Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zeelanda

Herbehereetako hego-mendebaleko probintzia, Escaut edo Scheldt eta Meuse ibaien deltek osatua, Belgikako mugatik hurbil. 691 km2 eta 355.781 biztanle (1986) ditu. Hiriburua: Middelburg. Nekazaritza eta abeltzaintza dira ekonomia jarduera nagusiak. Erdi Aroan Flandresen eta Holandaren artean banatua izan zen, baina holandarrek bateratu zuten. Geroago Burgundia, Habsburgo eta Espainiaren esku egon zen, harik eta Utrecht-eko itunaren bidez burujabetasuna lortu eta Herbehereetan sartu zen arte.