Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Aurrerabide, zerbitzu publikoen kalitateari buruzko Estatuko 5. Biltzarrean: "(Zeure) eraldaketak eraldaketa dakar".

Aurrerabide, zerbitzu publikoen kalitateari buruzko Estatuko 5. Biltzarrean: "(Zeure) eraldaketak eraldaketa dakar".

egilea: Koldobike Uriarte, Urria 20, 2015

Aurrerabide aztertzeko kasutzat aurkeztu genuen atzo, "Kalitatea gardentzea. Gardentasuna ebaluatzea" lemapean antolatutako zerbitzu publikoen kalitateari buruzko Estatuko 5. Biltzarrean.

Aurrerabide aztergai eta eztabaidagai izan dute mahainguruko kideek eta saioko partaideek, eta goitik behera azaldu dira Eusko Jaurlaritza proiektu hau bultzatzera eraman zuen testuingurua, euskal ereduaren ezaugarriak eta ia bi urteko taxuketa, garapen eta hedapenaren ondoren aurre egin beharreko erronkak.

Zerbitzu publikoen Kalitatea Ebaluatzeko Agentziakautonomia-erkidegoek, udalek, AENORek, Kalitatearen aldeko Espainiar Elkarteak, Kudeaketa-Bikaintasunaren Klubak, Kalitatearen Iberoamerikar Fundazioak -Fundibec-, Gardentasunaren eta Gobernu Onaren Kontseiluak, unibertsitateek eta abarrek, nork bere ordezkarien bitartez, kalitatea gobernu onaren eragiletzat eta gorespentzat jotzen duen ikuspegi berria partekatu dugu.

Hauek dira gardentasuna, plangintza, kalitatea eta ebaluazioa lotzen dituen ikuspegi partekatu honen ideia garrantzitsuetako batzuk:

  • Pertsonak dira edozein erakunderen balio-sorkuntzaren zutoin nagusia, enpresa izan zein administrazioa izan. Horren inplikazioaz, balorizazioaz eta kudeaketa kualifikatuaz arduratzea nahitaezko inbertsioa da.
  • Zein gardentasunaren alde lan egiten dugun. Ezinbestekoa da hauteskundeetan agindutakoa betetzeko konpromisoa, lortzen den ala ez eta horren zergatia, nola lortzen den eta horren inpaktu erreala, desiatua edo ustekabekoa gardenduz.
  • Kalitatea gardentzea gardentasunari buruzko oinarrizko legerian (19/2013 Legea) araututa dagoen eginbeharra da, baina lurrinaren antzekoa izan beharko luke, gure herritarrek merezi duten birsorkuntza demokratikoaren eta gobernu onaren aldeko kudeaketa publikoan arnasten den oxigenoa bezalakoa, alegia.
  • Gardentasuna herritarrek kudeaketa publikoan eta horren ebaluazioan duten partehartzearekin lotu behar da, gobernu irekiaren filosofiarekin bat eginik. Herritarrenganako orientazioa bezeroenganako orientazioa baino askoz ere handiagoa da, herritarrak publikotasunaren eragile laguntzaileak, onuradunak, kontrolatzaileak eta kudeatzailekideak diren neurrian.
  • Plangintzak, gorabehera politikoen gainetik, nahi dugun etorkizuna begibistan mantentzen laguntzen du, epe luzeko ikuspegiaz, garapen jasangarriaren eta politikari, langile publiko eta herritarren arteko erantzukidetasunezko kudeaketa publikoaren mesedetan. Estrategiatik politikagintzara, eta hemendik prozesu eta prozeduretara. Lerrokatzea, lehentasunak finkatzea, kontuak ematea eta zuzentzea.
  • Berritzea eta planifikatzea ez dira kontraesankorrak, berrikuntza bera ere planifikatu behar baita, berrikuntzaren mesedeko inguruneak sortuz, eta planek malguak izan behar baitute lortutako emaitza eta inpaktuen ebaluazio eta jarraipenaren arabera, sortuz doazen arazo eta beharrizan berrietara egokituz. Plangintza moldakorra gogoko etorkizunen arabera eta ez determinismo prospektiboen arabera.
  • Kalitate ereduek behar besteko orokortze eta abstrakzio maila izan behar dute esparru desberdinetan aplikatu eta neurketa fidagarrien arabera konparatu ahal izateko. Honek ez du esan nahi ezin direnik berrasmatu eta sinplifikatu edo ezin zaienik erakunde bakoitzaren beharrizanetara egokitutako erabilpenik bilatu, honek emaitza onak ematen baldin baditu.
  • Liderren ebaluazioan, nahitaezkoa da aldaketaren aldeko orientazioa baloratzea, lortutako emaitzak bezain garrantzitsuak baitira aldaketa horiek kudeatzeko duten gaitasuna, izan ere, herritarrekiko lankidetzak planifikatuta edo gauzatzeko fasean dagoena aldatzearen aldeko joera baitakar.
  • Pertsonen kudeaketa da administrazio publikoetako kalitate-ebaluazioetan puntuaziorik txarrenak lortzen dituen prozesua, horixe da gainditu gabe daukagun ikasgaia. Administrazioa, herritarren adostasunaz eta etengabeko irekitasunaz guztien onerako lan egiten duten liderren faktoria bihurtzea.

Hainbat txosten eta kasu-azterketaren bidez sortutako adostasunen haritik, pentsatzekoa da, AURRERABIDEren bitartez bete-betean asmatzen ari garela gauzak hobeto egitearen aldeko apustuan, (zeure) eraldaketak eraldaketa dakarren ustean.

Erantsia duzue gure aurkezpena.