Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Young, Loretta

Estatu Batuetako zinema antzezlea (Salt Lake City, 1912 - Santa Monica, Kalifornia 2000). Mervin LeRoy-ren Naughty But Nice (1927) du lehen filma. Komedia eta drama landu zituen, eta Estatu Batuetako emakume arruntaren papera antzeztu zuen film askotan. 1953an zinema utzi eta telebistan hasi zen lanean. Oscar sari bat jaso zuen The Farmer’s Daughter (1947, Nekazariaren emaztea) filmagatik. Filmak: Man’s Castle (1933), Love is News (1937), Suez (1938), The Stranger (1946), Cause for Alarm (1951).