Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zoarzido

izond. Zool. Perziformeen ordenako izen bereko familiako arrainez esaten da. Gorputz luzekoak izaten dira; 50 cm luze egiten dira gehienera. Bizkarreko, isatseko eta uzkialdeko hegala elkarri erantsiak dituzte. Ez dute ezkatarik, baina azala gai lindirgatsuez estalia du. Kolorez marroi ilunak dira. Zoarzidoen familiako arrain motarik ezagunena Zoarces viviparus izenekoa da.