Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ugatz 1

iz. Ugaztun emeen guruin esne-jariatzailea. || Bularra, ugatzari darion esnea.  v  Anat. Emakumeak bi ugatz ditu, esfera erdi edo kono itxurakoak, enborraren gainaldeko alde banatan kokatuak. Osagai hauek ditu kanpotik barne aldera: larruazala; gantz ehuna (ugatz-guruina erabat biltzen duena); eta ugatz-guruina (guruin holokrinoa, lobulutan bildutako gingil –azino– ugarik osatua). Ugatz-guruinak isuritako esnea, hodi galaktoforoetatik (10-16, ugatz bakoitzean) doa titiburuetara.