Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Whipple, George Hoyt

Estatu Batuetako mediku eta patologoa (Ashland, 1878 - Rochester, 1976). Hainbat ikerketa egin zituen anemiaz, pigmentuen metabolismoaz, odoleko plasmaz eta gibeleko gaixotasunez. 1934an Medikuntzako Nobel saria irabazi zuen, G. Minotekin eta W.P. Murohyrekin batera. v Whipple-ren eritasuna. Med. Hestearen hantura, artritisa, perikarditisa eta endokarditisa eragin ditzakeen eritasuna. Ez dakite zer den eritasun honen eragilea.