Eusko Jaurlaritzako zerbitzu elektronikoek badute zentro korporatibo bat erabiltzaileei arreta emateko
egilea: Iñaki Ortiz, Urria 15, 2015
Eusko Jaurlaritzako zerbitzu elektronikoek badute erabiltzaileei arreta emateko zentro bat (CAU-ZE) izapidetzean izan ditzaketen edozein zalantza edo intzidentzia konpontzeko.
CAU-ZE zerbitzuak premia nabaria du, Administrazioarekin modu elektronikoan izapidetzen saiatzen diren pertsonek laguntza izan behar baitute edozein zalantza edo intzidentziari erantzuteko.
Hala ere, denbora asko igaro behar izan da zerbitzu hau abian jartzeko, 2.4-3 azpi-proiektuan baitzegoen aurreikusita. Zerbitzu elektronikoen CAU-ZE zerbitzuak sortzea (BPP, 2014-2016). Horregatik, balio handia du mugarri horrek guretzat.
Zerbitzu elektronikoek antolaketa-euskarria behar dutela aipatzen nuen aurreko postean.
"Bitarteko elektronikoen erabilera orokor eta adimenduna egingo duen administrazio-eredu baterantz aurrera egiteak Eusko Jaurlaritzaren erronka estrategikoa izan behar du, eta ondorioz, beharrezko baliabideez hornitutakoa. Behar-beharrezkoa da, administrazio elektronikoari funtzionamendu egokia bermatuko dion antolaketa arloko euskarria ematea. Antolaketa arloko euskarri horren oraingo gabezia eragozpen eta oztopo bilakatzen ari da, zerbitzu elektronikoen hedapena nahi genukeen abiaduraz eta kalitate-mailaz egin ahal izateko. Argi eta garbi esanda: teknologia daukagu, baina behar bezala funtzionarazten jakin dezaketen pertsonak behar ditugu".
CAU-ZE zerbitzuak, herritarrari laguntzeko helburu nagusia betetzeaz gain, korporazioan erantsitako informazioa izateko aukera emango du; zehazki, erabiltzaileen zailtasunak bide elektronikoa erabiltzean. Informazio hori balio handikoa izango da egungo zerbitzu elektronikoak hobetzeko eta bilakarazteko orduan.
Hortaz, CAU-ZE zerbitzua abian jartzea oso urrats garrantzitsua da Administrazioaren zerbitzu elektronikoen antolaketa-euskarria sortzeko; eta zuzenean eragingo dio kalitateari eta erabiltzaileen gogobetetzeari.
Egungo 2014-2016 Berrikuntza Publikoaren Planean (BPP) identifikatuta daude antolaketa-euskarria sortzeko falta diren urratsak, administrazio elektronikoaren garapen osoa eta zerbitzuen funtzionamendu egokia lortzeko. Planaren azpi-proiektu hauetan zehazten da euskarria:
Zerbitzu elektronikoen administrazio-unitate bat sortu nahi da HHABHZn, tramitazio elektronikoaren ohiko zerbitzuak kudea ditzan, Eusko Jaurlaritzako sailei eta erakunde autonomoei, eta sektore publikoko erakundeei lagunduz, zerbitzu elektroniko horiek errazago zabaltzeko eta egokiago erabiltzeko.
Eusko Jaurlaritzaren antolamendua egokitzea, Administrazio elektronikoaren ondorio diren funtzio berriei erantzuteko:
- Sailetako eta gaikako webak kudeatzea: edukiak argitaratzea, nabarmentzea, berrikuntzak, lehentasunak, egoitza elektronikoko zerbitzuak, postontziak kudeatzea, blogak, foroak,...
- Tramitazio elektronikoa: zerbitzu-katalogoa, prozeduren konfigurazioa, elkarreragingarritasuna, dokumentuak estandarizatzea,.
- Herritarren arretarako Zuzenean zerbitzuarekiko solaskidetza: eman beharreko informazioa, kanpainak koordinatzea, bigarren arreta-maila, intzidentziak konpontzea,.
Administrazio elektronikoaren euskarri den antolaketa-egitura eta lan egiteko eredu berriak, abiarazitako berrikuntza-proiektuetatik eratorrita, aldaketa kudeatzeko ekintzekin osatu beharko dira: 5.1.4 azpi-proiektuan aurreikusita. Zerbitzu elektronikoen aldaketa kudeatzea: kudeaketa-sistema berriak sartzea erakunde osoan eta modu adimentsuan aprobetxatzea egoera berri hauek eskaintzen dituzten aukerak.
Azkenik, administrazio elektronikoaren garapen osoa osatuko litzateke zerbitzu elektronikoen erabilera sustatzearekin, 2.4 proiektuan jasota. BPPeko Zerbitzu elektronikoen erabilera sustatzea; zehazki, CAU-ZE zerbitzu elektronikoak sortzea.
Hortaz, 2015eko urriaren 1a izango da CAU-ZE zerbitzu elektronikoak abian jartzeko eguna. Eta jardunean jarraitzen dugu jarraipena izan dezan lehen urrats honek zerbitzu elektronikoen antolaketa-euskarria sortzeko, 2014-2016ko BPPen aurreikusi bezala; izan ere, gure administrazio elektronikoan benetan gainditu gabeko irakasgaia da.