2012ko egutegirako 12 esaera ezagunak edo berritzaileak bilatzen ditugu
2012ko egutegirako 12 esaera ezagunak edo berritzaileak bilatzen ditugu
egilea: PIP taldea, Abendua 14, 2011
Dagoeneko oso gutxi geratzen da urtea bukatzeko eta dakizuenez, 2012rako egutegi bat egiten ari gara zuek bidalitako 40 argazkiekin. Eginda dagoenean blog honetan bertan jarriko dugu nahi duzuen guztiontzako.
Baina argazki zoragarri hauetaz gain, hilabete bakoitzeko, esaera ezagun edo berritzaile bat jartzea gustatuko litzaiguke, eta beti bezala, zuen laguntzarekin egin nahiko genuke. Beraz, esandako esaerarik ezagutzen baduzue, modu ezberdin hauetatik helduarazi diezaiguzu: sarrera honetan iruzkina eginez, gure facebook orrian argitaratuz edota Twitterren #pipejgv etiketarekin tweet bat argitaratuz
Esaldi hauek datorren abenduaren 21 arte jasoko ditugu.
Mila esker zuen partaidetza eta laguntzagatik ;-D