Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zeffirelli, Franco

Italiar zinemagilea (Florentzia, 1923). Viscontiren laguntzaile gisa hasi zen zinema lanetan. Camping (1957), Nino Manfredi protagonista duen komedia alai bat, izan zen Zeffirellik zuzendutako lehen filma. Shakespeareren obran oinarritutako The Thaming of the Shrew filmak arrakasta handia eman zion (1967). Geroztik egin dituenak, ikusgarriak badira ere, ez dira kalitatez hain aipagarriak (1972, Fratello Sole, sorella Luna; 1978, Gesü di Nazareth). Operako eszena zuzendaria ere izan da: La Bohčme (1965), La Traviata (1982), Otello (1986).