Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Tokiko administrazioko gaikuntza nazionaleko funtzionarioen lanpostuak betetzeko lehiaketa bateratua, 2026

Deskribapena


Xadea

Lehiaketa bateratuan, deitzen dira lehiaketaz bete beharreko gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioei gordetako lanpostu hutsak, gaikuntza nazionaleko toki-administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duen martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuak 25.1 artikuluan aurreikusten dituen ondorengo egoeraren batean aurkitzen direnak:

a) Toki-korporazioek lehiaketa arruntean deitu ez dituzten lanpostu hutsak. b) Lehiaketa arruntean sartu arren, hutsik geratu diren lanpostuak. c) Lehiaketa arruntean sartu arren, bestelako arrazoiak direla medio esleitu gabe utzi direnak. d) Lehiaketa arrunterako deialdia egin ondoren hutsik geratu diren lanpostuak, baldin eta toki-korporazioak berariaz eskatu badu lanpostu horiek betetzeko.

Nori dago zuzenduta


Gaikuntza nazionala duten tokiko administrazioko funtzionarioak

1. Gaikuntza nazionaleko toki-administrazioko funtzionarioek hartu ahalko dute parte lehiaketa honetan, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 92.bis) artikuluaren 2. apartatuko eta gaikuntza nazionaleko toki-administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duen martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren 17. artikuluan aipatzen diren azpi-eskaletan badaude. Bestalde, sailkapenaren arabera beren azpi-eskalei eta kategoriei dagozkien lanpostuak bakarrik eskatu ahalko dituzte.

Halaber, desagertutako toki administrazioko Idazkari, Kontuhartzaile eta Gordailuzainen Kidego Nazionalekoak diren eta egungo azpieskaletan sartu gabe dauden funtzionarioek ere (martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen iragankorrak aipatzen ditu) parte hartu ahal izango dute, ondoko baldintzetan:

a) Hirugarren mailako idazkariek, Idazkaritza-Kontuhartzailetza azpieskalari gordetako lanpostuetarako

b) «Iraungitzeko» dauden udaletako idazkariek, gehienez ere 2.000 biztanle dituzten udalerrietako udaletako Idazkaritzetarako.

2.- Nolanahi ere, ondorengo hauek lehiaketa bateratuan parte hartzeko obligazioa dute, beren azpieskala eta kategoriako lanpostu guztietarako: martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren 44.3 artikuluak aipatu egoeratakoren batean daudenek; hau da, behin-behineko izendapena duten funtzionarioek

Ez badituzte lanpostu guztiak eskatzen, zehaztu gabekoei dagokienez lehentasun-hurrenkera ezartzeari uko egin diotela joko da, eta balorazio-epaimahaiaren esku utzi dutela pentsatuko, zeinak lanpostu horietako edozein esleitzea izango baitu.

3. Honako hauek ezingo dute lehiaketan parte hartu:

a) Epai edo ebazpen administratibo irmo baten indarrez desgaiturik edo aldi baterako gabeturik dauden funtzionarioak, horietan ezarritako etendura-denbora igaro ez bada.

b) 7/1985 Legearen 92 bis artikuluko 11. apartatuari jarraikiz, kargugabeturiko funtzionarioek, zehapena jaso duten korporazio bereko beste lanpostu baterako, zehapenaren denboraldian.

c) Norberaren interesagatik edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzia egoeran dauden funtzionarioek, egoera horretan daudenetik hona bi urte igaro ez badira.

d) Edozein administrazio publikotan behin betiko izaeraz lortutako azken lanpostuan bi urte baino gutxiago daramaten funtzionarioek, salbuetsita toki entitate berean bere azpieskala eta kategoriako lanpostura lehiatzen den kasua.

Aplikatu beharreko araudia


Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea Araudia 128/2018 Errege Dekretua, martxoaren 16koa, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duena Araudia TFP/153/2021 Agindua, otsailaren 16koa, gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioen merezimendu orokorren balorazioa arautzen duena. Ebazpena, 2021eko abuztuaren 16koa, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiarena, gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioen merezimendu orokorren ondorioetarako puntuagarriak diren titulazio akademikoak ezartzen dituena. Araudia Ebazpena, 2021eko azaroaren 22koa, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiarena, gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioen titulazio akademiko puntuagarriak ezartzen dituen 2021eko abuztuaren 16ko ebazpenean egindako hutsak zuzentzen dituena. Araudia 2130/2026 Foru Agindua, urriaren 15ekoa, gaikun tza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostu hutsak betetzeko 2026kolehiaketa bateratua deitzekoa. Araudia Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatuaren 6043/2026 FORU AGINDUA, urriaren 20koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko toki erakundeetan nazio mailako gaikuntza duten toki administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostu hutsak betetzeko 2026ko lehiaketa bateraturako deialdia egiten duena. Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatuaren 6123/2026 FORU AGINDUA urriaren 23koa, zeinaren bitartez zuzentzen baitira Bizkaiko Lurralde Historikoko toki-erakundeetan nazio mailako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostu hutsak betetzeko 2026ko lehiaketa bateraturako deialdia egiten duen 2026ko urriaren 20ko 6043/2026 Foru Aginduko okerrak. Araudia 691/2026 Erabakia, urriaren 20koa, Foru Gobernu Kontseiluarena. Onespena ematea estaturako gaikuntza duten toki administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostu hutsak betetzeko 2026ko lehiaketa bateraturako deialdiari. Araudia 2026ko azaroaren 16ko Ebazpena, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, nazio-mailako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko lehiaketa bateratuaren deialdia argitaratzen duena.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua / Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza > Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua / Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza > Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza.

Helbide elektronikoa: regimenlocal@euskadi.eus

Telefonoa: 945.018.171

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk