Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zubizarreta Dorronsoro, Patxi

Gipuzkoar idazle eta itzultzailea (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasi zuen Donostian eta Gasteizen. Haur eta gazte literatura landu du batez ere, eta alor horretan hogeita hamarretik gora liburu ditu argitaratuak: Gutun harrigarri bat (1992), Emakume sugearen misterioa (1993), Marigorringoak hegan (1994), Eztia eta Ozpina (1995, Antonio Maria Labaien saria), Mustloa naaaiz… (1996), Sekretuen liburua (1997), Elur beltza (1999), Musuka (2001), eta Zazpigarrena eta azkena (2005). Bestalde, Ali baba eta 40 lapurrak (1993) eta Aladin (1995) ipuinak euskarara itzuli ditu. Eleberriak ere kaleratu ditu, esate baterako, Jesus, Maria eta Joxe (1989), Gabrielle (1991), Jeans-ak hozkailuan (2000) eta Barrikadak (2003). 2006an Haur eta gazte literaturako Euskadi saria irabazi zuen Pantaleon badoa (2005) lanarekin.