Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Administrazioaren eskariz prozedura berrien izapidetze elektronikoa hedatzea

Administrazioaren eskariz prozedura berrien izapidetze elektronikoa hedatzea

egilea: Monica Soto del Rio, Abendua 21, 2012

Jakina denez, Administrazio Elektronikoaren otsailaren 21eko 21/2012 Dekretua eta Jaurlaritzaren Kontseiluaren 2010eko abenduaren 28ko Akordioa (xedapen orokorrak izapidetzeko jarraibideak onartzen dituena) betetzeko, prozedura honetako espedienteen gaineko izapide eta ataza guztiak modu elektronikoan egiten dira.  Geroztik 400 espediente baino gehiago izapidetu dira, hau da, aldi horretan bideratu diren xedapen orokor ia guztiak.

Horrekin batera, lanean jardun dugu izapidetze elektronikoa heda dadin Herri Administrazioaren eskariz bideratzen diren prozedura gehienetara eta, horregatik, Gobernu Kontseiluak "Acuerdo por el que se aprueban las instrucciones para la tramitación electrónica de determinados procedimientos de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi" onartu zuen 2012ko azaroaren 27an. Erabaki horrek honako prozedura hauen izapidetze elektronikoa abian jartzea dakar, ekoizpenean eta hedapenean:

  • . Hitzarmenak, protokoloak eta programa-kontratuak.
  • . 30/1992 Legeko kudeaketa-gomendioak.
  • . Laguntzak, bekak eta diru-laguntzak: deialdi bidezko laguntzak, izendunak eta zuzenak.
  • . Gobernu-planak eta jarduera esanguratsuak.
  • . Bestelako administrazio-egintzak, erabilitako lan-tresna edozein izanda ere: dekretua, agindua, ebazpena, Gobernu Kontseiluaren erabakia. Hemen sartzen dira baliabide propioetara bideratutako esleipenak.

Orain arte geneukan "Araugintza-xedapen orokorrak" aplikazioa garatu eta "Tramitagune" izeneko aplikazio berria sortu da. Aplikazio horrek, xedapen orokorrak eta prozedura berriak izapidetzea ahalbidetzeaz gain, hobekuntza nabarmenak dakartza erabiltzaileen erabilerraztasunari begira.

Berrikuntzaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritzaren ardura izango da Tramitagune aplikazioa garatzea, funtzionaltasun berriak izan ditzan, haren erabilgarritasuna gero eta hobea izan dadin eta etorkizunean espedienteen kudeaketa integralari begira beharrezkoak izan daitezkeen beste aplikazio informatibo batzuekiko elkarreragina berma dadin. Aplikazio horien organo arduradunek Tramitagune-rekiko elkarreragin zuzena segurtatu beharko dute; horretarako, elkarreragin horren betekizunen analisia aurreikusiko da garapenean.

Tramitagune-ko izapidetze elektronikorako prozedurei begira Euskadiko sektore publikoarekin egiten diren izapide eta komunikazioak elektroniko hutsak izango dira.

Hori guztia dela eta, urriaz geroztik abian dira hedapena eraginkorra izan dadin aldaketarako egin beharreko kudeaketa ekintzak, aurkezpen eta prestakuntza-saio informatiboen bitartez, Tramitagune-ren erabiltzaile izango diren profil ezberdinetako pertsonei zuzenduta.

Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan eskuragarri dago herritar guztientzat, baita ere, Administrazioarekiko izapideak egiteko behar diren prozedura eta formularioei buruzko informazioa.

Hortaz, legegintzaren amaierara iritsi gara, eta izapidetze elektronikoa zabal hedaturik dago Eusko Jaurlaritzaren barnean. Izan ere, xedapen orokorren izapidetze elektronikoaren lehenengo urteurrenaren karietara idatzitako beste post batean genioenez, aurrerakuntza hori Eusko Jaurlaritzako Sail guztien partehartzeaz eta funtzio publikoko langileen artean izandako gogo eta harrera onaz bideratu ahal izan da.

Sailetako aholkularitza juridikoen ordezkariek eta prozeduraz arduratzen diren Ekonomia Kontrolerako Bulegoa bezalako administrazio-organo horizontalek osatutako Proiektuaren Lankidetza-Taldearen lana eta lidergoa ere ezinbestekoa izan da berriz ere.

Eskerrik asko hemendik helburuak betetzea posible egin duten guzti-guztiei.