Zer lotura dago Jakinguneren, Darwinen eta Macacoren artean?
Zer lotura dago Jakinguneren, Darwinen eta Macacoren artean?
egilea: Juan Luis Ronco, Abendua 11, 2012
Pentsatuko duzu erokeria bat dela Berrikuntza Publikoaren Planean (BPP) sortutako Jakingune lankidetza-esparrua Charles Darwinen eboluzioaren teoriarekin eta Macacoren Mensajes del Agua abestiarekin lotzea, baina bideopost hau irakurtzen/entzuten jarraitzen baduzu, erantzuna aurkituko duzu. Animatzen al zara?
Jakingune eta Charles Darwinen eboluzioaren teoria (1809-1882)
Abiapuntutzat hartuta 2011ko abenduan Administrazio honen zerbitzuen % 29 digitalizatuta zegoela, hau da, zerbitzu horiek bide elektronikoetatik ematen eta kudeatzen zirela, Berrikuntza Publikoaren Planaren (BPP) barruko Zerbitzuak Digitalizatzeko Planak (2012-2013) adierazle hauetara iristeko erronka jarri zuen:

Foroen bidez, elkarrizketa-bideak sortzea bultzatzen da, eta bide horiek alderdi publikoa hobetzeko eta berritzeko balio dute. Sareen, Komunitateen eta Taldeen bidez, lankidetza bultzatzen da, bai eta sarean antolatzeko eredu berri bat ere. Azkenik, Baliabide Didaktikoak blokearen bidez, elkarrekin ikasteko espazio berri bat eraiki daiteke.
Jakingune eremu irekia da; barneko erabiltzaileak Jakina intraneten bidez sar daitezke, eta kanpoko nahiz barneko erabiltzaileek interneten bidez sartzeko aukera dute. Gainera, Jakingunek 24x7 zerbitzua ematen du.
Jakingune eta Macacoren Mensajes del Agua abestia
Facebook sare sozial nagusia bihurtu den moduan, Jakinguneren helburua da guztion sare sozial bat bihurtzea, eta guztiok modu aktiboan parte hartzea bertan.
Jakinguneri musika jarri beharko banio, zalantzarik gabe, Macaco aukeratuko nuke. Abestietako batean, Mensajes del Agua izenekoan, honako hau dio: "y es que somos, la marea de gente, todos diferentes, remando al mismo compás". Horixe da Jakingunek behar duen espiritua eta jarrera.
Guztiok gara Jakingune. Pertsona-sare batAzkenik, post honetako ideiak elkartzen dituen bideo/aurkezpen bat uzten dizuet. Espero dut ez izatea ikusezina zuentzat. Mila esker.