Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Udjayli Abd Al-Salam

Siriar kazetaria eta eleberrigilea (Raqqa, 1918). Bigarren mailako ikasketak Alepon egin zituen, eta ondoren Damaskoko Unibertsitateko medikuntzako diploma lortu zuen 1945ean. Arabiar literatura klasikoaren eta herri ipuinen zaletasun izugarria zuen, baina idazle izateak erakartzen bazuen ere, politikan hastea erabaki zuen. 1947an diputatu hautatu zuten, eta 1962an Kultura, Informazio eta Atzerriko Arazoetako ministro izan zen, jaioterrian mediku gisa hasi aurretik. Literaturaren alorrean, debuta Bint al-Sahirah (1948, Sorginaren alaba) izan zen. Ondoren, hainbat ipuin bilduma argitaratu zituen: Qanadil Ashbiliyya (1956, Sevillako argiak), al-Hubb wa-l nafs (1959, Maitasuna eta arima), Rasif al-‘Adra al-sawda (1960, Ama Birjina beltzaren kaia), al-Kha’in (1960, Traidorea), al-Khayl wa-l nisa (1965, Zaldiak eta emakumeak). Udjayli-k, bestalde, hainbat eleberri idatzi ditu, besteak beste, Basimah bayn al-dumu (1959, Irribarretsu negar egiten badu ere), Qulub ‘ala aslak (1974, Damasko teleferikoa).