Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zementatu, zementa, zementatzen

da-du ad. Kim. Altzairuzko atalei, gogortasun gehiago eman eta marruskadura gutxitzeko, azala karbonoz aberastu. Antzina, altzairuzko piezak zenbait egunez ikatz sutan gorituta edukiz egiten zen. Gaur egun altzairua karbono asko duten gaien ondoan bero handitan edukiz egiten da. Altzairua zementatu ondoren tenple berezia eman behar zaio, era horretara azala oso gogorra eta barrena bigunagoa izan ditzan.