Justizia eta Giza Eskubideen  Saila

Urte sinestezinak

Urte sinestezinak

Ezaugarriak

"Urte sinestezinak" programak guraso, irakasle eta haurrengan oinarritutako hiru programa biltzen ditu. Programa teoria kognitiboaren ikaskuntza sozialean oinarritzen da, hau da, familian eta eskolaren sozializazio prozesuan garrantzia jartzen duena. Funtsean premisa honi darraio: errefortzu negatiboak haurren portaera negatiboak garatu eta mantentzen ditu, eta familiek eta irakasleek beraien jokamoldea alda dezakete adingabearen elkarrekintza soziala hobetzeko asmoz. Familiek eta irakasleek portaera txarra duen haurrarekin ongi moldatzen ikas badezakete eta arazoak ebazteko eta diziplina ezartzeko estrategia positiboak gara baditzakete, adingabeek konpetentzia sozial eta emozionala gara dezakete eta etxean nahiz eskolan portaera erasokorrak gutxiagotu.

Haurren adina

0-12 urte bitarteko haurrak. Gurasoentzako bi orduko 12-20 saio, eta haurrentzako bi orduko 18-22 saio.

Deskribapena

Familien formazioa izeneko sailak hiru programa biltzen ditu. Programak arrisku handia duten eta portaera-arazoak dituzten haurren familientzat dira.

  • Oinarrizko programa haurren gaitasun soziala sustatzeko eta haien portaera-arazoak gutxitzeko ezagutzen diren gurasoen gaitasun ezagunetan oinarritzen da. Besteak beste, haurrentzako jolas bat eskaintzen da, gaitasun sozialak eta garapen emozionala sustatzeko helburua duena. Laudorio eta pizgarrien erabilera eraginkorraren bidez, portaera txarrari aurreko egiteko mugak eta diziplina positiboko estrategiak ezartzen dira, eta adingabeei arazoak ebazteko modua erakusten zaie.
  • Programa aurreratua gurasoen pertsonarteko gaitasunetan oinarritzen da. Hala nola, komunikazio eraginkorra, haserrea eta estresa maneiatzea, helduen arteko arazoen ebazpena eta laguntza jaso eta emateko modua. Programa oinarrizko programa burutu duten familia taldeei eskaintzen zaie.
  • Adingabearen hezkuntzan laguntzeko programak gurasoentzako hainbat ikuspegi lantzen ditu haiek aurresangarriak diren errutinen sorreran parte har dezaten eta haurren gaitasun akademikoak susta ditzaten, hala nola, irakurketa edo irakasleenganako lankidetza harremanak sortzea. Programa honi ere behin Oinarrizko Programa amaitu ondoren heltzen zaio, programa horretan jadanik aurkeztu ziren gaitasun sozialen oinarrian dauden portaera-printzipioetan oinarritzen baita eta printzipio horiek gaitasun akademikoei aplikatzen baitie.
Saioak

Irakasleen formazioa izeneko saila, batetik, eztabaida orokorrak egiten dituzten sei taldek eta, bestetik, 3-10 urte bitarteko haurrekin lan egiten duten irakasleen, orientatzaileen eta psikologoen esku-hartze programek osatzen dute. Programa bakoitza ikasgelako kudeaketaren estrategiak indartzeaz, jokabide prosozialak sustatzeaz eta haurren eskola-prestakuntzaz (irakurmena, batez ere) arduratzen da. Horrez gain, ikasgeletan haurren oldarkortasuna murriztea eta haurrek berdinkide nahiz irakasleekin izan dezaketen kooperaziorik eza gutxiagotzea du helburu. Irakaskuntzaren kontzeptuak irakasle eta haurren arteko ikasgelako elkarrekintza islatuko duen bideo bateko biñetekin ilustratzen dira. Taldean lidergoa dutenak bideoan grabatutako eszenez baliatuko dira eztabaida errazteko, arazoak ebazteko eta irakasleen artean ideiak partekatzeko. Horrez gain, taldeko liderrek ere irakasleei lagunduko diete printzipio nagusiak eztabaidatzen eta rol-jokoaren bidez eta eginkizunen bidez gaitasun berriak praktikatzen.

Haurraren entrenamendua izeneko saila adingabeen formaziora bideratzen da, hala nola, alfabetizazio emozionala, enpatia (edo perspektiba hartzea), laguntasuna, haserrea bideratzea, pertsonarteko arazoen ebazpena, eskolako arauak eta eskolan arrakasta izateko gakoak lantzea. Hauek dira erabiltzen diren materialak: lider baten jarraibide-sortak, haurrentzako eta gurasoentzako liburuxkak, haurrentzako liburuak, “Detective” izeneko etxeko jarduerei buruzko eskuliburuak, jolasak eta jarduerak eta DVDak.

Materialaren deskribapena

Curriculum-materialak, txotxongiloak eta liburuak. Beharrezko teknologia: DVD/CD, telebista, etab.

Emaitzak

Familien emaitzak:

  • Hazkuntza positiboa areagotzea.
  • Tratu negatibo eta hertsagarria gutxitzea.

Haurren emaitzak:

  • Haur-erasoa eta etxean gertatzen diren portaera-arazoak gutxitzea.
  • Haur-erasoa eta eskolan gertatzen diren jokabide-arazoak gutxitzea.
  • Haurraren konpetentzia sozial eta emozionala handitzea.
  • Eskolan adingabearen parte-hartzea handitzea.
  • Eskola-prestakuntza handitzea.

Irakasleen emaitzak:

  • Familia-eskola harremana hobetzea.
  • Ikasgelan estrategia positiboen kudeaketa handitzea eta estrategia negatiboak gutxitzea.
Harremanetan jartzeko

Carolyn Webster-Stratton
Developer and Chief Executive Officer
1411 8th Avenue West
Seattle, Washington 98119
United States of America
Posta elektronikoa: incredibleyears@incredibleyears.com
Telefonoa: +1 206 285 7565
Faxa: +1 206 285 7565
Web orria: www.incredibleyears.com

Lisa St George
Administrative Director
Posta elektronikoa: lisastgeorge@comcast.net

Azken eguneratzea: 2014/01/03