Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zhu, Rongji

Txinatar politikaria (Changsha, Hunango probintzia, 1928). Besteak beste, kargu hauek izan ditu: Ekonomia eta Merkataritzako bulegoko zuzendari teknikoa 1982-1983 bitartean, Ekonomiako ministro orde 1983-1988 bitartean, Shanghai-ko alkate 1988-1991 bitartean, Txinako bankuko gobernadore (1993-1995). 1998an Lehen ministro izendatu zuten Li Peng-en ondoren. Ekonomia berrikuntzak egituratzekoan zuhur jokatu du.