Justizia eta Giza Eskubideen  Saila

Presiopean dauden gurasoak

Presiopean dauden gurasoak

Ezaugarriak

“Presiopean dauden gurasoak” programa arazo anizkoitzak dituzten familientzat da; estres-egoera altua dute, eta laguntza-sare murritzak. Programa malgua da, eta familia bakoitzak banakako plan bat du, programaren oinarrizko printzipioetan gainean eraikia. Programa txikitan abusuak pairatu dituzten gurasoentzat edo haurtzaroko esperientziek sorrarazitako inpaktu emozionala gainditu ez duten gurasoentzat da. Familia horiei hazkuntza egoki baten eredua falta zaie, familia-arazoak eta arazo pertsonalak izateaz gain.

Egoera emozionalak ulertzea eta erregulatzea programaren oinarrizko osagaia da. Sentiberatasun-trebetasunen ikaskuntza azpimarratzen da, eta gurasoek seme-alabekin trebetasun horiek familia-unitate gisa landu behar dituztela. Arazo ekonomikoei, etxebizitzari eta gizarte-laguntzaren faltari lotuta dauden estres-faktoreak ere lantzen dira, ekintza-plan esanguratsu eta irisgarriak garatzeko helburuarekin.

Programaren helburu nagusia da gurasoei seme-alabekin harreman positiboak eta seguruak garatzen laguntzea, portaera gatazkatsuak murriztea eta familia-testuinguru egonkor eta segurua garatzea da.

Haurren adina

2-8 urte bitarteko seme-alabak dituzten familientzat da, nahiz eta programa 10 urte artekoekin erabili izan den.

Programaren deskribapena

Programa 12 modulutan banatzen da, eta 4 hilabeteko epean burutzen da. Programaren ezaugarri nagusia banakakoa tratamendua da. Ebaluazio zehatz baten ondoren familiarekin elkarlanean garatutako tratamendua da. Helburuak finkatzen dira, eta haiek lortzeko egutegi bat zehazten da.

Modulu bakoitzak tratamenduarekin jarrai daitekeen gai bat du. Adibidez, 3. modulua: “Norbanakoaren irudia aita edo ama bezala”. Modulu horrek hezkuntza-rolean gai diren gurasoek duten eredua indartzea du helburu. Programak irauten duen denboran lortutako lorpenak liburu nagusiko lorpenen zerrendan jartzen dira. 4. moduluan, “Emozioen maneiua presiopean”, alegia, gurasoek beren egoera emozionalaren kontzientzia hartzen ikasten dute, eta gaitasun egokiak lantzen dituzte beren emozioak modu eraginkorrean erregulatzen laguntzeko, droga eta alkoholera jo behar izan gabe.

Programak gurasotasuneko entrenamenduarekin zerikusia duten kontzeptu tradizional asko biltzen ditu. 6. modulua, “Zure seme edo alabarenganako lotura, eta portaera egokia indartzea”, portaera egokiak indartzeko goraipamenen eta sarien erabileran oinarritzen da. Gainera, adingabeetan oinarritutako teknikak erabiltzen dira gurasoei laguntzeko, jolas-saioak irauten duen denboran, seme-alaben arreta mantentzen, haien baliabide emozionalak handitzeko helburuarekin. 7. modulua “Haurraren maneiua ulertzen”, irakaskuntza-tekniketan oinarritzen da, “bakarraldia” bezalako teknikekin. Arretazko teknikak ere erabiltzen dira helduei emozioak maneiatzen eta lasai mantentzen laguntzeko, diziplina ezarri behar duten egoeretan.

8. modulua, “Sustantzien kontsumo-arazoen maneiua”, gurasoei sustantzien abusua saihestu edo arazoari aurre egiten laguntzeko gaitasunak garatzea du helburu. 9. modulua, “Laguntza-sareen zabalkuntza”, gizarte-laguntzak identifikatu, eta haietan sostengua bilatzera animatzen ditu gurasoak.

Modulu horretan, isolamendu sozialaren arazo baten atzean egon daitekeen pertsona arteko defizita lantzen da. 10. modulua, “ Bizitzarako trebetasunak”, besteak beste, elikadura, osasun-arreta eta ariketa fisikoari buruzko aholku praktikoak eskaintzen ditu. 11. modulua, “Harremanak”, bikotekidearekin komunikazio eraginkorra hobetzea du helburu. Programa gurasoetako batekin edo biekin erabil daiteke.

Saioak

Familiek 90 minutuko iraupena duten 12-14 saio egiten dituzten etxean. Era berean, portaera-arazoak sortzen badira eskolan, haurrekin eta irakasleekin ere lan egiten da. Esku-hartze berezkoaz gain, kasuen kudeaketa zabalagoak bizitzan arazoak dituzten familiei laguntzen die, besteak beste, seme-alaben zaintzan, lanean, prestazioetan eta lege-auzietan.

Emaitzak

Zehaztu gabea.

Harremanetan jartzeko

SharonDawe Professor
School of Psychology Griffith University
Brisbane, Queensland 4111 Australia
Posta elektronikoa: S.DAWE@griffith.edu.au
Telefonoa: 7 3875 3371
Faxa: 7 3875 3388

Azken eguneratzea: 2014/01/13