Javier Bikandik "Euskadiko Herri-Administrazioen Berrikuntza eta Digitalizazioa" deritzon jardunaldian parte hartu du
egilea: Pegip 2020,
Socinfo (Informazioaren Gizartea) Fundazioak "Euskadiko Herri Administrazioen Berrikuntza eta Digitalizazioa" izenburuko jardunaldia antolatu zuen otsailaren 27an, Bizkaiko Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialaren egoitzan.
Administrazio publikoei nahiz enpresei esperientziak elkarren artean trukatzeko aukera eskaini zien foro horri esker, Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plan Estrategikoaren barruan bultzatzen ari diren digitalizazio-proiektuak aurkeztu ahal izan genien bertaratutakoei.
Jardunaldiko hitzaldiak eskuragarri daude esteka honetan.