Zog I.a
edo Zogu I.a. (Jatorrizko izenaz, Ahmed Zogu). Albaniako erregea (Burgajet, 1895 - Suresnes, Frantzia, 1961). 1914an, Austriako armadako ofiziala zen. Essad-baja-ren kontrako erresistentzia antolatu zuen eta 1920-1922 bitartean barne arazoetarako ministro izan zen. Gero, 1922tik 1924ra Lehen ministro izan zen. 1925ean errepublikako lehendakari izendatu zuten. 1928an, bere burua errege (mbret) izendarazi zuen eta 1936an Albaniaren ekonomiaren gaineko monopolioa eskaini zion Italiari. 1938an, Geraldina Apponyi Hungariako kondesarekin ezkondu zen eta seme bat izan zuen, Leka. 1939ko apirilean italiarrak Albanian sartu ziren eta Zogek Greziara ihesi behar izan zuen.