Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zoe Porfirogeneta

(Gr. Zõê). Bizantzioko enperadorea (978-1050). Konstantino VIII.aren bigarren alaba zen. Aitak Romano III.a Argirorekin ezkontarazi zuen. 1028an enperadore izendatu zuten. Senarrak, ordea, gorroto zuen Zoe enperadorea, eta Zoek Migel IV.a Paflagonikoa hartu zuen amorantetzat. Migelek Romano hilarazi zuen (1034), eta orduan, Migel eta Zoe ezkondu ziren. Elkarrekin egon ziren aginpidean 1041 arte. Zoek senarrari gustu ematearren, haren iloba izendatu zuen enperadoregai. Migel IV.a hil eta ilobak, enperadore izateko nahiaz, monasterio batean sartu nahi izan zuen Zoe. 1042an, Konstantinoplako herria Migel V.aren erabaki horren aurka matxinatu zen, eta Zoek, bere ahizpa gaztea, Teodora, izendatu behar izan zuen enperadoregai. Bi ahizpen artean konponezinak sortu zirelarik, Zoe berriz ezkondu zen, Konstantino IX.a Monomakorekin, eta harekin egon zen aginpidean hil zen arte.