Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ugarte, Jose Antonio

Gipuzkoar frantziskotarra eta idazlea (Angiotzar, Bergara, 1860 - Zarautz, 1935). 1883. urtean egin zen frantziskotar eta garrantzi handiko karguak bete zituen aipatu ordenan: Kantabriako definitzaile eta komisario, bikario, etab. Nazioarteko kongresu askotan hartu zuen parte eta Euskal Herrian ere biltzar garrantzitsuak antolatu zituen. Beste frantziskotar batzuekin batean, argitaletxe bihurtu zen moldiztegia eratu zuen Arantzazun. 1917-1923 urteetan kaleratu zen Irugarrengoen irakaslea aldizkaria sortu zuen Zarautzen. Obra nagusiak: Lezoko peregrinacioraco Cantac (1900), Irugarrengoen irakaslea (1917-1923), Frantziskoren irugarrengoentzat eleiz kantak (1919), Zeruko mana gozoa (1924) eta Lore sorta edo San frantziskoren 3´n erregla.