Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zenon Eleakoa

Greziar filosofoa (K.a. 490. urte inguruan jaioa). Parmenideren ikasle eta jarraitzaile garrantzizkoena izan zen. Zenonen aurkikuntza nagusia bere metodoa da dialektika. Arrazoibideak azaltzeko modua da, eta horren bidez aurkariak edo ezaguera zuzenak onartzen duten tesi bat hartu, eta haren ondorioak elkarren artean kontraesanean daudela frogatzen da. Zenonek mugimendua ezinezkoa dela frogatu zuen, behatze hutsak bestela erakusten badu ere. Aporiak (zailtasunak) izeneko ereduak erabili zituen hori frogatzeko. Hala, dortokaren aporiaren bitartez mugimendua, denborari buruzko ideien barruan, ezinezkoa zela frogatu nahi zuen. Mugimenduaren ideia ontologikoki ulertu ahal izateko, izateari buruzko ideia aldatu behar baita. Parmenidek azaltzen duen izatea bada, mugimendurik ez da. Nolanahi ere, arazo horri Aristotelesek eman zion askabide bat. Diogenes Laerzioren arabera Zenon Eleakoa Nearko Eleako tiranoak torturatuta hil zen. Zenonenak bide dira: Izadiari buruz, Enpedokleren idazkiei buruzko oharrak, Ezbaiak eta Filosofoen kontra obrak.