Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Europar Batasuneko Eskualde-gobernuen kalitate-mapa

egilea: Javier Bikandi - Eusko Jaurlaritzako Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaria, 

Gobernu-kalitatearen Europako indizea (‏‎«EQI», ingelesezko sigla), Goteborgeko Unibertsitateko Gobernu-Kalitaterako Institutuak sortua, Europar Batasunean eskualde-mailan eskuragarri dagoen erakunde-kalitatearen adierazle bakarra da. Indize hori oso zabalduta dago Europar Batasuneko akademien eta instituzioen artean.

Indize horren arabera, erakunde-kalitatea dimentsio anitzeko kontzeptu bat da: zerbitzu publikoak ematerakoan inpartzialtasun eta kalitate handia eta ustelkeria-maila txikia izatea esan nahi du. Europako Batzordeak finantzatu zuen, 2010ean, eta, berriz ere, 2013an eta 2017an. Haren helburua da herritar arruntek ustelkeriari buruz dituzten pertzepzioak eta esperientziak jasotzea, eta jakitea herritarren ustez beren zerbitzu publikoak zenbateraino diren inpartzialak eta kalitate onekoak beren egoitza-eskualdean.

Horiek horrela, 2018ko martxoan, 2017. urteari dagokion azterlan konparatibo bat argitaratu da, eta hemen kontsultatu dezakezue.

Nabarmentzekoa da Euskadik Frantziako eskualde gehienen oso antzeko emaitzak lortu dituela. Erraz ikusten da azterlanean jasotzen den koloreen maparen arabera. Gobernuen erakunde-kalitateari dagokionez, Europako bigarren mailako eskualde europarren taldean sartzeko gertu dago Euskadi (maila horretan daude 0,7 gainditu dutenak, eta Euskadik 0,635 lortu du; hor daude “Austriako eskualdeak” eta “Alemaniako” gehienak).

Azterlanaren ondorioetan, zeinak Bo Rothstein irakasleak egin baititu Eskualdeen Komitean, berariaz aipatzen da Euskadi kasu “interesgarrienetako” bat dela. “Nahiz eta denboran zehar Espainian batez beste joera negatiboa egon, bai eta jaitsiera negatiboa ere Espainiako eskualde askotan, Nafarroa, Kantabria eta Euskal Autonomia Erkidegoan etengabe hobetu dira denboran zehar”, azterlan akademikoaren arabera. 

Autonomia Erkidegoen emaitza, gobernu-kalitatearen indize europarraren arabera (2017):

1.- Euskadi 0,653

2.- Nafarroa 0,5023

3.- Kantabria 0,426

4.- Errioxa 0,242

5.- Asturiasko Printzerria 0,220

6.- Aragoi 0,097

7.- Extremadura 0,022

8.- Murtziako Eskualdea -0,136

9.- Madrilgo Erkidegoa -0,222

10.- Gaztela-Mantxa -0,300

11.- Gaztela eta Leon -0,326

12.- ESPAINIA -0,328

13.- Katalunia -0,392

14.- Galizia -0,431

15.- Valentziako Erkidegoa -0,446

16.- Balear Uharteak -0,544

17.- Kanariak -0,709

18.- Andaluzia -0,740