Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zubizarreta Larrañaga, Juan Mari

(«Etxeberritxo» deitua). Gipuzkoar bertsolaria (Azkoitia, 1855 - Azkoitia, 1905). Bizibidez espartingilea zen. Bat-bateko bertso gutxi egin zuen, Udarregirekin batera, baina bertso paper ugari atera zuen. Erlijio gaiko bertsoak egin zituen batez ere. Bertso sail ezagunenak ditu: Zubizarretak bere bizi-moduari jarriak (1903), San Martin de Loinazen bertso berriak, Cubako gerrari, eta batez ere Muatz’ko eriotza edo Azpeitiko urkamendiaren gañian jarriak (1900).