Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Yrizar Barnoya, Pedro

Gipuzkoar hizkuntzalari eta idazlea (Azkoitia, 1910 - Madril, 2005). Euskaltzain urgazlea da 1947az geroztik eta ohorezko euskaltzain 1987az geroztik. Madrilen eman du bizitza, eta urteetan aurrera joanda ere ez dio utzi hizkuntzalaritzari. Alor honetan, euskal aditza izan du aztergai nagusi hirurogei urtez, horren inguruko hainbat lan kaleratuz. Lehenik, gipuzkerazko aditz formak bildu zituen, eta bi liburutan kaleratu. Beste horrenbeste egin zuen ondoren bizkaierakoarekin (bi liburu), Hegoaldeko goi-nafarrerakoarekin eta erronkarikoenarekin (liburu bana) eta lapurterarekin (bi liburu). 1999an Mendebaldeko behe-nafarrerari zegokion lana eman zuen argitara –Morfología del verbo auxiliar bajo navarro–, eta bidean zituen bilduma osatzeko falta zitzaizkion bi lanak: ekialdeko behe-nafarrerari eta zubererari buruzkoak, alegia. 2000. urtean omenaldia eskaini zion bere jaioterriko Udalak, euskararen alde eginiko lana eskertu asmoz.