Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Yang Txu

Txinako filosofoa (K.a. IV. mendea). Antzinako Txinako pentsalari indibidualista eta hedonista izan zen. Bizitzaren betetasuna (quansheng), nork bere premiak ase eta ahalik eta hobekien bizitzen saiatzea, da bere pentsamoldearen ardatza. Erabateko zoriona iristeko nork bere gorputza eta adimena zaindu eta horretan lehiatu behar du (yangsheng). Taoismoaren aitzindarietako bat izan zen. Haren idazlanak galdu egin ziren, baina zati batzuk gorde dira Liezi liburuan. Mentzio filosofoak egoista izatea egotzi zion, eta aurkari izan zuen.