Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila

Azken eguneratzea: 2012/09/19

Urpekari Monitore eta Urpekari Instruktorea izateko Prestakuntzen Homologazio, Baliozkotze eta Baliokidetza Profesionala

2012ko iraila

Urpekari monitore eta urpekari instruktoreko goi-mailako kirol-teknikariaren RD 932/2010 Dekretuaren (pdf, 3003 kb, gazteleraz) bitartez modalitate horretako kirol irakaskuntzak hezkuntza-sisteman sartzen dira. Beraz, prestakuntza horren gainditzeak erdi mailako titulu akademikoa eskuratzeko aukera ematen du (Lanbide Heziketaren parekoa).

Dekretuak baimentzen du aurretik kirol-sistemaren barne egindako prestakuntzak aitorpena jasotzea eta titulazio akademikoen parekotasuna eskuratzea (baliokidetza profesionala, baliozkotzea edo/eta homologazioa).

Duela gutxi argitaratu da Kirol Kontseilu Gorenaren Presidentearen 2012ko uztailaren 9ko ebazpena, non 1999ko azaroaren 8ko Aginduaren bitartez sortu zen Batzordeak onartzen dituen irizpideak eskuratzeko aurretik egin diren urpekari monitore eta urpekari instruktoreko prestakuntzen homologazioa, baliokidetza edo baliokidetza profesionala (pdf, 176 kb, gazteleraz). Ebazpen horrek ikasleek aurreko prestakuntzak egin izanagatik lor ditzaketen onarpen-efektuak ezartzen ditu,  hain zuzen ere urpekari-monitore eta urpekari-instruktore izateko prestakuntzak. 

Aitorpena lortu nahi dutenek (baliokidetza profesionala, baliozkotzea edo/eta homologazioa) eskabide indibiduala egin beharko dute, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari egin behar zaiona. Eskabidea egiteko hamar urteko epea dago, lehen aipatu den ebazpenaren (batzordearen aitorpen irizpideena) argitaratze-egunetik aurrera.

 Urpekari-monitore eta urpekari-instruktore izateko prestakuntzak burutu dituzten ikasleek jarraitu behar duten eskaera-prozedura honako hau da: 

-          Homologatzeko edo/eta lanbide-baliokidetzarako eskabide-orria bete behar da. Sakatu hemen (pdf, 328 kb, gazteleraz)

-          Formulario hori Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari bidali behar zaio honako agiri hauekin batera:

  • Dagokion titulu akademikoaren fotokopia konpultsatua (bakarrik homologazioa eskatzekotan)
  • Entrenatzaile gisa gutxienez 3 urtetan aritu izanaren ziurtagiria (eredu (pdf, 217 kb, gazteleraz) honi jarraiki).
  • Entrenatzailearen titulua duela adierazten duen egiaztagiri eguneratua, Espainiako dagokion federazioak emana.

-          Dokumentazioa aurkezteko bideak honakoak dira:

  • Interneten bitartez: CSD-ren Bulego Birtualean
  • Posta arruntaren bidez: Secretaria General del Consejo Superior de Deportes enla calle Martín Fierro s/n 28040 MADRID
  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan aurreikusitako edozein tokitan. 

Dokumentazioa bidali eta gero, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak ebazpena ematen du, gehienez, 6 hilabeteko epean eta horren berri ematen dio interesdunari. 

Prozedura honi buruzko zalantzarik baduzu jar zaitez harremanetan dagokion euskal edo espainiar federakuntzarekin.