Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko otsailaren 28koa, Gizarte Zerbitzuen zuzendariarena, telelaguntza-zerbitzu publikoan alta eskatzeko eredu normalizatu berria ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 90
  • Hurrenkera-zk.: 2060
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/02/28
  • Argitaratze-data: 2012/05/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak; Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Informazio etak komunikazioak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 70.4 artikuluak xedatzen duenez, herri-administrazioek eskabide-eredu eta -sistema normalizatuak ezarri beharko dituzte hainbat prozeduraren gaineko ebazpen ugari eragin behar duten prozeduretarako, eta eredu horiek herritarren esku egon beharko dute administrazioen egoitzetan.

Telelaguntza Zerbitzu Publikoari buruzko ekainaren 28ko 144/2011 Dekretuko 13.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, eskabideak Eusko Jaurlaritzan gizarte-gaietako eskumena duen zuzendariaren ebazpenez onartutako ereduari jarraiki egingo dira, eta eredu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Gizarte Zerbitzuen zuzendariaren 2011ko ekainaren 30eko Ebazpenaren bidez, telelaguntza-zerbitzu publikoan alta eskatzeko eredu normalizatua onartu zen (2011ko ekainaren 30eko EHAA, 124. zk.).

Eredu horren zenbait alderdi osatu egin behar direla ikusi da, eta, beraz, eskabide-eredu normalizatu berria onartu behar da.

Horri jarraiki, honako hau

  1. Telelaguntza-zerbitzu publikoan alta eskatzeko eredu normalizatua, Ebazpen honen eranskin gisa datorrena, onartzea.

  2. Telelaguntza-zerbitzu publikoan alta eskatzeko eredu normalizatua, baita eredua betetzeko jarraibideak ere, euskadi.net-eko egoitza elektroniko honetan eskuratu ahal izango dira: www.gizartelan.ejgv.euskadi.net.

Ebazpen honek argitaratu eta hurrengo egunean izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 28a.

Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,

IÑAKI MIRENA MÚGICA FLORES.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.