Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Yrizar Barnoya, Joakin

Gipuzkoar arkitekto eta idazlea (Azkoitia, 1893 - 1979). Bergaran egin zituen lehen ikasketak, eta Madrilen arkitekturari buruzkoak. Yrizarren helburu nagusia euskal etxegintza aztertzea, ezagutzea eta bultzatzea izan zen. Ildo horretatik, berrikuntza lanak egin zituen batez ere: Donostian Okendoren etxea; Zumarragan, Legazpirena; Ormaiztegin, Zumalakarregirena; Azpeitian, Antxietarena; Loiolan, San Inaziorena eta Garate anaiarena; Pasai Donibanen, Victor Hugorena. Bestalde, euskal herri eraikuntzaren aldetik, dorretxe, Erdi Aroko jauregi, eta etxe eta baserri asko berritu zuen. Elizgintzan ere jardun zuen, eta Euskal Herriko eliz nagusiak, santutegiak, ermitak eta kaperak erruz berritu zituen. Artikuluak eta liburuak ere argitaratu zituen; horietan ezagunena Las Casa Vascas (1929) da. Jakintza elkarte askotako kide izan zen, eta ardura politikoak ere izan zituen; Gipuzkoako Diputazioko lehendakari ordea izan zen.