Zu zeu izatera ausartu
Zu zeu izatera ausartu
Ezaugarriak
“Zu zeu izatera ausartu” programak laguntzazko hiru alderdi bateratzen ditu. Haiei esker, parte-hartzaileek hainbat gaitasun ikasi eta praktikan jar ditzakete:
- Haurrentzako hezkuntza-jarduerak.
- Guraso edo irakasleentzako estrategiak.
- Inguruneko egiturak.
Programak etorkizunean drogen kontsumo-arriskua eta bestelako jarduera kaltegarri batzuk murrizteko helburua du, komunikazio, gatazken ebazpen, auto-estimu eta familia-gaitasunen lehen eta bigarren mailako babes-faktoreak hobetzeko. Formazio-jarduerak eskaintzen dira erantzukizunaren eraginkortasuna, seme-alaben hazkuntza, komunikazioa eta trebetasun sozialak, arazoen ebazpena eta erabakiak hartzeko gaitasuna gurasoengan sustatzeko.
Programaren helburua familia-hazkuntzaren gaitasuna eta adingabeen babes-faktoreak hobetzea da, gurasoen gaitasunak eta haiek hazkuntzari dagokionez duten gogobetetasuna handitzeko. Programaren osagai bakoitza giza garapenaren ereduetan, teoria sozio-kognitiboan eta arazo moral eta sozialei buruzko arrazonamendu-teorian oinarritua dago.
Haurren adina
2 urte eta erdi eta 5 urte bitarteko seme-alabak dituzten familientzat.
Saioak
- 2 ordu eta erdiko 11 saio, gurasoentzako 4 indartze-saio.
- 2 ordu eta erdiko 11 saio, haurrentzako 4 indartze-saio.
- 2 ordu eta erdiko 11 saio, guraso nahiz haurrentzako 4 indartze-saio.
Materialen deskribapena
Eskuliburuak.
Emaitzak
Gurasoen emaitzak:
- Familia-komunikazioa eta autonomia-ohitura hobeak.
- Gogobetetasun askoz handiagoa laguntzazko sare sozialei eta hezkuntza-ahalmenari dagokienez.
- Hazkuntza positiboaren teknikak ugaltzea (komunikazio eraginkorreko gaitasunak eta “bakarraldi” teknikaren erabilera).
- Familien % 45etan aitak parte hartzen du.
Haurren emaitzak
Kontrol-taldearekin alderatuz, estatistikoki esanguratsua den alkohol eta tabakoaren kontsumoaren gutxitzea edo atzeratzea.
Harremanetan jartzeko
Jan Miller-Heyl, M.S.
Program Director Colorado State University 215 North Linden, Suite E Cortez
Colorado 81321
United States of America
Posta elektronikoa: jan.miller-heyl@colostate.edu
Web orria: www.coopext.colostate.edu/DTBY/index.html
Renee Podunovich
Program Coordinator 215 North Linden, Suite E
Posta elektronikoa: Renee.podunovich@colostate.edu
Web orria: www.coopext.colostate.edu/DTBY/index.html