Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zuccarelli, Francesco

Italiar margolaria (Pitigliano, Grosseto, 1702 - Florentzia, 1788). Hasieran, Florentzian eta Erroman lan egin zuen. 1730ean, Veneziara joan zen. Han, Marco Ricci-ren eraginez, artzain giroko gaiak erabili zituen, margo-lan lasai eta argitsuetan. 1751-1768 urte bitartean Britainia Handian aritu zen lanean. Bertan sortu zuen Londresko Errege Akademia (1768). Veneziako Akademiaren lehendakaria izan zen (1772).