Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zefalonia

Greziako uhartea, Joniako uhartediko handiena. Itaka eta beste uharte txiki batzuekin batera gaur egungo Greziako Kefallinia nomo edo probintzia osatzen du. 746 km2 eta 27.649 biztanle (1981) ditu uharteak eta 31.297 biztanle ditu probintziak. Hiriburua eta portu nagusia Argostolion da. Ardo, bordatu, alfonbra eta itsasontzi ekoizpenak garrantzi handia du. Aipagarriak dira Kraniiko aztarnak, mizenastarren hilobiak eta Hagios Georgios gaztelu veneziarra. Mizenastarren garaian garrantzi handiko uhartea izan zen. Geroztik erromatarren, normandiarren, veneziarren, napolitarren eta turkiarren mende izan zen, besteren artean. 1815ean Britainiaren babespeko herri izendatu zuten, eta 1864an Greziaren esku geratu zen.