificados en la solicitud.

– Klima- eta energia-planen kasuan, eskaeran justifikatutako kalteberatasuna eta klima-arriskua.

– En el caso de los planes de clima y energía, la vulnerabilidad y el riesgo climático justificados en la solicitud.

b.2.– Ekintzaren emaitzak (aurreikusitako inpaktua, eragindako biztanleria, eta beste ingurumen-arlo batzuen gaineko eragina, positiboa edo negatiboa). Gehienez, 40 puntu.

b.2.– Resultados de la acción (impacto previsto, población afectada, e incidencia, positiva o negativa, sobre otras áreas ambientales). Hasta un máximo de 40 puntos.

Honako faktore hauen ondoriozko inpaktuen murrizketaren kuantifikazioa balioetsiko da:

Se valorará la cuantificación de la reducción de impactos derivada de los siguientes factores:

– Proiektuaren ingurumen-hobekuntza.

– Mejora ambiental del proyecto.

– Ingurumen-inpaktuen murrizketa kalkulatzeko metodologia.

– Metodología de cálculo de reducción de impactos ambientales.

– Inpaktu positiboa eremu batean baino gehiagotan (klima-aldaketa eta natura-ondarea, ekonomia- eta gizarte-eremua, lurzoruaren babesa edo beste batzuk).

– Impacto positivo en más de un ámbito (cambio climático y patrimonio natural, ámbito económico y social, protección del suelo u otros).

b.3.– Proiektuaren kalitate teknikoa eta ekonomikoa (proiektua azaltzeko memoria tekniko eta ekonomiko xehatuen kalitatea, eta, hala dagokionean, kalkuluak eta aurkeztutako murrizketak), ekintzaren kostua/efizientzia edo kostua/etekina erlazioa, diagnostikoa eta jarraipen-proposamena. Gehienez, 50 puntu.

b.3.– Calidad técnica y económica del proyecto (calidad de memorias técnica y económica detalladas que justifiquen el proyecto, y, en su caso, los cálculos y reducciones presentadas), relación coste/eficiencia o coste/beneficio de la acción, existencia de diagnóstico y propuesta de seguimiento. Hasta un máximo de 50 puntos.

Halaber, balioetsiko dira:

Se valorarán, asimismo:

– Proiektuaren helburuak eta barne-koherentzia.

– Los objetivos y la coherencia interna del proyecto.

– Proiektuaren kalitatea eta bideragarritasuna; horretarako, kontuan hartuko dira proiektua garatzeko proposatutako metodologia, erakundeen eta administrazioen artean landu beharreko koordinazioa, jarraipen-plan bat aurkeztea, fasekako aurrekontu zehatza eta interes-taldeen inplikazioa.

– La calidad y viabilidad del proyecto, para lo cual se tendrá en cuenta la metodología propuesta para el desarrollo del proyecto, la coordinación necesaria entre entidades y administraciones, la presentación de un plan de seguimiento, el presupuesto detallado por fases, así como la implicación de los grupos de interés.

c) Natura-ondarearen lerroan:

c) Para la línea de patrimonio natural:

Biodibertsitatea babestearekin lotutako jarduketetan, hauek dira irizpideak:

En las actuaciones relacionadas con la protección de la biodiversidad, los criterios son los siguientes:

1.– Jarduketaren izaera estrategikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren estrategia, plan eta programekin bat etorriz. Gehienez, 5 puntu.

1.– Carácter estratégico de la actuación, en sintonía con las estrategias y planes y programas del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Hasta un máximo de 5 puntos.

Besteak beste, honako hauek joko dira estrategikotzat:

Se valorará como estratégico, entre otros:

– Ura-Uraren Euskal Agentziarekin edo foru-aldundiekin lankidetzan egitea proiektua, baldin eta lankidetza hori beharrezkotzat jotzen bada edo proiektuari hobekuntza nabarmena badakarkio.

– Que el proyecto se realice en coordinación con Agencia Vasca del Agua Ura o con las diputaciones forales, en los casos en que dicha coordinación se estime necesaria o aporte una mejora relevante al proyecto.

– Toki-erakundeak jasangarritasun-politikak betetzeko hitza ematea, eta jasangarritasun-prozesuaren ebaluazio- eta segimendu-txostena egitea. Alderdi hori ofizioz egiaztatuko da Udalsarea 2030 sareari dagozkion eta kasuan kasuko Udal Politiken Ebaluazio Programan parte hartzen duten udaletan.

– Compromiso de la entidad local con las políticas de sostenibilidad y el informe de evaluación y seguimiento del proceso de sostenibilidad. Este aspecto se verificará de oficio en aquellos ayuntamientos pertenecientes a la Red Udalsarea 2030 y que participen en el Programa de Evaluación de Políticas Municipales correspondiente.

– Proposatutako ekintza natura-ondarea zaintzearen arloan dagoen plangintza edo estrategiarekin koherentea izatea, hala eskualde nola toki mailan, bai eta, zehazki naturagune babestuetan egiten diren edo espezie katalogatuak helburutzat dituzten ekintzei dagokienez, dagozkien indarreko kudeaketa-tresnekin.

– Que la acción propuesta sea coherente con la planificación o estrategia existente en materia de conservación del patrimonio natural, tanto a nivel regional como local, así como, en el caso específico de acciones que se desarrollen en espacios naturales protegidos o tengan como objetivo especies catalogadas, con los instrumentos de gestión correspondientes en vigor.

2.– Jarduera non gauzatuko den edo jarduketen xede diren habitatak/espezieak zeintzuk diren. Gehienez, 25 puntu.

2.– Lugar de realización de la actividad o hábitats/especies objeto de las actuaciones. Hasta un máximo de 25 puntos:

2.1.– Natura-ondarearen naturagune babestuen barruan kokatutako lursailak: Naturagune babestuak (Parke naturala, Natura Erreserba, Natura Monumentua edo Paisaia Natural Babestua), Natura 2000 Sareko guneak edo nazioarteko tresnak aplikatuz babestutako guneak (Urdaibai Biosfera Erreserba, Euskal Kostaldeko Geoparkea edo Nazioarteko Garrantziko Hezeguneak). Gehienez, 25 puntu.

2.1.– Terrenos situados dentro de los Espacios Naturales Protegidos del Patrimonio Natural: Espacios Naturales Protegidos (Parque Natural, Reserva Natural, Monumento Natural o Paisaje Natural Protegido), espacios de la Red Natura 2000 o espacios protegidos en aplicación de instrumentos internacionales (Reserva de la Biosfera de Urdaibai, Geoparque de la Costa Vasca o Humedales de Importancia Internacional). Hasta un máximo de 25 puntos.

2.2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Espazio Natural Garrantzitsuen Katalogo Irekiko guneen barruan jasotako lursailak. Gehienez, 20 puntu.

2.2.– Terrenos incluidos dentro de espacios del Catálogo Abierto de Espacios Naturales Relevantes de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Hasta un máximo de 20 puntos.

2.3.– Euskal Autonomia Erkidegoko Hezeguneen Lurraldearen Arloko Planaren II. eta III. multzoetako hezeguneetan sartutako lursailak. Gehienez, 20 puntu.

2.3.– Terrenos incluidos en los humedales de los grupos II y III del Plan Territorial Sectorial de Zonas Húmedas de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Hasta un máximo de 20 puntos.

2.4.– Aurreko epigrafeetan sartuta egon ez arren Batasunaren edo eskualdearen intereseko flora basatiko eta fauna basatiko espezieak dituzten lursailak (espezie horiek sartuta egon behar dute Hegaztien Zuzentarauaren eta Habitaten Zuzentarauaren eranskinetan edo Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrendan). Gehienez, 20 puntu.

2.4.– Terrenos no incluidos en los epígrafes anteriores, pero que alberguen hábitats o especies de flora y fauna silvestres de interés comunitario o regional, incluidas en los anexos de la Directiva de Aves y Directiva de Hábitats o en el Catálogo Vasco de Especies Amenazadas de Flora y Fauna Silvestre. Hasta un máximo de 20 puntos.

3.– Eskualdeko konektagarritasun ekologikorako eremu garrantzitsuak eta/edo eremu degradatuak berreskuratzeko tokiko aukera-eremuak. Gehienez, 15 puntu.

3.– Áreas relevantes para la conectividad ecológica regional y/o espacios de oportunidad a nivel local para recuperación de áreas degradadas. Hasta un máximo de 15 puntos.

Jarduketa-eremu baten gainean hainbat kalifikazio egiten baldin badira, puntu gehien duena balioetsiko da.

En caso de coincidir varias calificaciones sobre un mismo ámbito de actuación, se valorará la que corresponde a la mayor puntuación.

4.– Aurreikusitako ekintzen ondorioz habitatek eta/edo espezieek izan ditzaketen hobekuntzak. Gehienez, 35 puntu.

4.– Mejoras que puedan experimentar los hábitats y/o las especies de interés a causa de las acciones previstas. Hasta un máximo de 35 puntos.

Haren balorazioa egiteko, honako hauek kuantifikatuko dira, ahal izanez gero: jarduketen xede diren habitat eta/edo espezieen mehatxu-maila eta kontserbazio-egoera, eragindako populazio edo komunitateen garrantzi erlatiboa, eta zehaztutako helburuak lortzeko eta horien kontserbazio- eta/edo leheneratze-egoera hobetzeko aurreikusi diren ekintzen garrantzia. Era berean, ekintzen indarraldiarekin lotutako alderdiak izango dira kontuan, denborari dagokionez zein horiek mantentzeko operazioen premiari dagokionez.

Para su valoración se cuantificará, en lo posible, el grado de amenaza y el estado de conservación de los hábitats y/o especies objeto de las actuaciones, la importancia relativa de las poblaciones o comunidades afectadas, así como la relevancia de las acciones previstas para alcanzar los objetivos establecidos y la mejora de su conservación y/o restauración. Asimismo, se tendrán en cuenta aspectos relacionados con la vigencia de las acciones, en cuanto a su permanencia en el tiempo y a la necesidad de operaciones de mantenimiento de las mismas.

5.– Proiektuaren kalitate teknikoa eta bideragarritasun ekonomikoa. Gehienez, 25 puntu.

5.– Calidad técnica y viabilidad económica del proyecto. Hasta un máximo de 25 puntos.

Besteak beste, honelako alderdiak balioetsiko dira: memoria tekniko eta ekonomikoaren kalitatea eta xehetasun-maila, ekintzaren efizientzia ekonomikoa, eta ondoren mantentzeko proposamenik dagoen.

Se valorarán aspectos como la calidad y el grado de detalle de la memoria técnica y económica, la eficiencia económica de la acción, y la existencia de una propuesta de mantenimiento posterior.

6.– Komunikatzeko eta sentsibilizatzeko jarduerek gizartean eragiteko ahalmena, proiektuak jorratzen duen arazo espezifikoa kontuan hartuta (ekintzak, xede-publikoa, etab.). Gehienez, 10 puntu.

6.– Potencialidad del impacto social de las actividades de comunicación y sensibilización, teniendo en cuenta la problemática específica abordada por el proyecto (acciones, público objetivo, etc.). Hasta un máximo de 10 puntos.

Geodibertsitatea babestearekin lotutako jarduketetan, hauek dira irizpideak:

En las actuaciones relacionadas con la protección de la geodiversidad, los criterios son los siguientes:

1.– Jarduketaren izaera estrategikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren estrategia, plan eta programekin bat etorriz. Gehienez, 5 puntu.

1.– Carácter estratégico de la actuación, en sintonía con las estrategias y planes y programas del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Hasta un máximo de 5 puntos.

Besteak beste, honako hauek joko dira estrategikotzat:

Se valorará como estratégico, entre otros:

– Ura-Uraren Euskal Agentziarekin edo foru-aldundiekin lankidetzan egitea proiektua.

– Que el proyecto se realice en coordinación con Agencia Vasca del Agua Ura o con las diputaciones forales.

– Meategiekin zerikusia duten Interes Geologikoko Lekuei balioa emateko proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzarekin edo Energiaren Euskal Erakundearekin (EEE) koordinatuta egitea, koordinazio hori beharrezkotzat jotzen bada edo proiektuari hobekuntza nabarmena ekartzen badio.

– Que los proyectos de puesta en valor de los Lugares de Interés Geológico relacionados con yacimientos mineros se realicen en coordinación con la Dirección de Proyectos Estratégicos y Administración Industrial de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco o con el Ente Vasco de la Energía (EVE), en los casos que dicha coordinación se estime necesaria o aporte una mejora relevante al proyecto.

– Toki-erakundeak jasangarritasun-politikak betetzeko hitza ematea, eta jasangarritasun-prozesuaren ebaluazio- eta segimendu-txostena egitea. Alderdi hori ofizioz egiaztatuko da Udalsarea 2030 sareari dagozkion eta kasuan kasuko Udal Politiken Ebaluazio Programan parte hartzen duten udaletan.

– Compromiso de la entidad local con las políticas de sostenibilidad y el informe de evaluación y seguimiento del proceso de sostenibilidad. Este aspecto se verificará de oficio en aquellos ayuntamientos pertenecientes a la Red Udalsarea 2030 y que participen en el Programa de Evaluación de Políticas Municipales correspondiente.

2.– Jarduketen xedea den jarduera non gauzatuko den. Gehienez, 25 puntu.

2.– Lugar de realización de la actividad objeto de las actuaciones. Hasta un máximo de 25 puntos:

2.1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Interes Geologikoko Lekuen Inbentarioan jasotako Interes Geologikoko Lekuak; lurralde-plan partzialetan edo hiri-antolamenduko plan orokorretan jasotako lekuak; Naturagune Babestuetako eremuak (Parke Naturala, Natura Erreserba, Natura Monumentua edo Paisaia Natural Babestua); Natura 2000 Sareko guneak; nazioarteko tresnak aplikatuz babestutako guneak (Urdaibai Biosfera Erreserba, Euskal Kostaldeko Geoparkea eta Nazioarteko Garrantziko Hezeguneak); edo Euskal Autonomia Erkidegoko Hezeguneen Lurraldearen Arloko Plan Sektorialaren II. eta III. multzoetako hezeguneetan sartutako guneak. Gehienez, 25 puntu.

2.1.– Lugares de Interés Geológico recogidos en el Inventario de Lugares de Interés Geológico de la Comunidad Autónoma del País Vasco, lugares recogidos en los planes territoriales parciales o en los planes generales de ordenación urbana, ámbitos pertenecientes a los Espacios Naturales Protegidos (Parque Natural, Reserva Natural, Monumento Natural o Paisaje Natural Protegido), ámbitos pertenecientes a la Red Natura 2000, espacios protegidos en aplicación de instrumentos internacionales (Reserva de la Biosfera de Urdaibai, Geoparque de la Costa Vasca y Humedales de Importancia Internacional) o espacios incluidos en los humedales de los grupos II y III del Plan Territorial Sectorial de Zonas Húmedas de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Hasta un máximo de 25 puntos.

2.2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Interes Geologikoko Lekuen Inbentarioan, lurralde-plan partzialetan edo hiri-antolamenduko plan orokorretan jasotako interes geologikoko lekuak, lehen aipatutako naturagune babestuetatik kanpo. Gehienez, 20 puntu.

2.2.– Lugares de interés geológico recogidos en el Inventario de Lugares de Interés Geológico de la Comunidad Autónoma del País Vasco, en los planes territoriales parciales o en los planes generales de ordenación urbana fuera de los espacios naturales protegidos mencionados anteriormente. Hasta un máximo de 20 puntos.

2.3.– Arestian aipatutako naturaguneetan dauden beste inbentario batzuetan jasotako interes geologikoko lekuak. Gehienez, 20 puntu.

2.3.– Lugares de Interés Geológico recogidos en otros inventarios presentes en los espacios naturales mencionados anteriormente. Hasta un máximo de 20 puntos.

2.4.– Arestian aipatutako naturaguneetatik kanpoko beste inbentario batzuetan jasotako interes geologikoko lekuak. Gehienez, 15 puntu.

2.4.– Lugares de Interés Geológico recogidos en otros inventarios fuera de los espacios naturales mencionados anteriormente. Hasta un máximo de 15 puntos.

Jarduketa-eremu baten gainean hainbat kalifikazio egiten baldin badira, puntu gehien duena balioetsiko da.

En caso de coincidir varias calificaciones sobre un mismo ámbito de actuación, se valorará la que corresponde a la mayor puntuación.

3.– Aurreikusitako ekintzen ondorioz interes geologikoko lekuek izan ditzaketen hobekuntzak. Gehienez, 35 puntu. Balorazioa egiteko, honako hauek kuantifikatuko dira, ahal izanez gero: nazioartean, estatuan edo autonomia-erkidegoan duen garrantzia; kalteberetasun-maila eta hondatze, espoliazio eta abarren arriskua; eta interes zientifikoa, turistikoa edo hezitzaile/dibulgaziozkoa.

3.– Mejoras que puedan experimentar los lugares de interés geológico a causa de las acciones previstas. Hasta un máximo de 35 puntos. Para su valoración se cuantificará, en lo posible, la relevancia internacional, estatal o autonómica; su grado de vulnerabilidad y riesgo de deterioro, expolio, etc.; y su interés científico, turístico o educativo/divulgativo.

4.– Proiektuaren kalitate teknikoa eta bideragarritasun ekonomikoa. Gehienez, 25 puntu.

4.– Calidad técnica y viabilidad económica del proyecto. Hasta un máximo de 25 puntos.

5.– Komunikazio- eta zabalkunde-jarduerek gizartean izan dezaketen inpaktua. Gehienez, 10 puntu.

5.– Potencialidad del impacto social de las actividades de comunicación y difusión. Hasta un máximo de 10 puntos.

Ibaiertzak eta ibilguak garbitzearekin lotutako jarduketetan, hauek dira irizpideak:

En las actuaciones relacionadas con la limpieza de riberas y cauces, los criterios son los siguientes:

1.– Jarduketaren izaera estrategikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren estrategia, plan eta programekin bat etorriz. Gehienez, 5 puntu.

1.– Carácter estratégico de la actuación, en sintonía con las estrategias y planes y programas del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Hasta un máximo de 5 puntos.

Estrategiko gisa balioetsiko da toki-erakundeak jasangarritasun-politikak betetzeko hitza ematea eta jasangarritasun-prozesuaren ebaluazio- eta jarraipen-txostena egitea. Alderdi hori ofizioz egiaztatuko da Udalsarea 2030 sareari dagozkion eta kasuan kasuko Udal Politiken Ebaluazio Programan parte hartzen duten udaletan.

Se valorará como estratégico el compromiso de la entidad local con las políticas de sostenibilidad y el informe de evaluación y seguimiento del proceso de sostenibilidad. Este aspecto se verificará de oficio en aquellos ayuntamientos pertenecientes a la Red Udalsarea 2030 y que participen en el Programa de Evaluación de Políticas Municipales correspondiente.

2.– Proposamenaren kalitate teknikoa (proposatutako metodologia, arroko beste udalerri batzuekin koordinatzea, elkarteak inplikatzea, biodibertsitatea kontserbatzeko eta babesteko neurriak deskribatzea) eta proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa eta kostu/etekina erlazioa. Gehienez, 40 puntu.

2.– Calidad técnica de la propuesta (metodología propuesta, coordinación con otros municipios de la cuenca, implicación de colectivos, descripción de medidas de conservación y protección de la biodiversidad...) y viabilidad económica y relación coste/beneficio del proyecto. Hasta un máximo de 40 puntos.

3.– Ekintzaren emaitzak (aurreikusitako inpaktua, ibaiertzean garbitu beharreko metro linealak, kendu beharreko hondakin-kantitatea, biztanleria onuraduna eta ingurumenaren beste arlo batzuen gaineko eragina, positiboa edo negatiboa). Gehienez, 40 puntu.

3.– Resultados de la acción (impacto previsto, metros lineales de ribera a limpiar, cantidad de residuos a retirar, población beneficiada e incidencia, positiva o negativa, sobre otras áreas ambientales). Hasta un máximo de 40 puntos.

4.– Proposatutako sentsibilizazio- eta dibulgazio-ekintzek gizartean eragiteko ahalmena, proiektuak jorratzen duen arazo espezifikoa kontuan hartuta (ekintzak, xede-publikoa, etab.). Gehienez, 15 puntu.

4.– Potencialidad del impacto social de las acciones de sensibilización y divulgación de propuestas, teniendo en cuenta la problemática específica abordada por el proyecto (acciones, público objetivo, etc.). Hasta un máximo de 15 puntos.

d) Ekonomia zirkularraren lerroan:

d) Para la línea de Economía Circular:

d.1.– Jarduketaren izaera berritzaile eta estrategikoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren estrategia, plan eta programekin bat etorriz. Gehienez, 25 puntu.

d.1.– Carácter innovador y estratégico de la actuación, en sintonía con las estrategias y planes y programas del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente. Hasta un máximo de 25 puntos.

Besteak beste, honako hauek joko dira estrategikotzat:

Se valorará como estratégico, entre otros:

– Toki-erakundeak jasangarritasun-politikak betetzeko hitza ematea eta jasangarritasun-prozesuaren ebaluazio- eta segimendu-txostena egitea. Alderdi hori ofizioz egiaztatuko da Udalsarea 2030 sareari dagozkion eta kasuan kasuko Udal Politiken Ebaluazio Programan parte hartzen duten udaletan.

– Compromiso de la entidad local con las políticas de sostenibilidad y el informe de evaluación y seguimiento del proceso de sostenibilidad. Este aspecto se verificará de oficio en aquellos ayuntamientos pertenecientes a la Red Udalsarea 2030 y que participen en el Programa de Evaluación de Políticas Municipales correspondiente.

– Toki-erakundearen hondakin-plan bat egotearekin koherentea den ekintza, EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2020ko Planaren helburuekin bat etorriz.

– La acción coherente con la existencia de un Plan de residuos de la entidad local, en consonancia con los objetivos del Plan de Prevención y Gestión de residuos de la CAPV 2020.

– Beste udalerri batzuetan egin ez diren ekonomia zirkularra lortzeko edo hondakin arazotsuak kudeatzeko neurrien ezarpen-jarduketa lehenetsiak; horien ezarpena behar bezala justifikatu beharko da ohiko teknikak erabiltzen ez direnean.

– Actuaciones pioneras en implantación de medidas para la consecución de la Economía Circular o gestión de residuos problemáticos que no se hayan realizado en otros municipios, justificando los motivos de su implantación frente a las técnicas convencionales.

d.2.– Ekintzaren emaitzak (aurreikusitako inpaktua murriztea, eragindako biztanleria, inplikatutako eragileak eta beste ingurumen-arlo batzuen gaineko eragina, positiboa edo negatiboa). Gehienez, 45 puntu.

d.2.– Resultados de la acción (reducción del impacto previsto, población afectada, agentes implicados e incidencia, positiva o negativa, sobre otras áreas ambientales). Hasta un máximo de 45 puntos.

d.3.– Proiektuaren kalitate teknikoa eta ekonomikoa (proiektua azaltzeko memoria tekniko eta ekonomikoaren kalitatea eta xehetasun-maila, eta, hala dagokionean, kalkuluak eta aurkeztutako inpaktu-murrizketak), ekintzaren kostua/etekina erlazioa, diagnostikoa eta jarraipen-proposamena. Gehienez, 30 puntu.

d.3.– Calidad técnica y económica del proyecto (calidad y grado de detalle de la memoria técnica y económica que justifiquen el proyecto, y en su caso los cálculos y reducciones impacto presentadas), relación coste/beneficio de la acción, existencia de diagnóstico y propuesta de seguimiento. Hasta un máximo de 30 puntos.

e) Tokiko ekoberrikuntzaren lerroan:

e) Para la Línea de Ecoinnovación Local:

e.1.– Jarduketaren izaera estrategikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren estrategia, plan eta programekin eta udal-inplikazioarekin bat etorriz. Gehienez, 15 puntu.

e.1.– Carácter estratégico de la actuación, en sintonía con las estrategias y planes y programas del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y la implicación municipal. Hasta un máximo de 15 puntos.

Estrategikotzat hartuko da, besteak beste, proiektua Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren lehentasunekin lerrokatzea eta arlo horretako Europako politikekin lerrokatzea, eta, zehazki, honako hauei egiten dien ekarpena:

Se valorará como estratégico, entre otros, la alineación del proyecto con las prioridades del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y la alineación con las políticas europeas en la materia, y, en concreto, su contribución a:

– Eusko Legebiltzarraren Klima-larrialdiari buruzko Adierazpena.

– La declaración de emergencia climática del Parlamento Vasco.

– Eusko Jaurlaritzaren Klima-larrialdiari buruzko Adierazpen instituzionala.

– La declaración institucional de emergencia climática del Gobierno Vasco.

– Klima Aldaketaren aurkako Euskal Estrategia - KLIMA 2050.

– La Estrategia de Cambio Climático del País Vasco KLIMA 2050.

– Dagozkion Garapen jasangarrirako helburuak.

– Los Objetivos de Desarrollo Sostenible correspondientes.

e.2.– Udal-inplikazioari dagokionez, honako hauek balioetsiko dira:

e.2.– Respecto a la implicación municipal se valorará:

– Udal-erregulazioa eta/edo -plangintza sektoriala egotea (ordenantzak, klima eta energiako tokiko planak, udalaren mailan biodibertsitatea kontserbatzeko estrategiak, etab.).

– La existencia de regulación y/o planificación municipal de carácter sectorial (ordenanzas, planes locales de clima y energía, estrategias para la conservación de la biodiversidad a nivel municipal, etc.).

– Udalsarea 2030 Sareko kide izatea 2020ko abenduaren 31n. Informazio hori ofizioz berrikusiko da.

– La pertenencia a la Red Udalsarea 2030 a 31 de diciembre de 2020. Esta información se revisará de oficio.

– Udalaren inplikazioa jasangarritasunarekin (tokiko ekintza-planen ebaluazioa eta adierazleen kalkulua) eta Udalsarea 2030en (lantaldeetan parte-hartzea).

– La implicación municipal con la sostenibilidad (evaluación de los planes de acción local y cálculo de indicadores) y en Udalsarea 2030 (participación en grupos de trabajo).

– Barne-zeharkakotasuna sustatzea proiektuaren koordinazioan.

– El impulso de la transversalidad interna en la coordinación del proyecto.

– Erakunde osoan edo bulegoen, zerbitzuen edo sailen parte batean Environmental Management and Audit Scheme (EMAS) ziurtagiria edukitzea. Informazio hori ofizioz berrikusiko da.

– Disponer de certificado Environmental Management and Audit Scheme (EMAS), en el conjunto de la entidad o en parte de las dependencias, servicios o departamentos. Esta información se revisará de oficio.

e.3.– Proiektuaren helburuak, kalitatea eta bideragarritasuna, eta inpaktuen murrizketa. Gehienez, 50 puntu. Balioetsiko dira, besteak beste:

e.3.– Objetivos, calidad y viabilidad, y reducción de impactos del proyecto. Hasta un máximo de 50 puntos. Se valorarán, entre otros:

– Proiektuaren helburuak eta barne-koherentzia.

– Los objetivos y la coherencia interna del proyecto.

– Proiektuaren kalitatea eta bideragarritasuna; horretarako, kontuan hartuko dira proiektua garatzeko proposatutako metodologia, erakundeen eta administrazioen artean landu beharreko koordinazioa, proiektuaren jarraipen-plan bat aurkeztea, fasekako aurrekontu zehatza eta interes-taldeen inplikazioa proiektuaren garapenean.

– La calidad y la viabilidad del proyecto, para lo cual se tendrá en cuenta la metodología propuesta para el desarrollo del proyecto, la coordinación necesaria entre entidades y administraciones, la presentación de un plan de seguimiento del proyecto, el presupuesto detallado por fases, así como la implicación de distintos grupos de interés en el desarrollo del proyecto.

– Proiektuaren ingurumen-hobekuntzatik eratorritako inpaktuen murrizketaren kuantifikazioa, ingurumen-inpaktuak murrizteko kalkulu-metodologia bat aurkeztea eta inpaktu positiboa eremu batean baino gehiagotan (klima-aldaketa eta natura-ondarea, ekonomia- eta gizarte-eremua, lurzoruaren babesa edo beste batzuk).

– La cuantificación de la reducción de impactos derivada de la mejora ambiental del proyecto, presentación de una metodología de cálculo de reducción de impactos ambientales, así como el impacto positivo en más de un ámbito (cambio climático y patrimonio natural, ámbito económico y social, protección del suelo u otros).

e.4.– Proiektuaren izaera berritzailea, erakustekoa, eraldaketakoa edo proiektua ezartzeko beharraren motibazioa. Gehienez, 35 puntu.

e.4.– Carácter innovador, de demostración, de transformación y/o motivación de la necesidad de implantación del proyecto. Hasta un máximo de 35 puntos.

Balioetsiko dira, besteak beste:

Se valorará, entre otros:

– Proposamenaren berrikuntza-maila.

– El grado de innovación de la propuesta.

– Proiektua garatzeko lankidetza publiko eta/edo pribatuko akordioak egotea (zentro teknologikoak, klusterra, unibertsitatea, etab.).

– La existencia de acuerdos de colaboración pública y/o privada (centros tecnológicos, clúster, universidad, etc.) para el desarrollo del proyecto.

– Proiektuaren erakustaldi-izaera; horretarako, proiektua beste udalerri batzuetara transferitzeko bideragarritasuna balioetsiko da, bai eta kanpo-finantzaketa posiblerako ikuspegia ere, hala nola Europako laguntza-lerroak (Horizon 2020, Life) eta estatukoak (Biodibertsitate Fundazioa, etab.).

– El carácter de demostración del proyecto, para lo cual se valorará la viabilidad a la hora de transferir el proyecto a otros municipios, así como su enfoque para una posible financiación externa como pueden ser las distintas líneas de ayuda europeas (Horizon 2020, Life) y estatales (Fundación Biodiversidad, etc.).

– Proiektuak udal-ingurunean duen eraldatze-gaitasuna.

– La capacidad de transformación del proyecto en el entorno municipal.

f) Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroan:

f) Para la Línea de Educación para la Sostenibilidad:

Tokiko Agenda 21en edo Tokiko 2030 Agendaren eta Eskolako Agenda 21en arteko koordinazioa sustatzen duten ekintzetarako eskaera guztiak onartuko dira, betiere 2.f) artikuluan zehaztutako eskakizunak betetzen badituzte.

Serán aceptadas todas aquellas solicitudes para acciones que promuevan la coordinación entre la Agenda Local 21 o la Agenda 2030 Local y la Agenda 21 Escolar, siempre y cuando cumplan los requisitos definidos en artículo 2.f).

g) Asteklima 2020 lerroan:

g) Para la Línea Asteklima 2020:

Herritarrak klima-aldaketaren arloan mobilizatzeko tokiko eremuko jarduerak sustatzen dituzten ekintzetarako eskaera guztiak onartuko dira, betiere Agindu honen 2.g) artikuluan definitutako eskakizunak betetzen badituzte.

Serán aceptadas todas aquellas solicitudes para acciones que promuevan actividades en el ámbito local para movilizar a la acción a la ciudadanía en materia de cambio climático, siempre y cuando cumplan los requisitos definidos en artículo 2.g) de la presente Orden.

18. artikulua.– Deialdiaren ebazpena.

Artículo 18.– Resolución de la convocatoria.

1.– Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordeak, ebaluazio-organoak igorritako proposamen arrazoitua ikusita, deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak emateko ebazpena izenpetu eta jakinaraziko du sei hilabeteko epean, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

1.– La Resolución de concesión de las subvenciones previstas en esta convocatoria será dictada, a la vista de la propuesta motivada elevada por el órgano evaluador, por la persona que ostente el cargo de Viceconsejera o Viceconsejero de Sostenibilidad Ambiental y notificada en el plazo máximo de seis meses a contar desde el día siguiente a la publicación en el Boletín Oficial del País Vasco de la presente Orden.

Ebazpen horren berri emango zaie interesdunei Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz eta egoitza elektronikoaren bidez interesdunei bana-banako jakinarazpena eginez helbide honetan: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

Dicha resolución se notificará a los interesados mediante publicación en el Boletín Oficial del País Vasco y mediante la notificación individualizada a los interesados a través de sede electrónica en la siguiente dirección: https://www.euskadi.eus/micarpeta

Adierazitako epea igarota ez bada jakinarazpenik egin, eskaerak ezetsi egin direla ulertu beharko da, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan jasotakoaren ondoreetarako; nolanahi ere, Administrazioak bete beharko du lege horren 21. artikuluak ezartzen dion ebazteko betebeharra.

Transcurrido el mencionado plazo sin haberse notificado resolución alguna, las solicitudes se entenderán desestimadas, a los efectos de lo establecido en el artículo 25.1.a) de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, sin perjuicio de la obligación de resolver que el artículo 21 de la citada Ley impone a la Administración.

2.– Ebazpenean zehaztuko da eskatutako dirulaguntzak emango diren edo, hala badagokio, ukatuko diren. Laguntzak ematen badira, honako hauek adieraziko dira: erakunde onuraduna, diruz lagundutako proiektua, norgehiagoka bidez proposatutako proiektuen kasuan lortutako puntuazioa, diruz lagundu daitezkeen gastuen zenbatekoa, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa eta 3. artikuluan adierazitako ordainketetarako behin betiko ehunekoak; eta laguntzak ukatzen badira, berriz, zergatik ukatu diren.

2.– La resolución determinará la concesión y, en su caso, la denegación de las subvenciones solicitadas, expresando, en el caso de las primeras, la entidad beneficiaria, el proyecto subvencionado, la puntuación obtenida en el caso de los proyectos propuestos mediante concurrencia competitiva, el importe de los gastos subvencionables y el importe de la subvención concedida, los porcentajes definitivos para los pagos a que hace mención el artículo 3 y, en el caso de las segundas, los motivos de su denegación.

Halaber, erakunde onuradunen batek uko egiten badio jaso duen dirulaguntzari, ezarritako exekuzio-epearen lehen urtearen barnean, eta erabat edo zati batean banatu gabe geratu diren dirulaguntza-lerroetako funts-aldaketaren kasuan, ebazpenean zehaztuta egongo da partez diruz lagundutako proiektuen eta aurrekontu ezagatik dirulaguntzarik gabe geratutakoen lehentasun-hurrenkera, dirulaguntzak jaso ditzaten.

Asimismo, en los supuestos de que alguna de las entidades beneficiarias renuncie a la subvención concedida dentro del primer año del plazo de ejecución establecido y en el supuesto de trasvase de fondos de líneas de subvención que hayan quedado total o parcialmente sin distribuir, la resolución determinará el orden de prelación en el que serán subvencionados los proyectos que fueron subvencionados parcialmente y los que no resultaron subvencionados en primer término por falta de dotación presupuestaria.

Uko egin aurretik dirulaguntzaren zati bat ordaintzen bada, uko egindako zenbatekoa dagokion berandutze-interesarekin gehituko da.

En caso de que, con anterioridad a la fecha de la renuncia se hubiera procedido al pago parcial de la subvención, la devolución de la cantidad renunciada será incrementada con el interés de demora correspondiente.

3.– Aurreko paragrafoetan aipatzen den ebazpenak ez du amaitzen administrazio-bidea, eta, horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote erakunde interesdunek bai organoari berari, bai Ingurumen, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu edo atzitu –hala badagokio– eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.

3.– La resolución a la que se refieren los párrafos anteriores no pone fin a la vía administrativa, y contra la misma las entidades interesadas podrán interponer recurso de alzada, bien ante el mismo órgano, bien ante la titular del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, en el plazo de un mes, a contar a partir del día siguiente al de la publicación, o acceso en su caso, en el Boletín Oficial del País Vasco de la resolución, de conformidad con los artículos 121 y 122 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

19. artikulua.– Baldintza-agiria.

Artículo 19.– Pliego de condiciones.

Proiektu bakoitzaren ezaugarri zehatzak kontuan hartuta, bidezkoa denean, diruz lagundutako proiektua gauzatzeko nahitaez bete beharreko baldintza teknikoak eta ekonomikoak ezarriko dira. Baldintza horiek erakunde onuradun bakoitzari banan-banan jakinaraziko zaion baldintza-agiri batean jasoko dira, Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroko eta Asteklima 2022 lerroko proiektuen kasuan izan ezik.

Atendiendo a las concretas características de cada proyecto, cuando proceda, se establecerán las condiciones técnicas y económicas de observancia obligatoria para la realización del proyecto subvencionado. Salvo para la ejecución de los proyectos de la Línea de Educación para la Sostenibilidad y de los proyectos de la Línea de Asteklima 2022, dichas condiciones se recogerán en un Pliego de Condiciones que se notificará de forma individualizada a cada entidad beneficiaria.

20. artikulua.– Erakunde onuradunaren betebeharrak.

Artículo 20.– Obligaciones de la entidad beneficiaria.

Agindu honetan araututako dirulaguntzen erakunde onuradunek Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onesten duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikuluan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte, bai eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan adierazitakoak ere, eta zehazki baldintza hauek:

Las entidades beneficiarias de las subvenciones reguladas en la presente Orden deberán cumplir las obligaciones dispuestas en el artículo 50.2 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, así como las señaladas en el artículo 14 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y, en concreto, las siguientes:

1.– Esleitutako dirulaguntza onartzea. Onartzeaz batera, Agindu honetan eta Agindu honen 19. artikuluan adierazitako baldintza-agirian, hala dagokionean, aipatzen diren baldintza eta arau guztiak ere onartzen dira orobat. Alde horretatik, jakinarazpena jaso eta hurrengo hamar egun naturaletan dirulaguntzari espresuki uko egiten ez bazaio, dirulaguntza hori onartu dela ulertuko da.

1.– Aceptar la subvención concedida, lo que conlleva aceptar todas las condiciones y normas citadas en la presente Orden y, cuando proceda, en el Pliego de Condiciones especificado en el artículo 19 de la presente Orden. En este sentido, si en el plazo de diez días naturales, contados desde la fecha de notificación de la concesión de la subvención, no se produce su renuncia expresa, se entenderá aceptada.

2.– Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Kontuen Euskal Epaitegiak, laguntzen xedea fiskalizatzeko eginkizunak betez, eskatzen dieten informazio oro ematea, eta bai Ihobe SA erakunde laguntzaileak bai organo emaileak datuak egiaztatzeko egin beharreko jarduketei men egitea, deialdi honen kontura jasotako dirulaguntzei buruz eskatutako informazio oro emanez.

2.– Facilitar cualquier información que les sea requerida por la Oficina de Control Económico y el Tribunal Vasco de Cuentas, en el ejercicio de sus funciones de fiscalización del destino de las ayudas y someterse a las actuaciones de comprobación a efectuar por la Entidad Colaboradora, Ihobe, S.A., así como por el órgano concedente, facilitando la información que le sea requerida en el ejercicio de sus funciones respecto a las subvenciones recibidas con cargo a la presente convocatoria.

3.– Proiektuan edozein arrazoi dela medio aldaketak eginez gero lehenbailehen jakinaraztea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, aldaketa horien onespena eskatzeko. Era berean, dirulaguntza emateko kontuan hartutako edozein gorabehera objektibo zein subjektibo aldatuz gero, erakunde emaileari horren berri eman beharko zaio.

3.– Comunicar, lo antes posible a la Viceconsejería de Sostenibilidad Ambiental de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco toda modificación del proyecto que se produjera por cualquier circunstancia, para solicitar su aprobación. Asimismo, deberá comunicar la modificación de cualquier circunstancia, tanto objetiva como subjetiva, que se haya tenido en cuenta para la concesión de la subvención.

4.– Diruz lagundutako ekintza exekutatzea eta justifikatzea, agindu honetako 23. artikuluan ezarritako epeetan.

4.– Ejecutar y justificar la acción subvencionada en los plazos establecidos en el artículo 23 de la presente Orden.

5.– Dirulaguntza zertarako eman den, xede jakin horretarako erabiltzea, betiere 22. artikuluan, baldintzak aldatzeari buruzkoan, finkatutakoa aplikatu behar ez bada.

5.– Utilizar la subvención en el destino específico para el que ha sido concedida, salvo que resulte de aplicación lo establecido en el artículo 22, relativo a la alteración de las condiciones.

6.– Proiektuak exekutatzea egoki diren lizentziak, baimenak eta gainerako eskakizun sektorialak betez.

6.– Ejecutar los proyectos observando las licencias, autorizaciones y demás requisitos sectoriales preceptivos, para su correcta ejecución.

7.– Edozein administraziok edo erakunde publiko zein pribatuk helburu bererako emandako beste dirulaguntza, laguntza edo diru-sarrerarik lortuz gero, inguruabar horren berri izan ondorengo hamar egun balioduneko epean horren berri ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, eta adieraztea, halaber, organo emailea eta laguntzaren edo dirulaguntzaren zenbatekoa zein diren.

7.– Comunicar a la Viceconsejería de Sostenibilidad Ambiental de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco la obtención, órgano concedente y cuantía de cualesquiera otras subvenciones, ayudas o ingresos otorgados para el mismo fin, procedentes de cualquier administración o ente, tanto público como privado, en el plazo de los diez días hábiles siguientes a tener conocimiento de dicha circunstancia.

8.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari doan eta era ez-esklusiboan uztea proiektuan jasotako informazio teknikoa, pedagogikoa eta grafikoa erabiltzeko eskubidea, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren informazio-sistemetan txerta ditzan eta haren zabalkundea edo argitalpena egin dadin edozein baliabide edo formatu bibliografikotan, ikus-entzunezkotan, informatikotan edota teknikaren erabilerak ahalbidetzen duenetan. Edonola ere, jabetza intelektualaren eskubideak errespetatuko dira.

8.– Ceder con carácter gratuito y no exclusivo al Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, el derecho a la utilización de la información técnica, pedagógica y gráfica contenida en el proyecto, para su uso e incorporación en los sistemas de información del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, así como su divulgación y/o publicación en cualesquiera medios y formatos bibliográficos, audiovisuales, informáticos o que permita el uso de la técnica. En cualquier caso, se respetarán los derechos de propiedad intelectual.

Natura-ondarearen proiektuen kasuan, dirulaguntza hau aplikatzeko lanetarako sortzen diren dokumentuak, materialak eta datu-baseak «Ingurumenari buruzko informazioa bidaltzeko jarraibideak» dokumentuan azaltzen den bezala aurkeztuko dira. Hemen eskura daitezke jarraibide horiek: https://www.euskadi.eus/informacion/instrucciones-para-la-entrega-de-informacion-ambiental/web01-s2ing/es/

En el caso de los proyectos de patrimonio natural, los documentos, materiales y bases de datos resultantes de los trabajos derivados de la aplicación de la presente subvención deberán ser proporcionados atendiendo a lo dispuesto en las «Instrucciones para la entrega de la información ambiental» disponible en (https://www.euskadi.eus/informacion/instrucciones-para-la-entrega-de-informacion-ambiental/web01-s2ing/es/)

Natura-ondareari buruzko ezagutza hobetzeko jarduerak barnean hartzen dituzten proiektuetan, jarduera diseinatzeko orduan «Biodibertsitateari buruzko ezagutza sortzeko proiektuak diseinatzeko gida»ren edukiari jarraitu beharko zaio. (https://www.euskadi.eus/contenidos/documentacion/guiabidrex/eu_def/adjuntos/bidrexgida.pdf)

En aquellos proyectos que incluyan actividades de mejora del conocimiento sobre el patrimonio natural, el diseño de la actividad se deberá ajustar al contenido de la «Guía para el diseño de proyectos de generación de conocimiento sobre Biodiversidad» disponible en: (https://www.euskadi.eus/contenidos/documentacion/guiabidrex/es_def/adjuntos/guiabidrex.pdf)

9.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskatzen dituen ingurumen-adierazleen eta/edo adierazle teknikoen berri ematea. Adierazle horiek dagokion Baldintza-agirian zehaztuko dira.

9.– Reportar los indicadores medioambientales y/o técnicos específicos que se soliciten por parte de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y que serán concretados en el correspondiente Pliego de Condiciones.

10.– Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 18. artikuluan jasotako moduan, publizitatea emateko betebeharra betez, erakunde onuradunek laguntzen deialdi honen bitartez lortutako babesaren berri emango dute jendaurrean:

10.– En cumplimiento de la obligación de dar publicidad contemplada en el artículo 18 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, las entidades beneficiarias informarán al público general del apoyo obtenido a través de la presente convocatoria de ayudas:

a) Beren webgunean diruz lagundutako proiektua deskribatuz.

a) Haciendo una descripción en su sitio de Internet del proyecto subvencionado.

b) Gutxienez kartel bat jarriz, dirulaguntzaren behin betiko ebazpenarekin batera jakinaraziko den ereduaren arabera. Kartel horretan, Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza jaso dutela aipatzeaz gain, proiektuari buruzko informazioa jasoko dute. Gutxienez A3 neurrikoa izango da eta jendeak ongi ikusteko moduko tokian egongo da, eraikinean sartzeko atearen edo ateen burutik gertu, edo jarduketa egiten den toki zehatzean. Kartel hori 2 hilabetez egongo da ikusgai gutxienez, dirulaguntza ematea jakinarazten denetik aurrera, eta 2 hilabete gehiagoz proiektuaren amaierako justifikazioa aurkezteko unean.

b) Colocando al menos un cartel, según el modelo que se comunicará junto con la resolución definitiva de la subvención, en el que mencionará la ayuda financiera del Gobierno Vasco, que contendrá información sobre el proyecto, que deberá tener un tamaño mínimo A3, y que deberá estar expuesto en un lugar bien visible para el público y próximo al dintel de la puerta o puertas de acceso del edificio, o en el lugar específico donde se desarrolle la actuación. Dicho cartel deberá ser exhibido durante un mínimo de 2 meses desde el momento en que se notifica la concesión de la subvención y 2 meses adicionales en el momento de presentar la justificación final del proyecto.

c) Asteklima 2022 lerroaren kasu espezifikoan, 2022ko irailaren 15a baino lehen erakunde onuradunak egingo den ekitaldiaren behin betiko ezaugarrien berri emango du egoitza elektronikoaren bidez, horiek guztien zabalkundea egiteko helburuarekin. Gainera, ekitaldi eta jarduketa horiei dagokienez, Euskadiko 2022ko Klima eta Energiaren Asterako berariaz sortutako formatuak eta zabalkunde-materialak erabiliko dira.

c) En el caso específico de la Línea Asteklima 2022, antes del 15 de septiembre de 2022, la entidad beneficiaria reportará a través de la sede electrónica las características definitivas del evento a celebrar, con objeto de hacer una difusión conjunta de todos ellos. Además, en todo lo relativo a dichos eventos y actuaciones, se utilizarán los formatos y materiales de difusión creados expresamente para la Semana de Clima y Energía en Euskadi 2022.

Ekitaldien berri emateko formatuak eta zabalkunde-materialak erakunde onuradunen eskura daude egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/servicios/1215901)

Tanto el formato de reporte de los eventos como los formatos y materiales de difusión se encuentran a disposición de las entidades beneficiarias en sede electrónica (https://www.euskadi.eus/servicios/1215901)

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren babesa aipatzea egiten diren dokumentuetan eta prentsa-komunikazioetan, bai eta proiektuaren publizitatean ere. Horrela, kartel eta zabalkunde- eta publizitate-materialetan, eta zehazki diruz laguntzen diren obra, ibilgailu edo ekipamenduetan, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren logotipoak sartu beharko dira, Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburuan xedatutakoaren arabera (https://www.euskadi.eus/erakunde-ikurrak-eta-nortasuna/web01-s1ezaleh/eu/)

Incluir la mención al patrocinio del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente en los documentos que se elaboren y comunicaciones a prensa que se realicen, así como en cuanta publicidad se haga del proyecto. En concreto, todos los carteles, materiales de difusión, material publicitario, y específicamente en las obras, vehículos o equipamientos que se subvencionen, se deberán incluir los logotipos del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente conforme a lo dispuesto en el Manual de Identidad Corporativa del Gobierno Vasco (https://www.euskadi.eus/simbolos-e-identidad/web01-s1ezaleh/es/), e incluir mención al patrocinio del citado Departamento.

11.– Erakunde onuraduna Udalsarea 2030ekoa bada, sarearen logotipoa ere txertatuko da.

11.– En el supuesto de que la entidad beneficiaria pertenezca a Udalsarea 2030, se insertará, asimismo, el logotipo de la citada Red.

12.– Zabalkunde publikorako egiten diren kartel, testu eta dokumentu guztiak euskaraz eta gaztelaniaz egingo dira.

12.– La totalidad de los carteles, textos y documentos destinados a difusión pública que se elaboren se redactarán en euskera y castellano.

Jarduketak herritarrekin harremanetan egotea eskatzen badu, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak erabiltzeko eta hizkuntza horietan artatzeko aukera eman beharko zaie herritarrei.

En caso de que la actuación suponga la atención o contacto con la ciudadanía, se garantizará su derecho a ser atendido y a utilizar las dos lenguas oficiales de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

13.– Argitalpenik eginez gero, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari bidali beharko zaio euskarri digitalean.

13.– En el caso de que se generen publicaciones, se deberán remitir al Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, en soporte digital.

14.– Egiten diren dokumentu eta ekintzek genero-ikuspegia txertatuko dute, eta hizkuntzaren eta irudiaren erabileran ez da bazterketa-elementurik egongo.

14.– Los documentos y las acciones que se realicen incorporarán la perspectiva de género y no contemplarán elementos de discriminación en el uso del lenguaje y de la imagen.

15.– Inprimatu behar badira, proiektua garatzean lantzen diren dokumentuek baldintza hauek bete beharko dituzte, ahal den neurrian:

15.– Los documentos que se elaboren durante el desarrollo del proyecto, y que se requiera su impresión, deberán cumplir, en la medida de lo posible, las siguientes condiciones:

a) Ahal den neurrian, inprimatzeen kopurua murriztu beharko da, beharretara ahalik eta gehien egokituz (bilerako parte-hartzaileen kopurua, etab.).

a) Se deberá reducir, en la medida de lo posible, el número de impresiones, ajustándolas al máximo a las necesidades (número de participantes en una reunión, etc.)

b) Inprimatzeko, erakunde onuradunak paper birziklatua eta klororik gabea erabili beharko du proiektutik aterako diren material inprimatu guztietan (txostenak, bileretarako dokumentazioa). DIN A4 edo DIN A3-n inprimatu ezin diren planoetarako bakarrik erabili ahal izango da paper birziklatugabea, edota merkatuan birziklatutako aukerarik ez duten bestelako paper-motetarako. Kasu horietan, paperak kudeaketa jasangarria eta/edo birziklatua duten basoetako zur-zuntzaren % 20 izan beharko du gutxienez.

b) Para las impresiones, la entidad beneficiaria deberá utilizar papel reciclado y totalmente libre de cloro para todos los materiales impresos que se deriven del proyecto (informes, documentación para reuniones). Solo se podrá utilizar papel no reciclado para planos no imprimibles en DIN A4 o DIN A3 o para tipos de papeles para los que la opción reciclada no está disponible en el mercado. En estos casos, el papel deberá contener por los menos un 20 % de fibra de madera de bosques con gestión sostenible y/o reciclada.

c) Inprimatutako txostenak eta dokumentuak bi aldeetatik inprimatuko dira, zuri-beltzean; irizpide orokor gisa, zuri-beltzean interpretatu ezin den kasuetan bakarrik erabiliko da kolorea.

c) Los informes y documentos impresos se imprimirán a doble cara y en blanco y negro; como criterio general, el color solo se utilizará en aquellos casos en los que no se pueda interpretar en blanco y negro.

d) Azalak (kartoizkoak nahiz plastikozkoak) edo beste koadernatze-sistema batzuk (tututxoa, kiribilak) ahalik eta gutxien erabiliko dira, papera birziklatzea errazteko. Koadernatzea erabiliz gero, ahal dela paperezkoa edo kartoizkoa izango da, beste material batzuk sartu gabe.

d) El uso de tapas (tanto de cartón como de plástico) u otros sistemas de encuadernación (canutillo, espirales) se minimizará donde sea posible para facilitar el reciclaje del papel. En caso de utilizar encuadernación, esta será preferentemente de papel o cartón, sin insertos de otros materiales.

16.– Kontabilitate-liburuak, izapidetutako erregistroak eta gainerako agiriak behar bezala ikuskatuta edukitzea erakunde onuradunari kasuan-kasuan aplikatu beharreko merkataritzako eta sektoreko legediak eskatutako moduan.

16.– Disponer de los libros contables, registros diligenciados y demás documentos debidamente auditados en los términos exigidos por la legislación mercantil y sectorial aplicable a la entidad beneficiaria en cada caso.

17.– Jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatzen duten agiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatzeko eta kontrolatzeko jarduketetarako erabil baitaitezke.

17.– Conservar los documentos justificativos de la aplicación de los fondos recibidos, incluidos los documentos electrónicos, en tanto puedan ser objeto de las actuaciones de comprobación y control.

18.– Lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren lerroan:

18.– En el caso de los proyectos de la Línea de Protección del Suelo y Suelos Contaminados:

a) Kokalekuaren berrerabilerak gainbaliorik sortzen badu, erakunde onuradunak dirulaguntza itzuli beharko du, lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko legedian ezarritakoa betez. Era berean, erakunde onuradunak konpromisoa hartzen du dirulaguntza itzultzeko diruz lagundutako jarduketaren kostua hirugarren bati arrakastaz jasanarazi bazaio.

a) La entidad beneficiaria, en el caso de que en la reutilización de un emplazamiento se produzcan plusvalías, deberá reintegrar la subvención en cumplimiento de lo establecido en la legislación sobre prevención y corrección de la contaminación del suelo. Del mismo modo, la entidad beneficiaria se compromete a reintegrar la subvención cuando se le haya repercutido con éxito a un tercero el coste de la actuación subvencionada.

b) Erakunde eskatzaileak, kutsatuta egon daitezkeen lurzoruak ikertzeko laguntzak jaso ahal izateko, konpromisoa hartzen du dirulaguntzaren xedea den kokalekuko lurzoruari Lurzoruaren Kalitatearen Adierazpenaren prozedura egiteko, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearekin bat etorriz.

b) La entidad solicitante se compromete, para la obtención de ayudas a la investigación de suelos potencialmente contaminados, a someter al emplazamiento objeto de subvención al procedimiento de Declaración de la Calidad del Suelo de acuerdo a la Ley 4/2015, de 25 de junio, para la prevención y corrección de la contaminación del suelo.

Lurzoruaren kalitatea berreskuratzeko laguntzen kasuan, nahitaezkoa izango da saneamendu-proiektuaren onespena izatea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak emanda.

En el caso de ayudas a la recuperación de la calidad del suelo, se deberá disponer de la aprobación del proyecto de saneamiento por parte de la Viceconsejería de Sostenibilidad Ambiental de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Nolanahi ere, erakunde eskatzaileak prozeduran zehar agintzen zaizkion neurriak ezartzeko konpromisoa hartzen du.

En cualquier caso, la entidad solicitante se compromete a adoptar todas aquellas medidas que se dicten en las diferentes fases del procedimiento.

c) Diruz lagundutako ekintzak exekutatzean abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuak eskatutakoa beteko da. Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea garatzen du Dekretu horrek.

c) Las acciones subvencionadas se ajustarán en su ejecución a lo exigido por el Decreto 209/2019, de 26 de diciembre, por el que se desarrolla la Ley 4/2015, de 25 de junio, para la prevención y corrección de la contaminación del suelo.

d) Diruz lagundutako jarduketa bada lurzoruak berreskuratzeko proiektu bat idaztea, erakunde eskatzaileak konpromisoa hartzen du, proiektua ingurumen-organoak onetsi ondoren, proiektua exekutatzen hasteko, onetsitako irismenarekin, gehienez ere 2 urteko epean. Betebehar hori betetzen ez badu, erakunde onuradunak dirulaguntza itzuli beharko du.

d) En el caso de que la actuación subvencionada sea la redacción de un proyecto de recuperación de suelos, la entidad solicitante se compromete a, una vez aprobado el mismo por el órgano ambiental, a iniciar su ejecución, con el alcance aprobado, en el plazo máximo de 2 años. En el caso de incumplimiento de esta obligación, la entidad beneficiaria deberá reintegrar la subvención.

19.– Klima-aldaketaren lerroko ekintzen kasuan, karbono-xurgapena sustatzen duten ekintzak badira, erakunde onuradunak jarduketari gutxienez 30 urtez eusteko konpromisoa hartzen du.

19.– En el caso de acciones de la Línea de Cambio Climático referentes a acciones que promuevan la absorción de carbono, la entidad beneficiaria se compromete a la permanencia de la actuación durante un periodo mínimo de 30 años.

20.– Natura-ondarearen lerroko ekintzen kasuan, eta lursailen erosketa ere barnean sartzen bada, erakunde onuradunak dirulaguntza itzultzeko konpromisoa hartzen du haien salmenta eta/edo titulartasunaren eskualdaketa gertatzen bada. Era berean, dirulaguntza itzultzera behartuta egongo da lursailaren erabileran aldaketarik gertatzen bada, non eta ez den natura-ondarearen kontserbaziorako edo hobekuntzarako.

20.– En el caso de acciones de la Línea de Patrimonio Natural en las que se incluya la adquisición de terrenos, la entidad beneficiaria se compromete a reintegrar la subvención en el caso de que se produzca una venta y/o transferencia de la titularidad de esta. También estará obligada a ese reintegro si se produce un cambio de uso sobre el terreno que no sea la conservación y mejora del patrimonio natural.

21.– Tokiko ekoberrikuntzaren lerroko ekintzen kasuan, erakunde onuradunak konpromiso hauek hartuko ditu bere gain:

21.– En el caso de acciones de la Línea de Ecoinnovación Local, la entidad beneficiaria asumirá los siguientes compromisos:

a) Proiektu bakoitzerako berariaz sortutako jarraipen teknikoko lantalde batek ikuskatuko du proiektua, eta lantalde horretan erabakitakoa betetzea erraztu eta bermatuko du.

a) El proyecto será supervisado por un grupo de seguimiento técnico creado al efecto para cada uno de los proyectos y facilitará y garantizará el cumplimiento de lo que se acuerde en dicho grupo.

b) Proiektuak osasunean duen efektuaren analisia aurreikustea, Udalsarea 21eko 17. koadernoan («Osasuna eta hiri-garapen jasangarria») proposatutako metodologiari jarraituz (http://www.udalsarea2030.eus/hasiera)

b) Contemplar el análisis del efecto del proyecto en la salud, siguiendo la metodología propuesta en el Cuaderno n.º 17 de Udalsarea 21 «Salud y Desarrollo Urbano Sostenible» (www.udalsarea2030.eus)

c) Aurkeztutako proiektuek hiri-plangintzarekin, -garapenarekin edo -kudeaketarekin lotutako jarduketak eskatzen dituzten kasuetan, tokiko hirigintza-ekimenek osasunean duten efektua aztertzeko tresna aplikatu beharko da (tresna Udalsarea 21eko 17. Koadernoan («Osasuna eta hiri-garapen jasangarria»), http://www.udalsarea2030.eus/hasiera helbidean jasota dago), eta hasierako diseinuaren eta amaierako exekuzioaren arteko aldea islatzea, tresna erabiliz, halakorik balego.

c) En aquellos casos donde los proyectos presentados supongan actuaciones relacionadas con la planificación, el desarrollo o la gestión urbana, deberán aplicar la herramienta para el análisis del efecto en la salud de las iniciativas de urbanismo local, recogida en el Cuaderno n.º 17 de Udalsarea 21 «Salud y Desarrollo Urbano Sostenible» (ver www.udalsarea2030.eus), y reflejar la diferencia entre el diseño inicial y la ejecución final, a partir del uso de la herramienta, si la hubiera.

d) Amaierako fitxa egingo da egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen jardunbide egokien ereduaren arabera (https://www.euskadi.eus/servicios/1215801). Jarduketa-eremuaren araberako plataforma bereziki interesgarriak identifikatu beharko dira, haien zabalkundea egiteko.

d) Elaborar una ficha final según el modelo de buena práctica disponible en sede electrónica (https://www.euskadi.eus/servicios/1215801). Se deberán identificar plataformas de especial interés para la difusión de las mismas según el ámbito de actuación.

e) Proiektuak ekintza eraldatzaile gisa http://www.sustainablecities.eu-n ezarritako eskakizunak betetzen baditu, plataforma horretan erregistratu beharko da.

e) En el caso de que el proyecto cumpla con los requisitos establecidos como acción transformadora en http://www.sustainablecities.eu, a registrarse en dicha plataforma.

f) Proiektu guztiek txosten bat aurkeztu beharko dute, tresna fiskalen emaitzen eta eguneratze-aurreikuspenaren berri emanez. Analisi hori garatzeko, Udalsarea 2030en esparruan egindako «Ingurumen-alorreko tokiko zerga-sistemarako tresnen azterketa alderatua» argitalpena kontsulta daiteke. Analisia proiektuaren xedearekiko independentea da, eta udalek dituzten tresna fiskalen hausnarketa, analisia eta, hala badagokio, eguneratzea sustatzeko egingo da, herritarren eta jarduera ekonomikoen arduradunen artean ingurumena gehiago errespetatzen duten jokabideak sustatzeko.

f) Todos los proyectos deberán presentar un informe con los resultados y previsión de actualización de los diferentes instrumentos fiscales. Para el desarrollo de este análisis, se puede consultar la publicación «Estudio comparado de los instrumentos de la fiscalidad local ambiental», elaborado en el marco de Udalsarea 2030. Este análisis es independiente del objeto del proyecto, y se hará para promover la reflexión, análisis y, en su caso, actualización de los instrumentos fiscales de los que disponen los ayuntamientos para incentivar conductas más respetuosas con el medio ambiente entre ciudadanía y responsables de actividades económicas.

21. artikulua.– Dirulaguntzaren behin betiko zenbatekoa zehaztea.

Artículo 21.– Determinación de la cuantía final de la ayuda.

Jarduketaren behin betiko benetako kostua dirulaguntza emateko oinarritzat hartutako aurrekontua baino gutxiago bada, dirulaguntzaren zenbatekoa dagokion proportzioan murriztuko da, eta gero dirulaguntzaren ehunekoa oinarri berriari aplikatuko zaio.

En el caso de que el coste definitivo real de la actuación fuera inferior al presupuesto sobre el que se concedió la ayuda, la cuantía de la subvención concedida será minorada en la proporción que resulte, aplicándose entonces el porcentaje de la subvención sobre la nueva base.

Erakunde onuradunak aurkeztutako justifikazioan halakorik aitortzen badu, ordainketa automatikoki kitatuko da, hargatik bazter utzi gabe ondoren administrazio-bidean erreklamazioa aurkezteko aukera.

En el caso en que la entidad beneficiaria reconozca en la justificación aportada esta circunstancia, se liquidará el pago automáticamente, sin perjuicio de su posterior reclamación en vía administrativa.

22. artikulua.– Dirulaguntzaren baldintzak aldatzea.

Artículo 22.– Alteración de las condiciones de la subvención.

1.– Dirulaguntza esleitzeko kontuan hartutako baldintzetan aldakuntzaren bat eginez gero, baldin eta deialdiaren xedea betetzat hartzen bada eta, hala dagokionean, deialdi honetan esleitutako dirulaguntzez gain beste erakunde publiko zein pribatu baten dirulaguntzak edo laguntzak jaso badira, horren berri aurretiaz eman beharko dute, Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak horrelakoak berariaz onar ditzan. Aipatutako aldaketek dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea ekarri ahal izango dute, betiere agindu honetan dirulaguntzen onuradun izateko ezarritako gutxieneko eskakizunak betetzen badira. Horretarako, dagokion ebazpena emango da, proposatu den proiektu-aldaketa onartzeko edo ez, eta, hala dagokionean, esleitutako dirulaguntzaren zenbatekoa doituko da, edo, hala badagokio, behar den zenbatekoaz gaindi jasotakoa itzultzea eskatzeko.

1.– Toda alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la correspondiente subvención, siempre que se entienda cumplido el objeto de esta y, en su caso, la obtención concurrente de otras ayudas y subvenciones concedidas por cualquier otra entidad pública o privada, deberán ser comunicadas previamente para su aceptación expresa por la Viceconsejería de Sostenibilidad Ambiental. Las mencionadas alteraciones podrán dar lugar a la modificación de la Resolución de concesión de la subvención, siempre que se salvaguarden los requisitos mínimos establecidos por la presente Orden para ser beneficiario de esta. A estos efectos y cuando proceda, se dictará la oportuna resolución aceptando o denegando la modificación del proyecto propuesta, y, en su caso, se reajustarán los importes de la subvención concedida, o, en su caso, se ordenará la devolución de los importes recibidos en exceso.

2.– Ezingo da inola ere aldatu jarduketaren izaera, eta, aldaketa onartuko bada, erakunde onuradunak txosten bidez justifikatu beharko du aldatutako proiektuaren inpaktua parekoa edo handiagoa dela hasieran diruz lagundutako proiektuarena baino.

2.– En ningún caso la modificación podrá afectar a la naturaleza de la actuación y para su aceptación se deberá justificar mediante informe, por parte de la entidad beneficiaria, que el impacto del proyecto modificado es equivalente o superior al proyecto inicialmente subvencionado.

3.– Dirulaguntzaren erakunde onuradunak justifikazioan adierazten badu dirulaguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzak aldatu egin direla eta litekeena dela aldaketa horrek ebazpena bera ere aldaraztea, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onesten duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.12 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta aldaketok onesteko aurrez behar den baimen-izapidea ez denez egin, dirulaguntza eman duen organoaren esku geratuko da aurkeztutako justifikazioa ontzat ematea; betiere, hori eginda beste inoren eskubideak kaltetzen ez badira.

3.– Cuando la entidad beneficiaria de la subvención ponga de manifiesto en la justificación que se han producido alteraciones de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la misma que hubieran podido dar lugar a la modificación de la Resolución, conforme a lo establecido en el artículo 49.12 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General País Vasco, habiéndose omitido el trámite de autorización administrativa previa para su aprobación, el órgano concedente de la subvención, podrá aceptar la justificación presentada, siempre y cuando no se dañen derechos de tercero.

4.– Dirulaguntza eman duen organoak egiaztapen-egintzan aldaketak onartzeak ez dakar berarekin erakunde onuraduna legozkiokeen zehapenetatik salbuetsita geratzea.

4.– La aceptación de las alteraciones por parte del órgano concedente en el acto de comprobación, no exime a la entidad beneficiaria de las sanciones que pudieran corresponderle.

5.– Dirulaguntzaren xede den jarduera gauzatzeko eta amaitzeko epeari dagokionez, salbuespen gisa, erakunde onuradunak jarduera hori gauzatzeko epea luzatzeko eskaera egin ahal izango du, jarduketa exekutatzeko ezarritako epea agortu baino gutxienez hilabete lehenago, betiere erakunde onuradunaren borondatez kanpoko arrazoiak daudenean eta behar bezala justifikatzen dituenean. Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroaren kasuan, ezin izango da halako luzapenik eskatu.

5.– En relación con el plazo de realización y finalización de la actuación subvencionada, salvo para la Línea de Educación para la Sostenibilidad, con carácter excepcional, cuando concurran causas ajenas a la voluntad de la entidad beneficiaria debidamente justificadas, dicha entidad podrá solicitar, con una antelación mínima de 1 mes al vencimiento del plazo de ejecución establecido, la ampliación de los plazos inicialmente previstos para la realización de la actuación subvencionada.

Epea luzatzeko, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordeak horretarako ebazpen bat onetsi beharko du.

La ampliación del plazo deberá ser aprobada por resolución de la persona que ostente el cargo de Viceconsejera o Viceconsejero de Sostenibilidad Ambiental.

23. artikulua.– Dirulaguntza justifikatzea.

Artículo 23.– Justificación de la subvención.

1.– Erakunde onuradunek 2024ko urriaren 31 baino lehen exekutatu eta justifikatu beharko dute diruz lagundutako ekintza, kasu hauetan salbu:

1.– Las entidades beneficiarias deberán ejecutar y justificar la acción subvencionada antes del 31 de octubre de 2024, salvo en los siguientes casos:

– Tokiko ekoberrikuntzaren lerroko ekintzek diruz lagundutako ekintza exekutatu eta justifikatu beharko dute 2023ko urriaren 31 baino lehen.

– Las acciones de la Línea de Ecoinnovación Local deberán ejecutar y justificar la acción subvencionada antes del 31 de octubre de 2023.

– Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroko ekintzak 2023ko uztailaren 15a baino lehen exekutatu beharko dira; proiektuaren amaierako dokumentazioa, berriz, 2023ko irailaren 15a baino lehen aurkeztu behar dute (egun hori barne).

– Las acciones de la Línea de Educación para la Sostenibilidad deberán ejecutarse antes del 15 de julio de 2023 y deberán presentar la documentación final del proyecto antes del 15 de septiembre de 2023 (incluido).

– Asteklima 2022 lerroko ekintzak 2022ko irailaren 30etik 2022ko urriaren 9ra bitartean (egun hori barne) exekutatu beharko dira, eta jarduketaren frogagiriak aurkeztu beharko dituzte deialdiaren ebazpena jakinarazten denetik hilabeteko epean.

– Las acciones de la Línea Asteklima 2022 deberán ejecutarse entre el 30 de septiembre de 2022 (incluido) y el 9 de octubre de 2022 (incluido) y deberán presentar la documentación justificativa de la actuación en el plazo de un mes desde que se notifique la resolución de la convocatoria.

– Natura Ondarearen lerroko 2.2.c) artikuluan deskribatutako 1)etik 5)era bitarteko ekintzek 2024ko abenduaren 31 baino lehen exekutatu eta justifikatu beharko dute diruz lagundutako ekintza.

– Las acciones de la 1) a la 5) descritas en el artículo 2.2.c) de la Línea de Patrimonio Natural, deberán ejecutar y justificar la acción subvencionada antes del 31 de diciembre de 2024.

2.– Horretarako, Lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren, Klima-aldaketaren, Natura-ondarearen, Ekonomia zirkularraren eta Tokiko ekoberrikuntzaren lerroetako proiektuen erakunde onuradunek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute bitarteko elektronikoen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalean (https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/):

2.– A tal fin, las entidades beneficiarias de proyectos de las Líneas de Suelos Contaminados y Protección del Suelo, Cambio Climático, Patrimonio Natural, Economía Circular y Ecoinnovación Local tendrán que presentar la siguiente documentación por medios electrónicos en el apartado «Mi Carpeta» de la sede electrónica de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco (https://www.euskadi.eus/micarpeta):

a) Erakunde onuradunaren Idazkaritzak egindako ziurtagiria, emandako dirulaguntzaren helburua eta xedea bete direla eta bestelako dirulaguntzarik lortu ote duten adierazten duena. Bestelako dirulaguntzarik lortu badute, laguntza eman duen organoa, emandako dirulaguntzaren gehieneko ehunekoa eta jasotako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazi beharko dituzte ziurtagirian.

a) Certificación expedida por la Secretaría de la entidad beneficiaria en el que conste el cumplimiento del objetivo y de la finalidad de la subvención concedida y si han obtenido o no otras subvenciones. En caso de que se hayan obtenido otras subvenciones, en la certificación se deberá indicar el órgano concedente de la ayuda, el porcentaje máximo de subvención otorgado y el importe de la subvención recibida.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen dirulaguntza jasotzekoa den jarduketa-lerroari dagozkion ekintzak egin direla azaltzeko memoria, haien ezaugarri nagusiak eta ingurumen-arloko helburuen betetze-maila azalduta. Ingurumeneko onuren kasuan, inpaktuen murrizketa eta egiazko ingurumen-presioak zenbatestea –adierazleak–, a priori ezarritako helburuekin alderatuta, Agindu honen 19. artikuluan zehaztutako baldintza-agirian adierazitakoaren arabera. Diruz lagundutako ekintzaren izaeraren arabera, jarduketaren aurretik eta ondoren egindako argazkiak jasoko dira memorian, ahal den guztietan. Proposamenean aurreikusitako ekintzen exekuzio-maila balioetsi ahal izateko adina informazio eman beharko dute, aurreikuspenen eta azkenean egindako jarduketen irismenaren arteko alderaketa barne.

b) Memoria descriptiva de la realización de las acciones subvencionadas correspondiente a la línea de actuación para que se solicita la ayuda disponible en la sede electrónica de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco, describiendo las características más destacadas de la misma y el grado de cumplimiento de los objetivos ambientales de la actuación. Respecto a los beneficios ambientales, cuantificación de la reducción de impactos y presiones ambientales reales-indicadores, frente a los objetivos establecidos a priori, según se indique en su caso en el Pliego de Condiciones que se especifica en el artículo 19 de la presente Orden. Siempre que sea posible de acuerdo con la naturaleza de la acción subvencionada, la memoria incluirá fotos del antes y después de la actuación. Se deberá proporcionar la información suficiente para valorar el grado de ejecución de las acciones previstas en la propuesta, incluyendo una comparación entre las previsiones y el alcance de las actuaciones finalmente realizadas.

Tokiko ekoberrikuntzaren lerroko proiektuen kasuan, amaierako justifikazio-memoria teknikoan, gainera, jarduketa kokatzen den arauzko eta plangintzako tresnen identifikazioa eta gakoak eta ikasitako irakaspenak jasotzen dituen proiektuaren amaierako garapen-metodologia jaso beharko dira, proiektua beste udalerri eta/edo eskualde batzuetara estrapolatu ahal izateko.

En el caso concreto de los proyectos de la Línea de Ecoinnovación Local, la memoria técnica justificativa final deberá incluir, además, la identificación de los instrumentos normativos y de planificación donde se enmarca la actuación y la metodología final de desarrollo del proyecto que recoja las claves y las lecciones aprendidas, de manera que se facilite extrapolar el proyecto a otros municipios y/o comarcas.

c) Diruz lagundutako gastua benetan egin dela egiaztatzen duten fakturak edo ordainagiriak. Fakturetan, edo, hala dagokienean, ordainketa-egiaztagirietan, fakturatutako zenbatekoak zehaztuta agertuko dira, eta kontzeptuak banakatuta eta unitateko prezioekin. Hala, aurkeztutako dokumentazio teknikoa alderatu ahal izango da.

c) Facturas o documentos de pago que acrediten la efectiva realización del gasto subvencionado. Las facturas o, en su caso, las certificaciones de pago deberán especificar las cantidades facturadas asociadas a los conceptos desglosados y precios unitarios de tal forma que se pueda contrastar con la documentación técnica presentada.

d) Diru-sarreren eta gastuen zerrenda. Gastuen zerrendan, fakturatutako kontzeptuak nahikoa zehaztu beharko dira, diruz lagundutako gastuei dagozkien zenbatekoak eta besteak bereizi ahal izateko.

d) Relación de ingresos y gastos. En la relación de gastos, los conceptos facturados han de aparecer suficientemente detallados para que se distingan los importes correspondientes a gastos subvencionables y no subvencionables.

e) Diruz lagundutako ekimenaren berri emateko egindako komunikazio- eta publizitate-ekintzei buruzko memoria deskribatzailea.

e) Memoria descriptiva de las acciones de comunicación y publicidad realizadas para la iniciativa subvencionada.

f) Proiektuan sortutako materialen kopia, azterketak, txostenak eta zabalkunde eta komunikaziorako materialak barne.

f) Copia de los materiales originados en el proyecto, incluyendo estudios e informes, materiales de divulgación y comunicación.

g) Georreferentziatutako informazioari dagokionez, kartografia shape formatuan eta ETRS89 proiekzioan aurkeztu behar dute. Kartografia-informazioko metadatuen fitxa bat bete beharko da kartografiako geruza bakoitzeko (https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/instrucciones_documentacion/eu_def/adjuntos/formulario_metadatos_eu_g.pdf)

g) En el caso de información georreferenciada, la cartografía debe entregarse en formato shape y ETRS89. Por cada capa cartográfica deberá rellenarse una ficha de metadatos de información cartográfica (https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/instrucciones_documentacion/es_def/adjuntos/formulario_metadatos_es_g.pdf)

h) Lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren lerroko proiektuetan, diruz lagundutako jarduketaren kokalekuari dagokion Lurzoruaren Kalitatearen Adierazpenaren espedientea hasteko eskaeraren kopia.

h) En el caso de los proyectos de la Línea de Suelos Contaminados y Protección del Suelo, copia de la solicitud de inicio del expediente de Declaración de la Calidad del Suelo correspondiente al emplazamiento donde se desarrolla la actuación subvencionada.

i) Karbono-xurgapena sustatzen duten ekintzen bidezko Klima-aldaketaren lerroko proiektuetan, proiektuaren iraunaldian karbonoa xurgatzeko helburuak betetzea bermatzen duen kudeaketa-plana erantsi beharko dute.

i) En el caso de proyectos de la Línea de Cambio Climático referentes a acciones que fomenten la absorción de carbono, se deberá adjuntar el plan de gestión que garantice el cumplimiento de los objetivos de absorción de carbono en el periodo de permanencia.

j) Natura-ondarearen lerroko ekintzen kasuan, eta lursailen erosketa ere barnean sartzen bada, erakunde onuradunak Jabetzaren Erregistroko ziurtagiria erantsi beharko du.

j) En el caso de acciones de la Línea de Patrimonio Natural, en las que se incluya la adquisición de terrenos, la entidad beneficiaria tendrá obligación de adjuntar certificación del Registro de la Propiedad.

k) Ekonomia zirkularraren lerroko proiektuen kasuan, elikagaien xahubidea prebenitzea sustatu edo/eta ezartzera bideratutako mekanismoen ingurukoak badira, udalerriko elikagaien xahubidearen benetako kalkulua eta horretarako metodologia jaso beharko dituzte, nazioartean onartutako metodologien arabera.

k) En el caso de los proyectos de la Línea de Economía Circular, relacionados con mecanismos de promoción e implantación de la prevención del desperdicio alimentario, deberán de incluir metodología y cálculo efectivo del desperdicio alimentario generado en el municipio, empleando para ello metodologías aceptadas internacionalmente.

l) Hala badagokio, beharrezkoa izango da agiri bidez justifikatzea Agindu honen 2. eta 20. artikuluetatik eratorritako betebeharrak bete direla.

l) En su caso, también será necesario justificar documentalmente el cumplimiento de las obligaciones derivadas de los artículos 2 y 20 de la presente Orden.

3.– Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroko eta Asteklima 2022 lerroko proiektuen erakunde onuradunek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte dirulaguntza justifikatzeko:

3.– Las entidades beneficiarias de proyectos de las líneas de Educación para la Sostenibilidad y Asteklima 2022, deberán justificar la subvención concedida mediante la presentación de la siguiente documentación:

a) Toki-erakundearen Idazkaritzak egindako ziurtagiria, dirulaguntzaren helburua eta xedea bete direla eta bestelako dirulaguntzarik lortu ote duten adierazten duena. Bestelako dirulaguntzarik lortu badute, ziurtagirian laguntza eman duen organoa, emandako dirulaguntzaren gehieneko ehunekoa eta jasotako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazi beharko dituzte.

a) Certificación expedida por la Secretaría del ente local en el que consta el cumplimiento del objeto y de la finalidad de la subvención concedida y si han obtenido o no otras subvenciones. En caso de que se hayan obtenido otras subvenciones, en la certificación se deberá indicar el órgano concedente de la ayuda, el porcentaje máximo de subvención otorgado y el importe de la subvención recibida.

b) Azalpen-memoria –eskuragarri dago Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan– Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroari dagozkion jarduketak egin direla adierazteko eta haien ezaugarri nagusiak eta ezarritako helburuen betetze-maila azaltzeko. Memoria horretan, lauki batean bilduko dira ikastetxeek udalei egindako proposamenak, udalek hartutako konpromisoak eta aurreko ekitaldietan hartutako konpromisoen betetze-mailaren jarraipena. Udalerri bakoitzak, halaber, Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroko jarduketaren azalpen-memorian bildutako koordinazio-gakoei buruzko informazioa eman beharko du.

b) Memoria descriptiva de la realización de las actuaciones subvencionadas correspondiente a la Línea de Educación para la Sostenibilidad disponible en la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco, describiendo las características más destacadas de la misma y el grado de cumplimiento de los objetivos marcados. Esta memoria ha de incluir un cuadro en el que se recojan las propuestas realizadas por los centros a los ayuntamientos, los compromisos adoptados por los ayuntamientos y el seguimiento del cumplimiento de los compromisos adoptados en ediciones anteriores. Se ha de reflejar, así mismo, por cada municipio, la información sobre claves de coordinación que se recoge en la memoria explicativa de la actuación de la Línea de Educación para la Sostenibilidad.

Azalpen-memoria –eskuragarri dago Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan– Asteklima 2022 lerroari dagozkion jarduketak egin direla adierazteko, egindako jarduerak deskribatuz eta lortutako emaitza, erakunde laguntzaileak, parte-hartzaile kopurua, erabilitako materiala eta argazkiak aurkeztuz.

Memoria descriptiva de la realización de las actuaciones subvencionadas correspondiente a la Línea Asteklima 2022 disponible en la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco, describiendo las actividades realizadas e incluyendo el resultado obtenido, las entidades colaboradoras, el número de participantes, material utilizado y fotos.

c) Diruz lagundutako proiektuaren fakturak. Ziurtagirietan fakturatutako zenbatekoak zehaztuta agertuko dira, eta kontzeptuak banakatuta eta unitateko prezioekin. Hala, aurkeztutako dokumentazio teknikoa alderatu ahal izango da.

c) Facturas correspondientes al proyecto subvencionado. Las certificaciones deberán especificar las cantidades facturadas asociadas a los conceptos desglosados y precios unitarios de tal forma que se pueda contrastar con la documentación técnica presentada.

d) Diru-sarreren eta gastuen zerrenda. Gastuen justifikazioan, fakturatutako kontzeptuak behar bezala zehaztuta azaldu beharko dira, diruz lagundutako gastuei dagozkien zenbatekoak eta halakoei ez dagozkienak bereizi ahal izateko.

d) Relación de ingresos y gastos. En cuanto a la justificación de gastos, los conceptos facturados han de aparecer suficientemente detallados para que se distingan los importes correspondientes a gastos subvencionables y no subvencionables.

e) Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroko proiektuetan, proiektuan sortutako ikasmaterialen eta dibulgaziokoen kopia, formatu digitalean; horrekin batera, zerrenda batean adieraziko da horietatik zein izan daitezkeen material edo baliabide didaktiko erabilgarriak hezkuntza-komunitatearentzat.

e) En el caso de los proyectos de la Línea de Educación para la Sostenibilidad, copia de los materiales didácticos y divulgativos originados en el proyecto en formato digital, acompañada de un listado en el que se identifique cuáles de ellos son materiales o recursos didácticos potencialmente útiles para la comunidad educativa.

f) Asteklima 2022 lerroaren proiektuen kasuan, diruz lagundutako jardueren zabalkundea egiteko erabilitako kartelen kopia, Euskadiko 2022ko Klima eta Energiaren Asterako berariaz sortutako formatuak eta zabalkunde-materiala erabili direla ikusteko aukera ematen duena.

f) En el caso de los proyectos de la Línea de Asteklima 2022, copia de la cartelería utilizada para la difusión de las actividades subvencionadas donde se pueda apreciar la utilización de los formatos y material de difusión creado expresamente para la semana de Clima y Energía en Euskadi 2022.

24. artikulua.– Dirulaguntza ordaintzea.

Artículo 24.– Pago de la subvención.

1.– Lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren, Klima-aldaketaren, Natura-ondarearen eta Ekonomia zirkularraren lerroetan, honela ordainduko da emandako dirulaguntza:

1.– En las Líneas de Suelos Contaminados y Protección del Suelo, Cambio Climático, Patrimonio Natural y Economía Circular, el pago de la subvención concedida se hará efectivo de la siguiente forma:

a) Ordainketaren lehen aurrerakina, dirulaguntzaren % 33, dirulaguntza ebatzi ostean, Agindu honen 18. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

a) Un primer anticipo de pago del 33 % del importe subvencionado, una vez resuelta la ayuda, conforme a lo establecido en el artículo 18 de la presente Orden.

b) Ordainketaren bigarren aurrerakina, dirulaguntzaren % 33, 2023ko urriaren 31 baino lehen.

b) Un segundo anticipo de pago del 33 % del importe subvencionado, con anterioridad al 31 de octubre de 2023.

c) Hirugarren ordainketa, diruz lagundutako zenbatekoaren gainerako zenbatekoa, 2024ko ekitaldian egingo da, 23.2 artikuluan ezarritako frogagiriak aurkeztu eta aztertu ondoren.

c) Un tercer pago en el ejercicio 2024 del importe pendiente restante del importe subvencionado, tras la presentación y análisis de la documentación justificativa establecida en el artículo 23.2.

2.– Artikulu honetan aurreikusitako ordainketa aurreratuetan aplikatu beharreko berme-araubidea Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzudan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoa izango da.

2.– El régimen de garantías que, en su caso, deba aplicarse a los pagos anticipados contemplados en este artículo es el establecido en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

3.– Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroan, honela ordainduko da dirulaguntza: dirulaguntzaren % 50, laguntza ebatzitakoan; gainerako zatia, berriz, Agindu honen 23.3 artikuluan ezarritako frogagiriak 2023ko irailaren 15aren aurretik aurkezten direnean eta haien analisia egin eta gero.

3.– En la Línea de Educación para la Sostenibilidad, el pago de la subvención se realizará de la siguiente forma: un 50 % del importe subvencionado, una vez resuelta la ayuda, y el importe restante, tras la presentación antes del 15 de septiembre de 2023 y análisis de la documentación justificativa establecida en el artículo 23.3 de la presente Orden.

4.– Tokiko ekoberrikuntzaren lerroan eta Asteklimaren lerroan, honela ordainduko da dirulaguntza: dirulaguntzaren % 50, laguntza ebatzitakoan Agindu honen 18. artikuluan ezarritakoaren arabera; gainerako zatia, berriz, frogagiriak aurkeztu ondoren eta frogagiriek Agindu honen 23.3 artikuluan ezarritako eskakizun guztiak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.

4.– En las Líneas de Ecoinnovación Local y de Asteklima, el pago de la subvención se realizará de la siguiente forma: un 50 % del importe subvencionado, una vez resuelta la ayuda conforme a lo establecido en el artículo 18 de la presente Orden, y el importe restante, tras la presentación de la documentación justificativa, y una vez verificada que la justificación cumple con todos los requisitos establecidos en el artículo 23.3 de la presente Orden.

5.– Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde onuradunak Eusko Jaurlaritzaren dagokion datu-basean jasota egon beharko du. Alta emateko edo hirugarren interesduneko datuak aldatzeko, Eusko Jaurlaritzak emandako Hirugarrenentzako erregistro telematikora jo beharko da, honako helbide honetan: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

5.– Para que la Administración pueda realizar el pago de las subvenciones, la entidad beneficiaria deberá constar en la correspondiente base de datos del Gobierno Vasco. Para darse de alta o modificar sus datos de tercero interesado deberá dirigirse al Registro Telemático de Terceros proporcionado por el Gobierno Vasco, en la siguiente dirección: https://www.euskadi.eus/altaterceros

25. artikulua.– Ez-betetzeak.

Artículo 25.– Incumplimientos.

1.– Baldin eta erakunde onuradunak ez badu Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren dirulaguntza eskatutako eta emandako xede espezifikorako erabiltzen, ez badu dirulaguntza ematea eragin zuen jarduketa egiten, ez badu justifikatzen dirulaguntza jaso zuen xederako baliatu duela, edo, oro har, ez badu betetzen erakunde eskudunak ezarritako baldintzaren bat, erakunde horrek dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdu duela adieraziko da, betiere aldez aurretik interesdunari entzun ondoren; gainera, hala badagokio, dagokion zenbatekoa itzuli beharko dio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, gehi legezko berandutze-interesak, proportzionaltasun-printzipioari jarraikiz betiere, hala ezarrita baitago azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan, zeinaren bidez onesten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako dirulaguntzen berme eta itzulketei buruzko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan.

1.– En caso de que la entidad beneficiaria no utilice la subvención del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente para el destino específico para el que se solicitó y concedió, no realice la actuación que dio origen a la subvención, no justifique su aplicación a los fines determinados para los que se interesó o, en general, incumpliese cualquiera de las condiciones establecidas por el órgano competente, previa audiencia al interesado, se declarará la pérdida del derecho a la percepción de la subvención y, en su caso, la obligación de reintegrar a la Tesorería General del País Vasco el importe que corresponda y el pago de los intereses legales de demora, atendiendo al principio de proporcionalidad y en cumplimiento de lo establecido en el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, en el artículo 37 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

2.– Lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren lerroan, ez-betetzetzat joko da eskatzaileari egotz dakiokeen kausaren batengatik lurzoruaren kalitatearen adierazpenaren prozedura amaitu ezin izatea, dirulaguntza eman denetik 5 urte igaro badira.

2.– En la Línea de Suelos Contaminados y Protección del Suelo, se considerará causa de incumplimiento el que por causa imputable al solicitante no pueda culminarse el procedimiento de declaración de calidad del suelo, una vez transcurridos 5 años desde la concesión de la subvención.

Lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren lerroan lurzoruaren kalitatearen adierazpen-prozedura eta berreskuratze-jarduketak amaitzeko ezarritako epeak betetzen ez badira, emandako dirulaguntzen zenbatekoak itzuli beharko dira.

El incumplimiento de los plazos establecidos en la Línea de Suelos Contaminados y Protección del Suelo para la culminación del procedimiento de la declaración de la calidad del suelo y de las actuaciones de recuperación conllevará la devolución de los importes de las subvenciones concedidas.

3.– Era berean, onuradunak itzuli beharko du dirulaguntza honen xede den jarduketaren kostuaren gainetik jasotako diru-kopurua, beste laguntza edo dirulaguntza batzuekiko bateragarritasun-muga gainditzen bada, Agindu honen 8. artikuluan adierazitakoarekin bat; horrez gain, zehapenak eta kalte-ordainak ordainarazi ahal izango zaizkio sortutako kalteengatik, eta, hala badagokio, zigor-erantzukizuna eskatu ahal izango zaio.

3.– Igualmente, procederá el reintegro del exceso obtenido sobre el coste de la actuación objeto de la presente subvención en el supuesto de que se rebase el límite de compatibilidad con otras ayudas o subvenciones, de acuerdo con lo señalado en el artículo 8 de la presente Orden, ello, sin perjuicio de las posibles sanciones que puedan imponerse, así como de las indemnizaciones por daños y perjuicios que pudieran exigirse y, en su caso, de responsabilidad penal.

4.– Ezarritako baldintzak partez betetzen badira, eta onuradunak argi eta garbi konpromisoak betetzeko jardun duela egiaztatzen bada, dirulaguntzaren zati bat ordainduko da, edo, hala badagokio, zati bat itzuliko da, eta egindako jarduera osoak guztizkoarekiko duen proportzioa kalkulatuko da. Kasu horretan, onuradunak kobratzeko eskubidea duen zenbatekoa benetan eta behar bezala justifikatuta eman den dirulaguntzaren zenbatekoa izango da, erakunde emaileak justifikazioa egiaztatu eta onartu ondoren.

4.– El cumplimiento parcial de las condiciones impuestas, siempre que se acredite una actuación de la beneficiaria inequívocamente tendente a la satisfacción de los compromisos, dará lugar al pago parcial de la subvención, o, en su caso, al reintegro parcial, determinando su cálculo la proporción que, con respecto a la total, se encuentre la actividad realizada. En todo caso, la cantidad parcial que la beneficiaria tendrá derecho a cobrar, se corresponderá con el importe efectiva y debidamente justificado de la subvención concedida, una vez haya sido acreditada su justificación y haya sido aceptada por la entidad concedente.

5.– Aipatutako zenbatekoek diru-sarrera publikoen izaera izango dute, dagozkien ondoreetarako.

5.– Las referidas cantidades tendrán la consideración de ingresos públicos a los efectos pertinentes.

26. artikulua.– Errekurtsoak.

Artículo 26.– Recursos.

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan xedatutakoaren arabera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Contra la presente Orden podrá interponerse recurso potestativo de reposición ante la persona que ostente el cargo de Consejero o Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente en el plazo de un mes, de conformidad con lo dispuesto en los artículos 123 y 124 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, de Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, o bien recurso contencioso-administrativo ante el Tribunal Superior de Justicia del País Vasco en el plazo de dos meses, a contar desde el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 46 de la Ley 29/1998, de 13 de julio, de la Jurisdicción Contencioso-Administrativa.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Agindu honetan berariaz ezarrita ez dagoen guztian, honako hauetan jasotako xedapenak izango dira aplikagarriak: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onesteko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan, zeinaren bidez onesten baita Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua.

En todo aquello no previsto expresamente en la presente Orden, serán de aplicación las previsiones contenidas en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas; en el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco; en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones; y en el Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efectos el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 15a.

En Vitoria-Gasteiz, a 15 de junio de 2022.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

La Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala


Análisis documental