Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Wheatstone, Charles

Britainiar fisikaria (Gloucester, 1802 - Paris, 1875). Musika tresna egilea zen, baina akustikari eta korronte elektrikoaren zabaltzeari buruz egindako lanei esker Londresko King’s College-ko katedradun izendatu zuten. Tresna ugari asmatu zituen (estereoskopioa, telegrafo elektriko mota bat, elkarretatik urrun diren erlojuak sinkronizatzeko tresna bat, etab.) baina erresistentzia elektrikoa neurtzeko asmatu zuenagatik (Wheatstoneren zubia deitua) da batez ere ezaguna.