Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Vassilikos, Vassilis

Greziar idazlea (Kavalia, 1934). Saiakeragilea eta eleberrigilea izan zen batez ere, baina antzerkirako eta telebistarako lanak ere egin zituen. Parisen bizi izan zen. Bere lanetan saiatzen da gizakia historiaren betebeharretatik ihesarazten: Mythologie de l’Amérique (1964, Ameriketako mitologia); les Photographies (1964, Argazkiak); Z (1966), Costa-Gavrasek zinemarako egokitua; Lunik II (1974), l’Eau de Kos (1979, Kos-eko ura). Azken urteetan argitaratu dituen lanen artean aipagarriak dira l’Hélicoptère (1991, Helikopteroa) eta K (1994).