Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zeman, Karel

Txekoslovakiako zinemagilea (Ostromer, 1910 - Praga, 1989). 1943an hasi zen zineman marrazki biziak egiten. Teknika berriak landu zituen, marrazkiak, benetako aktoreak eta txotxongiloak nahastuz. Prokuk Jauna izeneko pertsonaia sortu zuen eta film sail bat egin zuen hura protagonista zela. Jules Verneren eleberri batzuk zinemara moldatu zituen, eta Simbad marinelaren pertsonaiaz ere baliatu zen hainbat filmetan. Irudimen handiko filmegilea zen, esperimentatzailea, filmak egiteko moldeak etengabe aldatzen zituena. Goi mailara eraman zuen marrazki bizien teknika, eta Txekoslovakiako marrazki bizien eskola ospetsuko kideetako bat izan zen. Filmak: Vanocni sen (1946, Eguberriko ametsa), Pan Prokouk akrobatem (1959, Prokouk jauna akrobata), Vynalez zkary (1958, Deabruzko asmakizuna), Bláznova Kronika (1964, Ero baten kronika), Carodejuv Ucen (1977, Aztimutila).