Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Unda Gonzalez de Audicana, Maider

Euskal kirolaria, borroka olinpikoan aritzen dena (Gasteiz, 1977). Elektronika ikasketak egin zituen eta artzaina da ogibidez. Espainiako txapelduna izan da hamar aldiz, eta 2007ko Munduko Txapelketan bosgarrena izan zen, 72 kiloz azpiko kategorian. 2008an Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte lehen aldiz, eta bosgarren postuan geratu zen.