Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Viola, Roberto

Argentinar militar eta politikaria (Buenos Aires, 1924 - 1994). Militar ikasketak egin zituen eta garrantzi handiko postuak izan zituen: Estatu Nagusiko buru eta gudarosteko buruzagi nagusi, besteak beste. 1976an María Estela Martínez de Perón lehendakaria (1974-1976) kargutik kendu zuen estatu kolpean parte hartu zuen, eta 1978. urtetik aurrera herrialdean diktadura gogorra ezarri zuen Batzorde Militarreko kide izan zen. Bi urte geroago Errepublikako lehendakari izendatu zuten 1981-1984 bitarterako. Ezin izan zuen agintaldia amaitu, kargutik kendu baitzuten, 1981eko abenduan. Erregimen militarra bukatu zenean eta ostera demokrazia ezarri zenean 17 urteko kartzela zigorra ezarri zioten diktadurako urteetan giza eskubideak urratzeagatik. 1990ean, Carlos Saúl Menem lehendakariaren gobernuak zigorra barkatu zion eta askatasunean bizi izan zituen bere bizitzako azkeneko lau urteak.